Jarduera publikoa edo pribatua burutzearekin:
Pentsioa jasotzea eta edozein jarduera publiko edo pribatu egitea bateraezina da, besteren kontura edo bere kontura, lan egiten dutenean, pentsioduna Gizarte Segurantzaren erregimeneanbarneratzea zehazten duena.
Gizarte Segurantzaren Sistemaren beste pentsio batzuekin edo bertatik kanpo daudenekin(jaso ditzaketen alarguntasun pentsioak izan ezik):
- PentsioenaZENAberaien artean:
Pentsioena ZENA beraien arteanbateraezinakdira. Izan ere, pentsio horietako bat baino gehiago ematen direnean pertsona berean, edo bata jasotzen ari denean beste bat jasotzeko eskubidea sortzen denean, onura gehien ematen dituena aukeratu ahal izango da.
- Erregimen Orokorraren araudian onartutako pentsioekin edo Erregimen Berezietakoekin:
Bateraezinak dira, sistemaren alarguntasun-pentsioekin ezik, nahiz eta onuradunek aukera onena aukeratu ahal izango duten,
Hala ere, lan istripuen antzinako araudiaren arabera kalkulatutako pentsioa jasotzeak ez du onuradurari dagokion ZENA pentsopa lortzea eragotziko, pentsioaren izaera edo haren arrazoia nahi dela delarik ere.
- Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Berronartuaren, 1/1994RD Legekoan, ekainaren 20koa, onartutako zortzigarren xedapen aurreikusiak biltzen duen barneratu gabeko lan-sektoreetako langileen pentsioekin:
Bateraezinak dira, eta hura eragiten duenaren motak zerikuririk ez du (Gizarte Segurantzaren sisteman barneratu behar diren ordezko erakunde horietako alarguntasun-pentsioetan ezik), eta onuradunek pentsio komenigarriena aukeratu ahal izango dute.
- Mota pasiboko pentsioekin:
ZENAren pentsioak bateraezinak dira91-5-2aren ondoren pertsona berari emandako Mota Pasiboko pentsioekin, orduan sartu baitzen indarrean 691/1991ED , apirilaren 12koa, Gizarte Segurantzaren erregimenen arteko bata bestearekiko kuoten zenbatekoak zehazten dituena.
Hala ere,bateragarriakdira pentsio horietako bat bata bestearekiko zenbatekoa zehaztu aurretik edo pentsioak jasoko dituena ez denean. Kasu horretan, ZENAren zenbatekoa txikiagoa izango da Sistematik kanpoko beste pentsio publiko batekin elkartzen delako.
Mota Pasiboko pentsioa alarguntasunekoa denean, ZENAren pentsioa hari dagokion zenbatekoan ikusiko da, eta kontuan hartuko da bi pentsioen batura ez dela une bakoitzean zehaztuta dagoen 65 urte edo gehiagoko onuradunen gutxieneko alarguntasun-pentsioaren bikoitza baino gehiagokoa izango. Muga hori gainditzen denean, ZENAren pentsioko diru kopurua jaitsiko da, aipatutako muga ez gainditzeko behar adina.
Martxoaren 18ko 3/2005 Legeak finkatutako diru prestazioekin:
ZENAko pentsioak bateragarriakdira 3/2005 Legeak arautzen dituen diru prestazio bereziekin, 1936-07-18 eta 1939-12-31 artean, Gerra Zibilaren ondorioz, Espainiarrak izanik adin txikikoak zirenean atzerrira joan eta bizitzako zati handiena Espaniatik kanpo egin dutenei ematen zaizkienean.
Prestazio hauek ez dira inola ere ZENAko pentsioaren kopurua erabakitzean tartean dauden prestazio gisa hartuko (martxoaren 18ko 3/2005 Legea, 4. |art.).