Ezintasuna
Baldintzak
-
Ezgaitasuna absolutua eta iraunkorra izatea ohiko lanbiderako eta lana uztearen arrazoi determinantea izatea.
-
Ez izatea langileari egotz dakiokeen arrazoia dela medio edota kalte-ordainak emateko moduko laneko istripu edo laneko gaixotasun batek eraginda.
-
Zahartzaro eta Baliaezintasun Aseguruko 1.800 kotizazio-egun akreditatzea (Zahartzarorako eta Ezgaitasunerako Nahitaezko Asegurua) 67-1-1 baino lehen. Ez du baliorik, eragin horietarako, iraungitako Langile Erretiro Erregimenean afiliatuta egote hutsak.
-
Ez izatea bestelako pentsiorik jasotzeko eskubiderik Gizarte Segurantzaren Sistema osatzen duten erregimenen kargu edota bertan sartzeko zain dauden lan sektoreen kargu; onuradun izan daitezkeen alarguntasun pentsioak salbu.
-
50 urte beteta izatea. Dena dela, ezgaitasuna goiko edo beheko gorputzadarrak mugitzeko gaitasuna edota ikusmena erabat galdu izanagatik baldin badator, edo erotasun sendaezinak eragindakoa bada, 30 urtetik aurrera onartzen da.
Edukia eta zenbatekoa
-
Pentsio preskribaezina, biziartekoa eta zenbateko finkokoa da.
-
Beste pentsio batzuekin konkurrentziarik ez badago,oinarrizko pentsioa gehi hobekuntzak izango da zenbatekoa. 2025/01/01etik aurrera, hileko zenbatekoa hileko 560,00 eurokoa da.
Honako hauek ez dira aldi bereko pentsiotzat hartuko: martxoaren 18ko 3/2005 Legearen babesean aitortutako prestazio ekonomikoak, adingabea den bitartean gerra zibilaren ondorioz atzerrira lekualdatutako espainiar jatorriko herritarrei emandakoak; Espainiako gerra zibilean lehen mailako mutilatu erabilgarri edo ezinduek jasotako pentsioak, aplikatu beharreko legeria edozein dela ere; terrorismo-ekintzen ondoriozko pentsio bereziak; eta hirugarren pertsonagatiko laguntza-subsidioa.
-
Beste pentsioekin batera gertatzen bada, zenbatekoa 543,60 eurokoa da hilean, 2025/01/01etik aurrera.
Hala ere, pentsio konkurrente guztien eta aipatutako SOVI pentsioen batuketa, haiek errebalorizatuta, aseguru konkurrente horren pentsiorako 2025ean finkatutako zenbatekoa baino txikiagoa denean, batzuk eta besteak urteko konputuan kalkulatuta, SOVIaren pentsioaren balioa aipatutako aldea adina handituko da. Diferentzia hori ez da finkagarria, eta interesdunak jasotzen dituen zenbatekoen edozein gorakadaren bidez (balioak errebaloratzeagatik edo aldian behingo prestazio berriak baiesteagatik) xurga daiteke.
Alarguntzagatiko pentsio batekin batera jasotzen bada, alarguntasun-pentsioaren edo -pentsioen eta SOVIren batura ezin izango da handiagoa izan unean indarrean dagoen 65 urteko edo gehiagoko onuradunen gutxieneko alarguntasunagatiko pentsioaren bikoitza baino, urteko konputuan. Adierazitako muga gaindituz gero, SOVI pentsioaren zenbatekoari behar den zenbatekoa kenduko zaio.
-
Urtean 14 hileko ordaintzen dira.
Ondorio ekonomikoak
Gertaera eragilea gertatzean sortzen da eskubidea eta hura indarrean jartzen den unearen hurrengo egunetik betetzen da.
Eskaera eta dokumentazioa
-
Eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionala.
-
Eskatzailearen Identifikazioa Fiskaleko Txartela.
-
Interesduna ezkondua baldin badago: Familia Liburua edo ezkontza ziurtagiria.
-
Ezkontidearen eta eskatzaileak kargura dituen eta eurekin bizi diren 14 urte baino zaharragoak diren familiartekoen Nortasun Agiri Nazionala.
-
Dokumentazio hori edozein Gizarte Segurantzako Harrera eta Informazio Zentrotan aurkez daiteke.