Onuradunak
-
"Besteren konturako" langile guztiak, sektore pribatu zein Administrazio Publikokoak, eszedentzia hartu badute seme-alabak zaintzeko, naturalak zein adoptatutakoak , edo hartutako adingabekoak , adopzio aurreko bizikidetzarako familia-harrera kasuetan, nahiz eta behin-behinekoak izan. Halaber, adina, istripua, gaixotasuna edo desgaitasuna dela eta, berez ezin molda daitekeen eta ordainsari-erregimeneko jarduerarik ez duen 2. gradurainoko odolkidetasuna edo ahaidetasuna duen senitarteko bat zaintzeko hartzen dutenak.
Helburu hauetarako, Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bategina onartzen duen urriaren 30eko 2/2015 Legegintzako RDren 46.3 |art.ak honakoa ezartzen du:
"Langileek 3 urte baino luzeagoa ez den epealdirako eszedentzia eskubidea izango dute seme-alaba bakoitza zaintzeko, naturala edo adoptatua denean, edo harreran hartutakoa adopzio edo behin betiko harrerarako , jaiotza datatik aurrera zenbatuko dena edo, hala badagokio, ebazpen judizial edo administratibotik aurrera".
"Halaber, bi urte baino luzeagoa ez den eszedentzia eskubidea izango dute, negoziazio-kolektibo batek epe luzeagoa ezartzen duenean izan ezik, berez balia ezin daitekeen eta adina, istripu, gaixotasun edo desgaitasunen bat dela eta ordaindutako lanik ezin egin dezakeen bigarren odol-gradurainoko senidea zaintzen duten langileek."
"Atal honeta zehaztutako eszedentzia, era zatikatuan goza daitekeena, gizonezko zein emakumezko langileen norbanakoaren eskubidea da. Hala ere, enpresa bereko langile bik edo gehiagok eskubide hori eragingo balute subjektu berbera dela eta, enpresaburuak bere aldibereko ekitaldia mugatu ahal izango du enpresaren funtzionamendurako justifikatutako arrazoiengatik."
-
Erregimen Berezian beren kabuz lan egiten duten Itsasoko Langileak eta Langile Autonomoak ez dira sartzen.