Zenbatekoa
Pentsioaren zenbatekoa kalkulatzeko, oinarri arautzaileari dagokion portzentajea aplikatuko zaio.
-
Oinarri arautzailea: alarguntzagatiko pentsioa bezala kalkulatzen da.
-
Ehunekoa: oinarri arautzailearen %20.
-
Heriotza lan istripuaren (LI) edo lanbide gaixotasunaren (LG) ondorioz gertatu bada, orduan, zurtz bakoitzari kalte-ordain berezia emango zaio, oinarri erregulatzailearen hilerokoa.
-
Umezurztasun absolutuko kasuetan, zurtzari dagozkion diru-laguntzak ondorengo baldintza eta ezarpenen arabera areagotuko dira:
-
Kausatzailearen heriotza gertatzen denean, alarguntzagatiko pentsioaren onuradunik ez dagoenean, zurztasunagatiko pentsioaren zenbatekoa oinarri arautzaileari %52 aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa areagotuko da.
-
Kausatzailea hiltzen denean alarguntasunagatiko pentsioaren onuradunen bat dagoenean, zurztasunagatiko pentsioa, dagoenean, esleitu gabeko alargutasuasunagatiko pentsioaren portzentajea oinarri arautzaileari aplikatuz lortzen dena areago daiteke zenbatekoa.
-
Bizirik zegoen gurasoa hiltzen denean, eta hura zenean alarguntasunagatiko pentsioaren onuraduna, zurtz gisa zuen pentsioaren portzentajea areago dezake agortutako alarguntasunagatiko pentsioaren zenbatekoa zehazteko aplikatutakoa gehituz.
-
Aurreko hiru paragrafoetako kasuetariko batean, pentsioa jasotzeko zurtz bat baino gehiago baleude, haien guztien artean, zati berdinetan banatuko da areagotzearen portzentajea.
-
1 eta 4 paragrafoetan araututako areagotzeek ezingo dituzte inoiz ere heriotza eta biziraupenagatiko pentsioentzat ezarritako mugak gainditu. Izan ere, areagotze horiek bateragarriak izango dira alarguntzagatiko aldi baterako prestazioarekin, eta azken hori jasotzen den bitartean onar daiteke gainera.
-
LI edo LG ondorioz heriotza gertatu den kasuetan, zurtzei aintzatetsiko zaien pentsioa hildakoaren ezkontideari edo izatezko bikoteari zegokionaren zenbatekoarekin handiagotuko da. Onuradun bat baino gehiago balego, zati berdinetan banatuko da areagotzea.
-
Zehaztutako areagotzeak gurasoren batekiko bakarrik onartuko dira, aitaren eta amaren ondorioz onuradun berberak jasotzen dituenean.
-
- Zurztasunagatiko eta familien aldeko pentsioak handitzea, kasu jakin batzuetan.
LGSSren Testu Bategineko 231. artikuluan zehazten denari jarraiki, epai irmo bidez edozein motatako hilketa delitua gauzatzeagatik kondenatu den pertsonak ezingo balu alarguntasunagatiko pentsioaz gozatu edo hori galduko balu, delituaren biktimak utzitako pentsioaren titular diren seme-alabek erabateko zurztasun kasuetarako legez aurreikusitako zenbatekoa handiagotzeko eskubidea izango dute. 26/2015 Legeko Azken hamargarren (hiru) Xedapena.
Zurztasunagatiko edo familien aldeko pentsioaren handiagotze kontzeptuari dagozkion zenbatekoetatik kenduko da, bere kasuan, bertan behera utzitako alarguntzagatiko pentsioaren onuradunak elikagaiengatik jasotako zenbatekoa, LGSSren Testu Bategineko 232. artikuluan zehazten denari jarraiki.
Genero-indarkeriaren kasuetan, bizirik dirauen gurasoak alarguntzagatiko pentsioaren onuradun baldintza galdu duenean, zurztasun absoluturako aurreikusita dauden areagotzean jasotzeko eskubidea izango du zurtzak.
Era berean, guraso bakarra ezagutzen denean ere zurtz absolututzat hartzen da.
- Prestazioen mugak:
-
Zenbait onuradun egotekotan, heriotza edo biziraupeneko pentsio guztien zenbatekoen baturak ezingo du oinarri arautzailearen %100 gainditu, une bakoitzean indarrean dagoen pentsioaren gutxiengoa bermatzeko izan ezik.
Muga hau aipatu zenbatekoen hasierako zehaztapenerako aplikatuko da, baina ez du eraginik izango ondoren izan daitezkeen aldizkako errebalorizazioetan.
Oinarri arautzailearen %100 mugatzeko, zurztasunagatiko pentsioek beste senideen aldeko pentsioekiko lehentasuna izango dute.
-
Alarguntzagatiko eta zurztasunagatiko pentsioen baturarako izaera orokorreko %100 muga hori gainditu ahal izango da alarguntzagatiko pentsio batekin hainbat zurztasunagatiko pentsio badaude azken honen kalkulurako dagokion oinarri arautzaileari aplikatu beharreko portzentajea %52 baino handiago denean. Baina zurztasunaren zenbatekoak ezingo du inoiz ere %20 gainditu, ezta haien baturak dagokion oinarri arautzailearen %48 gainditu ere.
Zurtz bakoitzarentzako gehienezko portzentajea %20 izango da, eta zurztasunen artean banatzeko gehiengoa %48, bai alarguntzari %52ko portzentajea dagokion bai %52tik gorakoa (%56 edo %70).
- Aitaren eta amaren kausaren ondoriozko pentsioak onuradun berean eragiten dutenean, kausatzaile bakoitzarengatik sortutako pentsioak oinarri arautzailearen %100era iritsi daitezke.
-