Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Kudeaketa / Eskaerak

Eskubidearen kudeaketa eta aitorpena Gizarte Segurantzako Institutu Nazioanalari (GSIN) dagokion, edo Itsasoko Araubide Berezian barneratutako langileak badira, Itasoko Gizarte Erakundeari (ISM) egokituko zaio.

Ondoren aipatuko diren dokumentuak aurkeztu behar dira. Ez da kopiarik aurkeztu beharko nortasun-agirietarako;  nahikoa izango da jatorrizkoa aurkeztearekin.

KASU GUZTIETAN:
  • Eskatzailearen eta legezko ordezkariaren nortasuna egiaztatzea indarrean dauden agiri hauen bidez:
    • Espainiarrek: Nortasun Agiri Nazionala (NAN). 
    • Espainian bizi edo bizi ez diren atzerritarrek: pasaportea edo beren herrialdeetan indarrean den nortasun agiria eta  AIZ (Atzerritarren Identifikazio Zenbakia),  ZAEAk eskatzen duena ordainketarako.
  • Legezko ordezkaritzaren egiaztagiria, horrela badagokio. Erakundeko tutorea bada, IFK/IFZ Erakundearen tutoretza izendapena azaltzen den dokumentua eta Erakundearen ordezkaritza egiaztatzeko ziurtagiria. Ahalordetzeen erregistro elektronikoan izena emanda dauden ahaldunek ez dute egiaztagiririk aurkeztu behar.
64 URTEKO ERRETIRO BEREZIA:
  • Enpresaren ziurtagiria, ordezko langilearen datuei buruzkoa.
ERRETIRO PARTZIALA:
  • Enpresaren ziurtagiria, erretiro partziala hartu duenaren eta ordezko langilearen lan-datuei buruzkoa.
  • % 33ko desgaitasun-maila edo handiagoa egiaztatzen duen ziurtagiria (25 urteko gutxieneko kotizazio epearekin erretiro partziala lortzeko).

ERRETIRO AKTIBOA:

  • Besteren konturako lanak direnean, enpresak erretiro aktiboa eskuratzeko adostasuna eman beharko du.

LEHEN MAILAKO ARRETAKO MEDIKUAK:

  • Pentsioa bateragarria bada Osasun Sistema Nazionalari atxikitako lehen mailako arretako mediku gisa lan egitearekin, enpresaren edo erakundearen adostasuna erretiroa eta lehen mailako arretako mediku gisa egindako jarduera bateragarri egiteari dagokionez, eta Osasun Zerbitzu Publikoaren ziurtagiria, Osasun Sistema Nazionalari atxikitako lehen mailako arretako mediku gisa lan egin izana egiaztatzen duena.
ERRETIRO AURRERATUA:
  • Adin-hobariarekin, jardueragatik:
    • Adin-hobaria aitortuta duen jardueraren batean lan egin baduzu: enpresaren edo enpresen ziurtagiria, lanpostu horretan lan-kategoria eta lan egindako aldiak jasotzen dituena, edo IGIrako ontziratze- eta lehorreratze-txartela. 
  • >% 65eko desgaitasuna edo 1851/2009 Errege Dekretuan zerrendatutako gaixotasuna
    • Txosten medikoa, langileak 1851/2009 Errege Dekretuan aipatzen diren eta desgaitasuna sortzen duten patologietakoren bat duela dioena eta patologia hasi edo agertu den data jasotzen duena.
    • IMSERSOk edo erakunde eskudunak emandako desgaitasun-ziurtagiria eta aitortutako gradua  edo auto judiziala, eta, hala badagokio, 1851/2009 EDn zerrendatutako gaixotasun baten ondorioa dela adieraziko da, bai eta desgaitasunaren hasiera-data eta kalifikazioaren data ere.
    • Beste pertsona batzuek laguntza behar dutela edo mugikortasun murriztua dutela egiaztatzen duen agiria, IMSERSOk edo, hala badagokio, erakunde eskudunak emana. 
  • Nahi gabekoa:
    • Kargu-uzte mota nahi gabekoa izan dela egiaztatzen duen dokumentazioa.
    • Arrazoi ekonomiko, tekniko, antolaketazko edo ekoizpenekoengatiko kaleratze kolektiboen kasuan, kaleratze objektiboaren kasuan edo langilearen borondatearen kasuan, Langileen Estatutuaren 40.1, 41.3 eta 50. artikuluetan aurreikusitako kausengatik, lan-kontratua azkentzearen ondoriozko kalte-ordaina jaso izanaren egiaztagiria. Kalte-ordainik jaso ez bada, demanda judiziala jarri dela egiaztatzen duen agiria.

BESTELAKO EGOERAK EGIAZTATZEKO:

  • Beste egoera batzuk:
    • Nahitaezko soldadutzaren edo ordezko gizarte-prestazioaren edo emakumearen gizarte-zerbitzuaren ziurtagiria, edo militarren txartela.
    • Eskaeran alegatutako jaiotza, abortu, adopzio edo harreraren bat izan badu, Erregistro Zibilaren ziurtagiria, familia-liburua, adopzio-ebazpena edo harrerari buruzko erabaki administratibo edo judiziala.

GUTXIENEKORA IRISTEN EZ DIREN PENTSIOETARAKO OSAGARRIEN ONDORIOETARAKO:

  • Espainian bizi diren atzerritarren kasuan: Atzerritarren Erregistro Zentralean izena emanda egotearen ziurtagiria edo Atzerritarren Identifikazio Txartela.
  • Ezkontideak eskatzailearekin duen senidetasuna egiaztatzen duten familia-liburua, Erregistro Zibilaren aktak edo ziurtagiri ofiziala.
Complementary Content
${loading}