Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Erregimen Bereziak

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Nekazaritzako Erregimen Berezia Erregimen Orokorrean sartzea:

REAn barne hartutako nekazaritzako besteren konturako langileak, baita zerbitzuak ematen dituzten enpresariak ere, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko dira 2012-01-01etik aurrera. Langile horientzat Sistema berezi  bat ezarriko da, Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko eskubidea izanik, Erregimen Orokorreko baldintza berdinetan (LGSSren Testu Bategineko azken xedapenetako 5.a).

Etxeko Langileen Erregimen Berezia Erregimen Orokorrean Sartzea:

2012-01-01ean eragina izanda, Etxeko Langileen Erregimen Berezia Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean sartuta geratuko da, langile horientzat Sistema berezia ezarriz. Langile horiek eskubidea izango dute Gizarte Segurantzaren prestazioak jasotzeko,  Erregimen Orokorraren baldintza berdinetan, legez zehazten diren berezitasunekin (LGSSren Testu Bategineko 251. artikulua). 

Ezintasun iraunkorragatik ematen diren laguntzek Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko zehaztapen eta baldintza berberak dituzte ondorengo berezitasunekin. 

Kontingentzia profesionalak (LI eta LG):

Langile autonomoek kontingentzia horiei dagozkien prestazioak jaso ahal izango dituzte, baldin eta beren borondatez jarduera babeslea hobetu badute LI eta LGengatiko kontingentziak barne hartuz eta, horrez gain, aldi baterako ezgaitasunagatiko prestazioa estaltzea erabaki badute, aurrez edo aldi berean.


LI kontzeptua:

Langile autonomoak izandako lan-istripua, bere kontura egindako lanaren ondorio zuzen eta berehalakoan gertatutakoa eta erregimen berezi honetan sartu behar izatea mugatzen duena izango da. Adibidez:

  • Salbamendu edo antzeko ekintzetan gertatutakoak, batak zein besteak lanarekin zerikusia dutenean.
  • Laneko orduan edo lantokian langileak jasandako lesioak, norbere kontuko lanarekin zerikusia duenean.
  • Langileak haren lana egitean hartzen dituen gaixotasunak, profesionalak ez izanik, hura burutzearekin zerikusia duela egiaztatzen denean.
  • Langileak aurretik izandako gaixotasunak, istripuaren ondorioz larritzen edo okertzen direnean.
  • Gaixotasunaren izaeran, iraupenean, larritasunean edo bukaera aldatzen duten istripuaren ondorioak, baldin eta istripuak eragindako edo berria den ingurunean hartutako gaixotasunaren prozesuaren ondorioz arazoak sortzen dituzten gaixotasun interkurrenteak pairatzen badira.
  • In itinere istripua: 2017/10/26tik aurrera, lan istriputzat hartuko da jarduera ekonomiko edo profesionala egiteko tokira egindako joan-etorrietan izandakoa ere. Ondorio horietarako, prestazioaren lekutzat hartuko da langile autonomoak bere jarduera normalean egiten duen establezimendua, baldin eta bere etxebizitza ez bada eta zerga ondorioetarako jarduera ekonomikoari atxikita dagoen lokal, nabe edo bulegoa bada. 2015ko LGSSren 316.2 artikulua, urriaren 24ko 6/2017 Legeak sartua. Aurretik, kanpo geratzen ziren in itinere istripuak.
  • Kontigentzia profesionalen babesa aukeratu ez duten langileen istripuak: Arrisku hori babestu ez duten laneko istripuak lanetik kanpoko istripuaren ondoriozkotzat hartuko dira.

Ez dira LI-tzat hartuko honako hauek:

  • Lanarekin zerikusirik ez duten ezinbesteko arrazoiek eragindakoak.
  • Langilearen iruzur edo zuhurtziagabekeriak eragindakoak.

TRADE kasuan, lan-istriputzat hartzen dira langile horiek jarduera profesionalaren eraginez jasaten dituzten gorputzeko lesioak, lantokirako joan-etorrian jasandakoak edo horien eraginez eta ondorioz jasandakoak. Aurkakorik frogatu ezean, lan-istripuak lanarekin ez duela zerikusirik ulertuko da baldin eta jarduera profesionalaren eremutik kanpo gertatu bada.

LG kontzeptua:

Laneko jardueran langileek beren kontura eginiko lanaren ondoriozko gaixotasunak dira. Horiek horrela, erregimen berezi honen aplikazio-eremuan dago langilea. Laneko gaixotasunen zerrendan zehaztutako elementuek eta substantziek eragindakoak izaten dira gaixotasun horiek. Gaixotasun horiek eragin ditzaketen jarduera nagusien zerrendak ere badira, eta azaroaren 10eko 1299/2006 RDaren eranskinean daude.


Gainordaina lan-arriskuak prebenitzeko neurrien faltagatik:

LI eta LG kasuetako prestazio ekonomikoen errekargua ez da aplikatuko.

Oinarri arautzailea:

  • Ezintasuna gertakari arruntek eragindakoa denean (gaixotasun arrunta edo lanekoa ez den gaixotasuna), ez dago hutsuneen bateratzerik, beraz, kalkulua egiteko kontuan hartzeko epean kotizatzeko beharrik egongo ez balitz, ez dira 18 urte baino gehiagokoen langileei dagozkien eta indarrean dauden gutxieneko oinarriak beteko.
  • Ezintasuna kontingentzia profesionalek eragindakoa bada, gertakizunaren egunean langileak zuen kotizazio oinarriaren baliokidea izango da.

Ezintasun iraunkor partziala:

  • Jatorria kontingentzia arruntetan badu, ez du babesten.
  • Jatorria lan kontingentzietan badu, babesten du. Ohiko lanbiderako ezintasun partzial iraunkortzat joko da totalaren gradura iritsi gabe, langileari lanbidean funtsezko jarduerak egitea erabat eragozten ez diona, ohiko eraginkortasunaren % 50 baino gutxiagoko ezintasuna eragiten diona.

Ezintasun iraunkor totala:

Ehunekoa:

Ohiko lanbiderako erabateko ezintasun iraunkorreko pentsioa haren zenbatekoa kalkulatzeko kontuan hartutako oinarri arautzailea % 20 areagotuko da, beti ere, pentsiodunak hauxe betetzen duenean:

  • 55 urte edo gehiago izatea. Pentsioaren hasierako aitorpena adin txikiagoan egiten bada, interesdunak hala eskatuta, langileak 55 urte bete eta hurrengo hilabeteko 1. egunetik aurrera aplikatuko da igoera, baldin eta data horretan hurrengo bi puntuetan eskatutako baldintzak betetzen baditu.

    Igotzeko eskubidea pentsioaren hasierako aitorpenaren ondoko urte natural batean sortzen bada, pentsioa % 20 igoko da eta egun horretatik aurrera izandako balio-handitzeak aplikatuko zaizkio.
  • Ordaindutako jarduerarik ez egitea, besteentzat edo norberaren kontura, Gizarte Segurantzaren edozein arautegitan sartzea eragingo lukeena. Pentsioaren areagotzea eten egingo da langileak lana aurkitzen badu edo norberaren kontura jasotzen ari den erabateko ezintasun iraunkorreko pentsioarekin bateragarria den jardueraren bat burutzen badu.
  • Nekazaritza ustiapen baten edo itsasoko edo arrantzako ustiapen baten titularra ez denean, edo merkataritzako edo industriako establezimendu bateko jabea, errentaria, gozamendun edo bestelako antzeko baten titularra ez denean. 

Kalte-ordaina:

Erabateko ezintasun iraunkorreko pentsioa,   oroharreko prezio batez ordeztu ahal izango da.

  • Kontingentzia arrunten ondoriozkoa bada, kontingentzia horien oinarri arautzailearen 40 hileren baliokidea, interesdunak ezintasuna onartu diotenetik 30 egun igaro aurretik eskatzen duenean. Bizitza osorako pentsioaren aldeko aukera onartutzat emango da langileak prestazioa onartutako egunean 60 urte beteta dituenean.
  • Laneko kontingentzien ondoriozkoa denean, prestazioaren jatorria den gertakizunaren egunetik langilearen kotizazio oinarriaren 40 hileren baliokidea.

Informazio gehiago Erregimen honi buruz:

Complementary Content
${loading}