Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Zenbatekoa

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Gaixotasun arrunta edo lanekoa ez den istripua den kasuan:
  • % 60, 4tik 20ra, biak barne.
  • % 75, 21etik aurrera.
Lan istripu edo lanbide gaixotasunen kasuetan:
  • %75 eskubidea jaio den egunetik aurrera.

Aldi baterako ezgaitasun egoera bereziak emakumezko langileentzat:

  • Bigarren mailako ezgaitasuna eragiten duen hilekoa: 
    • Lehenbiziko egunetik hogeigarrenera: oinarri arautzailearen % 60. Hogeita batgarrenetik aurrera: oinarri arautzailearen % 75.
  • Haurdunaldia etetea, borondatezkoa izan ala ez, eta haurdunaldiko hogeita hemeretzigarren asteko lehen egunetik aurrera:
    • Lehen eguna: soldata.
    • Bigarren egunetik hogeigarren egunera: oinarri arautzailearen % 60.
    • Hogeita batgarren egunetik aurrera: oinarri arautzailearen % 75.

Aldi baterako ezgaitasunaren egoera berezia, organoak edo ehunak transplantatzeko emateagatik: 

  • oinarri arautzailearen % 100, bajaren lehenengo egunetik hasita. 


Langilea kontingentzia arruntek eragindako aldi baterako ezgaitasun (ABE) egoeran denean eta egoera hori bitartean kontratua iraungitzen bada:

  • ABEgatik prestazioa jasotzen jarraituko du, dagokion langabeziaren prestazioaren kopuruan, egoera agortu arte. Orduan, kontratua egoera horretara legez daramatzan arrazoiren baten ondorioz iraungi denean, langabeziako lege-egoera izango du eta, beharrezko baldintzak betetzen baditu, langabeziarengatik dagokion prestazioa jasotzekoa, laneko kontratua agortu denean, edo langabeziarengatiko subsidioa jasotzekoa. Kasu horretan, jada agortutako langabeziagatiko prestazioa jasotzeko epealditik deskontatuko da, lan-kontratua iraungitzen den dataren ostean ABE egoeran izandako epealdia.

  • SPEEk egingo ditu Gizarte Segurantzaren kotizazioak eta langileari dagozkion kotizazioak osotasunean hartuko ditu bere gain kontsumitu duen aldiarengatik, langabeziagatiko prestazioa eskatu ez denean ere bai, eta jarraitasun-egoerarik gabe, ezgaitasun iraunkorreko edo erretiro egoerengatik, heriotza eta biziraupeneko prestazioa jasotzeko eskubidea ematen duen langilea hiltzen denean.

Langilea kontingentzia profesionalek eragindako aldi baterako ezgaitasun (ABE) egoeran dagoenean eta egoera hori bitartean kontratua iraungitzen bada:

  • ABEgatiko prestazioa jasotzen jarraituko du, dagokion kopuru berean, egoera agortu arte. Orduan, langabeziaren lege-egoera izango du eta langabeziarengatik dagokion prestazioa jasotzen hasiko da beharrezko baldintzak betetzen baditu. Kasu horretan, kontratua edo langabeziagatiko subsidioa bukatutakoan ABE egoeran egon den denbora ez dago zertan kendu langabeziagatiko prestazioaren epealditik.

Langilea langabeziagatiko prestazio osoa jasotzen ari denean eta aldi baterako ezgaitasun (ABE) egoerara pasatzen bada, ezberdindu beharra dago:

  • Aldi baterako ezgaitasuna lan-kontratu baten indarraldian hasitako aurreko prozesu baten berreritzea denean:

    • ABEgatiko prestazioa jasoko du, hain zuzen ere, langabeziagatik jasotzen den kopuruaren parekoa.

    • Kasu horretan eta, behin langabezia aldia amaitu ondoren, ABE egoeran jarraitzen badu, ABEgatik laguntza jasotzen jarraituko du, langabeziagatik zegokion kopuruaren parekoa.

  • Aldi baterako ezgaitasuna lan-kontratu baten indarraldian hasitako aurreko prozesu baten berreritzea ez denean, baizik eta prozesu berri bat:

    • Laguntza kontingentzia honengatik jasoko du, hain zuzen ere, langabeziagatik jasotzen den kopuruaren parekoa.

    • Kasu horretan, eta langabezia aldia amaitu ondoren, ABE egoeran jarraituz gero, ABEgatik laguntza jasotzen jarraituko du, EAEAParen %80a hilean, aparteko ordainsariei dagokien zati proportzionala kenduta.

  • Langabezia aldia ez da luzatuko.

  • Langabeziagatiko prestazioen Erakunde kudeatzaileak Gizarte Segurantzako kotizazioak ordaintzen jarraituko du (enpresaren ekarpena eta langilearen aportazioa murrizten deneko %35eko osagarria).

Complementary Content
${loading}