Betearazte-bidea hasi denean, Titulu exekutiboan adierazitako borondatezko aldian ordainketa epea ordainketa egin gabe bukatzen denean, premiamendu-probidentzia iraungi egingo da eta horren bidez zordunaren ondarearen aurkako exekuzioa abiaraziko da.
Premiamendu-probidentzia, dagokion exekuzio tituluan adierazten den ordaindu gabeko zorrarekin lotuta egongo da eta bertan zordunari jakinaraziko zaio horren ordainketa hamabost eguneko epean egin ezean, errekargu, berandutzeagatik sortutako interes eta bere kasuan, prozeduraren kostuengatiko zorra ordaintzeko besteko bere ondasunak enbargatzen hasiko direla.
Zorra ordaintzen den arte berandutzeagatik sortutako interesak galdagarriak izango dira premiamendu-probidentziaren jakinarazpen ondoko hamabost egunak igaro ondoren.
Berandutzako interes tasa sortzapen-epearen une bakoitzean indarrean dagoen legezko diru-interesa %25ean handituta izango da, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak beste bat ezartzen duenean salbu.
Interesen sortzapenari dagokionez, honakoa bereizi behar da:
- Arauzko ordainketa bukatzen denetik aurrera zorrak sortzen dituen interesak.
- Premiamendu-probidentzia jakinarazten den uneko hurrengo hamabost egunetatik aurrera sortzen diren errekargu-interesak.
Premiamendu-prozedurako kostuak nahitaezko exekuzio-prozesuan zehar sortzen direnak izango dira. Sortutako kostuak premiamendupekoaren kontura izango dira eta honi eskatuko zaizkio.
Honako gastuak joko dira kostutzat:
-
Zordunaren ondarea osatzen duten elementuak ikertzean eta miatzean sortutakoak.
-
Perituen eskubideak eta prozeduran parte hartzen duten pertsonei eman behar zaizkien bestelako ordainsariak eta enbargatutako ondasunen balorazio eta besterentzeak sortutakoak.
-
Prozeduraren izapidetze egokikarako eskatu behar diren kopia, ziurtagiri, ohar, testigantza eta antzeko dokumentuengatik ordaindu beharreko muga-zerga eta eskubideak, doan ematen dituzten erregistro eta protokoloek eman dituztenean izan ezik.
-
Enbargatutako ondasunen gordailu eta administrazioak sortutakoak, desmuntaketa, paketatze, egokitze, garraio, biltegiratze, mantentze eta kontserbazioa barne.
-
Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren Zuzendaritza Probintzial eskudunak aldez aurretik baimendutako beharrezko gastuak.
Zordunari premiamendu-probidentziaren berri emango zaio honako datuak izango dituen eta berari zuzendutako jakinarazpenaren bidez:
-
Zorren ordainketaren subjektu erantzulearen identifikaziozko datuak.
-
Oraindik ordaindu gabeko errekarguagatiko zorraren zenbatekoa eta kontzeptua eta dagokion denboraldia.
-
Zorra ordaindu ez delako adierazpena.
-
Igorpen data.
-
Ordainketa jakinarazpenaren ondoko hamabost egun naturaleko epearen barruan egiten ez bada, arauzko ordainketa-epea bukatu ondoren sortutako berandutzeagatiko interesak galdagarriak izango direla esaten duen ohartarazpena.
-
Ordainketa egin gabe premiamendu-probidentzia administrazio-bidean irmo dagoenean, bermeen administrazio-exekuzioa hasiko dela eta bere kasuan, premiamendupekoaren ondasunak enbargatuko direla adierazten duen oharra. Prozedurak sortutako eta gizarte Segurantzari egindako ordainketa edo esleipenaren unera arte sortuko diren zor, errekargu eta interes eta kostuak estaltzeko adina ondasun enbargatuko dira.
-
Premiamendu-prozeduraren aurka, ondoren zehazten diren ezarritako eta behar bezala justifikatutako arrazoiengatik, soilik gorako helegitea onartuko dela adierazten duen aipamena:
- Ordainketa
- Preskripzioa
- Zorra zehatzeko errakuntza material edo aritmetikoa
- Zorren barkamena, atzerapena edo prozeduraren etetea.
- Zorraren erreklamazioaren ohartarazpen falta, zor hau kitapen-aktaren, edo zorrek edo kuoten autolikidazioek sortutako ebazpenek sortutakoak direnean.
Helegite-aurkezpenak premiamendu-prozedura etengo du, bermerik aurkeztu beharrik gabe, honen ebazpena jakinarazten den arte.
Hiru hilabeteko epean ebazpenik eman ez denan, aurkeztutako helegitea ezetsi egin dela ulertu daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 25eko 30/1992 Legearen 43. eta 44. artikuluetan aurreikusitako era eta ondorioen arabera.
Euren aurka helegiterik aurkeztu ez den premiamendu-probidentziak eta euren aurka helegiteak aurkeztu baina ezetsi diren premiamendu-probidentziak dagokion Nahitaezko Diru Bilketa Atalari jakianaraziko zaizkio ebatzi duen exekuzio titulua adieraziz, zordunaren ondasunak enbargatzen hasteko eta burutu beharreko premiamendu-prozeduraren ekintzekin jarraitzeko.