Erregimen orokorrean sartuta dauden erregimen bereziak
Zezenketako profesionalak
Zezenketa-ikuskizunen antolatzaileek, zezenketako profesionalen kotizazioaren ondorioetarako, kotizazio-kontuaren kode bakarra izan beharko dute, Espainia osorako balio duena.
2025eko urtarrilaren 1etik aurrera, kontingentzia arruntengatiko gehieneko kotizazio-oinarria 4.909,50 eurokoa izango da hilean, Gizarte Segurantzaren bestelako eskubideen kotizazioari eta likidazioari buruzko Araudi Orokorraren 33.3 artikuluan jasotzen diren zezenketa profesionalen kategoria guztientzat.
Zezenketako profesionalen kotizazio-oinarrien gehieneko muga urtekoa izango da, eta adierazitako hileko gehieneko oinarriaren urteko kopuruaz zehaztuko da.
Enpresek Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari jakinaraziko dizkiote kotizazio horien hilabete naturalean zezenketetako profesional bakoitzari benetan ordaindutako lansariak.
Zezenketetako profesionalak jarduera egin duen egun bakoitzerako ezarri den oinarri baten arabera egiten da kotizazio hori, ekitaldi ekonomiko bakoitzerako zehaztutako kopuruei eta profesionala barne hartzen den kotizazio-talde profesionalari jarraiki.
Zezenketako profesionalak benetan jasotzen duen soldata, eguneko konputuan, adierazitako zenbatekoa baino txikiagoa bada, soldata horren arabera kotizatuko da.
Gertakari arruntengatiko kotizazio-oinarria ezin da izan profesional hori kokatuta dagoen taldeari dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriaren eguneko zenbatekoa baino txikiagoa, ez eta kontigentzia profesionaletarako gutxieneko muga orokorra baino txikiagoa ere.
Kontingentzia profesionalengatik kotizatzeko, CNAE 2009.u jarduerari dagozkion tasak aplikatuko dira, indarreko primen tarifaren I Koadroan adierazitakoak (2007rako Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 28ko 42/2006 Legearen laugarren xedapen gehigarrikoak, hots, gizarte, lan eta enplegu gaietan neurri urgenteak eta pentsio publikoak arautzeko abenduaren 28ko 28/2018 Errege Lege Dekretuaren bosgarren azken xedapenak emandako idazketari jarraiki.
Horrela egindako kotizazioak behin-behinekoak dira.
Kotizazio-dokumentuak TC-1/19 eta TC-2/19 dira.
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak, ekitaldi bakoitza amaitzean, behin betiko likidazioa egiten die enpresariei eta langileei, zezenketako profesional bakoitzarentzat aitortutako ordainsariak eta oinarriak kontuan hartuta.
Urteko erregulazioaren ondorioz zezenketa profesionalen kontura sortzen diren kuoten diru-sarrera TC-1/30 eredua erabiliz egingo da.
Aldi baterako ezgaitasunak, haurdunaldiko arriskuak edota amatasun-egoerak dirauen bitartean, langilea arduratuko da kotizazioaz, eta indarreko primen tarifaren jarduera ekonomikoari dagozkion tasak aplikatuko zaizkio kontingentzia profesionalengatik (2007rako Estatuko Aurrekontu Orokorren abenduaren 28ko 42/2006 Legearen laugarren xedapen gehigarria, hots, gizarte, lan eta enplegu gaietan neurri urgenteak eta pentsio publikoak arautzeko abenduaren 28ko 28/2018 Errege Lege Dekretuaren bosgarren azken xedapenak emandako idazketari jarraiki.
Zezenketa-ikuskizunen aldikako antolatzaileek kuotak ordaindu beharko dituzte ikuskizuna egin aurretik.
Deuseztatuta dagoen Toreatzaileen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian 1998ko urtarrilaren 1a baino lehen sinatutako hitzarmen bereziko kotizazioa zehazteko, honako koefiziente hauek aplikatuko dira:
-
0,94 , osasun-laguntzaren babesa barnean hartzen badu.
-
0,77, osasun-laguntzako babesa barnean hartzen ez badu.
Artistak
Kotizazioa
Enpresek Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari jakinarazten dizkiote, azken honek eskaintzen dituen Zerbitzu Informatikoen bidez (RED Directo edo SLD), kotizazio horien hilabete naturalean zezenketetako profesional bakoitzari benetan ordaindutako lansariak.
Hilero kotizatuko dute kontingentzia guztiengatik, urte bakoitzean finkatutako oinarrietan, artistak bere jarduera burutu duen egun bakoitzeko jasotako lansarien arabera, hilabeteko gehienekoa aplikatuko zaie, edozein delarik ere horien lanbide taldea.
Artistak benetan jasotako lansaria, eguneko zenbatekoan, ekitaldi ekonomiko bakoitzean finkatutako kotizazio-oinarriak baino txikiagoa izanez gero, lansari horregatik kotizatuko da.
Hala ere, kontingentzia arrunt eta langabeziagatiko kotizazio-oinarria ezingo da langilearen taldeari dagokion gutxieneko zenbatekoa baino txikiagoa izan, berau Langile Autonomoen Erregimen Berezirako ezarritako gutxieneko oinarria baino txikiagoa denean izan ezik. Kasu horretan, hura aplikatuko da.
Lan istripuen eta lanbide-gaixotasunen kontingentzietarako kotizazioa EJSNren arabera egindako jarduerei dagozkien tasak aplikatuz egingo da, eta kotizazio-oinarria ezin da izan indarrean dagoen gutxieneko muga orokorra baino txikiagoa.
Horrela egindako likidazioak behin behinekoak izango dira langileentzat. Hurrengo urtean, behin betiko bihurtuko dira, urteko erregularizazio baten bidez.
Urteko erregularizazioa
Jarduera artistikoaren espezialitateak egokitzeko, zeinak aldizkakoak, noizbehinkakoak eta aldi baterakoak baitira eta zaila egiten baitzaio langileari Gizarte Segurantzaren prestazioak eskuratzeko behar diren gutxieneko gabezia-aldiak lortzea, beharrezkoa izan da berariazko prozedura bat ezartzea kolektibo horrentzat kotizatutako aldiak kalkulatzeko, eta prozedura horretan kontuan hartu dira arte-jardueraren berezko ezaugarriak.
Hala, kotizazioen urteko erregularizazio bat ezarri da, eta, horren bidez, jarduera izan den aldietako kotizazio-soberakinak benetako zerbitzu-prestaziorik izan ez den egunei egozten zaizkie. Hala, kotizatutzat eta alta-eguntzat hartuko diren egun batzuk kalkulatzen dira, benetan zerbitzurik eman ez den egunetan.
Urteko erregularizazioarekin hauek kalkulatzen dira:
- Erregularizazioari dagokion urtean altan egondako egunak, kotizatutakoak benetan lan egindakoak baino gehiago daitezkeelarik.
- Behin betiko kotizazio-oinarria, hileko kotizazioak, adierazi den bezala, behin-behinekoak baitira urteko erregularizazioa egiten ez den bitartean.
Erregularizazioa kotizazioaren hurrengo urtean egin eta jakinarazten zaio langileari, eta bi kalkulatzen dira, txosten berean inprimatuta:
- Oinarrien araberako Erregularizazioa: Langileak dagoeneko kotizatutako oinarriekin egiten da, eta horiekin lortzen dira ekitaldian altan egondako egunak eta urteko behin betiko oinarria.
Erregularizazio horren ondorioz, itzuli beharrekoak edo alderik gabekoak egon daitezke. Emaitza ez da inoiz izango ordaindu beharrekoa. - Ordainsarien araberako Erregularizazioa: Langileak urtean jasotzen dituen ordainsarien bidez kalkulatzen da. Ordainsari horiek kotizazio-oinarriak baino handiagoak badira, erregularizazioaren emaitza kotizatutako egun gehiagokoa izango da, edo Oinarrien araberako Erregularizazioan lortutakoa baino behin betiko oinarri handiagoa.
Kasu horretan, aldeak langileak ordaindu beharko ditu, eta langileak borondatez aukera dezake erregularizazio hori.
Hala ere, behin betiko likidazioa jaso ondoren, langileak bere zenbatekoa ordaintzea aukeratzen badu, erregularizazioa ordainsarien bidez egiten denean, aukera hori eskatu beharko du “Importass” diruzaintza-atariko “Eskaera bat bidali” zerbitzuaren bidez, erregularizazioa jakinarazi eta hurrengo hilabetean. Kasu horretan, halaber, ordaindu beharreko zenbatekoa hilabeteka zatitzeko eskatu ahalko du, gehienez ere sei hilabetez.
Ordainsarien erregularizazioaren alde egin nahi ez badu, ez zaio Diruzaintza honi inolako jakinarazpenik egin beharko; interesatuak betetako Ordainsarien Aukeraren eredua ez egoteak esan nahi du Oinarri kotizatuen araberako Erregularizazioa hautatzen duela, eta automatikoki esleituko zaiola.
Hau da, Diruzaintzarekin harremanetan jartzeko, aurretik aipatutako eskaera bidali beharko du, Ordainsarien araberako erregularizazioa hautatu nahi duenean. Bestela, ez duzu ezer adierazi behar.
Artisten lan egin gabeko aldietako kotizazioa
Artisten jarduerarik gabeko aldietan, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean alta ematen segitzeko aukera dago, baldin eta:
- Gutxienez 20 eguneko alta frogatzen bada, jarduera horretan benetako zerbitzu prestazioarekin, sartzeko eskaera egin aurreko 12 hilabeteetan.
- Jarduera egun horiengatik jasotzen diren gutxieneko ordainsariak eskaera-egunean indarra duen lanbide arteko gutxieneko soldata baino bi aldiz handiagoak badira.
- Artisten aurreko jarduerarik gabeko aldiengatiko kuoten ordainketa eguneratuta badago.
Sarrera hori eskatu ondoren, kotizazioa langilearen kontura izango da, eskaera egin eta hurrengo hilabeteko lehen egunetik hasita, kontuan hartuta:
- Langilea dela erantzulea.
- Kotizazioa hilerokoa izango dela.
- Kotizazio-oinarria indarrean dagoen gutxieneko oinarria izango da, kontingentzia arruntak aintzat hartuz, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorraren kotizazio-taldeen eskalako 7. taldeari dagokiona.
- Kotizazio-tasa % 11,50ekoa izango da.
Noiznahi eska dezake langileak jarduerarik ezagatiko baja, kontuan harturik kotizatzeko betebeharra baja eskatzen den hilabeteko azken egunera arte luzatuko dela.
Alta edo baja eskatzeko, TA 122 eredua bete eta aurkeztu behar da, “Eskaera bat bidali” zerbitzuaren bidez. Zerbitzu hori “Importass” Diruzaintza Atarian dago, eta Gizarte Segurantzaren web-orrian dago eskuragarri.
Urteko erregularizazioa kalkulatu ondoren, erregularizatutako egunak eta jarduerarik ezagatik kotizatutako egunak gainjarri badira, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak itzuli egingo du erregularizazioan lortutako egun kotizatuekin gainjarritako jarduerarik gabeko egunei dagozkien kuoten zenbatekoa.
Inicio