Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Zenbat kotizatu behar da?

1. Kuota

Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kopuruak (kuotak deritze) kotizazio-oinarriari tasa aplikatuz kalkulatzen dira.


2. Kotizazio-oinarria

Erregimen berezi honetan, kotizazio-oinarria langileak aukeratzen du, dagozkion gutxieneko eta gehienezko oinarrien artean.
2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko abenduaren 31ra arte, bi egun horiek barne, aukeratutako oinarriak hilean gutxieneko honako kotizazio-oinarri hau izango du: 944,40 euro, eta honako gehieneko hau: 4.070,10 euro.

Hala ere, berezitasun hauek daude:

2.1. 47 urtetik beherako langileak 2021eko urtarrilaren 1ean

2019ko urtarrilaren 1etik aurrera , egun hori barne, 47 urte baino gutxiago zituzten langile autonomoek eurek aukeratuko dute beren kotizazio-oinarria, gutxieneko oinarriaren (hilean 944,40 euro) eta gehieneko oinarriaren (hilean 4.070,10 euro) mugen barruan.

2.2. 47 urteko edo gehiagoko langileak 2021eko urtarrilaren 1ean

Aukera bera izango dute data horretan 47 urte dituzten eta 2020ko abenduan 2.052,00 euroko edo hortik gorako kotizazio-oinarria izan duten langile autonomoek, edo aipatutako dataren ondoren erregimen berezi horretan alta egin dutenek.

2021eko urtarrilaren 1ean 47 urte dituzten langile autonomoek, hilean 2.052,00 euro baino gutxiagoko kotizazio-oinarria badute 2020ko abenduan, ezin izango dute hilean 2.077,80 eurotik gorako oinarria aukeratu, non eta ez zuten 2021eko ekainaren 30a baino lehen aukeratu (horrek urte bereko uztailaren 1etik aurrera izango luke eragina) edo negozioaren titularra hil eta haren alargunak ez duen bere gain hartu behar izan negozioa eta erregimen berezi honetan alta egin 47 urterekin. Azken kasu horretan, ez da mugarik egongo.

2.3. 48 urteko edo gehiagoko langileak 2021eko urtarrilaren 1ean

2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, egun hori barne, 48 urte edo gehiago dituzten langile autonomoen kotizazio-oinarria hilean 1.018,50 eta 2.077,80 euro artekoa izango da, kasu hauetan izan ezik:

2.3.1. Negozioaren titularraren bizi den ezkontidearen kasuan, hura hiltzearen ondorioz negozioaz arduratzeaz gain 45 urterekin edo gehiagorekin erregimen berezi horretan alta eman behar izan badu. Kasu horretan, aukera daitezkeen oinarriak hilean 944,40 eta 2.077,80 euro artekoak izango dira.

2.3.2. 50 urte bete baino lehen Gizarte Segurantzako edozein erregimenetan kotizatu badute 5 urte edo gehiago, egiaztatutako azken kotizazio-oinarria hau izan bada:

A) 2.052,00 eurokoa edo txikiagoa; kasu horretan, hilean 944,40 eta 2.077,80 euro arteko oinarria aukeratu ahal izango dute.

B) 2.052,00 baino handiagoa. Kasu horretan, hilean 944,40 euroko oinarriaren eta azken kotizazio-oinarriaren zenbatekoaren artean aukeratu ahal izango dute, gehieneko kotizazio-oinarriaren mugarekin (hilean 4.070,10 euro).

Horretarako, egiaztatutako azken kotizazio-oinarritzat hartzen da langileak kotizatu duen azken oinarria, 50 urteak beteta izan ala ez.

2.4. 48 edo 49 urteko langileak 2011n

2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, egun hori barne, 2011ko urtarrilaren 1ean 48 edo 49 urte zituzten langile autonomoek, hilean 2.052,00 eurotik gorako kotizazio-oinarria aukeratu balute, hilean 944,40 euroren eta zenbateko horren bitarteko oinarriarekin kotizatu ahal izango dute, gehieneko kotizazio-oinarriaren mugarekin (hilean 4.070,10 euro).

2.5. Adinaz bestelako berezitasunak
2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, egun hori barne:

2.5.1. Salmenta ibiltarian diharduten langileak

A) Kalean edo etxez etxe saltzen duten langileek (EJSN 4781, 4782, 4789 eta 4799) erregimenean ezarritako kotizazio-oinarriaren (944,40 euro hilean) eta hilean 869,40 euroko kotizazio-oinarriaren artean aukeratu ahal izango dute gutxieneko kotizazio-oinarrirako.

B) Etxez etxeko salmentan (EJSN 4799) aritzen diren langile autonomoek erregimenean ezarritako kotizazio-oinarriaren (944,40 euro hilean) eta hilean 519,30 euroko oinarriaren artean aukeratu ahal izango dute gutxieneko kotizazio-oinarrirako.

B) Salmenta ibiltarian diharduten lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileek erosleen eskutik diru-sarrerak zuzenean jasotzen badituzte, erregimenean ezarritako kotizazio-oinarriaren(944,40 euro hilean) eta hilean 869,40euroko oinarriaren artean aukeratu ahal izango dutegutxieneko kotizazio-oinarrirako.

Salmenta ibiltaria azoka tradizionaletan edo merkatu txikietan egiten dela egiaztatzen bada, 8 ordu baino gutxiagoko salmenta-ordutegiarekin, hilean944,40 euroko oinarriaren edo hilean 519,30 euroko oinarriaren artean kotizatzea hautatu ahalko da.

Oinarri-aukera hori ere aplikatuko zaie banaka merkatu tradizionaletan edo azoka txikietan, egunean 8 ordutik beherako salmenta-ordutegiarekin, salmenta ibiltarian aritzen diren pertsonei, ez badute beren establezimendu finkorik, eta saltzen dituzten salgai edo produktuak ekoizten ez badituzte.

Gutxieneko oinarri horiek soilik salmentan aritzen diren langileek edo bazkide langileek aplikatu ahal izango dituzte; ez dira barne hartuko salgai dituzten produktuak fabrikatzen edo egiten dituztenen kasuak.

Edozein kasutan ere, lan istripu eta lanbide gaixotasunen kontingentziengatik kotizatu beharko dute, eta abenduaren 28ko 42/2006 Legeak (2007. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa) laugarren xedapen gehigarrian zehaztutako primen tarifa aplikatuko da.

Erregimen Bereziko alta ofizioz egin duten langileek, Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko edo besteren konturako langileen beste erregimen bateko ofiziozko baja baten ondorioz, alta egitean edozein adin izanda ere, aukera izango dute baja eragindako erregimenean kotizatzen zen kotizazio-oinarriari eusteko edo beste kotizazio-oinarri bat aukeratzeko, halakoetarako Erregimen Berezian aurreikusitako arau orokorrak aplikatuz.

2.5.2. Zenbait langile autonomoren gutxieneko oinarria:

A) Langile autonomoen kasuan, 2020. urtean, edozein momentutan eta aldi berean beren konturako 10 langile edo gehiago kontratatuta izan badituzte, 2021erako gutxieneko kotizazio-oinarria hilean 1.214,10 eurokoa izango da.


B) Erregimen berezi honetan dauden langile autonomoek, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren Testu Bateginaren 305.2 artikuluko b) eta e) letretan ezarritakoaren babesean (urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretua), bertan hasierako alta ematen dutenek izan ezik, hileko gutxieneko kotizazio-oinarri finkoa izango dute 2021. urterako, hilean 1.214,10 eurokoa, alta eman eta hurrengo 12 hilabeteetan.

2.5.3. Kotizazio oinarri murriztuak, jarduera anitzaren kasuetan:

Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 313. artikuluan ezarritakoari jarraiki (urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretua), erregimen berezi honetan sartuta dauden eta lehen aldiz alta egoeran dauden langileek aukera dezaketen kotizazio-oinarria, lanaldi osoko edo % 50etik gorako lanaldi partzialeko jarduera-aniztasuneko kasuan, hauek izango dira 2021. urtean:
A) Gutxieneko muga:

1) Laneguna lanaldi osokoa bada, hauxe izango da:
a) Gutxieneko kotizazio-oinarriaren % 50, lehenbiziko 18 hilabeteetan.
b) Gutxieneko kotizazio-oinarriaren % 75, hurrengo 18 hilabeteetan.

2) Laneguna lanaldi partzialekoa bada, % 50etik gorakoa, hauxe izango da:
a) Gutxieneko kotizazio-oinarriaren % 75, lehenbiziko 18 hilabeteetan.
b) Gutxieneko kotizazio-oinarriaren % 85, hurrengo 18 hilabeteetan.

B) Gehieneko muga: Erregimenari dagozkionak.

Aurreko neurriak aplikatzea ez da bateragarria izango enplegu autonomoa sustatzeko neurri gisa ezarritako edozein eratako hobari edo murrizketarekin, ezta TRLGSSren 313. artikuluan ezarritako kuoten itzulerarekin ere.


3. Kotizazio-oinarria aldatzeko eskaera.

A) Kotizazio-oinarria aldatzeko eskaera:

Norbere konturako langileek edo langile autonomoek urtean lau aldiz alda dezakete kotizazio-oinarria, eta beste bat aukeratu, ekitaldi bakoitzean aplikagarri zaizkien gutxieneko eta gehieneko mugen barruan, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari hala eskatzen badiote, ondorio hauekin:
   a. Apirilaren 1a, eskaera urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitartean aurkezten bada.
   b. Uztailaren 1a, eskaera apirilaren 1etik ekainaren 30era bitartean aurkezten bada.
   c. Urriaren 1a, eskaera uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean aurkezten bada.
   d. Hurrengo urteko urtarrilaren 1a, eskaera urriaren 1etik  abenduaren 31ra bitartean aurkezten bada.
Langile autonomoek, kotizazio-oinarria borondatez aldatzeko unean, Lan Autonomoaren Presazko Erreformei buruzko urriaren 24ko 6/2017 Legearen 43.2 artikuluak ezartzen dituen baldintzak betetzen badituzte (adina, baldintza, jarduera, egoera edo beren zerbitzuko langile-kopurua), Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak ekitaldi bakoitzerako berariaz ezarritako gutxieneko eta gehieneko mugen artean dagoen oinarri bat aukeratu ahal izango dute.


B) Kotizazio-oinarria birbaloratzeko eskaera.

Aurreko idatz-zatietan adierazitakoa ezertan galarazi gabe, erregimen berezi honetako gehieneko edozein oinarrirengatik kotizatzen ari diren langile autonomoek eskatu ahal izango dute, erregimen horretan alta egoeran dauden bitartean, gehieneko oinarri horiek gehitzen diren ehuneko berean kotizazio-oinarria automatikoki handitzea.

Halaber, gehieneko edozein oinarrirengatik kotizatzen ari ez diren langile autonomoek eskatu ahal izango dute, alta egoeran dauden bitartean, erregimen berezi horretako gehieneko oinarriak gehitzen diren ehuneko berean kotizazio-oinarria automatikoki handitzea. Hautatzen den kotizazio oinarria ez da inoiz izanen langileari dagokion gehieneko muga baino handiagoa.

Erregimen berezi honetan alta ematean edo, alta eman ondoren, urte natural osoan erabiltzen diren aurreko aukerek eskaera aurkeztu eta hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dituzte ondorioak. Aukera horiei uko egiten ahalko zaie, halaber, urte natural osoan, eta ondorioak izango ditu eskaera aurkeztu eta hurrengo urteko urtarrilaren 1etik aurrera.


4. Kotizazio-tasak.

2021eko urtarrilaren 1etik aurrera kotizazio-tasak honako hauek izango dira:

A) Autonomoen edo Norbere Konturako Langileen Erregimen Berezia:

  1. Kontingentzia arruntengatik, ehuneko 28,30.
  2. Kontingentzia profesionalengatik, ehuneko 1,3.
  3. Jarduera eteteagatik, ehuneko 0,90.
  4. Prestakuntza, lanbide orientazio eta jarduera ekintzailea sustatzeagatik neurriak, ehuneko 0,1.

B) Nekazaritzako norbere konturako langileak:

2021. urtean kontingentzia arruntengatik kotizazio-tasak honako hauek izango dira:

1. Langileak hilean 944,40 eurotik eta 1.133,40 eurora bitarteko kotizazio-oinarria hautatu badu, kotizazio-tasa aplikagarria ehuneko 18,75ekoa izango da.

Langileak 1.133,40 eurotik gorako kotizazio-oinarri batez kotizatzen badu, zenbateko horretatik gorako zenbatekoari eguneko 26,50eko kotizazio-tasa aplikatuko zaio.

2. Kontingentzia arruntengatiko aldi baterako ezgaitasunaren borondatezko hobekuntzari dagokionez, interesdunaren kotizazio-oinarriaren zenbateko osoari aplikatu beharreko kotizazio-tasa ehuneko 3,30ekoa izango da, edo ehuneko 2,80koa, interesduna kontingentzia profesionalengatiko edo jarduera eteteagatiko babes-sistemaren pean badago.

Lan- istripu eta lan gaixotasunen kontingentzietarako, abenduaren 28ko 42/2006 Legearen laugarren xedapen gehigarrian ezarritako prima-tarifen tasak aplikatuko dira.

Interesdunek kontingentzia profesional osoen estaldura aukeratu ez badute, ezintasun iraunkorreko eta heriotza eta biziraupeneko kontingentzien estaldura moduan ordaintzen jarraituko da, ehuneko 1eko tasatik aukeratutako kotizazio-oinarria aplikatzean sortzen den kuota.

Halaber, Sistema Berezi honetan barne hartutako langileei, lan istripuen eta lanbide gaixotasunen kontingentziak osorik ez estaltzea aukeratu badute, emandako babesaren eremuan, ehuneko 0,10eko kotizazio osagarria aplikatu beharko zaie aukeratutako kotizazio-oinarrian, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren II. tituluko VIII. eta IX. kapituluetan ezarritako prestazioak finantzatzeko.

Jarduera eteteagatik estaldura borondatez hartzen duten langileei, ehuneko 2,20ko kotizazio-tasa aplikatuko zaie.


5. Kotizazioko onurak.

5.1. Kuotak ordaintzetik salbuestea adinaren arabera, Itsasoko Langileen Erregimen Bereziko norbere konturako langileak barne. Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 311. artikulua.

Erregimen berezi honetan dauden langileak Gizarte Segurantzari kotizatzetik salbuetsita geratuko dira, hala badagokio, aldi baterako ezintasunagatik eta kontingentzia profesionalengatik izan ezik, honako kasuren batean egonez gero:
a) Hirurogeita bost urte, eta hogeita hamazortzi urte eta sei hilabete kotizatuta.
b) Hirurogeita zazpi urte, eta hogeita hamazazpi urte kotizatuta

Aipatutako kasu  guztietan, kotizatu diren urteak zenbatzeko, ez dira kontuan hartuko aparteko ordainsarien zati proportzionalak.

Aurreko paragrafoetan aipatzen den adina betetzen duenean langileak ez baditu kasu bakoitzak eskatzen dituen urteak kotizatu, kasu bakoitzean eskatzen diren kotizazio urteak egiaztatzen direnetik izango da aplikagarri artikulu honetan ezarritako kotizazioen salbuespen hori.

5.2. Norbere konturako langileei aplikatzen zaizkien Gizarte Segurantzako murrizketak eta hobariak.

5.2.1 Norbere konturako langileak lana eta bizitza pertsonala bateratzeagatik, kontratazioari lotuta.

A) Gizarte Segurantzako Norbere Konturako Langileen edo Langile Autonomoen erregimen berezian dauden langileek, gehienez hamabi hilabeteko epean, kontingentzia arruntengatiko autonomoen kuotaren ehuneko 100eko hobaria jasotzeko eskubidea izango dute. Zenbateko hori, neurri hau ezarri baino azken hamabi hilabeteetan langileak izan duen batezbesteko oinarriari une horretan indarrean dagoen gutxienezko tasa aplikatuz lortutakoa izango da, aipatutako Erregimen Berezian ezartzen dena, kasu hauetan:

1) Ardurapean hamabi urtetik beherako haurrak zaintzeagatik.

2) Behar bezala egiaztatutako mendekotasun egoeran dagoen senide bat ardurapean izateagatik, odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasunezko bigarren mailara arte, hau barne.

3) Garuneko paralisia, garun-eritasuna, ehuneko 33 edo gehiagoko desgaitasun intelektual maila egiaztatua edo behar bezala frogatutako ehuneko 65 edo gehiagoko desgaitasun fisiko edo sentsoriala duen senide bat ardurapean izateagatik, odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasunezko bigarren mailara arte, hau barne, baldin eta senide horrek jarduera ordaindu bat burutzen ez badu.

Langile batek Gizarte Segurantzako Norbere Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Erregimen Berezian 12 hilabete baino gutxiago badaramatza, batezbesteko kotizazio-oinarria alta egin zuen datatik aurrera kalkulatuko da.

B) Aurreko atalean deskribatutako hobaria Gizarte Segurantzako Norbere Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Erregimen Berezian alta egoeran egondako aldiaren arabera aplikatuko da. Eta, horrez gain, langile baten kontratazioa (lanaldi osorako zein partzialerako) ere hartuko da kontuan, eta hobariak irauten duen epe osoan mantendu beharko da kontratazio hori. Nolanahi ere, kontratuaren iraupena 3 hilabetekoa izan beharko da, hobaria jasotzen den datatik hasita.

Langile kontratatu hori langile autonomoaren Gizarte Segurantzako Sisteman altak ematen duen lanbide jardueran arituko da.
Lan-harremana amaitzean, edota 3 hilabeteko hasierako epearen bitartean, langile autonomoak hobaria jaso ahal izango du besteren konturako langile bat gehienezko 30 eguneko epearen barruan kontratatuz gero.
Lanaldi partzialeko lan-kontratua ezin izango da alderagarria den lanaldi osoko langile baten %50 baino denbora gutxiagorengatik burutu. Lanaldi partzialerako kontratua egiten bada, artikulu honen 1. atalean aipatutako hobaria ehuneko 50ekoa izango da.

C) Aurreko atalak ezartzen duena bete ezean, langile autonomoak jasotako hobariaren zenbateko osoa itzuli beharko du.

Ez da hobaria itzuli behar izango arrazoi objektiboak direla eta edo diziplinazko iraizpen batengatik iraungitzen bada eta hau bidezkoa dela egiaztatzen bada. Dimisio, heriotza, erretiro edo langilearen ezintasun iraunkor totala, absolutua, handia edo frogaldia amaitu delako iraungitzen bada ere ez da hobaria itzuli beharko.

Hobaria itzuli behar izanez gero, aurreko paragrafoan azaltzen ez diren arrazoiengatik kontratua iraungi delako izango da eta soilik kontratu horri lotuta jasotakoa itzuli beharko da.

Hobaria jasotzen hasi zen datatik gutxienez 3 hilabetetan langilea kontratatuta mantentzen ez bada, langile autonomoak derrigorrez itzuli beharko du jasotako hobaria, aurreko atalean ezarritakoa jarraituz, 30 eguneko epearen barruan beste pertsona bat kontratatu ezean.

Hobaria jasotzeko eskubidea eman zuen adingabeak hobaria jasotzen amaitu baino lehen hamabi urte beteko balitu, hobari hori aurreikusitako 12 hilabeteko epea burutu arte luza daiteke, baldin eta gainontzeko baldintzak betetzen badira.

Edonola ere, hobaria jasotzen duen langile autonomoak hau jasotzeko epea amaitu eta hurrengo sei hilabetetan zehar Gizarte Segurantzan alta egoeran jarraitu beharko du. Hala egin ezean, langile autonomoak hobariaren zenbateko osoa itzuli beharko du.

D) Hobaria aplikatzen hasten den egunean eta aurreko hamabi hilabeteetan soldatapeko langilerik ez duten langile autonomoek bakarrik jaso ahal izango dute hobaria. Helburu horietarako, ez da kontuan hartuko langile autonomoak amatasunagatik, aitatasunagatik, adopzioagatik, ardurapean hartzeagatik (adopzioaren aurretik, iraunkorra zein arrunta), haurdunaldiko arriskuagatik edota edoskitzaro naturaleko arriskuagatik atsedena hartu duenean hura ordezteko bitarteko lan-kontratu bidez kontratatzen den langilea.

E) Hobariaren onuradunek behin bakarrik jaso ahal izango dute 1. atalean aipatzen diren ardurapeko pertsona eragile bakoitzeko, eta betiere gainerako baldintzak betetzen badira.

F) Neurria bateragarria izango da besteren konturako kontratazioengatiko gainerako pizgarriekin, indarrean dagoen legediari jarraiki.

G) Berariaz aipatzen ez diren gaiak, ezarritakoaren arabera egindako kontratazioak Langileen Estatutuaren 15.1.c) artikuluak eta hura garatzen duten bestelako arauek arautuko dituzte.

H) Aurreko idatz-zatietan xedatutakoa Itsasoko Langileentzako Gizarte Segurantzako Erregimen Bereziko lehenengo kotizazio-taldean sartuta dauden norbere konturako langileei ere aplikatuko zaie, haietan ezarritako baldintzak betetzen dituztenean.

5.2.2. Adinagatiko hobaria

A) Norbere konturako langileak edo autonomoak: edozein adin.

Norbere konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzaren kotizazioa honela izango da, baldin eta Norbere konturako langileen edo Autonomoen Gizarte Segurantzaren erregimen berezian hasierako alta egiten badute edo aurreko 2 urteetan alta egoeran egon ez badira, altaren datatik zenbatzen hasita:

1. Gutxieneko oinarriagatik kotizatzea erabakitzen badu, kontingentzia arruntengatiko kotizazioa murriztu ahal izango du altaren ondorio-datatik hurrengo 12 hilabeteetan. Kasu horretan, hileko kuota bakarra izango da, 60 eurokoa, kontingentzia arruntak eta kontingentzia profesionalak barne hartuko dituena, eta langileak ez du kotizatuko beharko jarduera uzteagatik eta lanbide-prestakuntzagatik. 60 euroko kuota horretatik, 51,50 euro kontingentzia arruntak dira eta 8,50 euro laneko kontingentziak.

2. Bestalde, aurreko atalean zehaztutako baldintzak betetzen dituzten norbere konturako langile edo autonomoek, haiei dagozkien gutxieneko kotizazio-oinarria baino handiagoa aukeratuko balute, altak eragina duen unetik hasita lehenengo 12 hilabetetan kontingentzia arruntengatiko kotizazioaren ehuneko 80ko murrizketa jaso dezakete. Murriztuko den kuota kalkulatzeko, indarrean dagoen kontingentzia arruntengatiko gutxieneko kotizazio-tasa aplikatuko zaio dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriari. 

Aurreko bi paragrafoetan aurreikusiriko 12 hilabeteko epea pasatu ondoren, hautatutako kotizazio-oinarria edozein dela ere, artikulu honetan aurreikusiriko neurriaz gozatzen duten norbere konturako langileek ondoren zehaztuko diren murrizketa eta hobariak aplikatu ahalko dituzte kontingentzia arruntengatiko kuotan. Murriztu beharreko kuota kalkulatzeko, une bakoitzean indarrean dagoen kontingentzia arruntengatiko kotizazio-tasa aplikatuko zaio dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriari, aldi baterako ezgaitasuna barne, gehienez ere 12 hilabeteko aldi batean, gehienez 24 hilabeteko aldia osatu arte altak eragina duen unetik aurrera, ondorengo eskalaren arabera:
1) Kuotaren % 50aren baliokide den murrizketa atal honetan aurreikusitako lehenengo bi paragrafoetan ezarritako hasierako aldiaren ondorengo 6 hilabeteetan zehar.
2) Kuotaren % 30aren baliokide den murrizketa 1) atalean adierazitako epearen ondorengo 3 hilabeteetan zehar.
3) Kuotaren % 30aren baliokide den hobaria 2) atalean adierazitako epearen ondorengo 3 hilabeteetan zehar.

3. Norbere konturako langilea edo langile autonomoa bizi eta lan egiten duen udalerrian, jardueraren hasieran, eguneratutako udal-erroldan 5.000 biztanle baino gutxiago badaude, aurreko idatz-zatietan ezarritako kotizazioko onurak aplikatzeko hasierako 12 hilabeteko epea amaitu ondoren, pizgarri horiek jasotzeko eskubidea izaten jarraituko du hurrengo 12 hilabeteetan. Kasu horietan ez dira aplikatuko 2. idatz-zatian aipatutako hasierako aldiaren ondorengo 12 hilabeteetarako murrizketak eta hobariak.

Hasierako aldiaren ondoko 12 hilabeteetan murrizketa horiez baliatzeko, norbere konturako langileak edo langile autonomoak baldintza hauek bete beharko ditu:

1) 5.000 biztanletik beherako udalerri batean erroldatuta egotea, pizgarrirako eskubidea ematen duen Norbere Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian alta ematen den unean indarrean dagoen erroldaren datu ofizialen arabera.

2) Zerga Administrazioko Estatu Agentziako edo Foru Ogasunetako Zergapekoen Erroldan alta emanda egotea; aitortutako jarduera egiteko lekuak 5.000 biztanletik beherako udal-errolda duen udalerri bat izan behar du.

3) Epigrafe honetan aipatzen den pizgarrirako eskubidea ematen duten Norbere Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian alta eman eta hurrengo bi urteetan udalerri horretan alta egoeran egotea, eta udalerri berean erroldatuta egotea alta eman eta hurrengo lau urteetan.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak kontrolatuko du murrizketa hori. Horretarako, Estatistikako Institutu Nazionalak eta arestian aipatutako zerga-administrazioek behar diren bitartekoak eta informazioa jarri beharko dituzte Zerbitzu Komun honen eskura, murrizketa horretaz baliatzeko eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.

Baldintza horiek betetzen ez badira, norbere konturako langileak edo langile autonomoak pizgarria aplikatzeagatik ordaindu ez dituen zenbateko guztiak itzuli beharko ditu, ez-betetze hori egiaztatzen den hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik aurrera.

B) Norbere konturako langileak edo autonomoak: 35 urtetik beherako emakumeak eta 30 urtetik beherako gizonak.

Norbere konturako langileak 30 urtetik beherakoak badira (edo 35 urtetik beherakoak, emakumeen kasuan), baldin eta Gizarte Segurantzako Norbere Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Erregimen Berezian hasierako alta egiten badute edo aurreko 2 urteetan alta egoeran egon ez badira, altak eragina duen unetik aurrera zenbatzen hasita, aurreko atalean aipatutako hobari eta kotizazioaz gain, % 30eko hobari gehigarria aplikatuko zaie kontingentzia arruntengatiko kuotan, horiek jasotzeko gehieneko-aldia igaro eta hurrengo 12 hilabeteetan. Hobaria jasoko duen kuota kalkulatzeko, une bakoitzean indarrean dagoen kontingentzia arruntengatiko kotizazio-tasa aplikatuko zaio dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriari. Kasu horretan, kotizazioaren gaineko hobarien gehienezko epea 36 hilabetekoa izango da.

Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian norbere konturako langileen edo autonomoen baja egiteko epea, norbere kontura beste jarduera bati ekiten badiote kotizazioan onuretarako eskubideak izateko aurreko ataletan aurreikusitakoa, 3 urtekoa izango da langile autonomoek onura horiek izan badituzte aurreko erregimen berezi horretan alta egoeran zeudenean.

Aurreko idatz-zatietan aipatzen diren alta efekturako data dagokion hilabete naturalaren lehen egunarekin bat ez badator, hilabete horri dagokion onura hilabete horretan alta emandako egun-kopuruaren proportzioan aplikatuko da.

Aurreko idatz-zatietan xedatutakoa aplikatuko zaie, orobat, haietan ezarritako baldintzak betetzen dituztenean, Itsasoko Langileentzako Gizarte Segurantzako Erregimen Bereziko lehenengo kotizazio-taldean sartuta dauden norbere konturako langileei, bai eta lan-sozietateetako bazkideei eta lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileei ere, baldin eta Itsasoko Langileentzako Gizarte Segurantzako Erregimen Bereziko Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen bereziko lehenengo kotizazio-taldean sartuta badaude.

A eta B atalek xedatzen dutena neurri horren onuradunek euren jarduera hasita besteren konturako langileak kontratatzen badituzte ere aplikatuko da.

Aipatutako hobariak Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari dagokion aurrekontuaren zatiaren kargu finantzatuko dira; kuoten murrizketak, berriz, Gizarte Segurantzaren diru-sarreren aurrekontuen kargu.

Artikulu honetan aurreikusitako kotizazioetako onura hobari batean datza, norbere konturako langile edo autonomoentzat, baldin eta Gazte Bermearen Sistema Nazionalean erregistratuta badaude eta Hazkuntza, Lehiakortasuna eta Eraginkortasunerako Presazko Neurriak onartzen dituen urriaren 15eko 18/2014 Legearen 105. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Hobari hori 5.2.2A epigrafean, 1., 2. eta 3. puntuetan ezarritako pizgarriak bezala aplikatuko dira, eta 5.2.2.B epigrafean ezarritako hobari osagarrirako eskubidea izango da ere.

A eta B ataletan aipatzen diren kotizazio-onurak baliatzeko gehieneko epea bukatuta, babestutako kontingentzia guztiengatik kotizatuko da, amaitu eta hurrengo hilabeteko lehen egunetik aurrera.

C) Nekazaritzako norbere konturako langileak: edozein adin.

Nekazaritzako Norbere Konturako Langileen Gizarte Segurantzako kotizazioa, Nekazaritzako Norbere Konturako Langileentzako Sistema Berezian sartuta daudenean, hasierako alta egiten bazaie edo aurreko 2 urteetan alta  egoeran egon ez badira, sistema berezi horretan alta ematen den egunetik hasiko da, honela:

1. Gutxieneko oinarriagatik kotizatzea erabakitzen badu, kontingentzia arruntengatiko kotizazioa murriztu ahal izango du altaren ondorio-datatik hurrengo 12 hilabeteetan. Kasu horretan, hileko kuota bakarra izango da, 50 eurokoa, kontingentzia arruntak barne hartuko dituena, eta langileak ez du kotizatuko beharko jarduera uzteagatik eta lanbide-prestakuntzagatik.
2. Bestalde, aurreko atalean zehaztutako baldintzak betetzen dituzten nekazaritzako norbere konturako langileek, haiei dagozkien gutxieneko kotizazio-oinarria baino handiagoa aukeratuko balute, altak eragina duen unetik hasita lehenengo 12 hilabetetan kontingentzia arruntengatiko kotizazioaren % 80ko murrizketa jaso dezakete. Murriztuko den kuota kalkulatzeko, une bakoitzean indarrean dagoen kontingentzia arruntengatiko gutxieneko kotizazio-tasa aplikatuko zaio dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriari.

Aurreko bi ataletan aurreikusiriko 12 hilabeteko epea pasatu ondoren, hautatutako kotizazio-oinarria edozein dela ere, artikulu honetan aurreikusiriko neurriaz gozatzen duten nekazaritzako norbere konturako langileek ondoren zehaztuko diren murrizketa eta hobariak aplikatu ahalko dituzte kontingentzia arruntengatiko kuotan. Murriztuko den edo hobaria jasoko duen kuota kalkulatzeko, une bakoitzean indarrean dagoen kontingentzia arruntengatiko kotizazio-tasa aplikatuko zaio dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriari, gehienez ere 12 hilabeteko aldi batean, gehienez 24 hilabeteko aldia osatu arte altak eragina duen unetik aurrera, ondorengo eskalaren arabera:

a) Kuotaren %50aren baliokide den murrizketa atal honetan aurreikusitako hasierako aldiaren ondorengo 6 hilabeteetan zehar.

b) Kuotaren %30aren baliokide den murrizketa a) letran adierazitako epearen ondorengo 3 hilabeteetan zehar.

c) Kuotaren %30en baliokide den hobaria b) letran adierazitako epearen ondorengo 3 hilabeteetan zehar.

3. Nekazaritzako norbere konturako langilea autonomoa bizi eta lan egiten duen udalerrian, jardueraren hasieran, eguneratutako udal-erroldan 5.000 biztanle baino gutxiago badaude, aurreko idatz-zatietan ezarritako kotizazioko onurak aplikatzeko hasierako 12 hilabeteko epea amaitu ondoren, pizgarri horiek jasotzeko eskubidea izaten jarraituko du hurrengo 12 hilabeteetan. Kasu horietan ez dira aplikatuko 2. idatz-zatian aipatutako hasierako aldiaren ondorengo 12 hilabeteetarako murrizketak eta hobariak.

Hasierako aldiaren ondoko 12 hilabeteetan neurri horiez baliatzeko, nekazaritzako norbere konturako langileak baldintza hauek bete beharko ditu:

1) 5.000 biztanletik beherako udalerri batean erroldatuta egotea, pizgarrirako eskubidea sortzen duen Nekazaritzako Norbere Konturako Langileen Erregimen Berezian alta ematen den unean indarrean dagoen erroldaren datu ofizialen arabera.

2.) Zerga Administrazioko Estatu Agentziako edo Foru Ogasunetako Zergapekoen Erroldan alta emanda egotea; aitortutako jarduera egiteko lekuak 5.000 biztanletik beherako udal-errolda duen udalerri bat izan behar du.

3.) Pizgarrirako eskubidea ematen duten Nekazaritzako Norbere Konturako Langileen Sistema Berezian alta eman eta hurrengo bi urteetan udalerri horretan alta egoeran egotea, eta udalerri berean erroldatuta egotea alta eman eta hurrengo lau urteetan.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak kontrolatuko du murrizketa hori. Horretarako, Estatistikako Institutu Nazionalak eta arestian aipatutako zerga-administrazioek behar diren bitartekoak eta informazioa jarri beharko dituzte Zerbitzu Komun honen eskura, murrizketa horretaz baliatzeko eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.

Baldintza horiek betetzen ez badira, nekazaritzako norbere konturako langileak pizgarria aplikatzeagatik ordaindu ez dituen zenbateko guztiak itzuli beharko ditu, ez-betetze hori egiaztatzen den hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik aurrera.

C) Nekazaritzako norbere konturako langileak: 35 urtetik beherako emakumeak eta 30 urtetik beherako gizonak.

Nekazaritzako norbere konturako langileak 30 urtetik beherakoak badira (edo 35 urtetik beherakoak, emakumeen kasuan), baldin eta Nekazaritzako Norbere Konturako Langileen Sistema Berezian hasierako alta egiten badute edo aurreko 2 urteetan alta egoeran egon ez badira, altak eragina duen unetik aurrera zenbatzen hasita, aurreko ataletan aipatutako kotizazioen gaineko hobariez gain, % 30eko hobari gehigarria aplikatuko zaie kontingentzia arruntengatiko kuotan, hobariak jasotzeko gehieneko-aldia igaro eta hurrengo 12 hilabeteetan. Hobaria jasoko duen kuota kalkulatzeko, une bakoitzean indarrean dagoen kontingentzia arruntengatiko gutxieneko kotizazio-tasa aplikatuko zaio dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriari. Kasu horretan, kotizazioaren gaineko hobarien gehienezko epea 36 hilabetekoa izango da.

Sistema Berezian nekazaritzako norbere konturako langileen baja egiteko epea, norbere kontura beste jarduera bati ekiten badiote kotizazioan onuretarako eskubideak izateko aurreko ataletan aurreikusitakoa, 3 urtekoa izango da langile autonomoek onura horiek izan badituzte aurreko erregimen berezi horretan alta egoeran zeudenean.

Aurreko idatz-zatietan aipatzen diren alta efekturako data dagokion hilabete  naturalaren lehen egunarekin bat ez badator, hilabete horri dagokion onura hilabete horretan alta emandako egun-kopuruaren proportzioan aplikatuko da.

Atal hauetan aurreikusitakoa aplikatuko da neurri honen onuradunek, jarduera hasi ondoren, besteren konturako langileak enplegatzen badituzte ere, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 324. artikuluan aurreikusitako mugen barruan.

Hobariak Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari dagokion aurrekontuaren zatiaren kargu finantzatuko dira; kuoten murrizketak, berriz, Gizarte Segurantzaren diru-sarreren eta Gizarte Segurantzako Mutualitate laguntzaileen aurrekontuen kargu.

Kotizazioetako onura hobari batean datza, norbere konturako langileen edo autonomoentzat, baldin eta Gazte Bermearen Sistema Nazionalean erregistratuta badaude eta Hazkuntza, Lehiakortasuna eta Eraginkortasunerako Presazko Neurriak onartzen dituen urriaren 15eko 18/2014 Legearen 105. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Hobari hori 5.2.2.C epigrafean, 1., 2. eta 3. puntuetan ezarritako pizgarriak bezala aplikatuko dira, eta 5.2.2.B epigrafean ezarritako hobari osagarrirako eskubidea izango da ere.

Kotizazio-onurak baliatzeko gehieneko epea bukatuta, babestutako kontingentzia guztiengatik kotizatuko da, amaitu eta hurrengo hilabeteko lehen egunetik aurrera.


5.2.3. % 33 edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonak, genero-indarkeriaren biktimak eta terrorismoaren biktimak.

A) Norbere konturako langileak edo autonomoak

Norbere konturako langileen edo autonomoen Gizarte Segurantzaren kotizazioa honela izango da, baldin eta % 33 edo gehiagoko desgaitasuna badute, genero-indarkeriaren biktimak badira, eta terrorismoaren biktimak badira eta Norbere konturako langileen edo Autonomoen Gizarte Segurantzaren erregimen berezian hasierako alta egiten badute edo aurreko 2 urteetan alta egoeran egon ez badira, altaren datatik zenbatzen hasita:

1. Gutxieneko oinarriagatik kotizatzea erabakitzen badu, kontingentzia arruntengatiko kotizazioa murriztu ahal izango du altaren ondorio-datatik hurrengo 12 hilabeteetan. Kasu horretan, hileko kuota bakarra izango da, 60 eurokoa, kontingentzia arruntak eta kontingentzia profesionalak barne hartuko dituena, eta langileak ez du kotizatuko beharko jarduera uzteagatik eta lanbide-prestakuntzagatik. 60 euroko kuota horretatik, 51,50 euro kontingentzia arruntak dira eta 8,50 euro laneko kontingentziak.

2. Bestalde, aurreko paragrafoan zehaztutako baldintzak betetzen dituzten norbere konturako langile edo autonomoek, haiei dagozkien gutxieneko kotizazio-oinarria baino handiagoa aukeratuko balute, altak eragina duen unetik hasita lehenengo 12 hilabetetan kontingentzia arruntengatiko kuotaren murrizketa jaso dezakete. Murriztu beharreko kuota hori, une bakoitzean indarrean dagoen gutxieneko kotizazio-tasa dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriari aplikatzean lortutako zenbatekoaren % 80 izango da, aldi baterako ezgaitasuna barne.

Aurreko bi paragrafoetan aurreikusiriko 12 hilabeteko epea igaro denean, hautatutako kotizazio-oinarria edozein dela ere, artikulu honetan aurreikusiriko neurriaz gozatzen duten norbere konturako langileek hobari bat aplikatu ahalko dute kontingentzia arruntengatiko kuotan. Hobaria, une bakoitzean indarrean dagoen gutxieneko kotizazio-tasa dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriari aplikatzean lortutako zenbatekoaren % 50 izango da, aldi baterako ezgaitasuna barne, gehienez ere 48 hilabeteko epean, gehienez 5 urteko aldia osatu arte altak eragina duen unetik aurrera.

3. Norbere konturako langilea edo langile autonomoa bizi eta lan egiten duen udalerrian, jardueraren hasieran, eguneratutako udal-erroldan 5.000 biztanle baino gutxiago badaude, aurreko idatz-zatietan ezarritako kontingentzia arruntengatiko kuoten murrizketak (aldi baterako ezintasuna barne) 12 hilabeteko hasierako epea bukatu denean, pizgarri berberak mantentzeko eskubidea izango du hurrengo 12 hilabeteko epean. Kasu horietan, aurreko paragrafoetako % 50eko hobaria aplikatuko da hasierako 24 hilabeteak igaro ondoren, gehienez ere 36 hilabetez, altaren egunetik hasi eta gehienez ere 5 urteko epea osatu arte.

Hasierako aldiaren ondoko 12 hilabeteetan murrizketa horiez baliatzeko, norbere konturako langileak edo langile autonomoak baldintza hauek bete beharko ditu:

A) 5.000 biztanletik beherako udalerri batean erroldatuta egotea, pizgarrirako eskubidea ematen duen Norbere Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian alta ematen den unean indarrean dagoen erroldaren datu ofizialen arabera.
B) Zerga Administrazioko Estatu Agentziako edo Foru Ogasunetako Zergapekoen Erroldan alta emanda egotea; aitortutako jarduera egiteko lekuak 5.000 biztanletik beherako udal-errolda duen udalerri bat izan behar du.
C) Pizgarrirako eskubidea ematen duten Norbere Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian alta eman eta hurrengo bi urteetan udalerri horretan alta egoeran egotea, eta udalerri berean erroldatuta egotea alta eman eta hurrengo lau urteetan.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak kontrolatuko du murrizketa hori. Horretarako, Estatistikako Institutu Nazionalak eta arestian aipatutako zerga-administrazioek behar diren bitartekoak eta informazioa jarri beharko dituzte Zerbitzu Komun honen eskura, murrizketa horretaz baliatzeko eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.

Baldintza horiek betetzen ez badira, norbere konturako langileak edo langile autonomoak pizgarria aplikatzeagatik ordaindu ez dituen zenbateko guztiak itzuli beharko ditu, ez-betetze hori egiaztatzen den hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik aurrera.

Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian norbere konturako langileen edo autonomoen baja egiteko epea, norbere kontura beste jarduera bati ekiten badiote kotizazioan onuretarako eskubideak izateko aurreko atalean aurreikusitakoa, 3 urtekoa izango da langile autonomoek onura horiek izan badituzte aurreko erregimen berezi horretan alta egoeran zeudenean.

Aurreko epigrafeetan aipatzen diren alta efekturako data dagokion hilabete  naturalaren lehen egunarekin bat ez badator, hilabete horri dagokion onura hilabete horretan alta emandako egun-kopuruaren proportzioan aplikatuko da.

Aurreko idatz-zatietan xedatutakoa aplikatuko zaie, orobat, haietan ezarritako baldintzak betetzen dituztenean, Itsasoko Langileentzako Gizarte Segurantzako Erregimen Bereziko lehenengo kotizazio-taldean sartuta dauden norbere konturako langileei, bai eta lan-sozietateetako bazkideei eta lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileei ere, baldin eta Itsasoko Langileentzako Gizarte Segurantzako Erregimen Bereziko Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen bereziko lehenengo kotizazio-taldean sartuta badaude.

Atal honek xedatzen duena neurri horren onuradunek euren jarduera hasita besteren konturako langileak kontratatzen badituzte ere aplikatuko da.

Atal honetan aipatzen diren hobariak Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari dagokion aurrekontuaren zatiaren kargu finantzatuko dira; kuoten murrizketak, berriz, Gizarte Segurantzaren diru-sarreren aurrekontuen kargu.

Aurreikusitako kotizazio-onurak baliatzeko gehieneko epea bukatuta, babestutako kontingentzia guztiengatik kotizatuko da, amaitu eta hurrengo hilabeteko lehen egunetik aurrera.

Interesdunek hala nahi izanez gero, epigrafe honetan xedatutakoa aplikatuko da, orobat, erregimen berezi honetan alta egoeran egon arren bat-batean % 33ko edo hortik gorako ezgaitasuna duten langile autonomoen kasuan.

Kasu horretan, erabakia hartu eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik aurrera aplikatuko dira artikulu honetan aurreikusitako neurriak.

B) Norbere konturako Nekazaritzako Langileak

Nekazaritzako Norbere Konturako Langileen Sistema Berezian dauden nekazaritzako norbere konturako langileen Gizarte Segurantzaren kotizazioa honela izango da, baldin eta % 33 edo gehiagoko desgaitasuna badute, genero-indarkeriaren biktimak badira, eta terrorismoaren biktimak badira eta hasierako alta egiten badute edo aurreko 2 urteetan alta egoeran egon ez badira, Sistema Berezi horretan altaren datatik zenbatzen hasita:

1. Gutxieneko oinarriagatik kotizatzea erabakitzen badu, kontingentzia arruntengatiko kotizazioa murriztu ahal izango du altaren ondorio-datatik hurrengo 12 hilabeteetan. Kasu horretan, hileko kuota bakarra izango da, 50 eurokoa, kontingentzia arruntak barne hartuko dituena, eta langileak ez du kotizatuko beharko jarduera uzteagatik eta lanbide-prestakuntzagatik.

2. Bestalde, aurreko atalean zehaztutako baldintzak betetzen dituzten nekazaritzako norbere konturako langileek, haiei dagozkien gutxieneko kotizazio-oinarria baino handiagoa aukeratuko balute, altak eragina duen unetik hasita lehenengo 12 hilabetetan kontingentzia arruntengatiko kotizazioaren % 80ko murrizketa jaso dezakete. Murriztuko den kuota kalkulatzeko, une bakoitzean indarrean dagoen kontingentzia arruntengatiko gutxieneko kotizazio-tasa aplikatuko zaio dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriari.

Aurreko bi ataletan aurreikusiriko 12 hilabeteko epea igarota, hautatutako kotizazio-oinarria edozein dela ere, artikulu honetan aurreikusiriko neurriaz gozatzen duten norbere konturako langileek hobari bat aplikatu ahalko dute kontingentzia arruntengatiko kuotan. Hobaria, une bakoitzean indarrean dagoen kontingentzia arruntengatiko gutxieneko kotizazio-tasa dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriari aplikatzean lortutako zenbatekoaren %50 izango da, gehienez ere 48 hilabeteko epean, gehienez 5 urteko aldia osatu arte altak eragina duen unetik aurrera.

3. Nekazaritzako norbere konturako langilea autonomoa bizi eta lan egiten duen udalerrian, jardueraren hasieran, eguneratutako udal-erroldan 5.000 biztanle baino gutxiago badaude, aurreko idatz-zatietan ezarritako kotizazioko onurak aplikatzeko hasierako 12 hilabeteko epea amaitu ondoren, pizgarri horiek jasotzeko eskubidea izaten jarraituko du hurrengo 12 hilabeteetan. Kasu horietan, aurreko paragrafoan aurreikusi bezala hobaria % 50ean aplikatzeko, hasierako 24 hilabeteak igaro ondoren aplikatuko da, gehienez ere 36 hilabeteko epean, gehienez 5 urteko aldia osatu arte altak eragina duen unetik aurrera.

Hasierako aldiaren ondoko 12 hilabeteetan neurri horiez baliatzeko, nekazaritzako norbere konturako langileak baldintza hauek bete beharko ditu:

1) 5.000 biztanletik beherako udalerri batean erroldatuta egotea, pizgarrirako eskubidea sortzen duen Nekazaritzako Norbere Konturako Langileen Erregimen Berezian alta ematen den unean indarrean dagoen erroldaren datu ofizialen arabera.

2.) Zerga Administrazioko Estatu Agentziako edo Foru Ogasunetako Zergapekoen Erroldan alta emanda egotea; aitortutako jarduera egiteko lekuak 5.000 biztanletik beherako udal-errolda duen udalerri bat izan behar du.

3.) Pizgarrirako eskubidea ematen duten Nekazaritzako Norbere Konturako Langileen Sistema Berezian alta eman eta hurrengo bi urteetan udalerri horretan alta egoeran egotea, eta udalerri berean erroldatuta egotea alta eman eta hurrengo lau urteetan.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak kontrolatuko du murrizketa hori. Horretarako, Estatistikako Institutu Nazionalak eta arestian aipatutako zerga-administrazioek behar diren bitartekoak eta informazioa jarri beharko dituzte Zerbitzu Komun honen eskura, murrizketa horretaz baliatzeko eskatzen diren baldintzak betetzen direla egiaztatzeko.

Baldintza horiek betetzen ez badira, nekazaritzako norbere konturako langileak pizgarria aplikatzeagatik ordaindu ez dituen zenbateko guztiak itzuli beharko ditu, ez-betetze hori egiaztatzen den hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik aurrera.

Sistema Berezian nekazaritzako norbere konturako langileen baja egiteko epea, norbere kontura beste jarduera bati ekiten badiote kotizazioan onuretarako eskubideak izateko aurreko ataletan aurreikusitakoa, 3 urtekoa izango da nekazaritzako langile autonomoek onura horiek izan badituzte aurreko sistema berezi horretan alta egoeran zeudenean.

Aurreko idatz-zatietan aipatzen diren alta efekturako data dagokion hilabete naturalaren lehen egunarekin bat ez badator, hilabete horri dagokion onura hilabete horretan alta emandako egun-kopuruaren proportzioan aplikatuko da.

Onura hori aplikatuko da neurri honen onuradunek, jarduera hasi ondoren, besteren konturako langileak enplegatzen badituzte ere, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 324. artikuluan aurreikusitako mugen barruan.

Kuoten hobariak Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari dagokion aurrekontuaren zatiaren kargu finantzatuko dira; kuoten murrizketak, berriz, Gizarte Segurantzaren diru-sarreren eta Gizarte Segurantzako Mutualitate laguntzaileen aurrekontuen kargu.

Kotizazio-onurak baliatzeko gehieneko epea bukatuta, babestutako kontingentzia guztiengatik kotizatuko da, amaitu eta hurrengo hilabeteko lehen egunetik aurrera.

Interesdunek hala nahi izanez gero, atal honetan xedatutakoa aplikatuko da, orobat, erregimen berezi honetan alta egoeran egon arren bat-batean ezgaitasuna duten langile autonomoen kasuan.

Kasu horretan, erabakia hartu eta hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik aurrera aplikatuko dira aurreikusitako neurriak.


5.2.4. Langile autonomoen senide laguntzaileak

Langile autonomoaren ezkontidea, izatezko bikotea, odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasunezko bigarren mailara arteko (horiek barne) senideak eta, hala dagokionean, adoptatutakoak, baldin eta Gizarte Segurantzako Norbere Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Erregimen Berezian alta egiten badute, betiere, aurreko 5 urteetan alta egoeran egon ez badira eta langile autonomoaren jarduerari lotutako lanak eginez laguntzen badute. Hemen sartzen dira baita ere Itsasoko Langileen Erregimen Bereziko norbere konturako langileak. Lege hau indarrean sartzen den unetik aurrera, hobaria izango dute 24 hilabetez, altak eragina duen unetik aurrera zenbatzen hasita: lehen 18 hilabeteetan, %50ekoa; hurrengo 6 hilabeteetan, %25ekoa. Ehuneko horiek, dagokion norbere konturako lanaren Erregimen Berezian edo, hala dagokionean, Sistema Berezian une bakoitzean indarrean dagoen kotizazio-tasa gutxieneko kotizazio-oinarriari aplikatzean lortzen den kuotari aplikatuko zaizkio.

Aurreko lerroaldean ezarritakoaren ondorioetarako, izatezko bikotetzat hartuko da ezkontzaren antzeko harreman afektiboa duen bikotea, baldin eta ezkontzeko ezindurik ez badaude, beste pertsona batekin ezkontza-loturarik ez badute eta, errolda-ziurtagiriaren bidez, bizikidetza egonkor eta nabarmena egiaztatzen badute, bost urtez gutxienez etenik gabe. Izatezko bikotea erkidegoko erregistro zehatzetan edo bizilekuaren udaletxeetakoetan eskatuko den inskripzio ziurtagiri bidez ziurtatuko da, edo bikotea sortu dela egiaztatzen duen dokumentu publikoaren bidez.

5.2.5. Ceuta eta Melillako langile autonomoak.

Norbere Konturako Langileen eta Autonomoen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian dauden langileek, Nekazaritza, Arrantza eta Akuikultura; Industria, salbu Energia eta Ura; Merkataritza; Turismoa; Ostalaritza eta gainerako zerbitzuen sektoreetan kokatutako jardueretan aritzen direnek, Aireko Garraioa, Eraikinen Eraikuntza, Finantza eta Aseguruen Jarduerak eta Higiezinen Jarduerak izan ezik, Ceuta eta Melilla hirietan bizi eta lan egiten badute, kontingentzia arruntengatik Gizarte Segurantzaren kuoten beren ekarpenetan ehuneko 50erainoko hobarirako eskubidea izango dute.

5.2.6. Nekazaritzako ustiategiaren titularraren ahaide batzuen aldeko kuoten murrizketa.

Nekazaritza jarduerara batu diren pertsonen kasuan, Norbere Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian Nekazaritzako Beren Konturako Langileen Sistema Bereziaren barne daudenean, jarduerara batzean berrogeita hamar urte edo gutxiago badituzte eta nekazaritzako ustiategiaren titularraren ezkontideak edo ondorengo ahaideak badira, eta titularra aipaturiko Erregimen eta Sistema Berezietan alta egoeran badago, nahitaez estali beharreko kontingentzia arruntengatiko kotizazioan murrizketa bat aplikatuko zaie. Murriztuko den kuota kalkulatzeko, % 18,75eko tasa aplikatuko zaio dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriari, eta horren % 30a izango da murriztuko den kuota.

Aurreko paragrafoan zehaztutako kuoten murrizketak bost urteko iraupena izango du, kotizazioaren betebeharrak eragina duen unetik aurrera, eta lege honen 31. eta 32. artikuluetan aurreikusitako Norbere Konturako Langile edo Autonomoen Gizarte Segurantzako Erregimen Bereziko langile berrien murrizketa eta hobariarekin ez da bateragarria izango.

Zehaztutako baldintzak betetzen badira, murrizketa nekazaritzako ustiategiaren titularraren ezkontideari aplikatuko zaio era berean, titulartasun partekatuaren erregimenean badago, 1. atalean aurreikusitako murrizketa jasotzen ez badu, hala balitz, hori jasotzen jarraituko luke iraungi arte.

5.2.7. Langile autonomoak, amatasun, aitatasun, adopzio, adopziorako zaintza, harrera, haurdunaldiko arrisku edo edoskitze naturaleko arriskuagatiko atsedenaldian.

Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian sartuta dauden norbere konturako langileen edo autonomoen kotizazioari, edo Itsasoko Langileentzako Gizarte Segurantzako Erregimen Bereziko lehenengo kotizazio-taldean dauden norbere konturako langileen kotizazioari, jaiotzagatik, adopzioagatik, adopziorako zaintzagatik, harreragatik, haurdunaldiko arriskuagatik edo edoskitze naturaleko arriskuagatik atsedenaldian, betiere aldi horrek hilabeteko iraupena badu, autonomoen kuotaren ehuneko 100eko hobaria aplikatuko zaio. Hobari hori kalkulatzeko, norbere konturako jarduerari dagokion Gizarte Segurantzaren erregimen berezian sartutako langileentzat derrigorrezko kotizazio-tasa aplikatuko zaio neurri honen babespean egoteko dataren aurreko hamabi hilabeteetan langilearen batez besteko oinarriari.

Langileak 12 hilabete baino gutxiago badaramatza Gizarte Segurantzako Norbere Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Erregimen Berezian edo Itsasoko langileentzako gizarte segurantzako erregimen bereziaren lehenengo kotizazio-taldean sartuta norbere konturako langile gisa, batez besteko kotizazio-oinarria alta egin zen datatik aurrera kalkulatuko da.

Hobari hori bateragarria izango da irailaren 4ko 11/1998 Errege Lege Dekretuan ezarritakoarekin.

5.2.8. Lanpostu zehatzetan berriz laneratzen diren langile emakume autonomoak.

Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian sartuta dauden emakume langileek, edo norbere konturako langile gisa Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzako Erregimen Bereziko lehenengo kotizazio-taldean sartuta dauden emakume langileek, seme-alaba izateagatik, adopzioagatik, adoptatzeko zaintzagatik, harreragatik eta tutoretzagatik jarduera bertan behera utzi badute eta, legez ezarritako moduan, beren kontura berriro lanean hasi nahi badute jarduera eteteko datatik hasita berehalako bi urteetan, hobari baterako eskubidea izango dute. Horri esker, kontingentzia arruntengatiko eta kontingentzia profesionalengatiko kuota hilean 60 eurokoa izango da, hurrengo 12 hilabeteetan lanera itzultzen direnetik zenbatzen hasita, oro har, norbere konturako jarduerari dagokion erregimen bereziko gutxieneko oinarriagatik kotizatzea erabakitzen badute.

Norbere konturako emakume langileek edo emakume autonomoek, aurreko baldintzak betetzen badituzte eta aurreko paragrafoan adierazitako gutxienekoaren gaineko kotizazio-oinarria hartzea erabakitzen badute, lehen aipatutako aldian kontingentzia arruntengatiko kotizazioaren gaineko % 80ko hobaria aplikatu ahal izango dute. Murriztu beharreko kuota kalkulatzeko, une bakoitzean indarrean dagoen kontingentzia arruntengatiko kotizazio-tasa aplikatuko zaio dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriari.


5.2.9. Jarduera eteteagatiko prestazioaren ordainketa bakarra.

Jarduera eteteagatik prestazioa jasotzeko eskubidea dutenek gutxienez sei hilabeteko epea jaso gabe badute, ordainketa bakarrean jaso ahal izango dute prestazioaren zenbatekoaren egungo balioa. Horretarako, organo kudeatzaileari egiaztatu beharko diote jarduera profesional bat egin behar dutela langile autonomo gisa, edo zenbatekoaren ehuneko 100 erabili behar dutela merkataritza-erakunde berri baten kapital soziala ordaintzeko edo ordaindu eta gehienez ere aurreko 12 hilabeteetan eratu den merkataritza-erakunde bati kapital soziala ordaintzeko; gainera, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bateginaren hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian aurreikusitakoarekin bat, haren benetako kontrola izan beharko dute, eta bertan jarduera profesionala egin beharko dute, beren jarduerari dagokion Gizarte Segurantzaren Erregimen Berezian norbere konturako langile gisa.

Prestazioa ordain bakarrean jaso nahi duen onuradunak organo kudeatzaileari eskatu ahal izango dio. Eskabidearekin batera, egin beharreko inbertsioari eta jarduerari buruzko azalpen-memoria aurkeztuko du, bai eta proiektuaren bideragarritasuna egiaztatzen duen dokumentazio guztia ere.

Organo kudeatzaileak, egin beharreko proiektuaren bideragarritasuna kontuan hartuta, ordainketa bakarra eskatzen denetik hogeita hamar eguneko epean onartuko du eskubidea. Organo kudeatzailearen erabakiaren aurka egiteko erreklamazioa aurkez daiteke, abuztuaren 5eko 32/2010 Legearen 19. artikuluan ezarritakoaren arabera, langile autonomoek jarduera eteteagatiko berariazko babes sistema zehatza ezartzen duena.

Jarduera eteteagatiko prestazioa ordaintzeko eskaera, betiere, onuraduna sozietatean sartu edo langile autonomo gisa lanean hasi baino lehenagokoa izan beharko da, eta hasiera-data horrek bat etorri beharko du langilea Gizarte Segurantzan alta emateko eskabidean ageri den datarekin.

Egungo balioa duen prestazioa jaso ondoren, onuradunak, gehienez ere hilabeteko epean, hura eman zaion helburuarekin jarduerari ekin beharko dio, eta norbere konturako langile gisa alta eman beharko du dagokion Gizarte Segurantzaren erregimen berezian, edo, hala badagokio, hastapen-fasean dagoela egiaztatu.

Prestazioa behin bakarrik ordainduko da, kapital sozialerako ekarpenei edo langile autonomo gisa jarduera garatzeko behar den inbertsioari dagokion zenbatekoan, jarduera hasteko zerga kargak barne.

Bi kasuetan, jarduera eteteagatik prestazioaren ordainketa bakarra jasotzen dutenek entitate eratzeko nahiz abian jartzeko gastuetarako eta tasak eta zergak ordaintzeko erabiltzen ahalko dute. Gainera, kapitalizatutako prestazioaren zenbatekoaren % 15 arte erabili ahalko dute hasi beharreko jarduerarekin zerikusia duten aholkularitza-, prestakuntza- eta informazio-zerbitzu zehatzak ordaintzeko.

Ordainketa bakarrean ordainduko da prestazioaren zenbatekoa, egun osotan kalkulatua, eta horri diruaren legezko interesari dagokion zenbatekoa kenduko zaio.

Organo kudeatzaileak, neurri honen onuradunek eskatuta, jarduera eteteagatiko prestazioaren ordainketa osoa edo zati bat Gizarte Segurantzako kotizazio-kostuak ordaintzeko erabil dezake. Kasu horretan, arau hauek bete beharko dira:

Lehena. Prestazioaren zenbateko osoa lortzen ez bada, gainerako zenbatekoa bigarren erregelan ezarritakoaren arabera lortu ahalko da.

Era berean, prestazioaren onuradunak jaso gabeko prestazio osoa lortzeko aukera izanen du, bigarren arauan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena. Organo kudeatzaileak hilero ordaindu ahalko du jarduera eteteagatiko prestazioaren zenbatekoa, langilearen Gizarte Segurantzako kotizazioa konpentsatzeko, eta kasu horretan:

A) Ordaindu beharreko zenbatekoa, prestazio-egun osotan kalkulatuta, finkoa izango da, eta langileak jarduera hasten den unean Gizarte Segurantzari egiten dion ekarpen osoaren baliokide izango da, geroko aldaketak kontuan hartu gabe.

B) Entitate edo erakunde kudeatzaileak hilero ordainduko dio langileari, dagokion hilabetean Gizarte Segurantzan alta egoeran dagoela egiaztatu ondoren.

Prestazioa ordainketa bakarrean jasotzea bateragarria izanen da lan autonomoa sustatzeko lor daitezkeen beste laguntza batzuekin, dela banaka, dela kapital-sozietate baten bidez.

Jasotako diru-kopurua ez bada dagokion jarduerarako erabiltzen, okerreko ordainketatzat hartuko da, urriaren 31ko 1541/2011 Errege Dekretuaren 31. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako (Errege Dekretu horrek abuztuaren 5eko 32/2010 Legea garatzen du, langile autonomoen jarduera eteteagatik berariazko babes-sistema ezartzen duena). Ondorio horietarako, kontrako frogarik ezean, erabilera okerra izan dela ulertuko da, hilabeteko epean, langileak arestian aipatutako alderdiak egiaztatu ez baditu.


5.3. Salmenta ibiltarian aritzen diren lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileak.

Salmenta ibiltarian aritzen diren elkartutako lan kooperatibetako bazkide langileek, Langile Autonomoen Erregimen Berezian sartuta badaude, 2009. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 2/2008 Legearen 120.4.8. artikuluaren arabera, 2019. urtean ordaindu beharreko kuotan ehuneko 50eko murrizketa izateko eskubidea izango dute.

Murrizketa hori izateko eskubidea izango dute salmenta ibiltarian aritzen diren lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileek, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera jarduera hasi dutenek eta erregimen berezi horretan sartuta geratu direnek.

Norbere Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Erregimen Berezian indarrean dagoen kotizazio-tasa baimendutako gutxieneko oinarriari aplikatzean ateratzen den kuotaren gainean aplikatuko da murrizketa.


5.4. Kotizazioak itzultzea jarduera anitzeko egoeran.

5.4.1. Aldi bereko kotizazioa.

Aldi berean besteren kontura lan egin duten langile autonomoek, jarduera anitzeko erregimenean kontingentzia arruntengatik kotizatzen badute, hori 2019an egiten badute, eta kontuan izanik enpresaren ekarpenak, besteren konturako jarduerari dagokion Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean langileari dagozkionak, eta Erregimen Bereziari dagozkionak, 13.822,06 euro edo gehiagokoa, eskubidea izango dute ehuneko 50 bueltan jasotzeko hartutako kotizazioak kantitate hori baino handiagoak direnean, Erregimen Berezi horretan ordaindutakoaren ehuneko 50 izango dena gehienez, nahitaez estali beharreko kontingentzia arruntengatiko kotizazioaren arabera.

Kasu horretan, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak hurrengo ekitaldiko maiatzaren 1a baino lehen ordainduko du kasu bakoitzean dagokion itzulketa, non eta ez den epe horretan egitea eragozten duen edo interesdunak datuak ematea beharrezkoa duen kotizazio-berezitasunik. Kasu horretan, data horren ondoren itzuliko da dirua.

5.4.2. Erregimen berezi honetan jarduera-anitzean hastea.

Norbere Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian lehen aldiz alta egiten duten langileek, eta, ondorioz, arau hori indarrean jartzen denetik aurrera jarduera-aniztasuneko egoera bat hasten dutenek, une horretan kotizazio-oinarri gisa aukeratu ahal izango dute, lehenengo hemezortzi hilabeteetan, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean oro har urtero ezarritako gutxieneko kotizazio-oinarriaren %50, eta hurrengo hemezortzi hilabeteetan %75, Erregimen Berezi horretarako ezarritako gehienezko oinarrietaraino bitarteko oinarri bat. Jarduera-aniztasun egoerako langileen kasuan, besteren konturako lan-jarduera lanaldi osoko langile bati dagokionaren ehuneko 50etik gorako lanaldi partzialekoa denean, alta egiterakoan kotizazio-oinarri gisa aukeratu ahal izango dute, lehenengo hemezortzi hilabeteetan, Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean oro har urtero ezarritako gutxieneko kotizazio-oinarriaren %75, eta hurrengo hemezortzi hilabeteetan %85, Erregimen Berezi horretarako ezarritako gehienezko oinarrietaraino bitarteko oinarri bat.

5.5. Norbere kontura egindako lanen eta kotizaziopeko erretiro-pentsioaren arteko bateragarritasuna.

5.5.1. Lanarekin bateragarri den erretiro-pentsioaren zenbatekoa hasierako aintzatespenaren ondoriozko zenbatekoaren % 50aren baliokidea izango da, hala badagokio, lanarekiko bateragarritasuna hasteko unean pentsio publikoaren edo jasotzen ari denaren gehienezko muga aplikatu ondoren, betiere, gutxienekoengatiko osagarria kanpo utzita, pentsiodunak edozein lanaldi edo jarduera egiten duela ere.

Halere, jarduera norbere kontura egiten bada eta besteren konturako langile bat gutxienez kontratatua duela egiaztatzen bada, lanarekin bateragarria den pentsioaren zenbatekoa % 100era iritsiko da.

Pentsioak bere osotasuneko balioa hartuko du berriro, Gizarte Segurantzaren sistemako pentsioetarako ezarritako baldintzetan. Hala ere, lan bateragarriarekin jarraitzen den bitartean, pentsioaren zenbatekoa gehi metatutako birbalorizazioena % 50 murriztuko da, aurreko paragrafoan adierazitako moduan norbere konturako lanak egiten direnean izan ezik.

5.5.2. Besteren konturako lan harremana bukaturik, erretiro-pentsioaren zenbateko osoa berrezarriko da. Berdin berrezarriko da norbere konturako jarduera uzten denean, ataleko bigarren paragrafoan azaldutako inguruabarrak ematen ez direnean.

5.6. Hobaria langile autonomoaren ahaideak kontratatzeagatik.

Langile autonomoak besteren kontura eta denbora mugagabean kontratatzen baditu bere ezkontidea, aurreko ahaideak, ondorengoak eta bigarren gradura arteko odol-ahaidetasun edo ezkontza-ahaidetasuneko gainerako ahaideak, biak barne, 12 hilabetez 100eko 100eko hobaria izateko eskubidea izanen du kontingentzia arruntengatiko enpresa-kuotan.

Hobari hori jaso ahal izateko, jasotzeko eskubidea ematen dion kontratua eratu aurreko hamabi hilabeteetan langile autonomoak ezin izan du lan-kontraturik amaitu, ez arrazoi objektiboengatik, ez epai bidez bidegabekotzat jo diren diziplina-kaleratzeengatik, ez zuzenbidearekin bat ez datozen kaleratze kolektiboengatik.

Halaber, hobari hori jasotzeko eskubidea ematen duen kontratua eratu eta ondoko sei hilabeteetan enplegatzaileak enplegua mantendu beharko du. Enplegu-maila mantentzen dela aztertzeko, ez dira kontuan hartuko bidegabetzat jo ez diren arrazoi objektiboengatik edo diziplina-kaleratzeengatik amaitutako lan-kontratuak, zuzenbidearekin bat ez datozela deklaratu ez diren kaleratze kolektiboak, ez eta dimisioak, heriotzak edo ezintasun iraunkor osoak, erabatekoak edo langileen baliaezintasun handikoak eragindako amaierak ere, edo hitzartutako denbora amaitzeagatik edo obra edo zerbitzua osatu izanaren ondorioz amaitutakoak, edo frogaldian amaitutakoak.

Kuoten hobariak Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoari dagokion aurrekontuaren zatiaren kargu finantzatuko dira.

Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskapen Sistema Antolatzen duen uztailaren 21eko 23/2015 Legeak ematen dizkion eskumenak erabiliz, xedapen gehigarri honetan aipatzen diren hobariak arautzen dituzten baldintzak betetzen direla egiaztatuko du.

5.7. Baja jardueran, genero indarkeriaren ondorioz
Genero-indarkeriaren ondorioz beren jardueran baja hartzen duten norbere konturako emakume langileek eskubidea dute SEI hilabeteko epea benetako kotizaziotzat hartzeko, eta altaren pareko egoeran daudela joko da. (1/2004 Lege Organikoaren 21. artikulua, genero-indarkeriaren aurkako babes integralerako neurriak).


Kotizazio-oinarria

Erregimen berezi honetan, kotizazio-oinarria langileak aukeratzen du, dagozkion gutxieneko eta gehienezko etekin garbien tarteen artean.

2024. urtean, honako hauek izango dira etekin garbien tarteei aplikatu ahal zaizkien gehieneko eta gutxieneko oinarrien taula orokorra eta taula murriztua:

2024ko etekinen taula eta kotizazio-oinarriak.
Taula murriztua
Etekin garbien tarteak, 2024.
Euro hileko
Gutxieneko oinarria.
Euro hileko
Gehieneko oinarria.
Euro hileko
1. tartea <= 670 735,29 816,98
2. tartea > 670 eta <= 900 816,99 900
3. tartea > 900 eta <1.166,70 872,55 1.166,70
2024ko etekinen taula eta kotizazio-oinarriak.
Taula orokorra
Etekin garbien tarteak, 2024.
Euro hileko
Gutxieneko oinarria.
Euro hileko
Gehieneko oinarria.
Euro hileko
1. tartea >= 1.166,70 eta <=1.300 950,98 1.300
2. tartea > 1.300 eta <= 1.500 960,78 1.500
3. tartea > 1.500 eta <= 1.700 960,78 1.700
4. tartea > 1.700 eta <= 1.850 1.045,75 1.850
5. tartea > 1.850 eta <= 2.030 1.062,09 2.030
6. tartea > 2.030 eta <= 2.330 1.078,43 2.330
7. tartea > 2.330 eta <= 2.760 1.111,11 2.760
8. tartea > 2.760 eta <= 3.190 1.176,47 3.190
9. tartea > 3.190 eta <= 3.620 1.241,83 3.620
10. tartea > 3.620 eta <= 4.050 1.307,19 4.050
11. tartea > 4.050 eta <= 6.000 1.454,25 4.720,50
12. tartea > 6.000 1.732,03 4.720,50


Hala ere, berezitasun hauek daude:

2024ko urtarrilaren 1ean oinarri-aldaketa eskatuta duten langile autonomoak

2023ko abenduaren 31n kotizazio-oinarria aldatzeko eskatu zuten langileen kotizazio-oinarria, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera eragina izango duena, eskatutakoa izango da, baldin eta 1. ataleko tauletako tarteren batean badago eta uztailaren 26ko 13/2022 Errege Lege-Dekretuan ezarritakoa betetzen badu (13/2022 Errege Lege Dekretua, norberaren konturako langileentzako edo autonomoentzako kotizazio-sistema berri bat ezartzen duena eta jarduera uzteagatiko babesa hobetzen duena).

Langile autonomoaren eta sozietateen senideak

Araubide berezi honetan 305.2.k) artikuluan ezarritakoaren babesean sarturik dauden langile autonomoen senideek eta araubide berezi honetan sarturik dauden langile autonomoek, 305.2 artikuluko b) eta e) idatz-zatietan ezarritakoaren babesean (artikulu horiek guztiak Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginean daude), ezingo dute aukeratu hilean 1.000 eurotik beherako kotizazio-oinarririk 2024. urtean. Gutxieneko kotizazio oinarri hori aplikatzeko, aski izango da araubide berezi honetan 90 egun alta emanda egotea kasu horietako edozeinetan.

2022/12/31n beren etekinengatik legokiekeen oinarritik gorako batean kotizatzen duten eta 2023an aldatu ez duten langile autonomoak

2024an, kotizazio-oinarri bera edo txikiagoa izan ahalko dute, nahiz eta haien etekinek aukeratutako oinarritik beherako oinarri bat aplikatzea ekarri.

Salmenta ibiltariak edo etxez etxeko salmentak burutzen dituzten langile autonomoak:

Salmenta ibiltaria egiten duten langile autonomoek (EJSN 4781, Elikagaien, edarien eta tabakoaren txikizkako merkataritza salmenta-postuetan eta azoka txikietan; 4782, ehun-gaien, jantzien eta oinetakoen txikizkako merkataritza salmenta-postuetan eta merkatu txikietan; eta 4789, bestelako produktuen txikizkako merkataritza, salmenta-postuetan eta merkatu txikietan), 1. tarteko gutxieneko oinarriaren ehuneko 77ren baliokidea den oinarriaren arabera kotizatu ahalko dute.

Atal honetan ezarritakoa aplikatuko zaie, orobat, salmenta ibiltarian aritzen diren lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileei, baldin eta diru-sarrerak erosleengandik zuzenean jasotzen badituzte.

Salmenta ibiltarian aritzen diren lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileak.

Salmenta ibiltarian aritzen diren elkartutako lan kooperatibetako bazkide langileek, Langile Autonomoen Erregimen Berezian sartuta badaude, 2009. urterako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 23ko 2/2008 Legearen 120.4.8. artikuluaren arabera, 2024. urtean ordaindu beharreko kuotan ehuneko 50eko murrizketa izateko eskubidea izango dute.

Murrizketa hori izateko eskubidea izango dute salmenta ibiltarian aritzen diren lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileek, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera jarduera hasi dutenek eta erregimen berezi horretan sartuta geratu direnek.

Hautatutako gutxieneko oinarriari Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen Berezian indarrean dagoen kotizazio-tasa aplikatzearen ondoriozko kuotari aplikatuko zaio murrizketa. Murrizketa ez da aplikatuko langile autonomoak gutxieneko oinarria baino handiagoa aukeratzen badu.

Jarduera-aniztasuna

Langile autonomoek jarduera anitzeko erregimenean kotizatzen dutenean, eta 2024. urtean kotizatzen dutenean. Erregimen berezi honetan egindako kotizazioak, enpresarien ekarpenak eta Gizarte Segurantzan besteren kontura lan egiteagatik langileari dagozkion ekarpenak kontuan hartuta, kontingentzia arruntengatik egindako kotizazioek 16.030,82 euro gainditzen dituzten soberakinen ehuneko 50 itzultzeko eskubidea izango dute, eta, gehienez ere, ordaindutako kontingentzien ehuneko 50 izango dute.

Halako kasuetan, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak lau hilabeteko epean ordainduko du kasu bakoitzean dagokion itzulketa, Gizarte Segurantzaren Lege orokorraren testu bategineko 308.1c) artikuluan aurreikusitako erregularizaziotik hasita gehienez ere lau hilabeteko epean, non eta ez den epe horretan egitea eragozten duen edo interesdunak datuak ematea beharrezkoa duen kotizazio-berezitasunik. Kasu horretan, data horren ondoren itzuliko da dirua.

Eliza Katolikoko bizitza sagaratudun kideak

Eliza Katolikoko bizitza sagaratuko kideei, abenduaren 29ko 3325/1981 Errege Dekretuaren arabera araubide berezi honetan sartutakoei, zeinaren arabera Eliza Katolikoko Elizbarrutiko Zuzenbideko erlijiosoak Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian sartzen dira, eta martxoaren 12ko TAS/820/2004 Aginduaren arabera, zeinaren bidez Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian sartzen baitira Eliza Katolikoko erlijiosoak, ez zaie aplikatu jarduera ekonomiko edo profesionalagatiko errendimenduen araberako kotizazioa.

Nolanahi ere, kotizazio-oinarrien taula murriztuko 3. tarteko gutxieneko oinarriaren berdina edo handiagoa den hileko kotizazio-oinarria aukeratu beharko dute.

Haiek hautatutako hileko kotizazio oinarriak ez dira erregularizatuko, ez baitira kotizatzen etekinen arabera.

Aldi baterako ezgaitasunaren, lan istripuaren eta lanbide gaixotasunaren kontingentzia, jarduera etetearen eta lanbide-heziketaren ondoriozko kontingentziaren estaldura ere ez da eskatuko.

Norbere Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Erregimen Berezian sartutako Eliza Katolikoko bizi-institutuetako kideen kotizazio-oinarriari aplikatu beharreko kotizazio-tasa % 27,15 izango da. Ehuneko horretatik, % 26,51 gertakizun arrunten estaldurari dagokio, aldi baterako ezgaitasuna kenduta, eta % 0,64, ezgaitasun iraunkorrari eta heriotzari eta biziraupenari dagozkien gertakizun profesionalei, estalita ez badago, betiere erakunde horiek aldi baterako ezgaitasunaren prestazio ekonomikoaren kudeaketan lankidetzan aritzeko Gizarte Segurantzako baimena dutenean..

Institutu horiek baimenik ez duten kasuetan, kotizazio-oinarriari aplikatu beharreko kotizazio-tasa %28,30 izango da, kontingentzia arrunten estaldurari dagokiona, eta ez da eskatuko lan-istripuaren eta lanbide-gaixotasunaren kontingentziak estaltzea, ez eta jarduera etetea eta lanbide-prestakuntza ere.

Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duen adingabea zaintzeagatiko kotizazio-hobaria

Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren II. tituluko X. kapituluan aipatzen den minbizia edo beste gaixotasun larriren bat duten adingabeak zaintzeko prestazioaren onuradun diren langile autonomoek eskubidea izango dute, prestazio hori jasotzen duten aldian, gertakari arruntengatiko kuotaren ehuneko 75eko hobaria izateko. Kuota hori kalkulatzeko, langileak hobari hori hasten den egunaren aurreko hamabi hilabeteetan duen batez besteko oinarriari une bakoitzean indarrean dagoen gertakari arruntetarako kotizazio-tasa aplikatuko zaio Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Araubide Berezian, gertakari arruntek eragindako aldi baterako ezintasunari dagokiona izan ezik.

Langileak Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian hamabi hilabete jarraian baino gutxiago badaramatza alta emanda, batez besteko kotizazio-oinarria altaren azken datatik aurrera kalkulatuko da, eta honela kalkulatuko da: kotizazio-oinarrien batura zati alta-egun jarraituen kopurua.

Hobari hori kalkulatzeko, paragrafo honetan aipatzen den batez besteko oinarria hobariaren hasierako aplikazioaren unean zeuden behin-behineko edo behin betiko kotizazio-oinarrien arabera kalkulatuko da, eta hobariaren zenbatekoa ez da aldatuko Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 308.1.c) artikuluan aipatzen diren behin-behineko kotizazio-oinarrien erregularizazioaren ondorioz.

Gizarte Segurantzako kuotak murriztea Cuenca, Soria eta Teruel probintzietan


1. 2023an, Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian hasierako alta eman duten langile autonomoek edo altaren ondorio-dataren aurre-aurreko bi urteetan araubide horretan alta-egoeran egon ez direnek, baldin eta beren jarduera guztia Cuenca, Soria eta Teruel probintzietan egiten badute, gertakari arruntengatiko eta profesionalengatiko kuota murriztu bat jasoko dute altaren ondorio-dataren ondorengo lehenengo 36 hilabete naturaletan. Kuota hori hilean 80 eurokoa izango da, eta langileek ez dute kotizatu beharko jarduera uzteagatik eta lanbide-heziketagatik.

Aurreko paragrafoan aipatzen den kuota murriztua aplikatzen hasita, onurarako eskubideak bere gehieneko iraupenera arte iraungo du, baldin eta aplikazio-aldian Cuenca, Soria edo Teruel probintzietako jarduerari eusten bazaio. Kuota murriztua ez da aplikagarria izango probintzia horietan jarduerari eusten ez zaion aldietan, eta, horretarako, eskubidea agortutzat joko da aldi horietan.

2. Xedapen honetan aipatzen den kotizazio-murrizketarako eskubidea iraungi egingo da norberaren konturako langileek baja hartzen dutenean Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian, aplikatu beharreko edozein alditan.

3. Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian alta ematen zaien unean eskatu beharko dute langileek xedapen honetan jasotako murrizketen aplikazioa, eta berariaz uko egin ahal izango diote murrizketa horiek aplikatzeari, dagokion uko egitea jakinarazi eta hurrengo hilaren lehenengo egunetik aurrera.

4. Kuota murriztua Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak aplikatuko du urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 22.1 artikuluan aipatzen den likidazio sinplifikatuaren sistemaren bidez egindako kuota-likidazioetan, langile autonomoek beren jarduera gauzatzen duten probintziari buruz jakinarazitako datuen arabera.

Kuota murriztuak aplikatu ondoren, Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren Estatu Erakundeak kontrola egingo du haien aplikaziora sartzeko eta hura mantentzeko baldintza objektiboen gainean.

5. Xedapen honetan araututako kuota murriztuaren onuradun diren aldian edo aldietan norberaren konturako langileek eskubidea izan dezaketen prestazio ekonomikoen zenbatekoak zehazteko, oinarri horietan aplikatzekoa den oinarrien taula orokorraren beheko tartearen gutxieneko oinarriaren zenbatekoa hartuko da kontuan, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 308.1.a) artikuluaren 1. arauan jasotakoa.

6. Kuota murriztua ez da erregularizatuko, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 308.1.c) artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

7. Artikulu honetan aurreikusitako kotizazio-murrizketak ez zaizkie aplikatuko Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian edo norberaren konturako langile gisa sartzen diren langile autonomoen bigarren mailarainoko (hori barne) odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko eta, hala badagokio, adopzioko langile autonomoen senideei.

8. Xedapen honetan aurreikusitakoa aplikatuko da murrizketen onuradunek, jarduera hasi ondoren, besteren konturako langileak enplegatzen dituztenean ere.

9. Xedapen honetan jasotako kotizazio-murrizketak baliatzeko gehieneko aldia amaituta, babestutako gertakari guztiengatiko kotizazioa bidezkoa izango da, hura amaitu eta hurrengo hilaren lehenengo egunetik aurrera.

10. Aurreko zenbakietan xedatutakoa aplikatuko zaie, halaber, haietan ezarritako baldintzak betetzen dituztenean, kapital-sozietateetako eta lan-sozietateetako bazkideei eta lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileei, baldin eta Norberaren Konturako Langileen edo Autonomoen Gizarte Segurantzako Araubide Berezian sartuta badaude.

11. Xedapen honetan ezarritako kuota-murrizketak bateraezinak izango dira Lan Autonomoaren Estatutuaren uztailaren 11ko 20/2007 Legearen 38.ter artikuluan araututako onurekin.

12. Xedapen honetan aurreikusitako kuota-murrizketak Estatuak Gizarte Segurantzaren aurrekontuei egiten dizkien ekarpenen kontura finantzatuko dira, kotizazioaren murrizketak finantzatzeko.



Norberaren konturako jarduera bat hasteagatik aplikatu beharreko Gizarte Segurantzako kotizazio-murrizketak

Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian hasierako alta ematen duten edo aurre-aurreko bi urteetan alta-egoeran egon ez diren norberaren konturako langileen edo langile autonomoen Gizarte Segurantzako kotizazioa honela egingo da, alta-ondorioen datatik zenbatzen hasita:

1. Oro har, gertakari arruntengatiko eta profesionalengatiko kuota murriztua aplikatuko da, altaren ondorio-datatik zenbatzen hasita eta hurrengo hamabi hilabete naturaletan. Langileek ez dute kotizatu beharko jarduera uzteagatik eta lanbide-heziketagatik.

Kuota murriztuaren urteko zenbatekoa dagokion Estatuko Aurrekontu Orokorren Legean ezarriko da, eta erregelamendu bidez zehaztuko da zenbateko hori gertakari horien artean nola banatuko den.

2. Aurreko paragrafoan adierazitako epea igarotakoan, kuota murriztua aplikatu ahal izango zaie, halaber, hurrengo hamabi hilabete natural osoetan, urteko etekin ekonomiko garbiak, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 308.1.c) artikuluaren arabera, aldi horri dagokion lanbide arteko urteko gutxieneko soldata baino txikiagoak dituzten norberaren konturako langileei.

Bigarren aldi horrek bi urte naturalen zati bat hartzen badu, etekin ekonomikoei buruzko baldintza horietako bakoitzean bete beharko da.

3. Langileek Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emateko unean eskatu beharko dute artikulu honetan jasotako murrizketen aplikazioa, eta, gainera, hala badagokio, 2. zenbakian aipatzen den aldia hasi aurretik.

2. paragrafoan adierazitako aldiari dagokionez, eskaerarekin batera aitorpen bat aurkeztu beharko da, kuota murriztua aplikatzen den urte naturaletan indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldata baino etekin ekonomiko garbi txikiagoak lortuko direla adierazten duena.

Artikulu honetan jasotako murrizketak baliatzen dituzten norberaren konturako langileek berariaz uko egin ahal izango diote murrizketa horiek aplikatzeari, dagokion uko egitea jakinarazi eta hurrengo hilaren lehenengo egunetik aurrera.

4. Artikulu honetan aipatzen den kotizazio-murrizketarako eskubidea amaitu egingo da norberaren konturako langileek Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian baja hartzen dutenean, aplikatu beharreko edozein alditan.

Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian baja emateko aldia, artikulu honetan eskatzen dena norberaren konturako jarduera bati berrekinez gero kotizazio-murrizketarako eskubidea izateko, hiru urtekoa izango da, baldin eta langile autonomoek murrizketa horiek izan badituzte araubide berezi horretan altan egondako aurreko aldian.

5. Artikulu honetan araututako kuota murriztuaren onuradun diren aldian edo aldietan norberaren konturako langileek eskubidea izan dezaketen prestazio ekonomikoen zenbatekoak zehazteko, oinarri horietan aplikatzekoa den oinarrien taula orokorraren beheko tartearen gutxieneko oinarriaren zenbatekoa hartuko da kontuan, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 308.1.a) artikuluaren 1. arauan jasotakoa.

6. Kuota murriztua ez da erregularizatuko, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 308.1.c) artikuluan aurreikusitakoaren arabera, 1. zenbakian aurreikusitako aldian.

2. zenbakian aurreikusitako aldian, erregularizazioa ez da gauzatuko langile autonomoen etekin ekonomiko garbiak hartzen dituen urtean edo urteetan urte horietako bakoitzean indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoak izan badira.

Bigarren aldia hartzen duen urtean edo urteetan etekin ekonomikoek horietakoren batean indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoa gainditzen badute, zirkunstantzia hori gertatzen den urtean murriztutako kotizazioari dagokion erregularizazioa egingo zaio. Horretarako, zenbateko hori gainditzen den urtean lortutako etekinetatik, erregulaziorako kontuan hartuko da etekin horien zati proportzionala, murrizketaren eraginpeko hilabeteei dagokiena.

7. Artikulu honetan aurreikusitakoa aplikatuko da murrizketen onuradunek, jarduera hasi ondoren, besteren konturako langileak enplegatzen dituztenean ere.

8. Artikulu honetan jasotako kotizazio-murrizketak baliatzeko gehieneko aldia amaitutakoan, gertakari babestu guztiengatik kotizatu beharko da, hura amaitu eta hurrengo hilaren lehenengo egunetik aurrera.

9. Aurreko zenbakietan xedatutakoa aplikatuko zaie, halaber, haietan ezarritako betekizunak betetzen dituztenean, Gizarte Segurantzako Itsasoko Langileen Araubide Bereziaren lehenengo kotizazio-taldean sartuta geratzen diren norberaren konturako langileei, bai eta kapital-sozietateetako eta lan-sozietateetako bazkideei eta lan elkartuko kooperatibetako bazkide langileei ere, baldin eta Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian edo Gizarte Segurantzako Itsasoko Langileen Araubide Berezian sartuta badaude, lehenengo kotizazio-taldean.

10. Artikulu honetan aipatzen diren norberaren konturako langileek edo langile autonomoek ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila badute, edo genero-indarkeriaren edo terrorismoaren biktimak badira, 1. eta 2. paragrafoetan aipatzen den kuota murriztua aplikatzeko aldiak, hurrenez hurren, 24 hilabete natural osokoak eta 36 hilabete natural osokoak izango dira.

11. Artikulu honetan ezarritako kotizazio-murrizketak ez zaizkie aplikatuko Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian edo, norberaren konturako langile gisa, Gizarte Segurantzako Itsasoko Langileen Araubide Bereziaren lehenengo kotizazio-taldean sartzen diren langile autonomoen bigarren gradura arteko odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko ahaideei, ezta araubide horietako lehenengoan sartutako Eliza Katolikoko bizi-institutuetako kideei ere.

12. Artikulu honetan aurreikusitako kuota-murrizketak Estatuak Gizarte Segurantzaren aurrekontuei egiten dizkien ekarpenen kontura finantzatuko dira, kotizazioaren murrizketak finantzatzeko.



Lanera itzultzen diren emakumezko langile autonomoentzako hobaria, zenbait kasutan

Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian sartutako emakumezko langileek, edo Gizarte Segurantzako Itsasoko Langileen Araubide Bereziaren lehenengo kotizazio-taldean sartutako norberaren konturako emakumezko langileek, baldin eta beren jarduera utzi badute semea edo alaba jaiotzeagatik, adopzioagatik, adopzio-helburuko zaintzagatik, harreragatik edo tutoretzagatik, legez ezarritako baldintzetan, eta berriz ere norberaren konturako jarduera bat egiten badute jarduera utzi eta hurrengo bi urteetan, eskubidea izango dute honako hobari hau jasotzeko, lanera itzuli eta hurrengo hogeita lau hilabeteetan: langileek jarduera utzi aurreko hamabi hilabeteetan zuten batez besteko oinarriari une bakoitzean gertakari arruntetarako indarrean den kotizazio-tasa aplikatzearen ondoriozko gertakari arruntengatiko kuotaren ehuneko 80, gertakari horien ondoriozko aldi baterako ezintasunari dagokiona izan ezik.

Langileak Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda 12 hilabete jarraian baino gutxiago badaramatza jarduera utzi aurretik, batez besteko kotizazio-oinarria altaren azken datatik aurrera kalkulatuko da, eta honela kalkulatuko da: kotizazio-oinarrien batura zati alta-egun jarraituen kopurua.

Hobari hori kalkulatzeko, artikulu honetan aipatzen den batez besteko oinarria hobariaren hasierako aplikazioaren unean zeuden behin-behineko edo behin betiko kotizazio-oinarrien arabera kalkulatuko da, eta hobariaren zenbatekoa ez da aldatuko Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 308.1.c) artikuluan aipatzen diren behin-behineko kotizazio-oinarrien erregularizazioaren ondorioz.

Kuota-hobaria atsedenaldian, jaiotza, adopzio, adopzio-helburuko zaintza, harrera, haurdunaldiko arriskua edo edoskitzaro naturaleko arriskua dela eta

Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian edo, norberaren konturako langile gisa, Gizarte Segurantzako Itsasoko Langileen Araubide Bereziaren lehenengo kotizazio-taldean dauden langileek, araubide horietan bildutako kooperatiba-sozietateetako bazkide langileak edo lan-bazkideak barne, eskubidea izango dute, jaiotzagatiko, adopzioagatiko, adopzio-helburuko zaintzagatiko, harreragatiko, haurdunaldiko arriskuagatiko edo edoskialdi naturalak iraun bitarteko arriskuagatiko atsedenaldietan, gertakari arruntengatiko kuotaren ehuneko 100eko hobaria izateko. Kuota hori kalkulatzeko, langileak hobari hori hasten den dataren aurreko hamabi hilabeteetan zuen batez besteko oinarriari une bakoitzean indarrean dagoen gertakari arruntetarako kotizazio-tasa aplikatuko zaio, gertakari horietatik eratorritako aldi baterako ezintasunari dagokiona izan ezik.

Langileak Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian 12 hilabete jarraian baino gutxiago badaramatza alta emanda, batez besteko kotizazio-oinarria altaren azken datatik aurrera kalkulatuko da, eta honela kalkulatuko da: kotizazio-oinarrien batura zati alta-egun jarraituen kopurua.

Hobari hori kalkulatzeko, artikulu honetan aipatzen den batez besteko oinarria hobariaren hasierako aplikazioaren unean zeuden behin-behineko edo behin betiko kotizazio-oinarrien arabera kalkulatuko da, eta hobariaren zenbatekoa ez da aldatuko Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 308.1.c) artikuluan aipatzen diren behin-behineko kotizazio-oinarrien erregularizazioaren ondorioz.

Nekazaritza-ustiategiaren titularraren senide jakin batzuen aldeko kuota-hobaria

Norberaren Konturako Nekazaritzako Langileen Sistema Bereziaren bidez Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian sartuta geratzen diren nekazariek, baldin eta sistema berezi horretan sartzeko unean berrogeita hamar urte edo gutxiago badituzte eta nekazaritza-ustiategiaren titularraren ezkontideak edo ondorengoak badira, betiere titularra araubide horretan alta emanda badago eta sistema berezi horretan sartuta badago, eskubidea izango dute hobari bat jasotzeko, alta-dataren hurrengo bost urteetan: sistema berezi horretan aplikatzekoa den oinarrien taula orokorraren 1. tarteko gutxieneko kotizazio-oinarriari dagokion kontingentzia arruntengatiko kuotaren ehuneko 40, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 325. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Artikulu honetan araututako hobaria, betiere bertan ezarritako baldintzak betetzen badira, titulartasun partekatuko araubidean titular gisa eratzen den nekazaritza-ustiategi baten titularraren ezkontideari ere aplikatuko zaio, salbu eta 1. zenbakian aurreikusitakoaren arabera hobariaz baliatzen ari bazen; kasu horretan, hura jasotzen jarraituko du azkendu arte.

Ceuta eta Melillako langile autonomoentzako hobaria

Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian sartuta dauden langileek, Ceutan eta Melillan bizi badira eta beren jarduera gauzatzen badute, eskubidea izango dute ehuneko 50eko hobaria izateko Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 308.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera aplikatzekoa den behin-behineko edo behin betiko kotizazio-oinarriari dagokion gertakari arruntengatiko kuotan, baldin eta honako sektore hauetan badihardute: nekazaritza, arrantza eta akuikultura; industria, energia eta ura izan ezik; merkataritza; turismoa; ostalaritza eta gainerako zerbitzuak, honako hauek izan ezik: hegal finkoko aireko garraioa, eraikinen eraikuntza; finantza- eta aseguru-jarduerak, eta higiezin-jarduerak.

Langile autonomoen senide laguntzaileen altengatiko hobariak

Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian edo, norberaren konturako langile gisa, Itsasoko Langileen Araubide Berezian sartzen diren ezkontideak, izatezko bikotekideak eta langile autonomoen bigarren gradura arteko (hori barne) odolkidetasun- edo ezkontza-ahaidetasuneko senideek, bai eta, hala badagokio, adopzioz langile autonomoen senideek ere, baldin eta aurreko bost urteetan araubide horietan alta emanda egon ez badira eta langile horiekin lankidetzan aritzen badira kasuan kasuko jardueran lanak eginez, hobari bat jasotzeko eskubidea izango dute, altaren ondorio-dataren ondorengo hogeita lau hilabeteetan. Hobari hori ehuneko 50ekoa izango da lehen hemezortzi hilabeteetan, eta ehuneko 25ekoa hurrengo sei hilabeteetan, betiere Legearen testu bateginaren 308.1.a) artikuluaren 1. tartekoari dagokion gutxieneko kotizazio-oinarriari dagokionez, betiere Oinarrien Taula Orokorraren testu bateginaren 308.1.a) artikuluaren 1. arauan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Aurreko lerroaldean ezarritakoaren ondorioetarako, izatezko bikotetzat hartuko da ezkontzaren antzeko harreman afektiboa duen bikotea, baldin eta ezkontzeko ezindurik ez badaude, beste pertsona batekin ezkontza-loturarik ez badute eta, errolda-ziurtagiriaren bidez, bizikidetza egonkor eta nabarmena egiaztatzen badute, bost urtez gutxienez etenik gabe. Izatezko bikotea dagoela egiaztatzeko, bizi den tokiko autonomia-erkidegoetako edo udaletako erregistro espezifikoren batean izena emanda dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da, edo bikotea eratu dela jasotzen duen dokumentu publiko bat.

Lan-bizitza eta familia-bizitza bateragarri egiteagatiko hobaria, kontratazioari lotua

1. Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian sartutako langileek eskubidea izango dute, hamabi hilabetera arteko epean, aipatutako Araubide Berezian gertakari arruntengatik indarrean dagoen kotizazio-tasa – gertakari arruntengatiko aldi baterako ezintasunari dagokiona izan ezik – aplikatuta ateratzen den kuotaren ehuneko 100eko hobaria izateko. Kuota hori langileak neurri honetara biltzen den dataren aurreko hamabi hilabeteetan duen batez besteko oinarriari aplikatuko zaio, honako kasu hauetan:

  • Bere kargura dituen hamabi urtetik beherako adingabeak zaintzeagatik.
  • igarren mailara arteko (hori barne) odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko senide bat bere kargura izatea, mendetasun-egoeran dagoela behar bezala egiaztatuta.
  • Bigarren mailara arteko (hori barne) odolkidetasuneko edo ezkontza-ahaidetasuneko ahaide bat bere kargura izatea, garuneko paralisia, gaixotasun mentala edo desgaitasun intelektuala duena, ehuneko 33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortua duena, edo ehuneko 65eko edo gehiagoko desgaitasun-maila aitortua duen desgaitasun fisiko edo sentsoriala duena, desgaitasun hori behar bezala egiaztatuta badago, eta betiere ahaide horrek jarduera ordaindurik egiten ez badu.

Langileak Gizarte Segurantzako Norberaren Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Araubide Berezian hamabi hilabete jarraian baino gutxiago badaramatza alta emanda, batez besteko kotizazio-oinarria altaren azken datatik aurrera kalkulatuko da, eta honela kalkulatuko da: alta jarraituko azken aldiko kotizazio-oinarrien batura zati aldi horri dagozkion alta-egunen kopurua egitearen emaitza bider 30.

Hobari hori kalkulatzeko, paragrafo honetan aipatzen den batez besteko oinarria hobariaren hasierako aplikazioaren unean zeuden behin-behineko edo behin betiko kotizazio-oinarrien arabera kalkulatuko da, eta hobariaren zenbatekoa ez da aldatuko Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 308.1.c) artikuluan aipatzen diren behin-behineko kotizazio-oinarrien erregularizazioaren ondorioz.

2. Aurreko atalean deskribatutako hobaria Gizarte Segurantzako Norbere Konturako Langileen edo Langile Autonomoen Erregimen Berezian alta egoeran egondako aldiaren arabera aplikatuko da. Eta, horrez gain, langile baten kontratazioa (lanaldi osorako zein partzialerako) ere hartuko da kontuan, eta hobariak irauten duen epe osoan mantendu beharko da kontratazio hori. Nolanahi ere, kontratuaren iraupena 3 hilabetekoa izan beharko da, hobaria jasotzen den datatik hasita.

Lan-harremana amaitzean, edota 3 hilabeteko hasierako epearen bitartean, langile autonomoak hobaria jaso ahal izango du besteren konturako langile bat gehienezko 30 eguneko epearen barruan kontratatuz gero.

Lanaldi partzialeko lan-kontratua ezin izango da alderagarria den lanaldi osoko langile baten %50 baino denbora gutxiagorengatik burutu. Lanaldi partzialerako kontratua egiten bada, artikulu honen 1. atalean aipatutako hobaria ehuneko 50ekoa izango da.

3. Aurreko atalak ezartzen duena bete ezean, langile autonomoak jasotako hobariaren zenbateko osoa itzuli beharko du.

Ez da hobaria itzuli behar izango arrazoi objektiboak direla eta edo diziplinazko iraizpen batengatik iraungitzen bada eta hau bidezkoa dela egiaztatzen bada. Dimisio, heriotza, erretiro edo langilearen ezintasun iraunkor totala, absolutua, handia edo frogaldia amaitu delako iraungitzen bada ere ez da hobaria itzuli beharko.

Hobaria itzuli behar izanez gero, aurreko paragrafoan azaltzen ez diren arrazoiengatik kontratua iraungi delako izango da eta soilik kontratu horri lotuta jasotakoa itzuli beharko da.

Hobaria jasotzen hasi zen datatik gutxienez 3 hilabetetan langilea kontratatuta mantentzen ez bada, langile autonomoak derrigorrez itzuli beharko du jasotako hobaria, aurreko atalean ezarritakoa jarraituz, 30 eguneko epearen barruan beste pertsona bat kontratatu ezean.

Artikulu honetan aurreikusitako hobaria eragin zuen adingabeak hobaria baliatzen amaitu baino lehen hamabi urte betetzen baditu, hobaria mantendu ahal izango da aurreikusitako 12 hilabeteko gehieneko aldira iritsi arte, betiere gainerako baldintzak betetzen badira.

Edonola ere, artikulu honetan xedatutako hobaria jasotzen duen langile autonomoak hau jasotzeko epea amaitu eta hurrengo sei hilabetetan zehar Gizarte Segurantzan alta egoeran jarraitu beharko du. Hala egin ezean, langile autonomoak hobariaren zenbateko osoa itzuli beharko du.

4. Hobaria aplikatzen hasten den egunean eta aurreko hamabi hilabeteetan soldatapeko langilerik ez duten langile autonomoek soilik izango dute hobaria jasotzeko eskubidea. Helburu horietarako, ez da kontuan hartuko langile autonomoak amatasunagatik, aitatasunagatik, adopzioagatik, ardurapean hartzeagatik (adopzioaren aurretik, iraunkorra zein arrunta), haurdunaldiko arriskuagatik edota edoskitzaro naturaleko arriskuagatik atsedena hartu duenean hura ordezteko bitarteko lan-kontratu bidez kontratatzen den langilea.

5. Hobariaren onuradunek behin bakarrik jaso ahal izango dute 1. atalean aipatzen diren ardurapeko pertsona eragile bakoitzeko, eta betiere artikulu honetan zehazten diren gainerako baldintzak betetzen badira.

6. Artikulu honetan deskribatutako neurria bateragarria izango da besteren konturako kontratazioengatiko gainerako pizgarriekin, indarrean dagoen legediari jarraiki.

7. Berariaz aipatzen ez diren gaiak, artikulu honetan ezarritakoaren arabera egindako kontratazioak Langileen Estatutuaren 15.1.c) artikuluak eta hura garatzen duten bestelako arauek arautuko dituzte.

8. Aurreko zenbakietan xedatutakoa aplikatuko zaie, halaber, haietan ezarritako baldintzak betetzen dituztenean, Gizarte Segurantzako Itsasoko Langileen Araubide Bereziaren lehenengo kotizazio-taldean sartuta geratzen diren norberaren konturako langileei.

Kotizazio-oinarria aldatzeko eskaera

Norberaren konturako langileek edo autonomoek sei aldiz aldatu ahal izango dute urtean beren kotizazio-oinarria, honako ondorio hauekin:

  • Martxoaren 1a, eskaera urtarrilaren 1etik otsailaren azken egun naturalera bitartean egiten bada.
  • Maiatzaren 1a, eskaera martxoaren 1etik apirilaren 30era bitartean egiten bada.
  • Uztailaren 1a, eskaera maiatzaren 1etik ekainaren 30era bitartean egiten bada.
  • Irailaren 1a, eskaera uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean egiten bada.
  • Azaroaren 1a, eskaera irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean egiten bada.
  • Hurrengo urteko urtarrilaren 1a, eskaera azaroaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egiten bada.

Kotizazio-tasa

Kontingentzia arruntetarako, ehuneko 28,30. Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren 315. artikuluan xedatutakoaren arabera, aldi baterako ezintasuna Gizarte Segurantzaren beste araubide batean estalita dagoenean eta langile autonomoak bere borondatez prestazio hori estaltzea erabakitzen ez duenean, murrizketa bat aplikatuko da gertakari arruntetarako tasaren arabera ordaindu beharko lukeen kuotan. Tasa hori 0,055 koefiziente murriztailea kuota horrekin biderkatzearen baliokidea izango da.

Kontingentzia profesionaletarako:

2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, ehuneko 1,30 aldi baterako ezintasunari dagokio, eta ehuneko 0,64 ezintasun iraunkorrari eta heriotza eta biziraupenari.

Araubide berezi honetan dauden langileek, lan-istripuek eta lanbide-gaixotasunek eragindako gertakarietarako estaldurarik ez badute, aukeratutako kotizazio-oinarriari ehuneko 0,10eko kotizazio gehigarria aplikatuko diote, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateginaren II. tituluko VIII. eta IX. kapituluetan aurreikusitako prestazioak finantzatzeko.

Belaunaldien arteko ekitate-mekanismoari dagokionez, gertakari arruntengatiko kotizazio-oinarriari ehuneko 0,7ko tasa aplikatuko zaio.

Kuota

Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko zenbatekoak (kuotak) kalkulatzeko, kotizazio-oinarriari indarrean dagoen tasa aplikatzen zaio.

Complementary Content
${loading}