Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Altaren antzeko egoera

Legeak beren-beregi ezarritako kasu zehatzetan ematen da, lan jarduera aldi baterako edo behin betiko eteten denean, eten aurretik langilea zegoen alta egoera mantendu behar den kasuetan. Altaren pareko egoeretan, adierazten diren gertaeren arabera eta kasu bakoitzean zehazten den mugekin jokatuko da.

Legezko langabezi egoera, osoa eta subsidiarioa, eta lan bulegoan langabetu moduan agertzen bada, ordaindutakoaren araberako edo laguntzako prestazioa amaitzen denean nahi gabeko langabezi egoera.

Nahitaezko eszedentzia.

Lanpostua gordeta, seme-alabak zaintzeko lanpostuko eszedentzia egoera, ezar daitekeen legediaren arabera.

Soldadutzagatik edo ordezko gizarte zerbitzuagatik lan kontratua eteten denean.

Enpresak lurralde nazionaletik kanpora lekualdatzen duen langilea.

Hitzarmen berezia izenpetzen denean, bere aldaera ezberdinetan.

Sasoiko-lanen arteko jardun gabeko epeak. 

Amnistia Legean jasotako kasuen ondorio gisa, espetxean egondako aldiak.

Lan gaixotasun arriskua izan zezaketen lanpostuetan lan egin izan ondoren alta egoeran edo antzekoan ez dauden langileak eta gertaera horiengatik ezintasun iraunkorren bat aitor daitekeenerako.

Artista eta zezenketako profesionalentzat kotizazioa arautzen duten arauak ezartzeagatik kotizatutako egunek kotizatu izaera izango dute eta alta egoeran, zerbitzua ematearekin bat ez etorri arren.

Osasun laguntza jasotzeko eskubidea mantentzeko bakarrik, dagokien Gizarte Segurantzako Erregimenean baja egoeran dauden besteren konturako langileak bajaren aurreko hirurehun eta hirurogeita bost egunetan gutxienez laurogeita hamar egunez altan egon edo ez.

Osasun laguntzarako bakarrik, lanetik botatako langileen egoera, dagokien Gizarte Segurantzako Erregimenean sartuta, kaleratza bidegabe edo baliogabeagatik lan jurisdikzioaren aurrean eskatutako ebazpenaren zain egonik.

Langabeziagatik babesteko, prestazioa arautzen duten arau espezifikoengatik zehaztutakoak altaren antzeko egoeratzat hartzen dira.

Nekazaritzako Erregimen Berezian lanagatik atzerriratze egoera.

Norbere Konturako Langile edo Autonomoen Erregimen Berezian, Erregimenean baja gertatzen den hilabeteko azken egunaren hurrengo laurogeita hamar eguneko epean.

Nekazaritzako jardueran aurreratutako uztea bultzatzera bideratutako laguntzak jasotzeko epeak.

Lan eta Immigrazio Ministerioak zehaztutako beste guztiak.

Complementary Content
${loading}