Nork sinatu behar du?
Besteren konturako edo asimilatutako langileak, martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bateginaren 37. artikuluko 5. eta 4.bis atalen arabera edo beren zerbitzu prestazioa arautzen duen legeria espezifikoaren arabera eta jarraian adierazitakoak zuzenean zaintzeko beren lanaldia murrizten dutenak, soldata ere proportzionalki murriztuta: hamabi urteko adingabe bat, desgaitasun fisikoa, psikikoa edo zentzumen desgaitasuna duen pertsona bat, edo adinagatik, istripuren baten ondorioz edo gaixotasunen baten ondorioz bere kabuz molda ezin daitekeen senitarteko bat (odolkidetasuneko edo ahaidetasuneko bigarren mailara arte), edo seme-alaba goiztiarren jaiotza kasuetan edo arrazoiren batengatik erditu ondoren ospitaleratuta egon behar duten seme-alaben kasuan.