Gizarte Segurantzaren hitzarmen bereziak eten egingo du, kotizatzeko beharrari eta dagokion babesari dagokionez, eskatu duen langilea edo asimilatua jardunean dagoen aldietan, aldizkakoak zein etengabeak diren aldi horiek zehazten dutenean Gizarte Segurantzako Araubideetako baten aplikazio eremuan duten kokapena, baldin eta kotizazio oinarria hitzarmen berezian aplikatutako kotizazio oinarria baino txikiagoa bada, hitzarmen berezia sinatu zuenak hitzarmenak eten egitea edo indarrean jarraitzea nahi duela espresuki adierazten badu izan ezik.
Hitzarmena sinatu duenak jakinarazi beharko du aipatutako etendura sortu duten jarduerak burutzen ari dela, aipatutako jarduerei ekin ondorengo hamar astegunetan. Hitzarmen Berezia eteteak ondorioak izango ditu lanean hasi aurreko egunetik aurrera. Aipatutako epea bukatu ondoren jakinarazten bada, etendurak ondorioak izango ditu bakarrik, jakinarazpena egiten den egunetik aurrera.
Hitzarmen berezia eten egin zuen arrazoia amaitzen denean, izenpetutako hitzarmenari berriro eutsi ahal izango zaio etendura sortu zuen zioa bukatu ondorengo egunetik aurrera, interesatuak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari edo horren Administrazioari jakinarazten badio, lana utzi zen ondorengo hilabete naturalaren barruan.