Contenido principal
Laguntza
Bigarren mailako menua
Menuaren edozein aukera sakatuz gero, ezkerraldean, eduki-zuhaitza erakusten da, eta sakonean nabiga daiteke. Atal honetan, kolore-kode bat ezarri da, berdea hain zuzen (atariko eremu nabigagarri eta "elkarreragile" guztietan bezala). Horrela, bigarren mailako menuaren lehen maila berde iluna da, eta hirugarren eta azken maila berde argiagoa da.
Bat hautatzean, hondoa horiz agertuko da, menuan gertatzen den moduan, erabiltzaile non dagoen argiago markatzeko.
Deskargak
Deskarga-eremua edukien eremuaren barruan dago. Deskarga-eremua ikusiko da erabiltzaileek deskargatzeko informazio osagarria duten edukietan, hala nola goiburutik sar daitekeen Deskargak orriaren berariazko kasuan.
Deskarga-taulan hauek erakutsiko dira: dokumentuaren izena; deskargatzeko estekak, informazio hori ikus daitekeen hizkuntza bakoitzari dagokion banderarekin adierazita; formatua; pisua eta data.
Edukia
Atariaren benetako edukia kargatzen den lekua da. Haren barruan, hainbat eduki, paragrafo, irudi, taula, zerrenda, estekak eta bestelakoak agertzen dira.
Goiburua
Erabiltzailea Educativoy Atariaren barruan kokatzen duen atariko arloa da. Bertan identifikatzen dira:
- Erreminta barrak: area hori ezkerraldeko goikoa aldean kokatuta dago. Bertan nabigatzeko erreminta arruntak, laguntza eta irisgarritasuneko aipamena aurkitzen dira
- Atariaren izena: eskuinaldeko goiko aldean kokatzen da
- Araren izenburua: erabiltzailea dagoen area adierazten du
- Logoa: erakundea identifikatzen du, kasu honetan Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioa. Ataria bere menpe dago.
- Edukiaren funtzionalitatea: goiburuaren eskuinaldeko beheko aldean kokatzen da, eta glosategia, bibliografia, bilatzailea... hartzen ditu barne, alegia; aukera horiek guztiak irakasleen arloko edukian komunak dira.
Mamiak
Maila desberdinetatik egindako nabigazioan utzitako arrastoa da. Atal guztietatik nabiga daiteke, azkenetik izan ezik.
Menua
Edukien lehen hierarkia-maila da, eta beti dago ikusgai, interfazearen leku berean.
Aukera bat sakatuz gero, atariaren ezkerraldean aukera horren edukia gaituko da, eta hondoa horiz agertuko da. Horrela, erabiltzailea dagoen aukera zein den argi identifikatuko da.
Oina
Atariaren beheko zatian kokatuta dagoen eremua da. Hor, informazioa eta lege-oharra erakusten dira.
Sarrera
Testu honen asmoa da usagarritasun, argitasun eta interfaze garbi, zaindu, intiutibo eta erabilera errazeko irizpideetan oinarrituta dagoen irakasleen arloa azaltzea. "Elkarri eragin diezaioketen" eremu guztiak kolore berdeaz (tonalitate desberdinetan) identifikatzea izan asmoa, praktikoa baita erabiltzaileari nabigazioan laguntzeko, eta nahasteak saihesteko.
Horrela, Gizarte Segurantzaren Ikasgeleko irakasleen eremua zona hauetan banatzen da, behean agertzen den eskeman ikus daitekeen moduan:
- Goiburua
- Menua
- Bigarren mailako menua
- Edukia
- Oina