Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Contenido principal

Terminoen glosarioa

Pertsona bat jaio zenetik egun jakin batera arte iragan den denbora, eragina duena pertsona hori Sistemaren erregimenak aplikatu beharreko esparruan sartzean, baita ezintasun iraunkorrean, erretiroan, zurztasunean, familia babesean eta abarretan ere.

Kotizazio urteen kopurua zehazteko eta erretiro pentsioaren kantitatearen baitan dagoen ehunekoa aplikatzeko, lan bizitzan kotizatutako egunei langileari dagokion urte eta urte zatien kopurua gehitu behar zaie, 1976ko urtarrilaren 1ean betea duen adinaren arabera, ezarritako eskalaren baitan. Eskala horrek 250 egun ezartzen dizkie data horretan 21 urte zituztenei eta adin horretatik abiatuz,   proportzio berean igotzen doa -250 egun urteko.

Hainbat lan espezializatutan (arriskugarritasunagatik, toxikotasunagatik, osasunerako kaltegarri izateagatik, eta abar) eta kategoriatan benetan lan egindako aldia aplikatzean ateratako epearen baliokidea den epean jaisten da erretiro adina, ezarritako eskalen araberako koefizientea. (adibidez, meatzeetako harri-pikatzaile gisa 10 urtez lan eginez gero, 5 urteko murriztea ekar lezake, -0,50eko koefizientea-, erretiroa hartzeko 65eko adina, eta beraz, langileak 60 urteko adin errealean edo fikziozko 65eko adinean hartuko luke pentsioa).
Gainera, langilearen erretiro adina jaitsi den aldia, pentsioaren oinarri arautzailea aplika daitekeen ehunekoa zehazteko kotizatutzat hartzen da.

Interesdunek administrazioaren aurrean iradokitako galderak erabakitzen dituen administrazio egintza.

Legeak araututako izapideak eta ekintzak, Administrazio Publikoen ekintzen adierazpenera zuzenduta daudenak, bere eskumenekoa diren materiak.

Adingabe baten guraso agintea esleitzen den jarduera juridikoa da; horren bidez, filiazioaren antzeko ahaidetasunen lotura juridikoak sortzen dira.

Gizarte Segurantzako Sistemaren erregimeneko sailkapenean sar daitekeen jarduera bat hasi duen Gizarte Segurantzako zenbaki batekin identifikatutako pertsona.

Babestutako pertsona bakoitzari Gizarte Segurantzan sartu den unean eman zaion dokumentua, afiliatu dela egiaztatzen duena.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak langile bakoitzari esleitzen diona, besteren kontura zein norberaren kontura, Gizarte Segurantzan hasierako alta ematen duenean. Lurralde nazional osoan Gizarte Segurantzaren Sistemarako izaera bakarra eta biziartekoa du.

Langilearen izen ematea Gizarte Segurantzako Erregistroan. Aplikazio alorrean sartuta daudenentzat derrigorrezkoa eta sistema osoan bizi osorako bakarra da, biltzen dituen erregimen ezberdinetan baja eta altak eragin kaltegarririk ez dutelarik.

Babestutako banakoak Gizarte Segurantzarekin duen loturak aldaketaren bat baldin badu, uzten baldin badu edo lotura hori hasi nahi baldin badu, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari jakinarazi behar dio. Horretarako erabiltzen dira alta agiria, baja agiria edo aldaketa agiria. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak editatu eta finkatutako eredu ofizialean egiten da beti.

Gizarte Segurantzaren prestazio eskubidea eta dagokion zenbatekoa ematen dituen egoera zibila.

Gaixotasun arrunt edo profesionala eta istripua izanez gero, lanekoa izan edo ez, eta lanerako ezindua gertatuz gero Gizarte Segurantzako osasun laguntza jasotzen den bitartean subsiodioa jasotzeko eskubidea du, gehienez ere 12 hilabetez, 6 hilabeteko luzapena izan dezake 6 hilabete horietan sendatzeagatiko medikuaren alta lortu daitekeela uste baldin bada. aldi baterako ezintasun egoera erabaki dezaketenak dira baita ere, gaixotasun profesionalagatiko ikuskatze aldiak, baja lanean emanez gero, gehienez ere 6 hilabeteko iraupenarekin, beste 6 hilabetez luza daitekeelarik, gaixotasunaren ikerketa eta diagnostikorako beharrezkoa ikusten bada. Lan kontratuaren esekitzearen arrazoietako bat izan ohi da aldi baterako ezintasuna.

Aldi baterako ezintasunaren iraungipena medikuaren altaren edo legez finkatutako gehienezko epearen barnean gertatzen denean (ezintasun iraunkorreko adierazpenarekin), aldi baterako ezintasun egoeraren ondorioak ezintasun iraunkortzat kalifikatu arte luzaten dira. Ezintasun iraunkorraren garaian hasten dira laguntza ekonomikoak, laguntza horiek langilea jasotzen ari zena baino handiagoak ez diren kasuetan, behintzat; hori gertatuz gero, aldi baterako ezgaitasuna amaitzen den unera egindo dute atzera. Hala ere, mediku tratamendua jarraituz, interesdunaren egoera klinikoak kalifikazioa atzeratzea gomendagarri egingo zuen, aldi zahatzekin atzeratuz (ez 30 hilabete baino gehiago), aldi baterako ezgaitasunaren egoeraren ondorioak ezintasun iraunkorraren kalifikazioaren unera arte luzatuko dira; data horretan hasiko dira horren laguntza ekonomikoak.

Denbora-mugarik gabeko kontratua duen eta noizbehinkako edo aldian aldiko lanak egiteko den langilea da, zehaztutako datatan errepikatzen ez dena, enpresaren ohiko jardueraren barruan. Data zehatzetan errepikatuko diren ustezko aldizkako lanei denbora mugarik gabeko lanaldi partzialeko kontratuaren erregulazioa ezarriko zaie. Aldizkako langile finkoei dagokien hitzarmen kolektiboak zehaztutako ordena eta moduan deituko zaie. Ez betetzeak langileak kaleratzeko prozedurari erreklamazioa jarri ahal izatea ekarriko du.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari jakinaraztea Gizarte Segurantzaren Sistemak babestutako subjektu bihurtu dela langile bat jarduera bat egiten hasi delako.

Alta indarrean jarriko den data; jardueraren hasieratik izango da, beti ere araututako epean eskatuz gero.

Laguntzek eskubidea izan dezaten, beharrezko baldintza izango da afiliatuta eta alta emanda egotea. Hala eta guztiz ere, hainbat legezko xedapenek langilearen egoera bereziarengatik onartutako egoerak finkatzen ditu, hots, langabezia, soldutzagatik hartu beharreko derrigorrezko eszedentzia edo ordezko gizarte-zerbitzua, enpresak hala eskatuta langilea Espainiatik kanpo dagoen eskualdera joatea eta abar. Aldi baterako ezintasuna, amatasuna eta greba egoera horren parekotzat har daitezke.

(Ikusi "Amatasunagatiko atsedena")

Lanean, norbere konturako laneko edo langabeziako baimena; erditze, adopzio eta harreragatik babestutako egoerari ematen dio lekua (bai adopzio aurrekoa, iraunkorra edo aldi batekoa), legeak tasatutako iraupena izango du, oinarri arautzailearen %100en baliokidea den subsidio eskubidea esleitzen du. Aitak atseden hori goza dezake, aldi berekoa edo elkarren segidan, arauz ezarritako baldintzetan.

Lanegun arruntaren iraupenaren gainean borondatez egindako lan orduak. Aukera egin daiteke, hitzarmen kolektibo edo banako kontratu bidez erabaki daiteke, diruz ordainduta edo ordaindutako atsedenaldi baliokideen bidez egitea. Urteko 80 baino gehiagokoa ezin du izan kopuru horrek; larrialdietako eta ohiz kanpoko kalteak eta ezbeharrak konpontzeko edo aurrea hartzeko direnean salbu.

Gizarte Segurantzaren Sistema zabaltzen den alor subjektiboa da. Konstituzioaren 41. artikuluak xedatzen duen helburuarekin («... herritar guztientzako Gizarte Segurantzaren erregimen publikoa...», egungo Gizarte Segurantzaren Sistemak Erregimen multzo batean laneko jardueraren bat egiten dutenen aplikazio alorra mugatzen du. Erregimen Nagusiak beren konturako edo jarduera ekonomikoaren hainbat alorretako beste antzeko langile batzuk biltzen ditu, aldi baterakoak, sasoikoak edo finkoak izan; lan etena dutenak eta etxeetan lan egiten dutenak ere biltzen ditu, edozein lan kategoria eta jasotzen duten ordaina eta modua edozein delarik ere, Erregimen Berezi hauek biltzen dituzten jardueraren bat egiten dutenak izan ezik (baita langile autonomoak ere): nekazaritzako langileak; Itsasoko langileena, Ikatz Meatzaritzakoak; Beren Konturako Langileena edo Autonomoena. 2008ko urtarrilaren 1ean eragina izanda, Bere konturako Nekazaritzako Langileen Sistema Berezi bat ezarri da LAABren barruan. Horrela, haren barruan geratu dira bere konturako nekazaritzako langileak, 18 urtetik gorakoak, baldintza jakin batzuk betetzen badituzte. 2012ko urtarrilaren 1ean eragina izanda, besteren konturako Etxeko langileen eta Nekazaritzako langileen antzinako erregimen bereziak Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko Sistema Berezi moduan geratu dira.
Horrez gain, alor subjektiboa lurralde nazionalean bizi diren espainiar guztiei hedatzen zaie, ordainketarik gabeko modalitatean.

Eredu ofizialaren araberako dokumentua. Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak idatzitako zehapen-prozedura hasten du, bertan adierazten dira hainbat gertaerak lan edo Gizarte Segurantzako arauak ez bete izana.

Prestazio ekonomikoa, kotizazio gabeko modalitatekoa, izaera ekonomikoa duena, zenbait baldintzatan onartzen dena, bere ardurapeko 18 urte baino gutxiagoko seme-alaba bakoitzeko, edo adin hori baino gehiagokoak direnen kasuan, minusbaliotasunen bat badu, %65eko edo gehiagoko mailan, onuradunaren kargura, horren filiazioaren legezko izaera edozein delarik ere, eta baita ardurapeko adin txikikoena, famili babespean, iraunkorrean edo adopzio aurreko egoeran egon.

Komunitateko zuzenbidean, kotizazio edo enplegu aldiak, estaliak izan diren legediak hala onartu edo zehaztutako aseguru aldiak dira, baita legediak, aseguru aldien baliokide gisa, onartzen dituen heinean parekatutako aldi guztiak ere.

Zuzenbide printzipioa, horren arabera legeek ez dute eraginik euren promulgazioaren aurreko gertaeretan, kontrakorik zehazki adierazi ezean. Arau berria ezingo da aplikatu indargabetuko den beste bat indarrean dagoen bitartean, eraginak indarrean sartu ondoren bakarrik izango ditu. Konstituzioak banakoaren eskubide murriztaile edo kontrako disposizio zigortzaileetan atzeraeraginik ezaren printzipioa ziurtatzen du.

Lege berria indarrean sartu aurreko egoeretan aplikatzea, interesdunarentzat onuragarriagoa izateagatik.

Legalki bateraezinak diren bi laguntzen artean aukeratzeko eskubidea.

Gizarte Segurantzako Diruzaintza nagusiari lan jardueraren hasiera jakinaraziko zaion data, zuzenbidean onartutako edozein bidetatik.

Langileak bere lan jarduerari (Gizarte Segurantzaren Sisteman sartzera behartzen duen lana) berriz ekiten dionean gertatzen dena.

Auzibidera joan aurretik, Gizarte Segurantzaren Administrazioaren aurrean aurkeztutako idatzia; bertan, administrazio-jarduera baten aldaketa edo baliogabetzea eskatzen da.

Epaileen edo Auzitegien ebazpena, epailearen erabakien aurkako helegiteak, gorabeherak, prozesu aurrekontuak, prozesuen deuseztasuna edo hori ezartzen duten prozedurako legeak ezartzen dituena. Bereizitako pragrafoetan oinarrituta egongo dira eta paragrafo horietan izango dituzte zuzenbideko oinarriak, gertaerak eta xedapenak, zenbakituta; gainera, hori ematen duen epaileak edo magistratuak edo magistratuek sinatu beharko dute.

Norbere kontuko langileak, banako enpresetako titular izan edo ez, edo euren familiartekoak, arauz adierazten diren modu zehazten diren eta baldintzak betetzen dituen 18 urtez gorakoak.

Gizarte Segurantzaren Sistemak zehazten duen prestazioen zenbatekoa da, dirutan zein espezietan; horien helburua Legeak zehaztutako gertaeretatik edo Legeak babestutako pertsonek jasandako egoeretatik eratorritako edo horietatik sortutako egoerak aurrez ikustea, konpontzea edo gainditzea da.

Epaiketa edo prozedura batean bere burua babesteko eta entzuna izateko eskubidearen zatikako ukatze edo ukatze osoak eragindako egoera; jasaten duenarentzat benetako kaltea eragingo diona. Arrazoitu gabe defentsarako aukerak murrizten edo ezabatzend ira, zati batean kontrakoarekin erlazioan, alegazio edo froga tramiteetan.

Dagokion Gizarte Segurantzako Erregimenean baja indarrean jarriko den data.

ezintasun iraunkorra izan gabe, lan istripuek edo gaixotasun profesionaek eragindako betiko izaera duten lesioek, mozketek eta itxuragabetasunek langilearen osotasun fisikoa eraldatzea edo gutxiagotzea ekartzen badute eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren garapeneko xedapenei erantsitako baremoan jasotzen badira, ordainduak izango dira, behin, bertan adierazten diren kopuruekin. Ordainketa ezintasun iraunkorraren prestazioak ordaintzera behartuta dagoen erakundeak egingo du, beti ere, langilearei enpresaren zerbitzura jarraitzeko eskubidean eragozpenik sortu gabe.

Egoera horren osagarri izan daitezke izaera fisiko edo psikikoa, sortzetikoa izan edo ez, jasaten dutenen gaitasun fisiko, psikiko edo sensoriala ezeztatu edo aldatzen duten eta iraunkorrak izan daitezkeela aurreikus daitezkeen ezintasunak. Ezintasun horiek pentsioa jasotzeko eskubidea eman dezakete, pentsioaren kantitatea dagokion urteroko Estatuko Aurrekontu Orokorren legeak ezarritakoa izango da.

Ezkontza-bizitza bertan behera uztea; hala ere, ez du dibortzioak bezala ezkontza suntsitzen; alarguntze-pentsiorako eskubidea ematen du, hildakoarekin bizitutako denboraren proportzionala bada ere.

Gizarte Segurantzako finantzaketa sistema; horren arabera, sistemaren afiliatu guztien kotizazioek eta diru-sarrerek onuradunen laguntza eta subsidio guztiak estaltzen dituzte, urteko zikloetan.

Gizarte Segurantzako hainbat prestazio jasotzeko ezintasun legala, lana edo lanpostua jendaurrean egiten denean.

Bi prestazioen kobrantza aldi berean egiteko aukera legala (alarguntza eta erretiroa, esate baterako) edo besteren kontuko lana edo norberaren konturakoa, prestazio batekin (pentsiodun lana eta alarguntza, adibidez).

Batzorde Nagusiaren itunak nola aplikatzen diren ikuskatu eta kontrolatzen dute. Bederatzi kidek osatzen dute: (3) Administrazio Publikokoak, (3) Sindikatuetakoak eta (beste 3) Enpresen Erakundekoak.

Beharrezkoak diren gauzarik ez izatea, horren falta jarraituak, arriskuak elar ditzakeena.

Araudiak afiliazioa eskatzeko, altak eta bajak komunikatzeko eta Gizarte Segurantzari ekarpenak egiteko obligazioak ezartzen dizkion pertsona natural edo juridikoa

Dirua horretarako finkatutako arauzko epearen barnean sartu ez denean, Gizarte Segurantzarekin dauden kuota edo zor aldagarrien igoera da.

Gizarte Segurantzarekin den zor bati aplika dakiokeen ehunekoa (nagusia gehi errekargua) araututako epean ordaindu ez dena, epea amaitzen denetik sortuko dena eta dedukzio prozesuaren hasierako adierazpena edo probidentzia baimenduaren adierazpena jaso eta hamabost egunera eskatu ahal izango dena.

Araudi bidez tipifikatutako zenbait hipotesitan agertzen dena da. Lan jardueran aldi baterako edo behin betiko etena gertatuz gero, Legeak eten aurretik langilea zegoen benetako altaren egoera mantendu behar dela xedatzen du Legeak.

Jarduera ekonomikoaren ildo desberdinetan zerbitzuak ematen dituena da, kontratazio mota, lanbide kategoria, ordainsari kopurua eta modua, eta lan-harremaren izaera aparte utzita.

Akats bat dela eta, kuotak sartzeko betebeharra duen pertsonaren itzulketa, partziala zein erabatekoa, araudiak xedatutako baldintzen eta zehaztapenen arabera. Itzulketa jasotzeko eskubidea kuotak sartu eta hurrengo egunetik hasita, 4 urteko epean amaitzen da.

Beste lagun batekin bizitzea. Zenbait prestaziotan eskubideak esleitu edo horien zenbatekoa handitu dezake. Langileen sailkapen Erregimenean ere izan dezake eragina (bazkide langileek sozietatearen gainean kontrol eragingarria presumitzea).

Hildako pertsona zendu ostean, bizirik jarraitzen duten familiartekoak; heriotzagatik eta biziraupenagatik Legeak zehaztutako laguntzak jaso ditzakete, horretarako eskatutako baldintzak betez gero, behintzat.

kotizazioen edo gizarte prestazioen borondatezko igoera, Erregimen Orokorreko edo Gizarte Segurantzako erregimen berezietako arau arautzaileak aukera ematen duten baldintza eta egoeran.

Finantza erakundeak eta Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioak baimendutako beste erakunde edo eragileak dira, errekurtsoen bilketarako eta ondoren Gizarte Seguntzako Diruzaintza Nagusian sartzeko (nagusiki bankuak eta aurrezki kutxak).

Babes judiziala eskatzeko idatzia, erakunde jurisdikzional baten aurrean eskaera zehatz bat eginez, eta dagokion prozedura abian jarriz.

Egunean, astean, hilabetean edo urtean ordu kopuru jakin batean, lanaldi oso konparagarriko langile baten lanaldia baino gutxiagokoan, lanaldi osoko langilea zerbitzuak ematea adosten duena da. Azken langile hori enpresa berekoa eta lan zentro berekoa izan beharko du, lan kontratu bera duena eta antzeko edo lan berdina egiten duena. Lan kontratua mugagabea zein iraupen jakin batekoa hitzartu daiteke.

Istripua gertatu delako desagertu diren langileak, istripua lanekoa izan edo ez izan, heriotza susmagarria den egoeran, eta istripuaren ondorengo hurrengo 90 egun naturaletan euren berri izan gabe, heriotza-pentsioak eta biziraupen-pentsioak hartzeko eskubidea izango dute, heriotza subsidioak salbu, istripuaren datan atzeraeragineko ondorioak izango ditu.

Gaixotasuna kalifikatzeko orduan egindako akatsa, ezintasun iraunkorrari bide ematen diona. Berrikustea edozein momentutan gerta daiteke, beti ere interesdunak erretiro pentsioa jasotzeko beharrezko gutxieneko adina bete ez badu.

Gizarte Segurantzaren arabera, ezkontza baliogabetzea, baina horrek ez du alarguntza pentsioa eskuratzeko eskbuidea iraungitzen, eta lotura anitzen kasuan, alarguntza prestazioa banaketa proportzionala egin beharko da onuradunen eta elkarbizitza denboraren arabera.

Indarrean dagoen araudiak kotizazioen diru-sarrerak egitera behartzen duen pertsona natural edo juridikoa. Besteren konturako erregimenetan enpresa da diru-sarreraren arduraduna.

Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak ezarritako korritu edo mozkina. Zorraren printzipala, beraren gaineko errekarguak eta atzeratutako prozeduraren kostuak interesa ekarriko dute, emandako momentutik ordaindutako data arte eskatu ahal izango da, atzerapen aldian zehar diruak duen momentuko interesaren arabera. Halaber, Autonomoen Erregimen Berezian, alta eman ondorengo aldiei dagokien kotizazio galdagarriak, interesen sortzapenari bide ematen diotenak, sartuak izan behar zuten dagokion datatik izango dira galdagarriak, ordainketako unean indarrean dagoen diruak duen interes legal tipoaren adostasunean.

Onuradunek modu desegokian jasotako laguntzen zenbatekoa itzultzeko duten obligazioa. Obligazio hori 4 urtetan preskribatzen da, kobratutako unetik zenbatzen hasita edo itzultzeko eskatzeko ekintzari hasiera eman zitzaino unetik.

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean, kuoten, kredituen eta horri dagozkion eskubideen sarrera egiteko beharrezkoa den administrazio-jarduna da.

Langileek, onuradunek, erakunde kudeatzaileek eta beste lagun batzuek lan arloko eta Gizarte Segurantzako auzietan doan parte hartzeko eskubidea izatea, legeek onartutako baldintzetan.

Izaera aparteko helegitea; horren bidez, Justiziako Auzitegi Gorenetako Lan Arloko Sailetako erregutze moduan emandako auziak bateratzen dira, gai beraren inguruan epai ezberdinak eman dituztenean.

Drogazaletasun ohitura galtzeko tratamendua amaitu duten pertsonak eta langabeziagatik laguntzarik izateko eskubiderik ez dutenek Gizarte Segurantzaren Lege Nagusiak zehazten duen kasuetan, langabeziagatiko onuradunak izan daitezke.

Prozesuan emandako auzitegi eta epaileen egintza; epailearen erabakiak, autoak eta epaiak izenez ezagutzen direnak.

Herritarrei, enpresei eta profesionalei, administrazioei eta mutuei Interneten sartzeko puntu moduan balio zaiena, beraien eskura, eguneratuta, eta lehentasunez, pertsonalizatuta, jartzen diren on line zerbitzuak eta informazioa lortzeko.

Bakoitzari merezi duena ematea eragiten duen ezaugarria.

Langileek, eta oro har ahalmen fisiko, psikiko edo sentsorialak murriztuak dituzten pertsonek, edo %33ko edo gehiagoko gaixotasun kronikoa dutenek, hainbat prestazio jaso ditzakete, jasandakoaren mailaren arabera, kontribuzio edo laguntza modalitatean, legalki eskatutako gainerako baldintzak betetzen badituzte, beste onura batzuk izan edo ez.

Anatomia edo funtzio galeren eraginezko ezintasun iraunkorra. Beste pertsona baten laguntza behar da bizitzako jarduera oinarrizkoenak egiteko, hala nola, janzteko, mugitzeko, jateko edo antzeko gauzetarako. Ezintasun iraunkor absolutua izateagatik %50 gehiagoko pentsioa jasotzeko eskubidea izango du, elbarriak laguntza ematen dion pertsona ordain dezan.

Nahikoa diru-sarreren edo errenten gabeziaren betebeharra zehazteko, laguntza modalitatearen baliazintasun eta erretiro pentsioetara iriste aldera, beharrezkoa da frogatzea onuraduna beste familiartekoekin bizi den ala ez frogatzea. Onuraduna beste batzuekin bizi den kasu guztietan, onuradunak izan edo ez, berarekin ezkontzaz lotuta egon edo odolez harremana bigarren maila arte dutenekin elkarbizitzaren unitate ekonomikoa egon ohi da.

Komunitateko zuzenbidean, estaliak izan diren legediak hala onartutako edo zehaztutako aldiak dira, baita legediak, enplegu aldien baliokide gisa, onartzen dituen heinean parekatutako aldi guztiak ere.

Jarduera Erregimen bereko bi enpresa edo gehiagotan garatzen duen langilearen egoera. Egoera hori Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari jakinarazi behar zaio, gero, Diruzaintzak, egokia bada, eragina jasotako enpresen arteko kotizazio mugen banaketa egin ahala izateko. Gizarte Segurantzaren Sistemaren aplikazio eremuan dauden pertsonak ezingo dira derrigorrezko izaera duen lan beraren barnean egon, hau da, Sistema horrek barne hartzen dutenetatik desberdinak diren Gizarte Segurantzaren beste Erregimenetan.

Gizarte Segurantzari dagokionez, pertsona natural edo juridiko oro, dela publikoa, dela pribatua, zuzendaritzaren eta antolakuntzaren menpe dauden langileak barnean hartzen dituen Gizarte Segurantzako edozein Erregimen aplikatu beharreko esparruan lan egiten duten pertsonak bere kargu lanean dituena.

Bere jarduera irabazteko asmorik gabe izan arren zerbitzua eskaintzen dioten pertsona fisiko edo juridiko orori, besteren konturako langile izaerarekin Gizarte Segurantzako edozein erregimen aplikazio alorretan sartutako pertsonek

Langile batek lan egindako epea eta kotizazaioak egiaztatzen dituen ziurtagiria, enpresaburuak emandakoa.

Derrigorrez eskatu beharreko jarduera administratiboa, horren bidez, Gizarte Segurantzaren eskutik Erregistroan identifikatzera pasatuko dira enpresak, euren jarduerei hasiera emateko ezinbesteko betebeharra izango da.

Lege prozesalen arabera modu hori estali behar denean, auziak zehatz-mehatz erabakiko duen ebazpena.

Erakunde jurisdikzional nazional batek (Batasuneko araudi bat ezartzea eskatzen duen auzia bideraten duenak) Europako Batasuneko Auzitegiari mahaigaineratzen dion gaia, arau horren interpretazioari edo baliotasunari buruzkoa.

Lan-Istripu eta Laneko Gaixotasunen tarifan jarduera ekonomiko ezberdinetan lanbideen deskripzio bakoitzari aplikatzen zaion zenbaki ordinala; halaber, kotizazio oinarrian aplikatu beharreko ehunekoak adierazten dira, halakorik gertatuz gero, kuotak kalkulatu ahal izateko. Epigrafe bidezko kotizazioa 2006ko abenduaren 31 arte egin zen.

Oinarri juridikorik eskatzen ez duen izapidezko gaien ebazpen judiziala.

Langilea ohiko lanbidean funtsezko jarduerak edo guztiak egitea ezintzen duena, beti ere beste lanbideren bat egin dezakeelarik. Oinarri arautzailearen %55eko laguntza izateko eskubidea ematen du, beti ere, egoera jakinetan, %20 igo daiteke, 55 urtetatik aurrera.

Zenbait prestazioren kopurua zehazteko balio duen errentaren maila erreferentzia edo adierazgarri gisa erabili ohi da edo zenbait onura, prestazio edo zerbitzu publikotara sarbidea izateko, erabilera horretan lanbide arteko gutxieneko soldata ordezkatuz, Estatuko arauen kasuan derrigorrez eta Autonomia Erkidegoen, Ceuta eta Melillako hirien eta toki administrazioa osatzen duten erakundeen kasuan hautazko moduan.

Izaera juridikoa duten erakunde publikoek, tutoretza eta zuzendaritza dagokien ministerio sailen esku delarik, Gizarte Segurantzaren eskuma diren zerbitzuen eta prestazioen kudeaketa eta administrazioa eramango dute. Izaera hori dute Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak (INSS), Itsasoko Gizarte Institutuak (ISM) eta Adinduen eta Gizarte Zerbitzuetako Institutuak (IMSERSO).

Langilearekin bizi den pertsona eta ekonomikoki langile horren edo prestakuntzaren onuradunaren beharra duena eta aipatutako prestazioa baino gehiagoren beharrean legokeena (estaterako: erretiroko eta alarguntza-pentsioetan gutxieneko osagarriak).

Erditze edo adopzio multipleek (bi haur edo gehiago) familiatan sortzen duen gastu kopuru ugariak nolabait orekatzeko helburua duen ordainketa bakarreko laguntza ekonomiko familiarra. Jaiotako edo adoptatutako haur kopuruaren arabera (2,3,4 eta gehiago), laguntza kopurua lanbide arteko gutxieneko soldata baino 4,8 eta 12 (hurrenez hurren) altuagokoa da.

(Ikusi "Amatasunagatiko atsedena")

Justiziaren Auzitegi Gorenen Lan arloko Aretoaren aurrean bere barrutiko lan arloko Epaitegiek emandako epai zehatzen aurka aurkezten dena da Erregutze-errekurtsoa.

Arrisku profesionaletik eratorritako laguntza ekonomikoen gaineko igoeraren ehunekoa da (%30 eta %50 artean), lan-arloko arauetan, arrisku profesionaletan prebentzioa neurririk ez izateagatik. Enpresaburu arau-hauslea da errekarguaren arduraduna

Ebazpen bat diktatu zuen Administrazio erakunde, epaile edo auzitegi baten aurrean edo beste gorengo baterean ebazpen horrekin ados ez egoteagatik egindako erreklamazioa, aldatu edo baliogatzeko helburuarekin.

Errenta edo diru sarrera maila. Legeak ezarritako maila horrek pertsona batek diru sarrera edo errenta nahikorik eza izatearen baldintza betetzen duen edo ez ikusiko du, laguntzarako ezintasun edo erretiro pentsioa jaso dezakeen edo ez erabakitzeko. Errenta edo diru sarrerak nahikoak ez direla onartuko da urte guztikoen gehiketa urte guztiko prestazioaren zenbatekoaren azpitik baldin badago.
Errekurtsoen pilaketa mugak, unitate ekonomikoaren kasuan, pentsioaren urteko neurketa eta %70a bizikideen kopuruari bat kenduta %70a biderkatu eta ateratzen dena gehituta emandakoa baliokideak izango dira. Bizikidetza, unitate ekonomiko beraren barruan, eskatzailearen eta bere ondorengoetako baten edo lehen mailan aurrekoren bateren artean gertatzen denean, errekurtsoen pilaketa muga lehen esandakoa aplikatu eta ateratzen denaren %250aren baliokidea izango da.

Enpresak langabezi egoeran dagoen langile batekin edo iraupen zehatzeko kontratua izenpetuta duen enpresa batekin aldi berean egin behar duena da (partzialki erretiroa hartu duen pertsona batekin denbora partzialean egitea), partzialki erretiroa hartu duen langileak hutsik utzitako lanaldia ordezkatze aldera. Errelebu kontratua derrigorrezkoa da partzialki erretiroa 65 urte bete baino lehen hartu duten langileen kasuan eta aukerakoa adin hori bete badute. Kontratua, gainera, zenbait berezitasun legalen araberakoa izan beharko da.

Pentsioen egungo balioa, Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioak onartutako ilkortasun taulekin eta interes-tasarekin kalkulatutakoa. Zenbatekoa erakunde edo enpresari erantzuleak ordainduko du TGSS n.

Erretiro pentsioa. Behin sortuz gero, lanaldi partzialeko lanarekin bateragarri izango da, ondorioz pentsiodunaren lan egunari aplika dakiokeen murriztearen kontrako proportzioan gutxitzea ekar dezake.

Erretiro pentsiorako eskubidea izateko 65 urteko gutxieneko adina. Hala ere, litekeena da aurreratu eta pentsioaren zenbatekoa murrizteko ehunekoak aplikatzea (koefiziente murriztaileak), edo toxiko, arriskutsu edo osasunaren kalterako jotzen diren jarduera profesionaletan (itsasoko langileengan, eta hegaldietako, meatzaritzako eta abarreko langileengan), langile ezinduengan edo erretiro berezietan (langileak 64 urte dituenean) aplikatzea.

Izaera hori du 65 urteko adin legala bete aurretik zenbait kasutan ematen denak, kantitatearen murriztapenaren ehunekoa aplikatu edo ez. Horrela, hasiera batean, erretiroa hartzeko adin arrunta (65 urte) jaitsia edo aurreratua izan daiteke, ezar daitekeen arautegiak hala onartuz gero eta izaera bereziki neketsua, arriskutsua, toxikoa eta osasunaren kalterakoa duen lana duten profesionalen jarduera edo taldeetan. Beste alde batetik, gutxieneko adina jaitsi daiteke, % 65ekoa baino minusbalioren bat duen pertsonaren kasuan. Halaber, erretiro pentsioasor dezakete, zuzenbide iragankorreko arauen arabera, koefiziente murrizgarrien aplikazioarekin, 60 urtetik aurrera, 67-1-1ean (edo antzeko datan) baldintza mutualista zuten langileek. Azkenik, pentsioa onar daiteke, 61 urtetik aurrera, besteren kontuko langileentzat, gutxienez 30 urteko kotizazioa ziurtatzen dutenei, 6 hilabetez lan eskatzaile gisa izen emana egonik eta lana beraiei egotzi ezin daitekeen arrazoiren batengatik utzi dutenean.

Horren helburua langileari, erretiro pentsioa eskuratu ahal izateko ohiko adina izan gabe oraindik, hori lortzeko adina izango balu egokituko litzaioken pentsioaren zenbateko bera eskuratzeko ahalmena ematea da, langabezi egoeran egoteagatik. Birmoldatzeko planetan sartuta dauden enpresetan egindako enplegu erregulazio kasuetan eman ohi da. Izaera kolektiboa dute eta finantzaketa mistokoak dira.

Erretiroaren testuinguru juridikoak, kontribuzio modalitatearen barnean, hainbat mota, klase eta aukera eskaintzenditu erretiroko pentsioetarako. Beraz,: Erretiro partziala; lan-jarduera edo minusbaliotasunaren arabera aurreratua; mutualista baldintzarekin aurreratua; mutualistarik gabe aurreratutakoa; 64 urterekin berezia; 65 urterekin ohikoa; 65 urte baino gehiagorekini eta graduala eta malgua.

Lanaldi partzialeko lan kontratu batekin bateratuta eta langabezian dagoen edo enpresarekin iraupen mugatuko kontratua duen langilearekin egindako errelebu kontratuarekin lotuta egon edo ez, 60 urte (erreal edo itxurazkoak, hobariak baldin badaude) bete ondorenean hasitakoa. Erretiratuak 65 urteak beteak ez baldin baditu derrigorrezkoa da errelebu kontratua.

Erretiro pentsioaren zenbatekoaren ehuneko murriztailea, zenbait baldintzatan, erretiroko adin arrunta baino gutxiagoko langileek hori aurreratzen duten urte bakoitzeko. an Ehuneko hori lan bizitza osoan egiaztatutako urte kopuruaren arabera aldatu ohi da. Baldintza mutualista duten erretiroetan aplikatu ohi da, 60 urtetan, edo, baldintza hori bete gabe, 61 urtetik aurrera.

Eskatutako baldintzak beterik eta adin legalera iritsirik, lana uzten duen (edo dagoeneko utzi duen) langilearei onartzen zaion biziarteko pentsioa. Erretirorako adin arrunta legalki 65 urtetan dago ezarria. Hainbat erretiro mota edo klase daude.

Eszedentzian daudenek egindako Gizarte Segurantzako Sistemaren etorkizuneko beharrak asetzeko kotizazioen errekurtsoen aurreikuspen edo kaxa.

1953an Legearen bidez sortua eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrean ikasleentzako Erregimen Berezi gisa dago aurreikusita. Hala eta guztiz ere, ez da guztiz garatzea lortu. Zentro ofizialetan bigarren hezkuntzatik hasi, eta unibertsitateraino matrikulatutakoentzat dago zuzenduta, eta gehienez, 28 urte arte. Kouta eskasa matrikularekin batera ordaintzen da eta balio urriko osasun laguntzak eta laguntza ekonomikoak ematen ditu.

Gizarte Segurantzako Legeak sagaratutako printzipio orokorra. Horren arabera, baliogabea da aipatutako Legeak emandako eskubideei langileak uko egiteko banakako edo hitzarmen kolektiboa egitea.

Kide den Estatu bakoitzarentzat, Gizarte Segurantzako erregimenak menpe dituen ministroa, ministroak edo beste edozein agintari aukeratzen du, dagokion Estatuaren lurralde osoarentzat.

Komunitateko zuzenbidean, prestazioen eskaera garaian interesduna afiliatua dagoen erakundea da; edo interesdunak erakundea dagoen Estatu kidearen eskualderen baten bera edo familiartekoren bat biziko balitz prestazioetarako eskubidea izango luke; edo dagokion Estatu kidearen eskuduntza duen autoritateak izendatutako erakundea.

Legean aurrez ikusita eta Gizarte Segurantzaren kargen sostengurako edo koiunturaren eskakizunen harrera berezietarako aurrekontu orokorretan dauden baliabide ekonomikoak.

Estatuko Enpleguaren Zerbitzu Publikoa Erakunde Autonomoa da, bere helburuak betetzeko berezko nortasun juridikoaz hornituta eta Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioari atxikita, Lan Arloko Estatu Idazkaritzaren bidez. Hauek dira bere eskumen nagusiak: langabeziagatik diren laguntzen kontrola eta kudeaketa; eskaintzen, eskaeren eta kontratuen erregistro publikoa bermatuko duten datuen oinarriak mantentzea, lanbideen behaketa mantentzea eta lan arloko estatistikak osatzea Estatu mailan; lan-merkatuaren egoeraren gaineko ikerketak, azterketak eta analisiak eta hori hobetzeko tresnak burutzea, bakoitzak bere Autonomia Erkidegoarekin kolaborazioan eta Autonomia Erkidegoekin kolaboratzea enplegurako jardueraren Plan nazionalaren egiteko; Plana Enpleguaren Europako Estrategiari eta Enpleguaren Sistema Nazionalaren laneko urteko programari estu lotuta.

Lurralde nazionalean, familia buru bati edo gehiagori horien bizilekuan etxe-zerbitzua ematen duten langileak dira; horren truke ordaina jasotzen dute eta horregatik, Etxeko Langileen Erregimen Bereziaren aplikazio alorrean bilduta daude langile horiek.

Europako Batasuna (EB) Europako herrialde demokratikoen familia da, eta bakearen eta oparotasunaren alde lanean aritzeko konpromisoa hartu dute. Ez da egungo Estatuak ordezkatzea helburu duen Estatua baina beste edozein nazioarteko erakunde baino gehiago da. Errealitatean, EB alderaezina da. Batasuneko Estatu kideek euren subiranotasunaren atal bat eskuordetzen dituzten erakunde komunak sortu dituzte Europako eskalan, interes komuneko gai zehatz batzuen gainean modu demokratikoan erabakiak hartzeko helburuarekin. Subiranotasunen batasun hori "Europako kide izatea" izenez ere ezagutzen da.
EBk bost erakunde ditu eta bakoitzak zeregin jakin bat du: Europako Parlamentua (Estatu kideen herritarrek hautatuta); Europako Batasuneko Kontseilua (Estatu kideetako Gobernuak ordezkatzen ditu); Europako Batzordea (exekuzio erakundea eta motorra); Justizia Auzitegia (legea betetzea bermatzen du); Kontu Auzitegia (legezkotasunaren kontrola eta EBren aurrekontuen kudeaketaren erregulartasuna bere ardura dira).
Erakunde horiei izen handiko beste bost erakunde garrantzitsuk laguntzen die: Europako Gizarte eta Ekonomia Batzordeak (gizarte zibil antolatuaren iritzia adierazten du, gai ekonomikoei eta sozialei dagokienez); Eskualdeetako Lantaldea (eskualdeetako eta tokian tokiko agintarien iritziak adierazten ditu); Europako Banku Zentrala (moneta politikaren eta euroaren kudeaketaren arduraduna); Europako Arartekoa (EBko edozein erakundek egin duen kudeaketa txarraren inguruan herritarrek egindako salaketez arduratzen da); Inbertsioen Europako Bankua (EBk dituen helburuak betetzen laguntzen du, inbertsio proiektuak finantzatuz).
Zuzenbide Estatua oinarrizkoa da Europako Batasunarentzat. EBren erabaki eta prozedura guztien oinarria Hitzarmenak dira. Hitzarmen horiek, era berean, EBko herrialde guztiek adostu ohi dituzte.
Hasiera batean, EB sei herrialdek osatzen zuten. Belgikak, Alemaniak, Frantziak, Italiak, Luxenburgok eta Herbehereek. 1973an Danimarka, Irlanda eta Erresuma Batua bihurtu ziren EBko kide; 1981an Grezia ere sartu zen; 1986an, berriz, Espainia eta Portugal; eta 1995ean Austria, Finlandia eta Suedia gehitu ziren. 2004an gertatu zen zabalpenik handiena, 10 herrialde bihurtu baitziren EBko kide.
Lehenengo urteetan, EBko herrialdeen arteko lankidetzarik gehiena merkataritza eta ekonomia alorretakoa zen, baina gaur egun, EBk gure eguneroko bizitzan eragin zuzena duten beste hainbat gai ere landu ohi du, askatasunaren bermea, segurtasuna eta justizia, besteak beste; horrez gain, lanpostu berriak sortzea, eskualde mailako garapena; ingurumenaren babesa; eta guztion mesederako globalizazioa sortzea ere oinarrizko gaiak dira.

Europako 3 komunitateetariko bat, garrantzitsuena, Erromako Hitzarmenak 1957ko martxoaren 25ean sortu zuena, Europako Komunitate Ekonomikoaren hasierako izenarekin; Espainia 1986an sartu zen eta Maastrichteko Itunaren ondoren, Europako Komunitate izena eman zitzaion eta, gaur egun, Europako Batasuna, 25 herrialdek osatzen dutena.

Gizarte Segurantzaren Komunitateko Araudien aplikazioan, INSSk edo ISMk igorritako dokumentua da, izaera independentea du (pertsonala eta besterezina) eta titularrei euren egonaldiko Estatu >kidean (lan kontuak direla eta, ikasketak, turismoa eta abar) osasun sare publikoaren osasun zerbitzuetarako sarbidea ahalbidetzen die. Hala eta guztiz ere, aseguramendutik desberdina den herrialde batera egindako lekualdaketa mediku tratamenduagatik egiten denean, E112 galdera orria lortu behar da (baimendutako gaixoaren kasuan).

Totalaren gradura iritsi gabe, langileari lanbidean funtsezko jarduerak egitea erabat eragozten ez diona, ohiko eraginkortasunaren %33 baino gutxiagoko ezintasuna eragiten diona. Laguntza oroharreko prezioa izango da.

Euren ohiko lanbiderako ezintasun iraunkor totala dutela onartutako langileen pentsioaren %20 igotzea, 55 urte edo gehiago dituztenean, prestakuntza orokor edo espezializatuaren falta, bizilekuko gizarte eta lan egoerak, lehengo ohiko jardueratik aparteko enplegua lortzeko zailtasunak ikusiz gero.

Ezintasun iraunkor egoeraren aitorpena, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak egindakoa, bere erakundeen bidez, prestazio ekonomikoak onartzeko helburuarekin. Ezintasun iraunkorra ohiko lanbidearen partzialtasun graduen arabera balioetsi ohi da; totala ohiko lanbidearentzat, absolutua edozein lanentzat eta elbarritasun handia.

Ezindu iraunkorrak 65 bete arte, (baldin eta ezgaitasuna lan gaixotasun batetik eratorria ez bada), Administrazioak, interesdunak, erakunde laguntzaileek edo zerbitzuen enpresario arduradunek, egoera ezgaitzailearen larriagotzea dela eta, berrazterketa susta dezakete.

Interesdunaren lanerako gaitasunaren murriztapen egoerak, partziala, osoa, absolutua eta elbarritasun handia izan daitezke, hainbat zenbateko eskuratzeko eskubidea eman dezaketenak.

funtzio fisiko edo intelektualetan arazoak izateagatik, normaltzat jotzen diren eguneroko jardueraren bat eragotzita edo oztopatuta duen pertsonaren ezaugarria.

INSSren Zuzendaritza Probintzial bakoitzean (Kataluniakoan izan ezik) dagoen hainbat profesionalek osatutako kide anitzeko organoa. Besteak beste, langilearen ezintasun egoera aztertzea du helburu eta diktamen-proposamen derrigorrezko eta ez loteslea egitea, lanerako ahalmen gutxitze edo ezabatzeari dagokionez, berrikustea egin behar den edo ez, gaixotasunaren izaera arrunt edo profesionala den zehazteko, eta abar.

Ezintasun iraunkorraren kalifikazioa eta azterketa berria, egoera baliogabetzailearen diagnosiaren akatsengatik, hobetzeagatik edo areagotzeagatik INSSk bultzatuta, edo interesdunak berak, erakunde laguntzaileak, laguntzetarako arduradunak diren enpresaburuak, supsidio arduradunek edo solidarioek sustatuta, ezgaituak 65 urte bete ez dituen arte.

Ezkontza lortura duen gizon edo emakumea, senarrak edo emazteak sortutako zenbait prestaziotara eskubidea esleitzen zaiona.

Gizarte Segurantzaren kide diren edo ez diren pertsonak onuradun diren laguntza edo prestazio ekonomikoak, behar ekonomikoak eta familarteko ardurek eta kasu jakin batzuetan seme-alaben jaiotzak eragindako gehiegizko gastuak direnean, ahal dela horiek estaltzeko. Laguntza ekonomikoa honako kasuetarako uler daiteke: ardurapean hartutako semea edo adingabea, hirugarren edo beste haur batzuk adoptatu edo jaiotzeagatik emandako laguntza ekonomikoa, erditze edo adopzio multipleengatik emandako laguntza ekonomikoa, eta ekonomikoa ez den laguntza (kotizatutako eszedentzia aldiak aintzat hartuta), hots, haurra edo adingabea beste familiarteko batzuen kargura edo zaintzara dagoenean.

Erabilerarik ez duen adierazpena; ordainpeko zerbitzuak eskaintzen dituen etxean ordezkaritza lanak, bakarrik eta beti, egiten dituen langilea, titularra edo pertsona fisikoa. Hau da, Etxeko Langileen Erregimen Bereziko aplikazio alorrean agertzen den langilea.

Lan eta famili erantzukizunen harmonizazioa gizon eta emakumeen artean; horrek sortutako harreman sozial berriak biltzen dituen sistema sortzen du (emakumea lan mundura sartzea, bestea beste) eta gizon-emakumeen arteko kooperazio eta konpromiso modu berria, lan bizitzako eta pribatuko erantzukizunak modu orekatuan banatzea ahalbidetu dezan. Legegintzako erreforma ugari biltzen du (amatasun, aitatasuna, lan utzialdia, lanaldia murriztea, eta abar) eta, horrez gain, pertsonei ematen zaien arreta sustatzeko beharra, familiako politikagintza testuinguruaren baitan.

Orokorrean, familia ugaritzat hartzen da aurreko bat edo gehiagok hiru seme alba edo gehiago dituenean, komunean izan edo ez. Hala ere, legeak familia ugariaren parekotzat hartzen ditu beste modu batera eratutakoak ere eta familia ugariaren izaera izateko eskubidea mantentzeko eta aitortzeko baldintzak ezartzen ditu eta seme alaben kopuruaren eta aintzat hartzeko beste baldintzen arabera kategoria berezi edo arruntekoak diren adieraziko da.

Hildako pentsiodun edo langilearekin edo bere dependentzia ekonomikoan bizi izan diren senitartekoen mesedetan ezarritako prestazioa (pentsioa edo subsidioa).

Administrazio Publikoaren jarduera eta enpresaburuen eta langileen harremanak arautu behar dituen Zuzenbideko printzipio orokorra. Orokorrean, eskubideak fede onaren eskakizunen arabera erabili behar dira.

Eskatutako gutxieneko kotizazio epea, salbuespenak izan ezik, beste baldintza batzuez gain, Gizarte Segurantzako prestazioak lortzeko eskubidea izateko.

Justizia Epaitegien eta Auzitegien aurrean prozesuko egintzetan aurkezteko, parte hartzeko eta esku hartzeko gaitasuna. Gaitasun hori duena prozesuan modu eragingarrian jarduteko gaitzen du.

Lanez kanpoko istripu, laneko istripu edo gaixotasun profesional izaera ez duen osasun alterazioa.

Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioak onetsitako Lan gaixotasunen ezaugarrietan eragile gisa agertzen den besteren konturako jardueretan hartutakoa eta lan gaixotasun bakoitzeko aipatutako ezaugarrietan adierazten diren elementu edo substantziek eragindakoa.
Nekazaritzako, Autonomoen eta Itsasoko Langileen Erregimen Berezietako norbere konturako lanetan, laneko gaixotasuntzat ondokoa joko da: egindako lanaren ondorio zuzena edo berehalakoa bada eta erregimen berezian sartzea zehazten duena.

Gehieneko laguntzak, laguntzen gehieneko kopurua edo zenbatekoaren muga, eta inola ere ezingo da oinarri arautzailearen %100etik pasatu, segurtasun neurriak, baliaezintasun maila handia eta ekintza terroristak direla eta sortutako ezohiko pentsioegatiko errekarguak izaten direnean salbu. Terminoa Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legeak urtero finkatzen duen gehieneko estalduri edo gehieneko zenbatekoari erreferentzia egiteko ere erabiltzen da.

Prestazio baten gertaera eragiletzat gertaeraren edo babestutako egoera baten jazoera bideratzen duen hura dela eta legeak edo arautegiak data zehatzean (adibidez, heriotza alarguntza pentsioetarako, adinaren betetzea eta lana uztea erretiro pentsioetarako, eta abar) finkatua izan den hura dela ulertzen da.

Gizarte Segurantako sistemaren osagarri diren borondatezko izaera duten aseguru modalitatea duten erakunde aseguratzaileak dira. Mutualisten, pertsona fisiko edo juridikoen, edo beste erakunde edo pertsona babesleen sari finko edo aldakorreko ekarpenen bitartez asegura dezakete.
Estaldura aldetik, pertsonenganako arriskuen aurreikuspenean, estal ditzakeen gertaerak heriotza, alarguntzea, zurztasuna eta erretiroa izan daitezke, kapital edo errenta prestazio ekonomikoak bermatuz. Halaber, prestazioak eskain ditzakete ezkontzagatik, amatasunagatik, seme alabengatik eta heriotzagatik. Eta istripu eta ezintasun seguru eragiketak egin ditzakete lanerako, gaixotasun, defentsa juridiko eta asistentziarako, hala nola, lanbidea burutzeko aldi baterako ezintasuna ekar dezaketen gertaera juridikoek eragindako beharrak askitzeko familiartekoei laguntzarako.

Bateratutako erregistroa, horren kudeaketa eta funtzionamendua INSSri dagokio; eta bertan sartzen dira izaera ekonomikoa duten gizarte laguntza publikoak, pertsonei edo familiartekoei zuzendutakoak (Estatuaren klase pasiboei, Gizarte Segurantzari, entitate ordezkatzaileei, Komunitatea Autonomikoen aurreikuspen erregimenari, Tokiko Korporazioei, eta orokorrean, baliabide publikoekin, guztiz edo erdizka finantzatzen diren erakundeei), betiere, bateraezintasuna eta gehieneko mugen finkapena zehazte aldera. Urtero, erakundeen, entitateen eta Erregistroaren barnean dauden enpresen katalogoa argitaratzen da.

Enpresaburuak egin beharreko derrigorrezko komunikazioa, bere zerbitzura dituen langileei edo langileari dagokienez, Gizarte Segurantzaren aurrean langile sartzen denean, edo norbere konturako lana hasten duenean, hurrenez hurren.

Langile batek enpresa uzten duenean, zein enpresaburuak edo norbere kontuko langileak lan jarduera uzten duenean nahitaez egin beharreko komunikazioa.

Gizarte Segurantzako Zerbitzu Orokorraren izaerarekin, Gizarte Segurantzaren Antolamendu Orokorraren, Gizarte Segurantzaren Erakunde Kudeatzailearen, Gizarte Segurantzaren Interbentzio Orokorraren eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren baitan dago funtzionalki bakoitzari dagokion eskuduntzaren proiektu eta programen arabera.
Gizarte Segurantzaren komunikazio eta informazio teknologietako Kontseilu nagusiak zehaztutakoaren araberakoak izango dira jokaerak. Besteak beste, esleituak ditu ondorengo betebeharrak: telekomunikazioetako eta informazio teknologietako sistemen zuzentze planak proposatzea eta lantzea; informazio sistemen sorrera, garapena eta aldaketa proposatzea; sistemaren datu base korporatiboak administratzea eta zaintzea, hala nola segurtasun eta isilpekotasun sistemena, eta abar.

Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioak behar bezala baimendutako elkarteak dira, irabazi-asmorik gabeak eta arauzko erregelamenduei atxikituta, eraginetarako erantzukizun mankomunatua onartzen duten enpresariek sortutakoak, Gizarte Segurantzaren kudeaketan laguntzeko helburua dutenak, legez esleitutako bestelako prestazio, zerbitzu eta jarduerei kalterik egin gabe. Gizarte Segurantzako kudeaketan lankidetzan aritzea ondokoetan gauzatuko da: lan-istripu eta laneko gaixotasunen kontingentzien kudeaketan lankidetzan aritzea; prebentzio eta errekuperazioko jarduerak egitea; kontingentzia arruntek eragindako aldi baterako ezintasuneko prestazioaren kudeaketan elkarlanean aritzea.
Enpresari elkartuen zerbitzuan dauden pertsonalaren gertaera komunetatik eratorritako aldi baterako ezintasunagatik laguntza ekonomikoa ere estal dezakete, hala nola, Autonomo edo Norbere Konturako Langileen Erregimen Berezien eta Gizarte Segurantzako Nekazaritzako Erregimen Berezian sartutako norbere kontuko langileen aldi baterako ezintasunagatiko subsidioak.

Pertsona bakoitza identifikatzen duen zenbakia; Gizarte Segurantzak esleitzen du Sistemarekin duen harremanerako.

Nortasun juridikoa duen Zerbitzu Komuna; bertan, finantza solidaritate eta kutxa bakarra printzipioak aplikatzeagatik finantza baliabide guztiak batzen dira. Funtsen, baloreen eta kredituen zaintza, eta Gizarte Segurantzaren Sistemaren betebeharren ordainketen eta eskubideen bilketen ardura orokorra daude bere esku.

Gizarte Segurantzaren Sistema egitura Erregimen Orokorraz eta Erregimen Bereziez osatuta dago; Erregimen Berezi horiek denbora eta leku aldetik edo ekoizte-prozesu motagatik bitxiak diren lanbide-jarduera batzuentzako daude finkatuta. Egun, Erregimen Bereziak ondorengoak dira: Itsasoko, Ikatz Meategietako eta Nekazaritzako Langileak, Langile Autonomoak, Etxeko Langileak eta Ikasleak (azken hori ez dago oso garatuta)

Gizarte Segurantzaren helburua langileari eta bere kargu leudekeen familiarteko edo antzekoei legeak aurreikusitako egoera eta gertaeren aurrean babes egokia eskaintzea da.

Batasuneko Zuzenbidean, kide diren bi Estatu edo gehiago bakarrik lot dit ditzakeen edozein bi aldeko edo alde anitzeko edozein instrumentuk, zein edozein alde bakarreko edozein instrumentu lotzen duena edo bi Estatu kide lot ditzakeenak Gizarte Segurantzaren alorrean, adarren zatiren batentzat edo osoarentzat, zein aipatutako instrumentuen testuinguruan bildutako edozein ezaugarritako hitzarmenak.
Orokorrean, bi edo Estatu gehiagoren arteko hitzarmena da (eta nazioarteko zuzenbideko beste pertsona batzuk). Itun hori beste herrialdean abian dauden eskubideak mantentzeko edo lortzeko da, gehienetan, horietariko bakoitzean dauden aseguru epeak guztira izanez, eta prestazioen karga guztia hainbanako formulapean banatuz prestazioak, herrialde bakoitzean kotizatutako denboraren proportzioaren arabera.

Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala (INSS) Erakunde Kudeatzailea da berezko izaera juridikoa duena, Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioari atxikia, Gizarte Segurantzaren Estatu Idazkariaren bidez. Bertako eskuduntzea Gizarte Segurantzako prestazio ekonomikoen kudeaketa eta administraziora heltzen da, Autonomia Erkidegoetako eskuduntzako zerbitzuek edo Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak kudeatzen ez dituzten kasuan salbu.
Zehazki, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak, besteak beste, ondoko eskumenak ditu: Gizarte Segurantzako Sistemak ematen dituen kontribuzio mailako prestazioetarako eskubidearen aitorpena eta kontrola, Estatuko Enpleguko Zerbitzu Publikoak langabeziagatiko babeserako dituen eskumenei eta Itsasoko Gizarte Institutuak Itsasoko Langileen Erregimenari buruz aitortuta dituen eskumenei kalterik egin gabe; ardurapeko seme-alabako prestaziorako eskubidearen aitorpena eta kontrola, eta ordainketa bakarrak hirugarren seme-alaba edo ondorengoa jaiotzeagatik edo erditze-anitzagatik; osasun-laguntzarako eskubidearen aitorpena; erakunde mailako Nazioarteko harremanak eta Gizarte Segurantzako Hitzarmenen negoziazioa eta exekuzioa; Gizarte-Prestazio Publikoen Erregistroaren kudeaketa eta funtzionamendua; sindrome-toxikoaren diru eta gizarte mailako prestazioen kudeaketa, eta abar.

Estatu eta probintzia mailan dauden kide anitzeko organoek kudeatutako Erakunde Kudeatzaileen kontrolean eta zainketan sindikatuen eta enpresarien elkartearen parte hartzea. (Ikusi “INSSren eta ISMren Kontseilu Orokorra eta Exekuzio-batzordeak").

Estatuaren Administrazioaren Parte Hartze Orokorraren dependentzia funtzionalpean, Gizarte Segurantzako sistema osatzen duten erakundeen kontabilitatearen kudeaketa eta zuzendaritza eta barne kontroleko erakundea da..

Ezinduak berriro hezteko eta bizkortzeko laguntzak, adinduentzako laguntzak, gizarte zerbitzuak eta IMSERSOren beste eskumen batzuk.

Lan-Istripu eta Laneko Gaixotasunen Mutua bakoitzak ordaintzen duena Gizarte Segurantzako Gizarte-Zerbitzuak eta Zerbitzu Orokorrak mantentzeko eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak deduzitzen duena Mutua bakoitzari hilean dagokion kuoten bilketa transferitzean. Urtero Lan eta Immigrazio Ministerioak ezarri ohi duen koefizientea aipatutako kuotei ezarriz zehaztu ohi dira Enpresa laguntzailek ekarpen horiek kuotekin batera sartu ohi dituzte.

Langileen oinarrizko eskubidea. Lan kontratua etetea ekarri ohi du horrek; ondorioz, hala nola, lan egiteko beharrak eta ordainsaria jasotzeko eskubidea, zein kotizatzeko betebeharra galduko du. Langilea alta bereziko egoeran egongo da.

Erkidegoko zuzenbidean, langile guztien, gizon edo emakume izan, banako eskubidea - eta, printzipioz, besterenezina -, lana uzteko, seme-alaba baten jaiotzarengatik edo adopzioarengatik.

Babesgabetasun egoeran dauden adingabeak, edo gurasoek edo tutoreek hori eskatuta, egoera larriak direla eta, adin txikikoak zaintzeko beharrezko babesa ematea helburu duen entitatea da. Babeseko egoeretako bat da, amatasunagatiko susidio bidez, langileek hartutako harrera egoera dela eta atsedenaldietan, eta oinarri arautzailearen %100aren baliokidea ordaindu ohi da. Adoptzio aurreko harrera zein iraunkorra babesten da, baita behin betikoa ere.

Gizarte Segurantzaren Sistemarekin langileak duen lehen harremana ezartzen duena.

Langilea Gizarte Segurantzako Sistemaren aplikazio alorrean lehen aldiz sartuta agertuko den data.

Lan-kontratuaren etendura aldian fetoaren edo langilearen osasuna babesteko arautzeko oinarriaren %75en baliokidea den subsidioan oinarritzen den laguntza ekonomikoa.Honakoak izan daitezke kasua: emakume langileak lanpostua aldatu behar duenean, hau da, bere egoerarekin bat datorren beste bat lan batean hasten denean, lanpostu hori teknikoki edo objektiboki posible ez den bitartean, behintzat, edo frogatutako arrazoiengatik eskatu ezin daitekeena.

Alta egoeran dauden langileek, zenbait kasutan ez-altan, subsiodiodunek, pentsionistek hiltzean, eskubidea izan dezakete honako laguntzak jasotzeko euren babespean dauden familiartekoentzat:
a) Heriotzagatiko laguntza. b) Alarguntzako biziarteko pentsioa. c) Zurztasun pentsioak. d) Gaixotasun profesionalagatik edo lan istripu baten ondorioz gertatu baldin bada oroharreko zenbateko kalte-ordainketa berezia. e) Biziarteko pentsioa edo, dagokionean, familiartekoentzat aldi baterako subsidioa.

Heriotzagatiko eta biziraupenagatiko prestazioetariko bat da; 30,05 euroko oroharreko zenbatekoan datza, gastuak ordaindu dituenari ehorzketa gastuei aurre egiten laguntzeko. Aurkakoa frogatu ezean, gastu horiek ordena honen arabera ordaindu direla aurreikusten da: Bizirik iraun duen ezkonlagunak, hildakoarekin bizi izan diren seme-alabek eta senideek.

Baja hartutako langileek edo beste egoera jakin batzuetan afiliatutakoek Gizarte Segurantzarekin izenpetutako ituna, eroste bidean dituzten eskubideak mantentze aldera, aurretik ordaindutako kuoten eraginak galdu gabe.

Erakunde publikoek edo pribatuek eskainitako Osasun Laguntza, Gizarte Segurantzaren Administrazioko Erakundeekin egindako hitzarmenaren arabera eta eskuduntza duten Ministerio Sailek onartutakoak.

Erretiro eta gaixotasun arrunt edo besteren kontuko langileen kasuan altan ez dagoenean lanez kanpoko istripuaren ondorioz ezintasun irunkorreko pentsioen oinarri arautzailea kalkulatzeko hartu beharreko epean, kotizatu beharrik izan ez den hilabeteak azaltzen dira, hutsune horiek kalkulu hori egiteko bakarrik sartzen dira, momenturo dagoen Erregimen Nagusiko gutxieneko oinarriarekin.

Araututako ikatz meatzaritza ustiapenen jarduera, zenbait alderdi zehatzetan Ikatz Meatzaritzarako Gizarte Segurantzaren Erregimen Bereziak arautuko duena.

Erakunde Kudeatzailea, izaera publiko eta ahalmen juridikoa duena erretiro eta ezintasun pentsioak kudeatzeko, asistentzia mailan (Autonomia Erkidegoek burutuak), hala nola Gizarte Segurantzako Sistema prestazioen zerbitzu osagarriak, eta migrazio gaietan beste eskuduntzeak.

Latinezko esaera; besteren konturako langileak lanera joaten edo lanetik itzultzen jasan duen lan istripua adierazteko erabiltzen dena. Norbere konturako Langileen Erregimen Berezian dagoen langilearentzat egoera hori ez da hartzen lan istriputzat. Ezintasun iraunkorra: Langilearen egoera. Emandako tratamendua egin eta medikuaren alta jaso ondoren anatomia gutxitze edo funtzional larriak dituena, erabaki objektibo bat eta azkenekoa izan daitekeen erabakia ekar dezakeena, lanerako ezintasuna eman diezaiokena edo gutxitu. Ezintasun mailaren arabera (partziala, totala, absolutua edo elbarritasun handia) kopurua alda daitekeen laguntza jasotzeko eskubidea ekar dezake. Lan erlazioen ezabatzearen ondorioa da, ezintasun iraunkor partziala denean salbu eta, ezintasun iraunkor totala denean, lan erlazioen esekitea ebazten denean, lanpostua gordez.

Interesdunen eta interes pertsonal eta zuzenekoa adierazten duten pertsonen eskubidea, Administrazio Erakundeek informazioa ematekoa, euren inguruko datuei dagokionez.

Goi mailako kide anitzeko organoa, hori bilduta dauden Erakunde Kudeatzaileen kudeaketaren kontrolean eta azterketan parte hartzeko, guztiak kopuru beretan(13); Osasun Publikoko, Sindikatuetako eta Enpresa Erakundeetako ordezkariek osatzen dute.

Prozeduraren izapideak egin ondoren, eta ebazpenaren proposamena idatzi aurretik, interesdunari jakinarazten zaio, bere alegazioak egin eta bere ustez egokiak diren ziurtagiriak eta agiriak aurkez ditzan, hamarretik hamabost egunerako epean. Zenbaitetan, espedientean agertzen diren zenbait informazioren edo datuen eskubidea ezin daiteke erabili. Izapidea egin dela ulertuko da interesdunak, epea amaitu aurretik, alegazioak egiteko edo agiri eta ziurtagiri berriak aurkezteko asmorik ez duela jainarazten badu, eta, gainera, entzunaldiaren irizpidea alde batera utzi ahalko da prozeduran agertzen ez direnean, eta ebazpenean interesdunak emandako beste alegazio eta proba batzuk eta beste jarduera batzuk kontuan hartzen ez badira.

Elkar konektatuta dauden sare eta ordenagailuen multzo handia, non mota guztietako informazioa truka daitekeen.

Izen hori dute onuradunari ordaindu ez zaizkion onartutako prestazio horiek; horretarako hainbat arrazoi izan daitezke: onuraduna hil delako, edo eraginkor egiteko aginduak eman ez delako. Lehen kasuan, onuradunei zuzenbide zibil bidez egiten zaie ordainketa, orokorrean, INSSren Lan Zuzendaritzaren aurrean jarraitutako prozedura baten bidez. Bigarren kasuan, jasotakoaren eskubidea epemugaren urtean iraungitzen da.

Horretara aurreikusitako epean prestazioak jasotzeko eskubidea galtzea edo indargabetzea (oroharreko zenbatekoan dauden prestazioen esleipena jakinarazi denetik urte beteko epean eta hilerokotasunaren epemugatik aldian aldiko prestazioak). Epe horrek ez du etenik onartzen.

Eskubide publikoak dituen erakundea, berezko izaera juridikoa duena eta Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren babespean, eskuduntza bikoitza duena. Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzaren Erregimen Bereziaren kudeaketa eta itsas arrantzako sektorearen arazo sozialak.

Kide anitzeko organoa, legean aurrez ikusitakoa eta Gobernuak araututakoa ordezkaritza legegile bidez, Administrazio Publikoaren, Sindikatuen, Enpresa Erakundeen eta Zuzenbide Publikoko Korporazioen (Arrantzaleen Kofradien Federazio Nazionala eta Espainiako Merkataritzako Ontzidiaren Ofizialen Elkargoa) ordezkariak agertzen diren Erakunde Publikoen kudeaketaren kontrol eta zainketan parte hartzeko.

Itsasoko Gizarte Erakundeek garatzen dituzten jarduerak, itsasoko langileen ongizateari eta bere onuradunei zuzendutakoak, baita langile horiek nazioko portuetan eta atzerriko portuetan daudenean eman beharreko laguntza ere.

Prebentziozko eta berariazko laguntzazko osasun-jarduerak barne hartzen dituen programa, funtsean, itsasoko langileentzat: mediku-azterketak, ontziratu aurretik, osasun-prestakuntza, Zentro Radio-Medikoa, atzerriko Laguntza Zentroak eta Osasun Ontziak.

Interesdunari bere eskubideengan eta interesengan eragina duten ebazpen eta jarduera adiministratibo guztiak jakinarazi behar diren jarduera, Legeak xedatutako baldintzen eta zehaztapenen arabera.

Egindako jardueraren kode erakusgarri bakoitza, Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionalean bilduta agertzen direnak (EJSN-93).

Langabezi prestazioen eskatzaileak edo onuradunak lortzen duena da; hau da, lana modu aktiboan bilatzea, lan egokia onartzea eta bere lan jarduera handitzeko sarrera, birmoldaketa, trebakuntza, orientazioa, informazioa eta motibazioa sustatzeko jarduera espezifikoak hartzen parte hartzea.

Komunitateko Zuzenbidean, talde zehatz bati zuzendutako neurriak, baztertze egoera aurrez ikusi eta bertan behera utzi nahi dena, edo aurretik dauden jardueretatik, portaeretatik eta egituretatik eratorritako desabantailak orekatu nahi dituenak (zenbaitetan, "diskriminazio positibo" deitzen zaio horri).

Eskubide subjektibo publikoa, prozesu aurrekoa, jurisdikzio tutoretza espezifikoa izatekoa, eta interes juridiko zehatz baten ingurukoa, Botere Judizialaren eskuduntza duten organoen parte hartzea eskatzen duten legeek esleitzen dutena.

Bi jarduera edo gehiagotan lan egiten duen langilearen egoera eta horrek behartzen du langilea GIzarte Segurantzako hainbat erregimenetan egotea; hori dela eta, Erregimen bakoitzak finkatuta dituen betebeharrak biltzen dituen hartu behar da kontuan.

Enpresak, bezeroek bere produktu edo zerbitzuarekin gogobetetasun handiagoa lortzeko, abian jarri behar dituen kontzeptuen eta praktiken multzoa.

Lan istripu edo gaixotasun profesionalak eragindako eta betiko izaera duten baina ezintasun iraunkorra izatera iritsi gabe langilearen osotasun fisikoaren aldaketa edo murriztapena ekartzen duten deformazio, mozketa eta lesioak jasotzen dituen kuadroa, hala nola, bakoitzari dagokion oroharreko prezioan kalte-ordainak.

Gizarte Segurantzaren prestazioen finantzaketa Sistema. Horren bidez, pentsioen eta subsidioen zenbatekoa langilek laneko bizitza osoan egindako banako ekarpenak kapitalizatuz kalkulatu ohi da.

Besteren kargurako langileen onura. Benetako kotizazio epetzat lan eszedentziako lehen urtea hartzen duena, lanpostua gordetzen delarik, seme alaben zaintzarako, berezkoak izan zein adopzio edo harrerakoak, preadopziokoak zein betikoak. 

Bereziki horretarako aurrez ikusitako eta legeak horrela xedatutako ebazpenen aurkako aparteko helegitea; horren helburua Auzialdiko Auzitegiek egindako legea ondo aplikatzen dela kontrolatzea eta jurisprudentziako doktrina sortzea da, irizpide desberdinak bateratuz, eta prozesuak izapidetzeko unean Konstituzio bermeak betetzen direla zaintzea.

1963ko ekainaren 25eko Aginduan bilduta dagoen ebazpena, data horretan 1963ko uztailaren 17ko 56/1963 Dekretuan (EAO 17. zk) ezarritako Kotizazio Taldeen Lan Ordenantzetan zeuden kategoria profesionalak parekatu zituena. Hitzarmen kolektiboz edo arauz kategoria profesional bat sortzen denean, Diruzaintza Nagusitik eskatu eta beharrezko asimilazioa lortzen da.

Edozein titulu dela eta, beste norbaiten eskubidean ordezkatu duen edo subrogatu duen pertsona.

Norbaitek duen eskubidetik eratorritako pertsona (eskubideduna edo kausatzailea)

Enpresaburu bakoitzari esleitzen zaizkion kontuko kode zenbaki guztiak dira; Gizarte Segurantzako Sistemaren baitan agertu behar diren jarduerak eta erregimenak identifikatzeko balio dute.

Diruzaintza Nagusiak enpresaburuari ematen dion izen emate zenbaki bakarra da. Zenbaki hori banakoa edo taldekoa izan daiteke, eta Gizarte Segurantzako Sistemako erregimenean dagokion identifikazioa egiteko balio du, lurralde nazionalaren barnean, edozein lan jarduera hasteko unean.

murrizketak kuoten likidazioetan, oinarria zuzenduz, tasa txikiagotuz, kuota murriztuz edo hobaria emanez, legez edo arauz baimendutakoak. Gizarte Segurantzaren ordainketetan egunean dauden ordainketaren arduradunek bakarrik aplika dezakete, irabazi horiek ematen diren unean.

Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskatzailetzak idatzitako dokumentua. Gizarte Segurantzaren zorrengatik kitapen espedienteak tramitatzen ditu (afiliazio eta alta hutsak, kotizazio aldeak, eta abar).

Kotizazio ehunekoari edo tasari aplikatuta, Gizarte Segurantzan sartu beharreko kuota murrizten du. Araudiaren arabera zehaztutako egoeraren edo gertakizunen batetik edo batzuetatik kanpo geratu diren enpresen edo Osasun Languntzan eta Aldi Baterako Ezintasunaren (gaixotasun arruntetik edo lan arlokoa ez den istriputik eratorritakoak) kudeaketan euren borondatez lan egiteko baimen duten enpresen guztizko kuotari edo Hitzarmen Berezia izenpetzen duten langileei aplikatu ohi zaizkio.

Itsasoko langile jakin batzuen kotizazio-oinarrian aplikatuta, Gizarte Segurantzari sartu beharreko kuota murrizten duen zatia. Kontingentzia arruntengatiko eta langabeziagatiko kotizazio-oinarriari aplikatzen zaio.

Orokorrean, langileak eskatutako lanbidea eta bere ohiko lanbideari edo bere gaitasun fisikoaren eta trebakuntzakoen araberakoa den beste edozein ogibide da. Edonola ere, kokamendu egokia izan ohi da langileak egin duen azken lan jardueraren bera den edozein, horren luera hiru hilabetekoa edo gehiagokoa denean.

Denentzako moduko araua, derrigorrezkoa, nolanahi ere, eta Estatu kide bakoitzean zuzenean aplika daitekeena. Aginte nazionalen parte hartzerik gabeko ondorioak sortzen ditu eta partikularrek, harreman juridikoetan, alega dezakete

Kide diren estatuetan 1000 langile edo gehiago eta gutxienez kide diren bi estatutan bakoitzeko 150 langile edo gehiago dituen enpresa oro.

Borondatezko diru bilketa epean Gizarte Segurantzarekin dauden zorrak iraungitzeko modua da (partzialki edo erabat). Zorrak onartutako kreditu bidez baliogabetu, ordaindu eta jakinaraz daitezke.

Demandatuak auzi-jartzailearen aurka finkatutako pretentsioa, auzi-jartzaileak hasitako prozesuaren aukera aprobetxatuz. Salaketari erantzutekoan jartzen da, baina ekintza independentea da, demandatua hasierako auzi-jartzailearen aurkako demandatzaile izatera igarotzen da.

Enpresaburuaren eta langilearen akordioak har dezakeen forma bakoitza; beraz, langilea, enpresaburuak hala aginduta eta bere zuzendaritzapean, ordainsari baten truke, zerbitzu jakin batzuk egitera behartuta dago.

Termino horiek prestazioei aplikatu ohi zaizkie, Gizarte Segurantzako Sistemak egindako kotizazioei buruzko zenbatekoa kalkulatu edo ez. Kontribuzio modalitateak izaera nagusiki profesionala du, langileen babesari zuzendua. Laguntza modalitatea, aldiz, errekurtso gabezia edo eskasia egoera ziurtatuz, Gizarte Segurantzaren Sisteman inoiz kotizatu ez dutenentzat edo kontribuzio mailako prestazioetarako eskubidea izateko adina kotizatu ez dutenentzat izango da. Laguntza modalitateko pentsio eta esleipenak Estatuko Aurrekontu Orokorretako Legean ezartzen dira.

Langileen eszedentzia aldian lanpostua gordetzen duen eszedentziaren lehen urtean, familia prestazioak, legedia aplikagarriarekin bat etorriz, seme-alaba bakoitzaren zainketak, nahiz berezkoa nahiz adoptatua edo harrera emandako adin txikikoarenak, egin ahal izatea du helburu. Familia harrera iraunkorren edo adopzio aurreko harreren kasuan edo beste familiarteko batzuen zainketan, kotizazio eraginkorreko alditzat hartuko da, honako prestazioen kasuan bezalaxe: erretiroa hartzeagatik, ezgaitasun iraunkorragatik, heriotzagatik edo biziraupen eta amatasunagatik. Kotizazio eraginkortzat hartua den aldi horrek 15 hilabeteko iraupena izango du eszedentzia eskatzen duen pertsona horretako familia unitateak familia ugariko kategoria orokorra baldin badu, edo 18 hilabetekoa kategoria berezia baldin badu.

Gizarte Segurantzako kuotak zehazteko eta diru sarrera egiteko balio duten inprimakiak, ezarritako baldintzen arabera bete behar direnak.

Gertakizun arruntetarako kotizazio oinarriek, dena den, gutxieneko eta gehieneko zenbatekoen artean egon behar dute, langilearen kategoria profesionalari dagokion kotizazio taldearen arabera.

Enpresaburuei kuoten sarrera erantzule gisa esleitzen zaien 11 digitutako zenbakia, Gizarte Segurantzaren kargura dagoen erregistroan modu egokian identifikatzeko baliagarria da zenbakia (ugazaben eta izen emate zenbaki zaharren baliokidea da)

Sailkatutako talde bakoitza, Gizarte Segurantzako kotizazioari dagokionez, lan arautegi ugarietan dauden kategoria profesionalak.

Kotizazio oinarriaren gainean aplikatutako ehunekoa, Gizarte Segurantzan sartu beharreko kopurua edo kuota zehazten du.

Enpresaburuei eta langileei ezarritako kontribuzio betebeharra, Gizarte Segurantzaren karga ekonomikoak mantentzeko.

Legeak ezarritako zenbatekoa. Salbuespenak salbuespen, benetako soldatarekin bat egin behar du. Horren gainean ezarriko da kotizazioaren ehuneko edo tasa, eta emaitza, Gizarte Segurantzan sartu beharreko kuota izango da.

Kontribuzioei, kotizazioei eta beste zerga batzuei buruzkoa

Ordaindua izateko lehentasuna dutenak dira, beste batzuek baino lehen, zordun komunaren ondasunekin. Enpresaburuaren kargu dauden prestazioek Gizarte Segurantzako kuoten eta zenbait soldata kredituren izaera hori dute.

Zordun bakarraren hainbat hartzekodunen kredituak ordaindu behar diren lehentasun-ordena.

Kudeaketa Sanitarioko Institutu Nazionala (KSIN) Gizarte Segurantzako Erakunde Kudeatzailea da, berezko izaera juridikoa duena eta Kontsumo eta Osasun Ministeritzari atxikia, Alta Inspekzio eta Osasun Sistema Nazionalaren Kohesio Zuzendaritza Nagusiaren bitartez (Osasun Idazkaritza Nagusiaren menpe dagoena), Ceuta eta Melillako Hirien alorrean Gizarte Segurantzako osasun prestazioen kudeaketa atxikitzen zaiona. Osasun asistentziaren kasuan eskuduntzeak, desagertutako Osasun Institutu Nazionalari izendatzen zitzaizkionak lehen, Autonomia Erkidegoetara pasatu dira.
Konstituzioaren arabera, Estatuak bakarrik du eskuduntza kanpo osasunaren, Osasungoaren oinarri eta koordinazio orokorraren, farmazia produktuen arloan, hala nola, Gizarte Segurantzako erregimen ekonomiko eta oinarrizko legediaren gainean, Autonomia Erkidegoen zerbitzuen burutzean kalterik eragin gabe.

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak hainbat probintziatan lan zentruak dituzten enpresei ematen dien baimena, bakar batean kotizazio-bilketarekin erlazionatutako kudeaketa administratiboak egin ditzaten.

Enpresaburuek derrigorrez zein zenbait prestazioren ordainketa eskuordetuko ordainketa gisa onartutako kudeaketako parte hartzea da (Aldi Baterako Ezintasuna, Langabezia Partziala eta abar), gogoz (Lan Istripuen eta Lan Gaixotasunen kasuan, Gizarte Segurantzako Gaixotasun Profesionalek eta Lan Istripuen Mutualitateek egin ohi duten moduan) edo Osasun Laguntza eta Aldi Baterako ezintasuna bere gain hartzea eskatzen duten enpresaburuek egindakoa (eta ezarritako baldintzak betetzen dituztela eta, horretarako baimena badute).

Enpresaburuek eta langileek eman behar duten kotizazio oinarriaren zenbatekoa edo zatia, eta aipatutako oinarriaren gainean ezartzen den tasatik edo ehunekotik zehazten dena.

Ordainketa atzerapena: Gizarte Segurantzaren zorren ordainketa sistema. Araututako epez kanpo diru sarrerak egiteko, interesei atxikirik, eta interesdunei aukera ematen die kontuan hartzeko, eraginkortasunerako baldintzak betetzen badu, jakinaren gainean egoteko.

Gizarte Segurantzako kuota abonuen betebeharra ezabatzeko beharrezko epea. Iraupena lau urtekoa izanik.

Kotizatzeko betebeharra duten pertsonek duten eskubidea, okerreko zenbatekoak sartu dituztenen, baldin eta kuota horiek sartu eta hurrengo egunetik hasita, 4 urteko epean egiten badute erreklamazioa.

Zenbait Gizarte Segurantzako erregimenetan eta Klase Pasiboetan egindako kotizazio epe guztien batura, baldin eta gainjartzen ez badira, prestazioak eskuratzeko eskubidea izateko eta mantentzeko. Orokorrean, Gizarte Segurantzaren erregimen publiko ugariei egindako kotizazio multzoa da, prestazioak eskuratzeko eskubidea onartzeko.

Gizarte Segurantzako kuotak zatikatzeko jarduera edo ondorioa. Ez da luzapenaren gauza bera, hori ordainketaren atzerapena baita. 

Gizarte Segurantzaren oinarrizko printzipioa, legez aitortutakoa, baliabideen diru-bilketaren kudeaketa funtsen zaintzak eta funtsen, baloreen eta kredituen zainketa Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian zentralizatzen dutena.

Iraupen mugatuko prestazio publiko ekonomikoa.

Erregimen juridikoa; horren bidez zehazten da kasu bakoitzean laguntza jakin bat ordaintzera behartuta dagoen pertsona. Gehienetan, eskatutako betebeharrak bete direnena, Erakunde Kudeatzaileak, Lan-istripu eta Lanbide-gaixotasunen mutualitateak edo enpresa lagutzaileak izan ohi du ardura osoa. Hala eta guztiz ere, betebehar horiek ez direnean betetzen (afiliazio falta, alta eta kotizazioa), araua bete ez duen enpresaburuari ere egotz dakioke ardura.

Jurisdikzio ordena. Botere Judizialaren Lege Organikoak eskumenak eman ohi dizkio eta Gizarte Segurantzako zein Lan Zuzenbideko arauak funts material gisa dituzten eta sor daitezkeen pretentsioetatik ezagutzeko. Lan arloko Epaitegia: Jurisdikzio ordena. Lan arloko epaitegiari esleitutako materialari buruzko zuzeneko ezagutza izateko, goragoko erakunderen bati esleituak ez daudenean (lehenik Auzitegi Nazionalari eta Auzitegi Nagusiari esleitutakoak direnak). Lan arloko Epaitegian instantzia zein exekuzioa aztertuko dira.

Lan istripua izango da langileak besteren konturako edozein lanetan edo horren ondorioz jasandako gorputzeko lesio oro. Nekazaritzako Erregimen Berezietan besteren konturako lanetan, langile autonomoen kasuan eta Itsasoko langileen kasuan, lan istripua izango da bere kontura egiten duen lanaren ondorio zuzena eta berehalakoaren emaitza dena eta erregimen bereziaren alorrean bera sartzea xedatzen duena. Gainera, legeak hainbat presuntzio eta iritzi xedatzen du lan istripu kontzeptua zehazteko.

Laneko istripuen arriskuak eta lanbide gaixotasuneko arriskuak estaltzeko ordaindutako kuotak. Hainbat jarduera, industria eta zereginetarako desberdinak dira. Primak zehazteko ehunekoen tarifa aplikagarria dago finkatuta.

Langile bakoitzaren taldea da eta langile talde jakin bat identifikatzen duten ezaugarriak biltzen ditu.

Enpresaburuaren eta langilearen arteko hitzarmena; langileak enpresaburuarentzat eta horren zuzendarizapean, zenbait zerbitzu eskaintzeko betebeharra hartzen du, eta, trukean, ordiana jasotzen du.

Derrigorrez lan-administrazioko agintaritzaren aurrean horrelako gisa izena eman beharra duen antolaketa berezia duen ekoizpen unitatea da.

Nekazaritza Erregimen Bereziko Kotizazioa, nekazaritza lanetan langileak kontratatzen dituzten enpresaburuek egiten dutena. Lanegun bakoitzeko (urtero zehazten direnak), kotizazio oinarriari ehuneko edo tasa bat aplikatzea datza.

Lan kontratu bat egin duen pertsona, eta kontratu horretan, egunean, astean, hilabetean edo lanaldi osoko langile baten lan jardunaldiaz azpiko urtea (enpresa eta laneko gune bera, lan kontratu mota berarekin eta lan berbera edo antzekoa). Lan kontratu mugagabea edo edo iraupen jakineko lana ados daiteke.

Lan Arloko Epaitegi eta Auzitegien aurreko izapide eta ekintza judizialak, aldeen arteko auzien ebazpenetara zuzendutako (langilea, enpresaburua, Gizarte Segurantzako Erakundeak eta abar), salaketaren aurkezpenetik epaia eman arte.

Ikuskapen jarduera baten ondorioz gertatzen dena.

Gobernuak Langileen Estatutuarekin bat eginda, urtero adierazten duena. Jarduera guztientzat aplikatzen da, sexuan eta langileen adinean bereizketarik egin gabe. Hilekoa baino altuagoak diren epemugen pertzepzioen hainbanaketarekin igoz, Gizarte Segurantzaren gutxieneko kotizazioaren oinarria osatzen du.

Lan harremanaren amaiera eta horiek dokumentu bidez justifikatzea. Beste batzuekin batera, derrigorrezko baldintza da Gizarte Segurantzako zenbait prestazio eskuratzeko eskubidea izateko.

Lan-istripu eta laneko gaixotasunengatiko kotizaziorako, lanean jardutea lan bat egitean datza, erabat identifikatutakoa, hainbat jardueren parekoa eta honen arriskuak ez du zertan bat etorri enpresaren jarduerarekin.

Administrazio-prozeduretan, epeak egunez egun adierazten direnean, horiek lanegunak direla ulertzen da, zenbaketatik igandeak eta jaiegun izendatutakoak baztertuz. Prozesu judizialetan, abuztuko egunak ez dira lanegun gisa hartzen, lege prozesalen bidez premiazkotzat jotzen diren jarduera judizialetarako izan ezik.

Istriputik eratorritako lesioa edo osasun asaldura, baldin eta ez bada egindako lanaren ondorio. Babes ekintza dagokio, gaixotasun arrunta izango balitz bezalaxe, kotizazioko aurre epea beharrezko izan gabe, erabateko ezintasun iraunkorreko edo elbarritasun handiko, edo heriotzako edo biziraupeneko pentsioetara sarbidea izatea izan ezik, ez-alta egoeretatik abiatuta.

Lan egin dezaketenek eta lan egin nahi dutenek beren lanpostua galtzen dutenean edo lan jardunaldia murrizten zaienean babestutako egoera, eta laguntza ekonomiko posible bat emateko eskubidea dutenean, bai diru-laguntza gisa, baita subsidio gisa ere.

Norberaren edo besteren konturako lan egiten duen pertsona natural oro, Gizarte Segurantzaren Sistema osatzen duten erregimenen aplikazio eremuko parte izatea zehazten duena.

Derrigorrezko Gizarte Asegurua, 1919an sortu zena eta egun iraungita dagoena, 16 eta 65 urte arteko soldatapekoentzat pentsatuta, hots, ordainsariaren muga jakin bat gainditzen ez duten soldatapekoentzat; bertan, zahartzaroa adinagaren ondorioa den baliazintasun gisa hartzen da. Arau iragankorrak jarraiki, Langilearen Derrigorrezko Erretiroaren afiliatu gisa agertuko liratekeenek Zahartzaroko eta Baliaezintasuneko Derrigorrezko Aseguruaren (ZBDA) laguntzak jasotzeko eskubidea dute, betiere, aseguru horren legediak eskatutako baldintzen arabera, eta interesdunek Gizarte Segurantzaren Sistema osatzen duten Erregimenen kargurako diren pentsioetarako ez dute eskubiderik izan behar.

Enpresak, denboraldi baterako, lan-jardura bat egitera beste herrialde batera bidaltzen duen langilea.

Onuradunak duen eskubidea araudiek ezarritako kasuetan osasun zerbitzu publikoetako medikua hautatzeko.

Medikuaren alta bidez, aldi baterako ezgaitasun egoeretan egiten den jakinarazpen medikua; langilearen errekonozimendu ondoren egiten da, eta lanerako gaitasun osoa zehazten du. Osasun laguntzako alta medikuak eta aldi baterako ezgaitasunaren iraupenaren gehienezko epea agortu izana ere gertatu ohi dira, ezgaitasun iraukorreko prozeduraren izapideak egiten haste aldera. Altaren parte medikua Osasun Zerbitzu Publikoko, GISNko edo Lan Istripuen eta Gizarte Seguratzaren Gaixotasun Profesionalen mutalitateko medikuak egin ohi du.

Medikuaren adierazpena, baja parte medikoaren bitartez. Osasun Zerbitzu Publikoko fakultatiboak egina, edo Gizarte Segurantzako Lan-istripu eta Gaixotasun Profesionalen Mutuakoak, laneko baja, eta dagokionean, aldi baterako ezintasunagatik laguntza ekonomiko baterako eskubidea adieraziko duena.

Beste lagun baten laguntza beharreko egoera, bizitzako oinarrizko jardueretarako eta gainerakoekin harremanak izateko.

Ordainsari baten truke, enpresaburu baten edo hainbaten bidez merkataritza eragiketetan parte hartzen duena, egindako eragiketen arriskua kontuan hartu gabe.

Herrialde batetik bestera, kokatzeko, lekualdatzen diren pertsonak

Bere bizilekukoko Estatua ez den beste Estatu kide bateko eskualdean lanean diharduen langile oro, bere bizilekura egunero edo gutxienez, astean behin itzultzen dena; hala eta guztiz ere, Estatu kide bereko eskualdean edo beste Estatu kide batean, enpresaren buruan dagoen mugaz gaindiko langileak mugaz gaindiko langilearen kalitatea mantenduko du lau hilabete baino gehiagokoa ez den denboran, baita buru gisa iraungo duen denboraldian egunero edo gutxienez, astean behin, bere egoitza lekura itzuli ezin duenean ere.

Nekazaritzako Erregimenaren barnean, nazio mailan, oinarrizko lan gisa nekazaritzako, basoko edo abelazkuntzako zereginak egiteaz arduratzen diren langileak daude

Gizarte Segurantzako sistemaren baitan, enpresaburuen fitxategiaren baitan, egoera edo eskubide jakin bat identifikatzen duen zenbakia da.

Gizarte Segurantzako laguntza ekonomikoen kalkuluan sartzen diren eragileetako bat da. Zenbateko bat ezarri edo kalkulu formula baten bidez ateratzean datza (laguntza bakoitzeko zehazten diren epean kotizatutako oinarrien arabera zehaztua). Horri eransten zaizkio laguntza ekonomiko bakoitzean zehaztutako ehunekoak, onuradunak jaso beharreko azken zenbatekoa lortzeko.

Ordainketan datzan nahitaez laguntzeko modua, aldi baterako ezgaitasunari dagozkien prestakuntzen Entitate kudeatzailearen eskuordetze bidez.

Komunitateko Zuzenbidean, balio bera esleitzen zaion lan batentzat edo batzuentzat, elementuetan edo ordainketa baldintzetan, edozein baztertze egoera (arrazagatikoa edo genero arrazoiengatik egindakoa) bertan behera uztea esan nahi du.

Burutzeko aukera erabakia izan diren haiek lanaldi partzialeko kontratuan hitzartutako ordu arrunten gehigarri gisa Langileen Estatutuan ezarritako erregimen juridikoaren arabera egingo da, eta dagokionean, hitzarmen kolektibo sektorialaren arabera edo hauek izan ezean, behe alorrekoaren arabera. Arau bereziei lotuta daude.

Aldizkakoa ez den prestazio ekonomikoa, aldi bakarrean ordaintzen dena, arauak hala xedatutako gertakizunen eta behar egoeren truke (baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorrak, ezintasun iraunkor partziala, kalte ordain berezia oroharreko zenbatekoan lan istripuen ondorio izan den heriotzagatik edo gaixotasun profesionalen ondorio, eta abar).

Pentsioaren zenbatekoari gehitzen zaion zenbateko osagarria, bere kontribuzio modalitatean, legez ezarritako gutxieneko zenbatekora iristen ez denean, onuradunak kapital edo lan errenta pertsonala eskuratzen ez badu, edo jasota, Estatuaren Aurrekontuen Legean urtero ezartzen den zenbatekoa baino handiagoa ez denean.

Langileena eta pentsiodunena, eta euren zainpeko senideena, izatezko babestuak barne, arauek ezarritako baldintzetan, edukietan, modalitateetan eta iraupenean tratamendu medikua eta farmaziakoa jasotzeko eskubideak. Zerbitzu hori Komunitate Autonomoetako Osasun Publikoko Zerbitzuek eta Ceutako eta Melillako Osasun Kudeaketako Institutu Nazionalak eman ohi dute. Baliabide nahikoa ez duten lagunek eta atzerritarrek ere osasun laguntza jasotzeko eskubidea dute; atzerritarren kasuan, Espainian atzerritarrek dituzten eskubide eta askatasunak zein horien gizarte integrazioa arautzen dituen Legean ezarrita dauden baldintzen arabera.

Osasun Administrazio Autonomikoek eta Osasun Kudeaketaren Institutu Nazionalak eskualdean bizi diren eta osasun laguntza publikoaren eskubidea bermatua duen pertsonei igorritako administrazio dokumentua, informatika euskarria duen. Osasun txartel indibidualak, eskumeneko edozein osasun administraziok igorritakoak, Osasuneko Sistema Nazional osorako balioko du, eta indarrean dagoen legediak aurreikusitako terminoetan sistemaren osasun zerbitzu eta osasun zentroetarako sarbiderako aukera emango du. Baliotasuna eta erabilgarritasuna lurralde nazionalera soilik mugatuko da. Bakoitzaren datu normalizatuak edukitzeko asmoz, Osasunaren Sistema Nazionalaren erabiltzaile gisa, osasun laguntza eskubidera eta osasun administrazio igorlera sartzeko titulua aparte utzita, osasun txartel orok oinarrizko datu komunak dituzte eta Osasunaren Sistema Nazionalean herritar bakoitzarentzako indentifikazio kode pertsonal bakarra izango dute. Osasun txartel indibidualak, modu normalizatuan eta ikusgarrian, honako datuak izango ditu: Txartelaren osasun administrazio igorlea; txartelaren titularraren izen-abizenak; txartela igortzen duen osasun administrazioak izendatutako indentifikazio kode pertsona; farmazia laguntzaren modalitatea eta Osasunaren Sistema Nazional osoan baliagarritasuna adierazten duen legenda. «Txartel honek Osasun Sistema Nazional osoaren zerbitzurako sarbidea ahalbidetzen du

Arrantzan tipikoa den erretribuzio sistema da. Bertan, arrantzako zenbateko gordinak osatzen duen «mendi handitik» kentzen dira enpresariaren irabaziak eta gastu jakin batzuk, eta «mendi txikia» gelditzen da; hor gelditzen dena arrantzaleen artean banatzen da, bakoitzaren paperaren arabera, eta adostutako partearen proportzioan.

Borondatezko aurreikuspena eta aurreikuspen askea duten erakunde gisa agertzen dira, pertsonen eskubidea zehazten dutenak, eta euren aldera, erretiro garaiko, biziraupenerako, zurtasunerako edo baliaezintasunerako kapitalak edo errentak hartzen dituzte; izaera pribatukoa; derrigorrezko Gizarte Segurantzaren sistema halabeharrezkoaren osagarria izan daitezke ala ez, baina derrigorrezko Gizarte Segurantza ez dute inoiz ordezkatzen. Arauak diskriminazioarik ezaren printzipioa finkatzen du, kontratazio ahalmena edo lotura baldintzak betetzen dituen edozein pertsona fisiko planaren parte hartzailea izan daitekeela bermatuz.

Gizarte Segurantzaren laguntza ekonomikoak dira, aldizkako ordainketakoak eta orokorrean, bizitza osoko iraupena izan ohi dute edo onuraduna aurretik erabakitako adinera iristen den artekoak izan ohi dira. Kontribuzio modalitatekoak (egindako kotizazioen aldeko eskubidea onartzen denean) edo kontribuziorik gabeko modalitatekoak izan daitezke (errentarik ez denean edo nahikoa diru-sarrerarik ez denean eta legeak finkatutako gainerako baldintzak betetzen direnean).

Kontribuzio modalitatean, urtearen hasieran, Gizarte Segurantzaren pentsioak eguneratzea, urte horretarako aurreikusitako kontsumorako prezioen indizearen arabera.

Gizarte Segurantzako prestazioen osagarri diren borondatezko aurreikuspen tresnen bidez, pertsona batek onartutako hainbat erakunde administratzailerekin egiten du kontratua erretiroagatik, bizirauteagatik, alarguntzeagatik eta zurztasunagatik bizian zehar egindako ekarpenen kapitalizazio bidez errenta edo kapitala jasotzeko eskubidea izateko. Pentsio Funtsak Pentsio Planak betetzeko helburu hutsa duten ondareak dira. Horien kudeaketa, zainketa eta kontrola legearen arabera egiten da.

Onuradun bakoitzeko kontribuzio pentsioen hasierako zenbatekoak Estatuko Aurrekontu Orokorren Legeak urtero ezartzen duen hilabeteko soldata osoa ezingo du gainditu. Halaber, kontribuzio pentsioen urteroko berbalorazioaren zenbatekoak ezingo du zehaztu horientzat, behin berbaloratuta, dagokion Estatuko Aurrekontu Orokorraren Legeak ezartzen duen urteko soldata osoa, dagokionean, dagoeneko berbaloratuta, titularrak jasotako beste pentsio publikoen urteko zenbateko osoari gehituta.

Eskuduntzea duen agintea, administratibo edo judizial izan. Horren bidez pertsona bati Gizarte Segurantzako zorrak ordaintzea eragiten da bidezko kostuekin, zorra ordaintzeko beharrezkoak diren ondasunak bahituz.

Betearazteko bidea hasi ostean ingresatzen diren Gizarte Segurantzako errekurtsoei aplikatzen zaien errekarguaren ehunekoa da. Berandutzako errekarguarekin bateraezina da.

Jubilazio pentsioak onartzeko eskubidea, hala nola, heriotza eta bizirauteagatiko prestazioetan, heriotzagatiko laguntza izan ezik, ez baita denboraren joanarekin ezabatzen. Onartzea eskaera aurkeztu denetik hiru hilabete lehenago gertatu izanak eraginik ez duelarik.

Baliozko etenik gabe igarotako denbora tartea, gauzatu gabeko eskubideak eta ekintzak iraungi egiten dira.

Onuradunari dagozkion diru-eskubideak lorpenerako bete behar diren baldintzak biltzen direnean.

Erakunde Kudeatzaileek, Lan Istripuen eta Lan Istripuen Mutualitateek edo, zenbaitetan, zerbitzu komun horiek, dagozkien eskuduntzen arabera, araudiaren arabera, horrela zehaztutako onuradunei prestazioak ordaintzea, eta, horrenbestez, onuradun horien eskubideetan eta jardueretan subrogazioa eginez; ordainketa hori egokia da, desagertutako enpresak edo euren izaera berezia dela eta, premiamendu prozedura jasan ezin dutenen kasuan ere. Era berean, aipatutako erakundeek, mutualitateek eta zerbitzuek prestazioen ordainketa beren gain hartzen dute, ordainketa horren gainean enpresaburuek duten erantzukizunaren garrantzia arintzen den neurrian. Prestazioen aurreratutako diruak inola ere ezingo du gertaera eragilea jazo den unean indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoari dagokiona baino %250 handiagoa izan, edo bere kasuan, aurrez ordaintzeko beharrezko kostu-kapitalaren zenbatekoa baino handiagoa izango, erakunde kudeatzaileek, mutualitateek edo zerbitzuek ezarritako mugarekin.

Legeak ezarritako printzipio orokorra. Horren arabera, prestazioak bateraezinak dira elkarren artean hartzaile bat eta bera baldin bada, legalki eta arauz, kontrakorik adierazi ezean; kasu horietan bietako baten alde aukera egin beharko da. Bateraezintasuna gerta daiteke prestazioaren eta norbere edo besteren kontuko lan baten artean ere, kasu horretan prestazioa ezingo da hartu Gizarte Segurantzako erregimenen batean sartzeko aukera emango duen jarduera edo lanen bat egin bitartean.

Gizarte Segurantzako prestazio bat egokitzen zaien langileak, familiartekoak, edo Legean zein lege arautzaileetan adierazitako beste pertsonak.

Prestazioen eskubideari emandako eskubideak prestazioaren gertaera eragilea jazo den unetik hasita, bost urte bitartean agintzen du, legean zehaztutako salbuespenek eta onespen horien ondorioak eskaera aurkezten den unetik hiru hilabeteko epean gertatzeari kalterik egin gabe. Erretiro eskubidea eta heriotzagatik eta biziraupenagatik laguntzetarako eskubidea, heriotzagatik izan ohiden laguntza salbuetsita, preskribaezina da.

Osasun laguntza gisa eskain daitekeen edo araudian ezarrita dauden baremoen araberako kasuetan, laguntzea ahalbidetzen duen kirurgia edo ortopedia gailua edo aparatua.

Datuen Igorpen Elektronikoa; horren bidez, enpresen izen emateen, afiliazioen, langileen alta eta bajen inguruko datuen igorpena ahalbidetzen du, baita horretarako finkatutako xedapenekin bat datorren bitarteko elektronikoen, informatikoen eta telematikoen diru-bilketa eta kotizazioa ere

Gizarte Segurantzarekin duen zorra ordaintzera behartuta dagoen pertsonak betebehar hori betetzen hasi behar du berandutzan erori gabe. Bilketaren boluntario aldiaren zatia da.

Komunitate Zuzenbidean, langilea bizi den herrialdetik beste Estatu kideko eskualdera lekualdatzen den besteren konturako langileari esaten zaio; bertan, Estatu kide horretan, enpresa eta enpresaburu batek eskatuta, eta lanak irauten duen bitartean Estatu horretan egoten bada, urte-sasoiko enplegua izango da eta lanaren iraupena inola ere ez da zortzi hilabetekoa baino gehiagokoa izango. Urte-sasoien erretimoaren araberako lana eta urte bakoitzean automatikoki errepikatzen dena da urte-sasoiko lanpostua.

Langileen, emakume edo gizonezko, banako eskubidea da hiru urtez azpiko luzapena izatea seme bakoitza zaintzeko, natural edo adoptatua izan, edo beregain hartzeko zein aurreadoptatzeko asmoa izan, jaiotza datatik kontatzen hasita edo, bere kasuan, ebazpen judizial edo administratibotik. Familiartekoen zaintzarako eszedentzia kasuan, luzapenak ezin du izan urtebete baino gehiagokoa, iraupen luzeagoa zehaztuko duen negoziaketa kolektiboa egin ezean. Bigarren mailako odolkidetasuna duten familiartekoak hartzen ditu, adinagatik, istripuagatik, gaixotasunagatik edo ezintasunagatik euren kabuz baliatu ezin duten eta jarduera ordaindurik egiten ez duten familiartekoak.
Lanpostua gordeko duen eszedentziako lehen urtea kotizazio eragingarritzat hartuko da, Gizarte Segurantzako prestazioetarako, jubilazio, ezintasun iraunkor, heriotza, biziraupen edo amatasunari dagokionez. Aipatutako aldiak 15 edo 18 hilabeteko iraupena du, adingabea parte den familia unitatea familia ugari gisa hartua baldin badago, kategoria orokor edo berezia den jakinik, hurrenez hurren.

Erregimen Orokorraren barnean, koadramendu, afiliazio, kotizazio bide edo bilketa alorrean (frutak eta barazkiak, erretxina, landare-kontserbak eta abar), berezitasunek eragindako taldeak izendatzeko erabiltzen den esapidea.  

Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren mendeko Erakunde Autonomoa, izaera juridikoa eta lan egiteko ahalmena duena. Kaudimen gabeziagatik, ordainketen etenaldiagatik, porrotagatik edo enpresaburuen hartzekodunen lehiaketagatik langileei ordaintzeko dauden zenbatekoak ordaintzea du helburu.

Espezializatuta ez dauden erabiltzaileei, informatika eta telekomunikazioak bateratzen dituzten sistemen aukerez baliatzeko aukera ematen dieten zerbitzuen multzoa.

Terrorismo ekintzek bultzatutako pentsioek (baliaezintasuna edo heriotza eta biziraupena) ezohikoak izateko joera dute eta erregulazio antzekoa izan ohi dute.

Kongresuaren osoko bilkuraren akordioa, 1995eko apirilaren 6koa, Gizarte Segurantzaren egiturazko arazoei eta haiek konpontzeko erreforma nagusiei buruzko gizarte-indarren eta indar politikoen adostasuna islatzen duena.

Langabezia arrazoiengatik izan ohi den babes-jarduera, finantza erregimena duena eta Gizarte Segurantzaren Lege Orokorrak zehaztutako kudeaketa duena; txertatze errenta aktiboa izeneko laguntza zehatza finkatu da, behar ekonomiko handia duten langabetuei eta lana topatzeko zailtasunak dituztenei zuzendutakoa, baina aurretik, langabetu horiek lanean txertatzen direnean jarduera mesedegarriak egingo dituztela zin egin beharko dute.

Eskubide horri esker, enpresaburuak lan zentroa itxi eta lan kontratua eten dezake; hori dela eta, gainera, lan egiteko eta soldata eskuratzeko elkarrenganako betebeharrak eteten ditu. Bestalde, Gizarte Segurantzan kotizazioa izateko eskubidea ere bertan behera uzten du, beste eskubide batzuez gain. Ugazaben itxiera garaian, langileak alta berezi egoeran egon ohi dira.

Haurrek, edozein delarik ere euren seme alabatasuna, gurasoak hiltzean, aita eta ama, edo bietako bat, zurztasun pentsioa jasotzeko eskubidea dute legalki zehazten diren adin eta baldintzak betetzen dituztenean.

18 urte baino gutxiago dutenak, edo %65eko edo gehiagoko minusbaliotasuna duten adinduak, eta euren gurasoek bakarrik utzi dituztenak, baldin eta ez badaude famili harrera erregimenaren barnean, bere ardurapeko adingabeagatik edo seme-alabarengatik diru kopuruaren onuradunak izan daitezke.

World Wide Web-en ataria (web orria ere esandakoa), non erakunde, enpresa edo erakunde batek informazioa ematen duten.

1939. urtean, Langilearen Erretiroa zahartzaroko subsidio bilakatu zen; handik zortzi urtera (1947)an, subsidio hori Zahartzaroko eta Baliazintasuneko Derrigorrezko Aseguru (ZBDA) bilakatu zen, eta azkenik, 1955ean, alarguntza-babesa gehitu zen. Egun, trantsizio arauari jarraiki, 1967ko urtarrilaren 1ean edozein adin zutelarik ere, aseguru horrek eskatutako kotizazio aldia estalita zutenentzat edo hori izan ezean, jada deuseztatutako Derrigorrezko Langilearen Erretiroaren Erregimenean afiliatuta agertzen zirenentzat, aipatutako aseguru horien lehenengoaren laguntzak jasotzeko eskubidea kontserbatuz, horren legediaren eskatutako baldintzen arabera, eta betiere, interesdunek Gizarte Segurantza barneko Erregimenen karguko inongo pentsiorako eskubiderik izan ezean; pentsio horiek Sistema horretako erakunde ordezkatzaileei dagozkienak dira.

Zerbait jakina zehazteko kalkulua

Emandako zerbitzuak eta erakunde bakoitzak bere gain hartutako kalitatezko konpromisoak laburtzen diren eta publikoaren eskura dauden dokumentuak.

Pertsona bati Gizarte Segurantzara edo beste edozein erakunde judizialetara izapide jakin bat edo besteren bat egitera joateko deialdia.

Komunikazioen konfidentzialtasuna legeztatzen eta bermatzen duen dokumentua da.

Sarreraren arauzko epea ordainketa egin gabe mugaeguneratu denean, TGSSren erreklamazio formala. Zenbatekoak berandutzako errekargua haztea esan nahi du.

Dirua arauzko epean sartu ez denean, Gizarte Segurantzarekin zorren balioek gora egiten duten ehunekoa. Gainordainketaren ehunekoa bi baldintzen araberakoa izango da: arduradunek zorraren sarrera noiz egin duten eta pertsona horiek arauzko epearen barnean kotizazioko dokumentuak aurkeztu dituzten edo ez.

Hildako eragilearen seme alabak jasotzen duten pentsioa, filiazio legal edozein delarik ere, eta ezkontzara bizi den ezkontideak ekarritakoak (eskatutako beste baldintzak betez gero), beti ere, eragilea hiltzean, hemezortzi urtez gorakoak izan edo lanerako ezgai izan eta dagokionean eskatutako kotizazio epea betea izatea. Eragilearen seme alabak irabazia duen norbere edo besteren kontuko lanik egiten ez duen kasuetan, edo eginda ere, urteko neurketan dituen sarrerak momenturo ezartzen den Lanbide arteko Gutxieneko Soldatako %75era iristen ez badira, urteko neurketan zurztasun pentsioa jaso dezake beti ere, eragilearen heriotza datan, 22 urtez azpikoa balitz, edo 24 urtez azpikoa gurasoetako inor ez balitz biziko.

Europako Parlamentuan, Kontseiluan edo Batzordean jatorria duen ekimena, Estatu kide jasotzailea lortu behar den emaitzaren gainean behartzen du, agintari nazionalei moduaren eta bitartekoen hautagaitza utziz.

Erretiro modalitatea. Enplegua sustatzeko neurri gisa 65 urtetik 64ra jaits dezake gutxieneko erretirorako adina, besteren konturako langileei, koefiziente murriztaileak aplikatu gabe, beti ere, uztearekin batera, euren ordez enplegu eskatzaile gisa izen emandakoa jarriko bada, gutxienez urtebeteko iraupena izango duen lanaldi osoko kontratuarekin.

65 urte baino gehiagorekin hartuz gero pentsioa, langileak ondoriozko zenbatekoaren %2ko ehuneko gehigarria jaso ahal izango du, gertaeraren urteko datan, 65urte bete zituenetik kotizatutako urte osoengatik, 35eko kotizazioa ziurtatzen badu; izango ez balu, urtea ziurtatutako momentutik aurrera kontatuko litzateke. .
Contenido complementario
${loading}