Eskumena:
Prestazioaren ordainketaren gestioaz arduratzen den Erakunde Kudeatzailearen Zuzendaritza Probintziala, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionala (GSIN) edo Itsasoko Gizarte Erakundea (IGE).
Aplikazio alorra:
-
Behar ez bezalako pentsioak kobratu direnean, hasierako pentsioak aldatu direlako, pentsio bat baino gehiago jasotzen ari delako, gutxienekoagatik osagarraia esleitu delako, pentsioak goratu direlako, aldiberekotasunak eta gehienezko muga.
-
Behar ez bezalako pentsioak kobratu direnean, lege-arau bateak ezarritako baldintzak eman direlako, eta ondorioz prestazioaren araubide juridikoa aldatu bada, prestazioa iraungiz edo aldatuz.
Baztertutakoak:
-
Bat egiten duten aldietan jasotako aldi baterako ezintasuneko eta ezintasun iraunkorreko prestazioen arteko eta ezintasun iraunkorreko arteko konpentsazioa, maila errebisatu behar den kasuetan.
-
Behar bezala jaso ez diren langabeziako prestazioak
Prozedura:
Aurretik aitortutako eskubide bat errebisatzerakoan ikusten denean behar ez bezalako prestazioak jasotzen ari dela horien zorduna, aldi berean, Erakunde Kudeatzaileak gestionatzen dituen prestazio ekonomikoetako bat jasotzen ari denean, aipatutako Erakunde Kudeatzaileak deskontuak egingo ditu aipatutako prestazioetan, onuradunaren zorra kitatzeko, zordunak zorra ordainketa bakar baten bidez kitatzea erabakitzen badu izan ezik.
-
Hasiera:
Erakunde kudeatzailearen erabakiaren bidez hasten da, zorraren berri izaten duen bezain pronto. Aipatutako erabakia interesatuari jakinaraziko zaio, behar bezala informatzeko, eta nahi izanez gero, egoki deritzona adierazteko eta azaltzeko.
-
Izapideak egin:
Espediente bakar bat izapidetuko da. Ebazpen-proposamena egin aurretik, interesatuari entzunaldiko izapidea eskainiko zaio, eta horren bidez, 15 eguneko epea eskainiko zaio, jakinarazpena jaso ondorengo egunetik hasita, egoki deritzon argudioak edo dokumentazioak aurkezteko.
Bidezkoa bada, aldi berean zorra itzultzeko proposamenaren berri emango zaio, eta bertan adieraziko dira jaso behar dituen prestazioen hurrengo hilekoetan egingo diren deskontuak, interesatuak ados dagoela adierazteko, edo aukerako proposamenak egiteko, baldin eta deskontuak aplikatzeko arauetatik sortzen diren zenbatekoak baino altuagoak proposatzen baditu.
Itzultzeko proposamena egiterakoan, Erakunde Kudeatzaileak ikusten badu beharrezkoa izan litekeela 5 urteko epea aplikatzea zorra kitatu ahal izateko eta pentsiodunari pentsio ez kontributiboaren zenbatekoa bermatu ahal izateko, eskatuko da lan-etekinak eta kapitala egiaztatzen dituen dokumentazioa, zorra itzultzeko epea aplikatzeko beharrezko baldintzak betetzen dituela ikusteko.
-
Bukaera:
Argudioak edo dokumentuak jaso ondoren, edo epea bukatu ondoren, interesatuak adierazpenik egin gabe, ebazpen arrazoitua egingo da gehienez 3 hileko epean, prozedurari hasiera eman dion erabakia hartu den egunetik aurrera, honako baldintza hauek espresuki adieraziz:
-
Zorraren arrazoiak, aldia eta zenbatekoa.
-
Jaso beharreko zenbateko berriaren ezarpena eta ondorio ekonomikoen data.
-
Itzulera egiteko jatorria eta prozedura, zenbatekoa, eta deskontuaren epeak.
-
Aurretiazko erreklamazioa jar daitekeen epea eta erakundea.
-
Ebazpena jakinaraztean, zordunari jakinaraziko zaio zenbateko boluntarioki ordaindu dezakeela epe bakar batean, jakinarazpena jaso ondorengo 30 egunetan. Ordainketa egiaztatu ondoren, interesatuari horren egiaztagiria entregatuko zaio.
-
Aipatutako epea bukatu ondoren, ordainketa egin gabe, aplikatuko dira Erakunde kudeatzailearen ebazpenean ezarritako deskontuak. Hala ere, zordunak, une oro, boluntarioki ordainketa bakar baten bidez, ordaintzeke dagoen zorraren zatia kitatu ahal izango du.
-
Deskontuarengatik prozedura aplikatzerik ez dagoenean edo hura aplikatu eta zorduna hil delako aplikatuko litzatekeen prestazioa eten denean edo beste arrazoiren batengatik, dagokion epean zorra kitatzeko deskontuak aplikatzen jarraitzerik ez dagoenean, Erakunde kudeatzaileak
TGSS jakinaraziko dio behin betiko ebazpena itzuleraren jatorriari buruz eta ordaintzeke dagoen zenbatekoa jakinaraziko dio,
hark diru-bilketarako kudeaketa-prozedurari hasiera eman diezaion.
Deskontuak aplikatzeko arauak:
1.- Zorra ordaintzeko, zordunak jaso beharreko prestazioen hurrengo hilabetetan deskontuak aplikatzea ebazten bada, kontuan hartuko dira honako portzentajeak:
-
Behar bezala jasotzen ari den prestazioaren edo prestazioen zenbateko guztiaren ehuneko 21 eta 30 artean,aipatutako prestazioaren edo prestazioen zenbatekoa une horretan ezarritako
gehienezko pentsioaren erdia edo erdia baino gehiago denean.
-
Ehuneko 15 eta 20 artean, behar bezala jasotzen ari den prestazioa edo prestazioen zenbatekoa gehienezko pentsioaren erdia baino gutxiago denean, eta 65 urte baino gehiagoeta ezkonlaguna ardurapean dutenenetzako gutxieneko
erretiro pentsioa bezalakoa edo gehiago denean.
-
Portzentaje horiek igo ahal izango dira, ineteresatuak horixe bera adierazten duenean, eta deskontuak hasi ondoren, zordunak, nahita eskatzen duenean zorra aldez aurretik kitatzeko.
Horretarako, zordunak jasotzen duen prestazioaren edo prestazioen zenbatekoak kopuru gordinari egiten dio erreferentzia.
2.- Zordunak gizarte segurantzaren prestazio bat baino gehiago jasoko balu:
-
Zorra eragin zuen prestazioaren kopurua deskontuaren zenbatekoa baino gutxiago bada , deskontua prestazio guztietan aplikatuko da, bere zenbatekoaren arabera. Prestazio horien guztien artean ez kontributiboak bermatuko dira.
Zorra kitatzeko epea:
1.- Aipatutako deskontuak aplikatu arren ezin denean zor guztia kitatu gehienez 5 urteko epean, deskontuak ondorioak izan behar dituen egunetik zenbatuta, Erakunde Kudeatzaileak deskontuen zenbatekoa igoko ditu zorra aipatutako epean kitatzeko beharrezko portzentajeetan.
2.- Dagozkion deskontuak aplikatu ondoren , pentsiodunak jasotzen dituen erretiro eta ezintasun pentsio ez kontributiboak zorra kitatzeko ordaindu behar duena baino gutxiago badira , urteko konputuan, Erakunde kudeatzaileak honakoa egingo du:
-
Pentsiodunak ez badu jasotzen gutxienekotik beherago dauden pentsio kontributiboetarako ezarritako osagarriak aitortzeko ezarritako
diru-sarreren muga gainditzen duten kapitaleko edo lan pertsonaleko etekinak, zorra kitatzeko 5 urteko epea beharrezko denboran handituko da, gutxinez, pentsio ez kontributiboei dagozkien zenbatekoa bermatzeko. Horretarako, aurreko urtearen etekinak zenbatuko dira.
3.- Zorra kitatzeko 5 urteko epea ez da zabadulko kasu hauetan:
Pentsiodun zordunak ez dituenean jasotzen ezarritako diru-sarrera baino gehiago, eta jasotzen duen pentsio kontributiboaren edo kontributiboen zenbateko gordina pentsio ez kontributiboen zenbatekoa bezelakoa edo gutxiago denean. Horrelakoetan, Erakunde Kudeatzaileak GSIN-ri baldintza hori eta ordaintzeko dagoen zenbatekoa adierazten dituen ebazpenaren berri emango dio, azken horrek diru-bilketa gestionatzeko prozedurari ekin egin diezaion.
4.- Aldian-aldiko prestazioak jasotzen dituzteneei ez zaie aplikatuko pentsio ez kontributiboen zenbatekoaren bermea.
Prestazio berrien aitorpena zordunaren alde:
-
Zorra itzultzeko, Gizarte Segurantzaren Sistemaren baliabideen bilketarako Araudi orokorraren 102 Iart. biltzen duen prozedura orokorra aplikatzen zaionean, Erakunde kudeatzaileak hau egingo du:
-
Hari dagokion ebazpena igorri aurretik, TGSS-ari jakinaraziko dio prestazio berria onartu dutela.
-
Zorra itzultzeko, deskontuaren prozedura aplikatu ahal izan bada, eta Diruzaintzak ez badu dagokion prozedura exekutiboa ireki, GSIN-ri eskatuko dio bere jarduerak eten egiteko, prestazio berrian deskontuan egin ahal izateko, prozedura berezia kontuan izanik.