Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Ezaugarriak

  • Pentsioak, elkarren artean:

    Erregimen bereko pentsioak elkarrekin bateraezinak dira onuradun berarentzat direnean, legez edo erregelamenduz besterik xedatzen ez bada. Bateraezintasuna dagoen kasuan, bi pentsio edo gehiago jasotzeko eskubidea duenak horietako bat hautatuko du. Bateraezintasun-printzipiotik salbuetsita geratzen da alarguntzagatiko pentsioa.

    Bateraezintasuna ez da indarrean egongo erregimen desberdinek emandako pentsioen artean.
  • Pentsioak eta lana:
  • Prestazioak ezin dira hurrengo honen aztergai izan:
    • Etendura totala edo partziala.
    • Atxikipena.
    • Konpentsazioa edo deskontua.
  • Hurrengo honetaz erantzun behar denean izan ezik:
    • Ezkonlagunaren eta seme-alaben aldeko elikagai betebeharrak (Kode Zibileko 110 eta 143. artikuluak)
    • Onuradunak Gizarte Segurantzarekiko hartu dituen betebeharrak edo erantzukizunak.
    • Herri Ogasunarekiko hartu dituen betebeharrak (Pertsona Fisikoen Errenta gaineko Zergari buruzko abenduaren 9ko 40/1998 Legea eta bestelako zerga arauak).
  • Enbarguari dagokionez, 607 Iart. k urtarrilaren 7koa, 1/2000 Legearena, Prozedura Zibilekoa jarraituko da.
  • Prestazioak jasotzea aitortzeko eskubidea bost urteko epean preskribatuko da, dagokion prestazioa eragin duen gertaera eragilea jazo zen ondorengo egunetik aurrera zenbatuta, aitorpenaren ondorioak dagokion eskaera egin aurreko hiru hilabeteetatik aurrera ematen direlarik kalterik egin gabe.
  • Pentsio hauek ez dira preskribatzen:
    • Erretiroa.
    • Alarguntza.
    • Zurztasuna.
    • Senideen faborea.
  • Preskripzioa honako egoera hauetan etengo da:
    • Kode Zibileko 1973. artikuluko ohiko arrazoiengatik (... "epaitegietan egindako lanagatik, hartzekodunaren judizioz kanpoko erreklamazioagatik eta zordunak zorra aitortzeko egindako edozein ekintzagatik").
    • Gizarte Segurantzaren Administrazioan edo Inklusio, Gizarte Segurantza eta Pentsio Ministerioan erreklamazioa aurkezteagatik.
    • Lano eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzak espedientea ireki eta gero.
  • Preskripzioa eten egingo da ustezko errudunaren aurka akzio judiziala abiarazten denean, kriminalki edo zibilki, hura izapidetzen den bitartean, eta epea berriro zenbatuko da artxibatze-autoa jakinarazten den egunetik edo epaia irmo bihurtzen den egunetik.

Aitortutako prestazioak jasotzeko eskubidea iraungitzen da eraginkor ez egin ondorengo urtean:

  • Prestazioak oroharreko prezioan eta behin bakarrik badira, urtebetean irangiko dira, interesatuari emango zaizkiola jakinarazi ondorengo egunetik hasita.
  • Aldian-aldian ordaintzen diren prestazioak badira, hileroko bakoitza jasotzeko eskubidea iraungitzen da, haiek bukatzen diren ondorengo urtean.
Complementary Content
${loading}