Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


2020ko oharrak

09/01/2020- Novedades RECEMA

Aldaketak egin dira Jaiotza eta Adingabeen Zaintzarako Ziurtagirien (RECEMA) online funtzionalitatean:

  • Aukera dago geroko aldiak jakinarazteko –hasierakoak ez direnak-.
  • Aldien kasuan, aukera dago jakinarazteko zein partzialtasunaren ehuneko izango den denbora partzialeko baimenean.

Funtzionalitate hau online modalitate honen bidez baino ezingo da egin momentuz; bidalketen modalitatean, berriz, SILTRA/WINSUITE32 programaren bertsio berria argitaratu arte itxaron beharko da.

  • Aita edo amarentzat prestazioak 12 aste iraungo ditu, 2020/01/01etik aurrera.

RED Sistema/INSS/Erabiltzailearen Eskuliburuak atalean aukera duzu RECEMAaren Eskuliburuaren bertsio berria irakurtzeko.

2020/02/05- RED 01/2020 Albiste Aldizkaria

01/2020 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Albisteak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • RED Baimendunari telefonozko arreta zerbitzuen berriak.
  • RECEMA erabiltzailearen eskuliburu berria.
  • Enplegurako portuko zentroak: kontratu mugagabea duten langileen lagatzearen jakinarazpenik eza.
  • Langileen zerrenda nominala bidaltzea aukerakoa da. Behin-betiko RNT jasotzeko zerbitzu berria.
  • Erantzun-fitxategiaren aldaketa


2020/03/06- 02/2020 RED Albiste Aldizkaria

02/2020 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Albisteak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • 5/2020 Errege Lege-Dekretua, otsailaren 25ekoa, nekazaritza eta elikaduraren arloko zenbait presazko neurri ezartzen dituena.
  • Araubide berezietako diru-sarreren itzulketak eskatzeko zerbitzua.
  • Bularreko haurra zaintzeagatiko prestazioa

2020/3/13- 03/2020 RED Albiste Aldizkaria

03/2020 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Albisteak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • 6/2020 Errege Lege-Dekretua, martxoaren 10ekoa, ekonomiaren alorrean eta osasun publikoa babesteko premiazko neurri zehatzak ezartzen dituena.
  • 7/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 12koa, COVID-19ren eragin ekonomikoari aurre egiteko premiazko neurriei buruzkoa.
  • COVID19: Aurrez aurreko arretaren murrizketa eta beste neurri batzuk.
  • Fitxategien eskemetan aldaketak martxan jartzeko prozesuaren etetea.

2020/3/18- 04/2020 RED Albiste Aldizkaria

04/2020 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Albisteak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • 8/2020 Errege-lege dekretua: Covid-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko premiazko neurri bereziak. Kuoten salbuespena.
  • 465/2020 Errege Dekretua: 463/2020 Errege Dekretuaren aldaketa, alarma-egoera ezartzen duena, Covid-19 gaixotasunak sortutako krisiaren kudeaketarako. Baldintzak etetea eta epeak etetea.
  • 6/2020 Errege Lege-Dekretuaren azalpenak, martxoaren 10ekoa, ekonomiaren alorrean eta osasun publikoa babesteko premiazko neurri zehatzak ezartzen dituena.

2020/3/25- 05/2020 RED Albiste Aldizkaria

05/2020 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Albisteak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • TGSSren Arreta Zerbitzuaren berriak
  • 6/2020 Errege Lege-Dekretuaren azalpenak, martxoaren 10ekoa, ekonomiaren alorrean eta osasun publikoa babesteko premiazko neurri zehatzak ezartzen dituena.
  • Altako datuak aldatzeko aldiaren luzapena:
  • Idazkiak eta eskaerak erregistro elektronikoaren bidez aurkeztea.

2020/03/27 COVID-19: V, W edo X jarduerarik ezak.

Martxoaren 28tik aurrera jakinarazi ahal izango dira V, W edo X jarduerarik ezak, COVID-19 gaixotasunaren ondorioz ABEEEren egoeran dauden langileak identifikatzeko, afiliazioaren esparruko ohiko prozeduren bidez.

2019/03/27 Baja bateratuak ezabatzeko epearen luzapena

Baja bateratuak ezabatzeko epea luzatu egin da, bajaren benetako egunaren hilabeteko azken egunera arte.

2020/3/30- 06/2020 RED Albiste Aldizkaria

06/2020 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Albisteak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • 8/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 17koa, Covid-19ren eragin ekonomiko eta sozialaren aurkako aparteko presazko neurriei buruzkoa. Ezinbesteko arrazoiengatik kontratuak eta lanegunak etetea (ABEEE).
  • Funtzionalitate berria online RED afiliazioan:
  • Baja bateratuak ezabatzeko epearen luzapena.
  • Aldaketak izaera bereziko lan harremana eremuko balio zehatzak jakinarazteko moduan.
  • Covid-19. Aldi baterako ezintasunaren kudeaketaren eremuko jarduerak. Aldi baterako ezintasuna luzatzeko ebazpenen jaulkipenaren etetea, 365 egun betetzean.
  • 6/2020 Errege Lege-Dekretuaren azalpenak, martxoaren 10ekoa, ekonomiaren alorrean eta osasun publikoa babesteko premiazko neurri zehatzak ezartzen dituena.

2020/4/3- 07/2020 RED Albiste Aldizkaria

07/2020 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Albisteak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • Martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege Dekretua: RED baimenduak gaitzea.
  • 11/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 31koa: Luzamenduak eta gerorapenak. Alderdi orokorrak.
  • 11/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 31koa: Gizarte Segurantzari egiten zaizkion gizarte kotizazioen luzamenduak.
  • 11/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 31koa: Gizarte Segurantzari egiten zaizkion gizarte kotizazioen atzerapenak.
  • Benetako lanaldiak mekanizatzeko epearen luzapena.
  • Tarteen banaketa berria, ordainketa eskuordetuko gertakizun arrunten aldi baterako ezintasun egoeran (PEC21).
  • Aldi baterako ezintasunaren parteak kudeatzeko jarduerak.
  • TGSSren arreta zerbitzuaren berriak: CASIA ezartzea

2020/4/15- 08/2020 RED Albiste Aldizkaria

08/2020 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Albisteak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • Luzamenduak, atzerapenak, ABEEEak,  lanaldi murrizketak eta beste alderdi batzuk jakinarazteko oinarrizko alderdiak. 
  • 8/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 17koa: COVID 19 lanaldi murrizketa.
  • 8/2020 Errege-lege dekretua: ABEEE mota ezberdinak identifikatzeko argibideak.  
  • 8/2020 Errege-lege dekretua: ABEEE desberdinetan kuotak kalkulatzeko argibideak.
  • 11/2020 Errege-lege dekretua: Gerorapenen eskaera eta likidazioen arloko jarduketa
  • 11/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 31koa: Gizarte Segurantzari egiten zaizkion gizarte kotizazioen luzamenduak. Enpresetarako  luzamendu- eskaera.
  • 11/2020 Errege Lege Dekretua, martxoaren 31koa: Gizarte Segurantzari egiten zaizkion  gizarte kotizazioen luzamenduak. Luzamendu eskaera  norberaren konturako langileentzat.
  • 13/2020 Errege Lege-Dekretua, apirilaren 7koa, nekazaritzako enpleguaren arloan zenbait presazko neurri ezartzen dituena.
  • Aldi baterako ezintasunaren parteak kudeatzeko jarduerak: Jarraibideen aldaketa.
  • Aldaketak izaera bereziko lan harremanaren 9916 eremua jakinarazteko moduan.
  • Martxoko baja bateratuak ezabatzeko epearen luzapena.
  • Koefizientea atzeraeraginezko lanaldi partzialera mekanizatzeko epearen luzapena.
  • 7/2020 RED berrien buletina: Akats zuzenketa 11/2020 Errege Lege Dekretuan, martxoaren 31koa: Luzamenduak eta gerorapenak. alderdi orokorrak.

2020/12/29 - 21/2020 RED Albiste Aldizkaria

21/2020 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Berriak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • 35/2020 Errege Lege Dekretua. 7. artikulua: Ezohiko neurriak kotizazioan, Aldi Baterako Enplegu-erregulazioko Espedienteei lotuta, 2021eko urtarrilaren 1era automatikoki luzatu direnak, turismo, ostalaritza eta merkataritza sektoreetako zenbait jardueretarako.
  • 35/2020 Errege Lege Dekretua. Hirugarren Xedapen Gehigarria: Finko etendunak diren langileen jarduera-epea luzatzeko laguntza-neurriak, turismo-jarduerari lotutako turismo, merkataritza eta ostalaritzaren esparruetan.
  • 35/2020 Errege Lege Dekretua. Laugarren Xedapen Gehigarria: Jarduerako gutxieneko eskakizunen ezabaketa 2021ean zezenketako profesionalak aktiboen erroldan mantentzeko eta Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean artistak sartzeko ikuskizun publikoetan, jarduerarik gabeko aldietan.
  • 35/2020 Errege Lege Dekretua. Azken Xedapenetako Hirugarrenaren lehena: Kuoten itzulketa enpresen eta langileen datuen artean ezberdintasunak egotean.
  • 35/2020 Errege Lege Dekretua. Hirugarren Xedapen Gehigarriaren bigarrena: Kotizazio-oinarriak, kotizazio-tasak eta babes ekintza Etxeko Langileen Sistema Berezian.
  • Atzeraeraginezko lanaldi partzialeko koefizientearen mekanizaziorako epearen luzapena.



2020/12/18 - 20/2020 RED Albiste Aldizkaria

20/2020 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Berriak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • Aldaketak lanaldi partzialeko kontratuak dituzten langileen kotizazioan, zerbitzuen eskaintza alta-aldiak baino laburragoak diren epeetan kontzentratuta

  • L03 likidazioak sartzeko arauzko epearen kalkulua aldatzea; “atzeraeraginezko soldatak ordaintzea”

  • Afiliazioa, INSS eta CRA eremuetan Winsuite32 aplikazioaren mantentzea eskaintzeari uztea

  • 1. eranskina: lanaldi partzial kontzentratuetako langileen kotizazio-adibidea


     

2020/12/09- Irailaren 29ko 30/2020 Errege Lege Dekretuko ABEEEn azalpenak: Erantzukizunpeko Adierazpenaren Balioak, CCCari jakinarazia, langileei jakinarazitako jarduera ezak eta salbuespenaren aplikazioa

Eskema-koadroa: Erantzukizunpeko Adierazpena CPC, langileari jakinarazitako jarduera ezaren balioa, (*) salbuespenaren aplikazioa, behean azaldu gisa

JARD. EZA \ CPC
CPC62
CPC 67 
CPC68
CPC69
CPC70
CPC71
CPC72
CPC73
ERABATEKO ETENALDIA
B4 (*1) 
C1 (*1) 
C7 (*1)
D4 (*5)
E1 (*5)
E7 (*5)
 F4 (*5) 
G1 (*5)
ETENALDI PARTZIALA
B5 (*2)
C2 (*2)
C8 (*2)
D5 (*7)
E2 (*7)
E8 (*7)
F5 (*7)
G2 (*7)
LANERA ITZULTZE TOTALA
B6 (*3)
C3 (*3)
C9 (*3)
D6 (*6)
E3 (*6)
E9 (*6) 
F6 (*6)
G3 (*6)
LANERA ITZULTZE PARTZIALA
B7 (*4)

D1 (*4) 
 D7 (*8)
E4 (*8)
F1 (*8)
F7 (*8)
G4 (*8)
ERABATEKO ETENALDIA
B8 (*1)

D2 (*1)
D8 (*5) 
E5 (*5)
F2 (*5) 
F8 (*5)
G5 (*5)
ETENALDI PARTZIALA
B9 (*2)

D3 (*2)
D9 (*7)
E6 (*7)
F3 (*7)
F9 (*7) 
G6 (*7)


CPC 067 eta 068 Erantzukizunpeko Adierazpenen inguruko jarduera ezak (30/2020 EDLaren 2. artikuluko 1. eta 2. atalei nahiz 30/2020 EDLaren Lehen Xedapen Gehigarriaren 2. ataleko CPC 062 adierazleari jarraikiz): Salbuespena aplikatuko da soilik jarduera etenaldian (ABEEE) dauden aldi eta jardunaldietan.

Ondorioz:

(*1) Jardueraren etenaldi totala:

B4 - B8 - C1: ABEEE egoeran daudenentzako salbuespena: % 100-% 90, enpresako langile kopuruaren arabera.

C7 - D2: ABEEE egoeran daudenentzako salbuespena: Urria % 100-% 90, azaroa % 90-% 80, abendua % 85-% 75, urtarrila % 80-% 70, enpresako langile kopuruaren arabera.

(*2) Jardueraren etenaldi partziala: 

B5 - B9 - C2: ABEEE egoeran daudenentzako salbuespena: % 100-% 90, enpresako langile kopuruaren arabera

C8 – D3: ABEEE egoeran daudenentzako salbuespena: Urria % 100-% 90, azaroa % 90-% 80, abendua % 85-% 75, urtarrila % 80-% 70, enpresako langile kopuruaren arabera.

(*3) Jarduerara erabat itzultzea: B6 - C3 - C9: Salbuespenik gabe

(*4) Jarduerara partzialki itzultzea: 

B7: ABEEE egoeran daudenentzako salbuespena: % 100-% 90 enpresako langile kopuruaren arabera.

D1: ABEEE egoeran daudenentzako salbuespena: Urria % 100-% 90, azaroa % 90-% 80, abendua % 85-% 75, urtarrila % 80-% 70, enpresako langile kopuruaren arabera.

CPC 069, 070, 071, 072, 073 Erantzukizunpeko Adierazpenak (30/2020 ELDko Lehen Xedapen Gehigarritik abiatzen direnak) eta bertatik eratorritako jarduera ezak: Salbuetsi egiten dira etenaldietan, etendako zatiarengatik eta jardunaldiarengatik, eta jarduera berraktibatzeko aldietan, lan egindako zatiengatik.

Enpresa-kotizazioen ABEEE bidezko salbuespenetan erabilitako irizpideak, aurreko ELDen antzera, salbuespenak aplikatuko ditu lan egindako tarteetan, jarduerara itzuli diren langileei soilik.
Ondorioz, ABEEE partzial gisa identifikatutako jarduerarik gabeko aldietan (D5 – D9 - E2 – E6 - E8 – F3 – F5 – F9 – G2 – G6), etendako jardunaldiaren tarteari aplikatuko zaio salbuestea.

Ondorioz:

(*5) Etenaldi totala:D4 – D8 - E1 – E5 – E7 –F2 – F4 – F8 – G1 – G5: ABEEE egoeran daudenentzako salbuespena: % 85-% 75, enpresako langile kopuruaren arabera.

(*6) Lanari erabat berrekitea: D6 – E3 – E9 – F6 – G3: Lan egindako zatiaren salbuespena,% 85-% 75, enpresako langile kopuruaren arabera.

(*7) Etenaldi partziala: D5 – D9 - E2 – E6 - E8 – F3 – F5 – F9 – G2 – G6: Sistemak etenaldian dagoen jardueraren zatiari aplikatuko dio soilik salbuespena, % 85-% 75, enpresako langile kopuruaren arabera.

(*8) Lanari partzialki berrekitea: D7 – E4 – F1 – F7 – G4: Sistemak etenaldian dagoen jardueraren zatiari nahiz berriro abiarazitakoari aplikatzen dio salbuespena, % 85-% 75, enpresako langile kopuruaren arabera.

2020/12/01 - SILTRA aplikazioaren bertsio berria

SILTRA APLIKAZIOAREN BERTSIO BERRIA:
 
Jakinarazten da bihar, abenduaren 2a, SILTRA aplikazioaren bertsio berria argitaratuko dela (2.3.1 bertsioa).
Gogoan izan SILTRA automatikoki eguneratuko dela bidalketa bat egitean; beraz, ez da eskuzko eguneraketarik egin beharrik. Hala eta guztiz ere, Sistema RED-en (Datuen Igorpen Elektronikoa) software atalean deskargatzeko eskura egongo da.
 
SILTRA aplikazioaren bertsio honek berrikuntza gisa dakar instalazioaren nahiz eguneratzearen softwarea GISSaren (Gizarte Segurantzaren Gerentzia Informatikoa) ziurtagiri digitalak sinatzen duela. Horri esker, erabiltzailea gai izango da instalazio/eguneratze paketearen osotasuna eta egiazkotasuna frogatzeko.
 
Era berean, bertsio honek inprimatzearekin erlazionatutako 2.3.0 bertsioan aurkitutako arazoak konpontzen ditu (RNT fitxategien inprimatze masiboa NAF bidez, zenbateko negatiboko RLC inprimatzea eta erroreak RNT inprimatzean bideak azenturik badu).
 
2.3.1 Notas acerca de la versión atalean xehatzen da informazio hori. Horrez gain, Instalazio-eskuliburua eguneratu da, erabiltzaileak softwarearen jatorria egiaztatzeko gai izan dadin.

2020/11/30- Zerbitzuen etenaldia

ZERBITZUEN ETENALDIA

Eguneratze-lanak direla eta, jakinarazten da SLD eta RED Directo zerbitzuek ez dutela funtzionatuko azaroaren 30ean 20:00etatik aurrera, abenduaren 3ko 12:00ak arte.
 
Etenaldiak ez die eragingo kotizazio-fitxategiak jasotzeari, baina bai haien prozesatzeari. Gaurko 20:00etatik aurrera jasotako fitxategiak ez dira prozesatuko eta, horrenbestez, ez dira erantzungo abenduaren 3ra arte.

2020/11/17- ABEEE eta ABE/jaiotza edo adingabearen zaintza

ABE/JAIOTZA EDO ADINGABEAREN ZAINTZA ETA ABEEE EGOEREN AZALPENAK 2020KO URRITIK 2021EKO URTARRILERAKO LIKIDAZIO-ALDIETARAKO

ABE/jaiotza edo adingabearen zaintza eta ABEEE egoeren kudeaketa argitu eta hobetzeko asmoz, izaera alde batera utzita, jarraian aipatzen diren bateragarritasun-irizpideak aplikatuko dira 2020ko urritik 2021eko urtarrilerako likidazio-aldian eta aurrerantzean:

Aldi Baterako Ezintasuna
ABE eta ABEEE egoeran dauden langileentzat, oro har sistemak gailendu egingo ditu ABEEEari dagozkion langilearen kotizazioaren berezitasunak eta salbuespenak; ondorioz:

  • Langilea ABEEE totaleko egoeran egonda ABE egoeran jartzen bada:  Sistemak gailendu egingo ditu ABEEEari, etenaldiari, eta, dagokion kasuan, salbuespenari, dagozkion berezitasunak ABEari dagozkionen aldean.
  • Langilea ABE egoeran egonda ABEEE egoeran jartzen bada:   Sistemak lehenetsi egingo ditu ABEEEari, etenaldiari, eta, dagokion kasuan, salbuespenari, dagozkion berezitasunak, aplikatu beharrekoa ABEari dagozkionen berezitasunak badira, egoera amaitu arte.  Ondorioz, beharrezkoa da berezitasunak egokitzeko eskatzea (*) ABEEEarenak eta salbuespenarenak kendu eta ABEarenak aplikatzeko, medikuaren alta jaso arte. ABEa amaitu ostean berriro ezarriko dira ABEEE egoerako eta salbuespeneko berezitasunak.
  • ABEEE partzialeko kasuan, sistemak aldi berean aplikatuko ditu ABEEE egoeraren berezitasunak eta, hala dagokionean, salbuespenekoak ABEaren berezitasunekin batera. 

Jaiotza eta adingabearen zaintza

  • Langilea ABEEE totaleko egoeran egonda Amatasun/Atatasun totaleko egoeran jartzen bada:  Lehenetsi egingo dira ABEEEari dagozkion langilearen kotizazioaren berezitasunak, eta, hala dagokionean, salbuespena.
  • Langilea amatasun/aitatasun egoeran egonda ABEEE totaleko egoeran jartzen bada:  Sistemak ABEEEari dagozkion berezitasunak aplikatzen ditu, eta, dagokion kasuan, salbuespena, jaiotza eta adingabearen zaintza kasuen berezitasunak gailendu behar direnean. Horretarako, beharrezkoa da langilearen kotizazioaren berezitasunak egokitzea eskatzea (*), jaiotza eta adingabearen zaintza kasuen berezitasuna aplikatzeko.
  • Langilea ABEEE totaleko egoeran egonda Amatasun/Aitatasun partzialeko egoeran jartzen bada:  Sistemak langilearen kotizazioaren berezitasunak bateragarri gisa aplikatuko ditu, baina inkongruentzia-egoera denez, Amatasun/Aitatasun partziala jakinarazi baino lehen, enpresariak kontsultatu egin beharko du prestazioak ematen dizkioten erakundeekin.
  • Langilea amatasun/aitatasun partzialeko egoeran egonda ABEEE totaleko egoeran jartzen bada:  Egoerak bateragarriak dira eta sistemak langilearen kotizazioaren berezitasunak bateragarri gisa aplikatzen ditu.
  • Langilea ABEEE partzialeko egoeran egonda Amatasun/Aitatasun totaleko egoeran jartzen bada:  Beharrezkoa izango da langilearen kotizazioaren berezitasunak egokitzea eskatzea (*), jaiotza eta adingabearen zaintza totaleko egoeretako prestazioa jasotzea eskatzen duten ABEEE partzialean dauden langileek salbuespena izan dezaten
  • Langilea Amatasun/Aitatasun totaleko egoeran egonda ABEEE partzialeko egoeran jartzen bada:  Kasu horretan, jaiotza eta adingabearen zaintzako berezitasuna gailenduko da, eta sistemak hori aplikatuko du.
  • Langilea ABEEE partzialeko egoeran egonda amatasun/aitatasun partzialeko egoeran jartzea:  Egoerak bateragarriak dira eta sistemak langilearen kotizazioaren berezitasunak bateragarri gisa aplikatzen ditu.
  • Langilea amatasun/aitatasun partzialeko egoeran egonda ABEEE partzialeko egoeran jartzea:  Egoerak bateragarriak dira eta sistemak langilearen kotizazioaren berezitasunak bateragarri gisa aplikatzen ditu.

(*) Nabarmendutako kasuetan langilearen kotizazioaren berezitasunak egokitzea eskatuko du RED baimendunak, Sistema RED Online-n bidez. Horretarako, Kasuaren alta egingo du Baimendunarentzako Arreta-zerbitzuan (CASIA). Honela egingo da alta: Kasua “Izapidea”, Materia “Afiliazioa, Altak eta Bajak”, Kategoria “Besteren konturako langileen datuen aldaketa”, Azpikategoria “ABEEE-Egoera bereziak eta 406”.


Era berean, jakinarazten da, kotizazioa aurkezteko betebeharra medio, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusia (TGSS) enpresaren edo langilearen zatiaren berri eman dezake soilik aurkezteko ardura enpresariarena bada. Prestazioen arduradunak diren erakundeei zuzendu behar zaizkie zalantzak; adibidez, langileari egin beharreko prestazioen ordainketa edota dagokion kotizazioaren aurkezpena, enpresariaren ardura ez denean (izan aldi baterako ezintasunekoa, jaiotzakoa edo adingabearen zaintzakoa, edo ABEEE).

2020/10/22- 19/2020 RED Albiste Aldizkariko 30/2020 Errege Lege Dekretua azalpena. 2. Artikulua. 1. Atala: Aldi Baterako Enplegu-erregulazioko Espedienteak eragozpenak direla eta.

19/2020 RED ALBISTE ALDIZKARIKO 30/2020 ERREGE LEGE DEKRETUA AZALPENA. 2. ARTIKULUA. 1. ATALA: ALDI BATERAKO ENPLEGU-ERREGULAZIOKO ESPEDIENTEAK ERAGOZPENAK DIRELA ETA.

Langileen komunikazioa eta jardunaldiaren etenaldiko edo murrizketako aldia.

30/2020 Errege Lege Dekretuko 2. artikuluaren 1. atalean adierazten den langileen identifikazioa, jardunaldiaren etenaldia edo murrizketa eta jarduerari berrekitea modu esklusiboan JARDUERA EZAREN MOTA eremuko balioen bidez egingo da, jarraian azaltzen direnak:

  • C1: ABEEE ETEN. JARD. ERAGOZP. 30/2020 ELD.
  • C2: ABEEE MURRIZ. JARD. ERAGOZP. 30/2020 ELD.
  • C3: LANG. AKT. TOT. JARD. ERAGOZ. ETEN. 30/2020 ELD

Akats baten ondorioz ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENAK ESKEMA -CPC- ETA LANGILEEI BURUZKO KOMUNIKAZIOAK -JARDUERA EZAREN MOTA atalean gehitutako C4, C5 eta C6 balioak ez dira erabilgarri egongo.

2020/10/16 - 19/2020 RED Albiste Aldizkaria

19/2020 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Berriak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • 30/2020 Errege Lege Dekretua: 1. Artikulua.
  • 30/2020 Errege Lege Dekretua. 2. Artikulua. 1. Atala: Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak eragozpenak direla eta.
  • 30/2020 Errege Lege Dekretua. 2. Artikuluaren 2. Atala: Aldi baterako enplegu-erregulazioko espedienteak mugak direla eta.
  • 30/2020 Errege Lege Dekretua. Lehen Xedapen Gehigarria: ABEEE bidezko estaldura-tasa handia duten eta jarduera berreskuratzeko tasa baxua duten sektoreetako enpresak. 3.a) atala Errege Lege Dekretuaren eranskineko zenbait CNAE-09 koderekin sailkatutako jarduera duten enpresak, zeinei ABEEEa automatikoki luzatzen zaien 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 22. artikuluari jarraikiz.
  • 30/2020 Errege Lege Dekretua. Lehen Xedapen Gehigarria: 3.a) atala Aurreko paragrafoan aipatzen edo balio-kate berekoak diren enpresen mende dauden enpresak.
  • 30/2020 Errege Lege Dekretua. Lehen Xedapen Gehigarria: 3.b) atala Errege Lege Dekretuaren eranskineko zenbait CNAE-09 koderekin sailkatutako jarduera duten enpresak, ezinbesteko kasuko ABEEE egoeran egotetik arrazoi objektiboetan oinarritutako ABEEE egoeran egotera igarotzen direnak.
  • 30/2020 Errege Lege Dekretua: Lehen Xedapen Gehigarria: 3.c) atala Errege Lege Dekretuaren eranskineko zenbait CNAE-09 koderekin sailkatutako jarduera duten enpresak, ABEEE baten titularrak badira, 8/2020 Lege Errege Dekretuaren 23. artikuluaren arabera, 24/2020 Errege Lege Dekretuaren 4.2. artikuluan adierazi gisa.
  • 30/2020 Errege Lege Dekretua: Lehen Xedapen Gehigarria: 3.d) atala Balio-kate baten mendeko edo partaide diren enpresa kalifikatuak, ezinbesteko kasuko ABEEE egoeran egotetik arrazoi objektiboetan oinarritutako ABEEE egoeran egotera igarotzen direnak.
  • 24/2020 Errege Lege Dekretuaren Lehen Xedapen Gehigarriaren 2. atalean oinarritutako ABEEEak.
  • Erantzukizunpeko Adierazpenen Eskema -CPC- eta langileei buruzko komunikazioak -Jarduera ezaren mota-.
  • 2020ko irailaren 30eraino, 24/2020 Errege Lege Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, kotizazioetan salbuespenak aplikatu zitzaizkien langileak identifikatzeko moduak.
  • Beste alderdi batzuk.
  • Aspektu komunak.
  • Kuoten likidazioen eguneratzea: Kontzeptu ekonomiko berriak.

2020/10/09- Afiliazioen bidalketetan arazoa. 5017 errorea”

Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian egondako arazo informatiko bat dela eta, atzo ukatu egin ziren bidalketen modalitatearen bidez aurkeztutako afiliazio-mugimenduak. Aurkezten zen errorea hau zen: 5017 JARDUERA EZAREN MOTA, BALIO OKERRA EDO EZ ONARTUA.
Dagoeneko konpondu dugu arazoa. Ukatu ziren mugimenduak berriro prozesatuko dira; ondorioz, mugimendu horiek erantzun berriak jasoko dituzte.

2020/10/06 - 18/2020 RED Albiste Aldizkaria

18/2020 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Berriak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • Irailaren 29ko 30/2020 Errege Lege dekretua, enpleguaren defentsarako neurri sozialena.
  • Kotizazioaren esparruko funtzionaltasun berriak martxan jartzea.
  • Afiliazioaren esparruko funtzionaltasun berriak martxan jartzea.
  • INSSaren esparruko funtzionaltasun berriak martxan jartzea.
  • Siltra 2.3.0 bertsio berria
  • Bankuko kontuen baja automatikoa, 36 hilabetez jarduera ezagatiko karguagatik kontuan.
  • Jarraibide Teknikoen Eskuliburuaren Eguneratzea.
  • CASIA integratzea RED Baimenen kudeaketari dagozkion izapideetan.

2020/10/01- RED Baimenak Kudeatzeko Izapideei dagokien dokumentazioaren eguneratzea

RED Baimendunarentzako arreta-zerbitzuan; hots, CASIAn (Koordinazioa, Arreta eta Euskarri osoa RED Baimendunarentzako), eguneratu egin da RED Baimenak Kudeatzeko Izapideei buruzko dokumentazioa CASIA izapideen dokumentazioa eta Izaera Teknikoko kasuen inprimakia atalean.

Eguneratutako dokumentazioa izapide hauei dagokie:

  • Transmisio-bidea Aldatzeko Eskaerarako Izapidea.
  • RED Baimen baten Erabiltzaile Nagusia Aldatzeko Eskaerarako Izapidea.
  • RED Baimen Mota Aldatzeko Eskaerarako Izapidea.
  • RED Baimen baten Helbidea Aldatzeko Eskaerarako Izapidea.
  • RED Baimen baten Sozietate-izena Aldatzeko Eskaerarako Izapidea.

Izapide bakoitzaren dokumentuetan gehitzen da dagokion eskaerarako egiteko inprimakiaren esteka.

Era berean, jakinarazten da eguneratu egin dela CASIA zerbitzua erabiltzeko eskuliburua, Gizarte Segurantzaren web-orrialdea argitaratuta dagoena: Informazio erabilgarria/Sistema RED/CASIA: Koordinazioa, Arreta eta Euskarri osoa RED Baimendunarentzako/Eskuliburuak eta Dibulgazioa.

2020/08/28- COVID-19aren ondoriozko ABEEEn salbuespenei uko egitea - Dibidenduen Banaketa

Abuztuaren 25eko 17/2020 RED Albiste Aldizkarian adierazitakoaren jarraipen gisa, COVID-19aren ondoriozko ABEEEtarako enpresa-kotizazioetako salbuespenei uko egitearena enpresak dibidenduak banatzea aukeratzean, eta KOTIZAZIOAREN BEREZITASUNAREN ARRAZOIA 064 adierazi beharra kontuen fitxategi osagarrian, kudeaketa errazte aldera jakinarazten da 2tik aurrera egunero egingo dela CPC 064 adierazlearen idatzoharra automatikoki, CCCan elkartutako CCC nagusi-bigarren mailako GUZTIETAN, gaur egun mekanizatuak zeudenak, baldin eta CCC horiek IFZ bera badute.

Prozesu hori dela eta, ez da beharrezkoa izango enpresaren CCC bakoitzaren uko egitea banaka jakinaraztea, eta nahikoa izango da hura eskatzea CASIA erabilita, CCC nagusiaren bidez. Uko egitea gauzatu gisa ulertuko da IFZ bera duten elkartutako CCC guztietan. CCC nagusiaren IFZ ez duten bigarren-mailako CCCak baleude, uko egiteko banakako eskaerak aurkeztu beharko dira CASIA bidez, IFZ ezberdin bakoitzeko.

Aldaketa honekin bat eginez, aldatu egin da CASIA bidez uko egiteko FC.064 inprimakia

2020/08/27 - CASIA zerbitzuen etena

Arazo teknikoak direla eta, CASIA zerbitzuak itxita egongo dira gaur. Barkatu eragozpenak.

2020/08/25 - 17/2020 RED Albiste Aldizkaria

17/2020 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Berriak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • 24/2020 Errege Lege Dekretua: Salbuespenen abonua egiteko prozedura, 5.2. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.  Dibidendu-banaketa.
  • 15/2020 Albiste Aldizkariaren azalpenak.
  • Ordaintzetik libratutako Kuoten Kalkuluaren Kontsulta-fitxategia.
  • Doktoratu aurreko kontratuen luzapena (15/2020 EDL, 14 XG)-433 Afiliazio Egoera Gehigarria.
  • SLD Fitxategiak Eskemak Aldaketa.

2020/08/08- SLD bidalketen jarduera

Jakinarazten da hurrengo larunbatean, abuztuaren 8an, funtzionaltasun berriak ezartze aldera, 00:00etatik 22:00etara ekintza bat gauzatuko dela eta eragina izango duela Likidazio Zuzeneko Sistemen bidalketetan. Erabiltzaileak fitxategiak bidali/deskargatu ahal izango dituzte, baina ez dira gai izango erantzunak jasotzeko zerbitzua berrezarri eta haiek prozesatu arte. Zerbitzuaren berrezarpena jakinaraziko zaio amaitzean.
Etenaldi horrek ez du eraginik izango SLD online edota RED Directo zerbitzuetan.

2020/07/31-Izapide berrien irekiera

RED Baimendunerako arreta-zerbitzuan; hots, CASIAn (Koordinazioa, Arreta eta Euskarri osoa RED Baimendunarentzako) hiru izapide gehitu dira, Enpresen izen-ematea Gaian eta Datuen aldaketak Kategorian. Izapideak hauek dira:

  • Turismorako Finko Etendunen Erantzukizunpeko Adierazpena.
  • Erantzukizunpeko Adierazpena 062.
  • Erantzukizunpeko Adierazpena 064.

Informazio osagarri gisa, argitaratu dira Documentación trámites CASIA y formulario casos Materia Técnica atalean izapide bakoitzari dagokion dokumentuak eta aurkeztu beharreko Erantzukizunpeko Adierazpenen inprimakiak.

2020/07/24 - Turismo-sektorearen enpresetarako hobariak

TURISMO-SEKTOREAREN LOTURARI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA.

Erantzukizunpeko adierazpenaren aurkezpen-eredua:

  • Sistema RED-eko erabiltzaileek turismo-sektorean kokatzen diren jarduerak dituzten enpresen idatzoharrak egin beharko dituzte, CNAE 79XX dutenak. Gaurtik aurrera, uztailaren 24a, gaitu da 017 CPC idatzoharra, enpresa horien RED erabiltzaileen eskutik.
  • Merkataritza eta ostalaritza sektoreko enpresak, CCC identifikatuta CNAE09 baloreekin: 55XX eta 56XX eta merkataritzakoa, turismoarekin lotuta daudenetan, EZINGO dute egin erantzukizunpeko adierazpena RED erabiltzaileek. Erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko da CASIA Zerbitzuko dagokion izapidearen bidez, TGSSko eta ISMko Erabiltzaileek idatzoharra egin dezaten, lotura hori egiaztatzen den kasuetan. Hurrengo astean zehar, uztailaren 27tik aurrera, gaitu egingo da RED erabiltzaileek erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko aukera.

420 AFILIAZIO-EGOERA GEHIGARRIA

420 afiliazio-egoera gehigarria jakinarazteko epeak:

Gaurtik, uztailaren 24a, posible da 420 afiliazio-egoera gehigarria (SAA 420) gehitzea.

UZTAILERAKO SAA 420 jakinarazteko epea 2020ko abuztuaren 30eraino luzatuko da.

2020ko abuztua, iraila eta urria: Komunikazio-epeak hauek izango dira:

  • Aldez aurreko jakinarazpena: SAA 420 MOTAKO erregistroaren NOIZTIK eremuko datatik eta 60 egunera arte.
  • Gainerako komunikazioak: NOIZTIK eremuko datari dagokion hilabete natural osoan zehar eta sartzeko arauzko epearen azken-aurreko egunera arte.

2020/07/16 - 16/2020 RED Albiste Aldizkaria

16/2020 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Berriak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • 25/2020 Errege Lege Dekretua: Finko etendunak diren langileen jarduera-epea luzatzeko laguntza-neurriak, turismo-jarduerari lotutako turismo, merkataritza eta ostalaritzaren esparruetan.
  • CASIA berrikuntzak (Koordinazioa, Arreta eta Euskarri osoa RED Baimendunarentzako).
  • 15/2020 Albiste Aldizkariaren azalpenak.
  • 15/2020 RED Albiste Aldizkariko erroreen zuzenketa: 24/2020 Errege Lege Dekretua. 4.1. artikulua. Erantzukizunpeko adierazpenak eta komunikazioak.
  • 11/2020 eta 15/2020 RED Albiste Aldizkariaren errore zuzenketa: Erantzukizunpeko adierazpenaren aurkezpena.
  • Jarduera ezaren mekanizazioa ONLINE modalitatearen bidez.

2020/07/16 - CASIA: kontrol berrien ezarpena

RED Baimendunarentzako arreta-zerbitzuan; hots, CASIAn (Koordinazioa, Arreta eta Euskarri osoa RED Baimendunarentzako), kontrol berriak ezarri dira jakinarazitako Datu osagarrien kalitatea bermatzeko. Honela, saihestu egingo da informazio berriko eskaera behar duten eta adina informazio edo informazio okerra duten kasuak irekitzea, ebazpenean atzerapenak dakartza eta.

Ezarritako kontrolak zenbait datu osagarri betetzearen derrigortasunean dautza, kasu, gai, kategoria eta azpikategoria motaren, haien arteko korrespondentzien eta formatuko baliozkotzeen arabera. Gainera, Izapidea mota kasuetan, lerro bakarra erakutsiko da, datu osagarriak jakinarazteko. Horri esker, gaitu egingo da dokumentazioaren artxibatze automatikoa CCC/NAFari dagokion espediente elektronikoan.

Kasu bakoitzean erabili beharreko Datu osagarriak kontsultatzeko, ikusi Manual para la utilización del servicio CASIA, Gizarte Segurantzaren web-orrialdean argitaratu dena bide honetan: Informazio erabilgarria/Sistema RED Sistema/CASIA: Koordinazioa, Arreta eta Euskarri osoa RED Baimendunarentzako/Eskuliburuak eta Dibulgazioa. Edonola ere, dituzun adina datu eskaintzea komeni da.

2020/07/06 - 15/2020 RED Albiste Aldizkaria

15/2020 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Berriak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • 24/2020 Errege Lege Dekretua: I - II Tituluak -Enpleguaren defentsarako akordio soziala: enplegua berraktibatzeko neurri sozialak-
  • 24/2020 Errege Lege Dekretua: 4.1. artikulua. Erantzukizunpeko adierazpenak eta komunikazioak.
  • Laneko eta Gizarte Segurantzako Ikuskailetzaren jakinarazpena, COVID-19aren ondoriozko ABEEEi lotutako enpresa-betebeharrak direla eta.
  • 24/2020 Errege Lege Dekretua: II Titulua - Langile autonomoak babesteko neurriak-
  • 15/2020 Errege Lege Dekretua: Mutualitatearekin Aldi Baterako Ezintasuna Gauzatzea.
  • Etxeko Langileen Sistema Bereziko alta eta bajen ebazpenen kopiak eskuratzeko zerbitzu berria.
  • Gizarte Segurantzako Afiliazioa: Enpresa-betebeharra. CASIA bidezko eskaera.
  • SLD fitxategien eskemak aldatzea.
  • Sistema RED-en uztaileko eta abuztuko epeak luzatzea.

2020/07/02- RETAko langileei INSStik Mutualitate baterako aldaketa jakinarazteko zerbitzu berria

Oraindik INSSarekin aldi baterako ezintasunagatiko prestazio ekonomikoaren babesa duten langile autonomoentzat, 15/2020 Errege Lege Dekretuaren hamargarren Xedapen gehigarriak 3 hilabeteko epea ezartzen du alarma-egoeraren amaieratik aukera hori Mutualitate baten bidez bideratzeko; hots, 2020ko irailaren 21era arte. INSStik Mutualitaterako aldaketa indarrean jarriko da 2020ko azaroaren 1etik aurrera.

Mutualitate baten bidez aukera hori erabiltzeko, Zerbitzua egokitu egin da, eta jada erabilgarri da Sistema RED-en, RETA eremuko estalduren urteko aldaketa eskatu ahal izateko. Egokitzapen horri esker, adierazitako Zerbitzua erabili ahalko da Mutualitate aldaketa eskatzeko datorren urterako, baita Mutualitate baten bidez egiteko aukera izatekoa ere, INSSa duten autonomoen kasuan. Kasu bietan, sistema izango da ondorioetarako data automatikoki esleituko duena:

  • Aldaketa-eskaerak erreferentzia egiten dion autonomoa 777 Mutualitatearen (INSS) FGAn balego, Sistemak ondorioetarako data gisa ezarriko du 2020ko azaroaren 1a.
  • Aldaketa-eskaerak erreferentzia egiten dion autonomoa 777 Mutualitatearen (INSS) FGAn egongo ez balitz, Sistemak ondorioetarako data gisa ezarriko du 2021eko urtarrilaren 1a.

2020/06/22- COVID-19. Ekintzak Aldi Baterako Ezintasunaren kudeaketan

463/2020 EDan xedatutako alarma-egoeraren amaiera dela eta, ekainaren 21an, jakinarazten da uztailaren 1etik aurrera, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalak  langileei hitzorduak emango dizkiela berriro osasun-azterketa egiteko ABEko 365 egun igaro ostean, Segurtasuneko Lege Orokorraren Testu Bategineko 170.2. artikuluari elkartutako konpetentzien erabilerari dagokionez.

Aipatu artikuluan bildutako konpetentziak erabiltzean ABEaren luzapena edo haren efektuen luzapena adosten bada, utzi egingo zaio ABEgatiko prestazioaren ordainketa eskuordetua egiteari, horretarako egingo den komunikazioan adierazitakoari jarraikiz.

Alarma-egoera zela eta ABEko luzapenari buruzko ebazpena eskaintzea bertan behera uzteagatik 365 egun baino gehiagoz gaur egun ABEgatiko prestazioa ordainketa eskuordetu gisa jasotzen duten langileen kasuan, egoera berean jarraitu beharko dute ABEko egoera amaitu arte.

2020/06/17- Errore berria Sistema RED-en: "155 KONTINGENTZIA OKERRA”.

Errore bat sortu da Sistema RED-en ABEko agiriak ukatzeko. Hauxe da errorearen literala: "155 KONTINGENTZIA OKERRA".

Mezua agertuko da ABEko agiriak bidaltzean kontingentzia ez badator bat Gizarte Segurantzaren datu-baseetan une horretan agertzen denarekin.

Errorea martxan da ekainaren 8tik.


2020/06/15- FIE fitxategiaren aldaketak

INSSEMPRESAS (FIE) Fitxategiaren diseinuan aldatu egin da 1170 eremuaren literala, orain horrelakoa dena: Baja-agiri ezeztatua SPS, MCSS, INSS, RED, balio posible hauekin: S edo hutsunea.

Eremu honen bidez egingo dira Osasun Zerbitzu Publikoetan (SPS), Gizarte Segurantzarekin kolaboratzen duten Mutualitateetan (MCSS), Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalean (INSS) edo Sistema RED-en bidez egindako baja-agiriak. Ager daitezkeen balio posibleak dira “S” bat (baja-agiria ezeztatu denean) edo hutsune bat. Baja-agiria ezeztatzeak ABE prozesua INSSko datu-basetik ezabatzea dakar; baja-data 1020 eremuaren bidez adieraziko da.

2020/06/05 - 14/2020 RED Albiste Aldizkaria

14/2020 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Berriak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • 18/2020 Errege Lege Dekretuari buruzko informazioaren zabalkuntza.
  • Erantzukizunpeko adierazpenen komunikazioaren hasiera.

2020/05/29 - 13/2020 RED Albiste Aldizkaria

13/2020 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Berriak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  •  18/2020 Errege Lege Dekretuari buruzko informazioaren zabalkuntza: erabateko etenaldiei edo etenaldi partzialei elkartutako jarduera ezako mota berriak COVID-19aren ondorio diren ezinbesteko kasuengatik.
  • Tarteen banaketa berria, ordainketa eskuordetua ABE egoerako kontingentzia arrunten egoeran (21 Berezitasuna)
  • 11/2020 eta 12/2020 Albiste Aldizkarien erroreen zuzenketa


2020/05/22 - INSS. ABE agirien datuak aldatzeko epeen luzapena

Luzatu egin da enpresek Osasun Zerbitzu Publikoak aldatutako aldi baterako ezintasuneko agirien datuak aldatzeko epea, dagoeneko Sistema RED-en bidez bidalitakoak. Gehienez 90 egunez luzatuko dira lehenengoz jakinarazi zirenetik, izan RED REMESAS sistemaren (FDI fitxategia) nahiz RED ONLINE bidez.

Honela, xedea da enpresek datu ekonomiko zuzenak helaraztea, beharrezkoa bada, kontingentzian aldaketarik badago aldi baterako ezintasunaren prozesuan egondako diagnostiko-aldaketak direla eta.

2020/05/19 - 12/2020 RED Albiste Aldizkaria

12/2020 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Berriak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • 11/2020 RED Albiste Aldizkariaren azalpenak.
  • Jaiotzagatiko eta adingabearen zaintzagatiko prestazioak partzialki erabiltzearen eta langabeziagatiko prestazioa erabiltzearen bateragarritasuna.

2020/05/14 - 11/2020 RED Albiste Aldizkaria

11/2020 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Berriak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • 18/2020 Errege Lege Dekretua: Enpleguaren defentsarako neurri sozialak.
  • 18/2020 Errege Lege Dekretua: Salbuespenak aplikatzeko eskakizunak.
  • 18/2020 Errege Lege Dekretua: Erantzukizunpeko adierazpena COVID-19tik eratorritako ezinbesteko kasu total edo partzialeko egoerari buruz.
  • 18/2020 Errege Lege Dekretua: Salbuespenak aplikagarriak zaizkien langileen identifikazioa.
  • 18/2020 Errege Lege Dekretua: Lan-kontratua eten edo lanaldia murriztu zaien langileentzako komunikazioa.
  • 18/2020 Errege Lege Dekretua: Ezinbesteko kasu partzialetan jarduera erabat edo hein batean berrabiarazten duten langileentzako komunikazioa.
  • 8/2020 Lege Errege Dekretuaren 24. artikuluan eta 18/2020 Errege Lege Dekretuaren 4. artikuluan arautzen diren kotizazio-salbuespenen alderdi orokorrak.
  • Atzerapenak: Azalpenak.
  • I. eranskina: “V”, “W” edo “X” jarduera-eza mota duten pertsonei aplikagarriak zaizkien salbuespenak. Kotizazioaren berezitasunak.
  • II. eranskina: “R” edo “S” jarduera-eza mota duten pertsonei aplikagarriak zaizkien salbuespenak. Kotizazioaren berezitasunak.
  • III. eranskina: Adibidea.

2020/04/30 - 10/2020 RED Albiste Aldizkaria

10/2020 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Berriak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • Apirilaren ISM/371/2020 Agindua, COVID-19ari aurre egiteko neurri sozial eta ekonomiko urgente osagarriak ezartzen dituen martxoaren 31ko 11/2020 Errege Lege Dekretuaren 34 artikulua garatzen duena.
  • Ezinbesteko kasuko ABEEE COVID-19 kasuan eta medikuaren bajako eta jaiotza eta adingabearen zaintza egoerak.
  • ABEEE eta arriskuak haurdunaldian edo edoskitzean.

2020/04/27 - 09/2020 RED Albiste Aldizkaria

09/2020 RED Albiste Aldizkaria eskuragarri duzu RED Berriak atalean. Puntu hauek jasotzen dira:

  • 15/2020 Errege Lege Dekretua, apirilaren 21ekoa: Kuoten murrizketa jarduerarik gabeko aldietan dauden nekazaritzako langileentzat.
  • 15/2020 Errege Lege Dekretua: Norbere konturako langileak. Mutualitate bidezko aukera.
  • 15/2020 Errege Lege Dekretua: Gizarte Segurantzako zorren ordainketa geroratzea.
  • Martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege dekretua, COVID-19aren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko presako eta ezohiko neurriena. Kontratu etenaldi eta jardunaldi murrizketa jakinen identifikazioari buruzko azalpena COVID-19ak eragindako ezinbesteko kasuengatik.
  • Komunikazioa: Nekazaritzako langileen benetako lanaldiak kontratuaren etenaldi edo jardunaldi murrizketako egoeretan.
  • 8/2020 RED Albiste Aldizkaria. ABEEE motak identifikatzeko azalpenen atalean zuzendutako akatsa.
  • CASIA berrikuntzak (Koordinazioa, Arreta eta Euskarri osoa RED Baimendunarentzako).
  • Intereseko informazioa web-orrian-COVID-19 atala.
Complementary Content
${loading}