Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Baimena eta prozedura administratiboak

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Zein da DIE Sistemaren euskarri legala?

RED Sistemaren esparru juridikoa 1995eko apirilaren 3ko Ministerioaren Aginduan oinarritzen da (BOE, apirilaren 7koa) eta baita TGSS ren Zuzendaritza Orokorraren aurrekoa garatzen duen Ebazpenean ere, 1995eko maiatzaren 23koa (Ekainaren 7ko BOE)

Zer egin behar da DIE Sisteman jarduteko baimena eskatu aurretik?

DIE  sisteman eragiketak egin ahal izateko nahitaezko baldintza da Gizarte Segurantzaren SILCON  ziurtagiria izatea. Ziurtagiri honek, INTERNET bidez kudeaketak egiteko aukera ematen dio herritarrari, jakinarazpenen segurtasuna bermatuz, eta legezko baliozkotasuna emanez egiten den edozein transakzio elektronikori.

Ziurtagiri hori lortzeko, herritarrak, zuzenean egiaztatu behar du bere nortasuna, NAN ren bidez, Ziurtagiri digitalen bulegoetan.

SILCON ziurtagiria pertsonala eta besterenezina da, eta ez du jakinarazpenen segurtasuna bakarrik bermatzen, legezko balioztasuna ere ematen du.

Non eskatu behar da baimena?

DIE Sistemaren bidez jarduteko, beharrezkoa da baimena eskatzea. Honetarako, GSDOren Zuzendaritza Probintzialetan diren Erabiltzailearenganako Harreta Unitateetara jo.

Nork eska dezake baimena?

RED Sistemarako baimena jardueran kotizazio-dokumentuak bete eta aurkezten dituzten enpresei, profesionalei eta gainontzeko subjektuei ematen zaie, betiere, kotizazio-beharra duten subjektuen izenean egiten badute.

Baimen hau arestian aipatu kolektiboei ematen zaie, ondoko erregimenen esparruan:

  • Erregimen Orokorra, (honakoak barne: Artisten Erregimen Berezia, Fruitu, Barazki eta Landare-kontserbetako Sistema Berezia, Tomate Freskoa Maneiatze- eta Paketatze-jardueretako Sistema Berezia, Zinema-erakusketako Enpresetan, Dantza-aretoetan, Diskoteketan eta Dantzalekuetan aritzen diren Aldizkako Langile Finkoen Sistema Berezia, Merkatu-ikerketako eta Iritzi Publikoko Enpresetan aritzen diren Aldizkako Langile Finkoen Sistema Berezia, eta Nekazaritzako Sistema Berezia).

  • Itsasoan aritzen diren Langileen (Besteren Konturako Langileak) Erregimen Berezia eta Ikatz Meatzaritzakoena.

Nork atenditzen du?

GSDOren Telefonozko Harrrera Zerbitzuaren bidezko probintziako Erabiltzailearenganako Harrera Unitatea, astelehenetik ostiralera izango da, 8:30etatik 18:30era, 901 50 20 50 telefono zenbakian.

Zer dokumentazio jasoko dut?

Baimen-eskaeraren ebazpenaren ondorioz, ondoko dokumentuak bidaliko dira:

Eten edo ezezta daiteke baimen bat?

Bai, baimenean zehaztutako baldintzak ez betetzeak beronen etetea edo ezabatzea dakar.

Transferigarria da?

Bai, baimen baten Titularraren aldaketa denean baino ez, enpresaren ordezkaritza edo agintza zuena, edo arrazoi-soziala aldatzean.

Nor da baimenaren erabileraren erantzulea?

Baimenaren erabileraren erantzulea enpresaren agintzaren titularra edo enpresaren ordezkari legala da, erabiltzaile nagusia izango dena. Honek, erabilera hau lan-harremana duen pertsonalarengan edo edo lankide-autonomodunengan delega dezake, erabiltzaile osagarri bezala jardungo duena. Pertsonal hau baimena duten erabiltzaileen GSDOren sarbide-kontrolean izena emanda egon beharko du.

Erabiltzaile nagusia, behar dituen bigarren erabiltzaileak eskatuko dituena izango da, eta eskaera GSDOn onartu beharko da. Bakoitzak SILCON Ziurtagiria beharko du DIE Sisteman jarduteko. Beraz, erabiltzaile nagusia bigarrenen erantzulea izango da, eta garrantzitsua da edozein delarik ere arrazoia, bigarren hauen bajak jakinaraztea, baimenetik kanpo geratzeko.

Zenbat erabiltzaile izan daitezke baimen baten menpean?

Enpresaren jardueraren edo agintzaren araberakoa da. Hasiera batean, erabiltzaile nagusi bakarra eta titularrak behar beste erabiltzaile osagarri izango da.

Baimenaren erabiltzaile bakoitzak bere SILCON Ziurtagiria erabiliko du DIE Sisteman egin eragiketa bakoitzean, eta ondorioz egindako eragiketa bakoitza honen eragilera loturik geratuko da.

Non irakasten dute sistema erabiltzen?

Erabiltzailearenganako Arreta Unitateen bidez, ikastaro eta deialdien berri izan dezakezu, eta aurretiaz eskatuta parte hartzeko aukera duzu. Gainera, Interneten DIE Sistema erabiltzeko Oinarrizko Gida emango da, erabiltzaileen lana erraztuko duena.

Behin baimena izanda, eragin administratiborik izango ez duten probak edo praktikak egin ditzakezu sisteman.

Baimenduak bigarren mailako erabiltzaileak kontsulta, alta eman, baja eman edo alda ditzake DIE Sistemaren bidez?

Bai,baimenaren titularrak erabiltzaileak kontsulta, alta eman, baja eman edo alda ditzake DIE Sistemaren bidez. Halaber, baimenaren titularrak, baimenean alta emandako erabiltzaile guztiak edo haietako bat kontsulta ditzake. Funtzionalitate hori, "Baimenen kudeaketa" atalean dago, on lineDIE zerbitzuen menuan.

Baimen bati esleitutako KKKak/AFZak kontsulta daitezke?

Bai, edozein erabiltzailek kontsulta ditzake esleituta dauden Kotizazioaren Kontu Kode eta AFZ guztiak edo haietako bat, kontsulta egiten unean bertan. Funtzionalitate hori, "Baimenen kudeaketa" atalean dago, DIE zerbitzuen menuan. 

Posible al da baimen bati esleitutako KKK/NAF deuseztatzea?

KKK edo NAF deuseztatu egin daiteke RED Online/ Baimenen Kudeaketa / KKK edo NAF Esleitzea Deuseztatzea Zerbitzuan, edota dagokion inprimakia beteta (FR104 edo FR115).

Complementary Content
${loading}