Informazio iturriak
Gizarte Segurantzaren Administrazioek eta Zuzendaritza Probintzialetako Arreta Teknikorako Unitateek, zure egoeraren arabera laguntza pertsonalizatua emango dizute eta zure kontsulta eta gorabeherei erantzun emango diete. Arreta Teknikorako Unitateak erabiltzailearen eskura daude ere, TGSS Telefono Arreta Zerbitzuaren bidez, 901 50 20 50 zenbakian.
Ikastaroak
TGSS k erabiltzaileei informatzeko eta haiek trebatzeko ikastaroak antolatzen ditu. RED Zuzenean egunero lan eginten duten erabiltzaileei dago zuzenduta ikastaroa. IABE Kotizazio, Afiliazio eta Parteen eremuak hartzen ditu.
Hauetariko ikastaro batetan interesa izango bazenu, mesedez,Telefono Arreta Zerbitzura jo ezazu.
Bestelako dokumentazioa
Bada bestelako dokumentazioa, kontuan izan beharrekoa:
- RED Berriak: Berrien buletinak dira eta beren helburua da erabiltzailea funtzionaltasun berrien gainean informatzea, bere zalantzak ebaztea, interesgarriak izan daitezkeen gaiei buruzko informazioa ematea, gorabehera orokorrei informazioa ematea, eta abar.
- FAQ’s: RED Zuzeneko erabiltzeaileek maiz egiten dituzten galderen erantzunak.
- Eskuliburuak: REDZuzenaren inguruko informazio orokorra duten eskuliburuak.
Gizarte Segurantzaren web orria
Hemendik RED Zuzenaren eta ziurtagiri digitalen inguruko informaziora sar zaitezke eta eskuliburuak, inprimakiak, Ietab. lortu.