Ezgaitu egiten ez duten lesio iraunkorrengatik ematen diren prestazioak
Prozedura
Informazio orokorra
Helburua: |
Langilea ekonomikoki konpentsatzen saiatzen da lan-istripuak edota gaixotasun profesionalak eragindako lesio, mozketa eta itxuragabetasunengatik, horiek ezintasun iraunkorrera heldu barik, langilearen osotasun fisikoaren murrizketa edota aldaketa dakartenean eta, beti ere, xede horretarako ezarritako baremoan bilduta badaude. |
---|---|
Onuradunak: |
Gizarte Segurantzaren sistemaren barruan sartuta dauden, laneko gertakizunak babestuta dituzten eta eskatutako betekizunak betetzen dituzten langileak. |
Baldintzak: |
Langileak honakoak bete beharko ditu:
|
Zenbatekoa: |
|
Ordainketa: |
Baremoa aplikatzeagatik egokitzen diren zenbatekoak, lan-istripuak zein lanbide-gaixotasunak eragindako ezgaitasun iraunkorrarengatiko prestazioak ordaintzera behartuta dagoen erakunde kudeatzaileak edota Gizarte Segurantzako Mutualitate Laguntzaileak ordainduko ditu. |
Bateraezintasunak / Bateragarritasunak: |
Ezin da bateratu ezintasun iraunkorrarengatiko prestazio ekonomikoekin, baldin eta aipatutako lesioek, mozketek eta itxuragabetasunek ez badute inolako loturarik ezintasun iraunkorra aitortzeko aintzat hartu direnekin. Lanarekin bateragarria da, baita enpresa berean ere. |
Epeak: |
INSSren edo, hala badagokio, ISMren zuzendaritza probintzialak, 135 eguneko epean ebatziko du. |
Inprimakiak: |
Ezintasun iraunkorrengatiko eta baliaezintasunik gabeko lesio iraunkorrengatiko pentsioaren eskaera |
Dokumentazioa: |
Pentsioaren izapideak egiteko aurkeztu beharreko agiriak eskaera-ereduan daude zehaztuta. |
Non izapidetzen den: |
INSSren edo ISMren zuzendaritza probintzialean, interesduna bizi den tokikoan. |
Erakunde eskuduna: |
|
Beste datu interesgarri batzuk: |
Erregimen berezien berezitasunak. Berraztertzea: Berraztergarriak dira baliaezintasun gabeko lesio iraunkorrengatiko kalte-ordaina eragin zuten ondorioak larriagotzeagatik; horrek ez du galarazten langileak dagokion gertakizunetik ondorioztatutako ezintasun iraunkorrarengatiko prestazioak jasotzeko eskubidearen aitorpena eskatzera. Enpresa-erantzukizuna dagoenean, kalte-ordaina, hutsegitearen larritasunaren arabera, %30etik %50era doan kopuruan handituko da. Katalunian, EVIren zereginak Kataluniako Ezgaitasunak Baloratzeko Institutuak eta Ezgaitasunak Baloratzeko Batzordeak egiten dituzte. |