Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Haurdunaldiko Arriskuagatik prestazioa

Prozedura

Informazio orokorra


Helburua:

Prestazio ekonomikoa, haurdunaldian bitarteko arriskuagatik lan kontratuaren etete epean zehar sortzen den errenten galera estaltzen saiatzen da, langileak bere egoerarekin bateragarri den beste lanpostu edo jarduera batera aldatu behar duenean,  aldaketa hori teknikoki edo objektiboki posible ez denean edo zergati justifikatuak direla-eta edo zentzuz exijitu ezin denean.

Onuradunak / Baldintzak:

Lan kontratua etete egoeran duten edo haurdunaldian bitarteko arriskuagatik jarduera profesionalaren etete egoeran dauden besteren edo norbere konturako langileak, exijitzen diren ondoko baldintzak betetzen badituzte:

  • Afiliatuta eta altan izatea.
  • Kuoten ordainketan egunean egon beharko dute erantzule zuzenak direnekoetan.

Informazio gehiago onuradunei eta baldintzei buruz

Zenbatekoa:

Dagokion oinarri arautzailearen  %100aren pareko subsidioa, kontingentzia profesionalek eragindako ABErako ezarritakoaren parekoa izango da.

Ordainketa egitean, Gizarte Segurantzako kotizazioei eta IRPF atxikipenei dagozkien zenbatekoak kenduko dira.

Informazio gehiago zenbatekoari buruz

Iraupena / Iraungipena:

 

 

 

Diru-laguntza jasotzeko eskubidea  lan-kontratua edo haurdunaldian arrisku egoera dela eta baimena hasten den egun berean hasiko da, haurdunaren edo fetuaren osasuna babesteko beharrezkoa izango den denboraz ordainduko zaio eta amatasun atsedenaldia hasi aurreko egunean edo lanera itzuli aurreko egunean bukatuko da.

Eskubidea  ondoko arrazoiengatik buka daiteke:

  • Besteren konturako langileak: Amatasuna dela eta, kontratua eteteagatik; aurreko lanpostura berriro ere bueltatu edo bere egoerarekin bat datorren beste batean hasteagatik. legezko arrazoiengatik lan-kontratua iraungitzeagatik; haurdunaldia eteteagatik; heriotzagatik.
  • Norbere konturako langileak: Amatasunagatiko atsedena hasteagatik; lan-jarduerarekin berriz hasteagatik; Gizarte Segurantzako Erregimen Berezian baja egiteagatik; haurdunaldia eteteagatik; heriotzagatik. 

Baliogabetzea/ Etendura:

  • Iruzurrez jokatzen badu subsidioa lortu edo mantentzeko.
  • Edozein lan edo jarduera burutzea, norbere kontura edo besteenera, jarduera anitzeko kasuetan ezik.
Inprimakiak:

Eskaera-eredua.

Dokumentazioa:

Nortasuna eta eskubidea sorrarazten duten gertaerak egiaztatzeko beharrezkoak diren dokumentuak aurkeztuko dira.

Non izapidetu:

Eskaera eta behar den dokumentazioa aurkezteko Erakunde kudeatzailearen edozein Gizarte Segurantzako Arreta eta Informazio Zentrotara edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzako Mutualitate laguntzailera jo beharko duzu.
Erakunde eskuduna:

Prestazioaren kudeaketa eta ordainketa, interesdunak bizilekua duen Erakunde kudeatzailearen Zuzendaritza Probintzialari (INSS edo ISM) edo  Gizarte Segurantzako Mutualitate laguntzaileari dagokio, lan-arriskuak estaltzen dituen Erakundearen arabera.

Epeak:

Interesdunaren bizilekua dagoen probintziako Erakunde kudeatzailearen Zuzendari probintzialak emango duebazpenaeta interesdunarijakinarazi beharko dio 30 eguneko epean.

Prestazioak jasotzeko eskubidea 5 urteko epean preskribatuko da, prestazioa eragin duen gertaera jazo ondorengo egunetik aurrera zenbatuta, alde batera utzi gabe aitorpenaren ondorioak eskaera egin aurreko hiru hilabeteetatik aurrera ematen badira. 

Informazio gehiago epeei buruz

Beste datu interesgarri batzuk:

 

Galdera ohikoenak

Complementary Content
${loading}