Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Lekuz aldatutako langileak

1408/71 Araudia aplikatzen zaien herrialdeetara lekualdatutako langileak herrialde horretako gizarte segurantzaren legeriaren menpe egongo dira oro har, egiten duten lana besteren zein norbere konturakoa izanda ere.

Hala ere, aldi baterako lekualdaketen kasuan, Espainiako gizarte segurantzaren legedia manten dezakete jarraian adierazten diren baldintzetan:

1408/71 EEE  Araudiaren 14-17 artikuluek xedatutako arauak aplikatuko dira kasu hauetan:

  • 2010/05/01a baino lehenago egindako lekualdatzeak.
  • Hirugarren herrialdeetako (herrialde guztiak, Europar Batasunekoak izan ezik) nazionalitatea duten langileak Erresuma Batura lekualdatzen direnean. 
  •  2012/04/01a baino lehenago Suitzara egindako lekualdatzeak, Suitzako edo Europar Batasuneko nazionalitatedun langileak direnean.
  •  2012/06/01a baino lehenago Europako Eremu Ekonomikora egindako lekualdatzeak, herrialde horietako edo Europar Batasuneko nazionalitatedun langileak direnean.
  • 1408/71 EEE Araudiaren 14.2a), 14.2b), 14bis.2) eta 16.2 artikuluak aplikatuz izapidetutako lekualdatzeen jarraipena direnean, 883/04 EE Araudiaren 87.8 artikuluak xedatutakoarekin bat eginda. 

Hasierako lekualdaketa

Izapidetze hori berdina da norbere konturako edo besteren konturako langile guztientzat, edozein izanik ere dagokien erregimena. (Erregimen Orokorra, norbere konturako langileen Erregimen berezia, itsasoko langileen Erregimen berezia edo nekazaritzako Erregimen berezia).

Lekualdaketa urtebetekoa baino laburragoa izango dela aurrez ikusten denean egingo da. Urtebete baino gehiagokoa izango dela jakinez gero, "Beste luzapen batzuk" atalean adierazitako izapidetzea egingo da. 

Espainian enpresa baten zerbitzura besteren konturako jarduera egiten duten eta enpresak lana egitera komunitateko beste herrialde batera bidaltzen dituen langileentzat eta norbere konturako jarduera normalean Espainian egin eta aldi baterako jarduera komunitateko beste herrialde batean egitera joaten diren langileentzat, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorreko Probintziako Zuzendaritzan edo haren Administrazioetan E-101 inprimakia eskatuko da "Legedi aplikagarriaren ziurtagiria".

Izapidetu beharreko inprimakia

Enpresak edo norbere konturako langileak TA.300 ereduaren  bidez egingo du eskaera ("Gizarte Segurantzaren legeria aplikagarriari buruzko informazio eskaera"). (Ale bat)

Dagokion  Probintziako Zuzendaritzak edo Administrazioak Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko kide den herrialde batera edo Suitzara lekualdatzen  denean langileak Espainiako Gizarte Segurantzaren legediaren mende jarraitzen duela,  eta ondorioz, dagokion herrialdean Gizarte Segurantzari kotizatzeaz salbuetsita dagoela egiaztatzen duen E.101 inprimakia igorriko du.

Inprimaki horretaz gain, langileak indarrean dagoen Europako osasun txartela (EOT ) izan beharko du, enplegu herrialdean osasun laguntza jasotzeko.

Baimendu beharreko epea

Lekualdaketaren epeak ezin izango du hamabi hilabete baino luzeagoa izan

Ohiko luzapena

Hasierako lekualdaketaren gehieneko epea pasatuta, hau da, hamabi hilabete, besteren konturako edo norbere konturako langileak beste herrialdean jarduera egiten jarraitu behar badu, norbere konturako langileak edo enpresak Espainiako Gizarte Segurantzaren legedia mantentzeko luzapena eskatu beharko du.

Hasierako lekualdaketaren gehieneko epea agortu aurretik baina beste herrialdeko egonaldia gehieneko epea agortzeko geratzen den denbora baino luzeagoa eta hamabi hilabete baino txikiagoa izango dela aurrez ikusten denean ere eska daiteke luzapena.

Izapidetu beharreko inprimakia

Norbere konturako enpresarioak edo langileak E-102 inprimakiaren ("Lekualdaketaren edo soldatarik gabeko jardueraren luzapena") A atala bete beharko du, ale laukoitzean (besteren konturako langileen kasuan) edo ale hirukoitzean (norbere konturako langileen kasuan). Ondoren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusira (Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusira) edo enplegu herrialdeak esleitutako Erakundera igorri beharko du. Hark, inprimakiaren B atalean adostasuna agertu ondoren, enpresario eskatzaileari bi ale edo norbere konturako langileari ale bat itzuliko dio eta beste bat Espainian esleitutako erakunde gisa Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrari.

Inprimakiaz gain, langileak indarrean dagoen Europako osasun txartela izan beharko du  (EOT) enplegu herrialdean osasun laguntza jasotzeko.

Baimendu beharreko epea

Luzapenaren epeak ezin izango du hamabi hilabete baino luzeagoa izan.

Beste luzapen batzuk

Luzapenen eskaera baldintza hauetan egin daiteke:

Lekualdaketaren hasieratik hamabi hilabete baino luzeagoa izango dela aurrez ikustean.

Hasierako lekualdaketan baimendutako epea pasatutakoan, beste herrialdeko egonaldia hamabi hilabete baino gehiagokoa izango dela aurrez ikusiz gero.

Lehen luzapeneko gehieneko epea pasatutakoan (hamabi hilabete) langileak beste herrialdean jarraitu behar badu.

Lehen luzapenaren gehieneko epea agortu eta beste herrialdeko egonaldia hamabi hilabeteak betetzeko falta zaion denbora baino luzeagoa izango bada.

Lekualdaketaren unean prozeduraren izapidetzea eskatu ez zuten edo hura okerra izan zen lekualdatutako langileen egoera erregulatzeko.

Hitzarmen bereziak adostu dituzten herrialdeetara lekualdatutako komunikabideetako edo aire lineetako langileen kasuan.

Izapidetu beharreko inprimakia

Beste luzapenen eskaerak Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusian izapidetzen dira.

Enpresak edo norbere konturako langileak TA.300 ereduaren  bidez egingo du eskaera ("Gizarte Segurantzaren legeria aplikagarriari buruzko informazio eskaera"). (Ale bat)

Lekualdaketa Frantziara egiten denean, beharrezkoa da, gainera, dagokion izapidetzea egiteko herrialde horretako erakunde eskudunak eskatzen duen galdetegia ere eranstea. 

Dagokion herrialdeko Gizarte Segurantzak adostasuna ematen duenean, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusiak E-101 inprimakia igorriko du, langilea baimendutako epean Espainiako Gizarte Segurantzaren menpe dagoela egiaztatzen duena.

Inprimakiaz gain, langileak indarrean dagoen Europako osasun txartela izan beharko du  (EOT) enplegu herrialdean osasun laguntza jasotzeko.

Baimendu beharreko epea

Denbora aldetik mugarik legez ezarri ez den arren, arau orokor gisa, hasierako lekualdaketan (E-101) eta ohiko luzapenean (E-102) baimendutako epeak kontuan hartuta, bost urteko epea ezin da gainditu.

     

Beste lekualdatze batzuk

1) Bi Estatu kidetan edo gehiagotan besteren konturako jarduera garatzen duten langileak

A) Trenbidez, errepidez, airez edo barneko nabigazioz bidaiarien edo merkantzien nazioarteko garraioa egiten duten besteren konturako langileak Espainiako Gizarte Segurantzaren legediaren mende daude enpresak egoitza nagusia Espainian baldin badu. Ez balitz kasu hori gertatuko, alegia, enpresak ez egoitza, ez sukurtsala Espainian izan gabe ere langileek jarduera nagusia herrialde horretan egiten badute, bertan bizi izanez gero, Espainiako legediaren mende egongo dira.

  EEEko   Europar Batasuneko herrialdeetako edo Suitzako lekualdatzeen kasuan, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren Zuzendaritza Probintzialean edo haren Administrazioan E-101 inprimakia ("Legeria aplikagarriaren ziurtagiria") igortzea eskatu beharko da.

Enpresak TA.300 ereduaren bidez egingo du eskaera ("Gizarte Segurantzaren legeria aplikagarriari buruzko informazio eskaera"). (Ale bat)

Inprimaki horretaz gain, langileak indarrean dagoen Europako osasun txartela (EOT ) izan beharko du, enplegu herrialdean osasun laguntza jasotzeko.

B) Aurreko atalean sartu gabeko besteren konturako langileek, egoitza finkoa Espainian izanik, normalean jarduera Estatu kide batean baino gehiagotan garatze badute, eta lekualdaketetan zehar Espainiako egoitza mantentzeagatik Espainiako Gizarte Segurantzaren mende daudenek, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrean edo haren Administrazioetan eskatuko dute E-101 inprimakia "Legedi aplikagarriaren ziurtagiria".

Enpresak TA.300 ereduaren  bidez egingo du eskaera ("Gizarte Segurantzaren legeria aplikagarriari buruzko informazio eskaera"). (Ale bat).

Dagokion Probintziako Zuzendaritzak edo Administrazioak igorritako formularioak egiaztatzen du langileak Espainiako Gizarte Segurantzaren legediaren mende jarraitzen duela Europar Batasuneko beste Estatu kideetara egindako lekualdaketetan, eta ondorioz, dagokion herrialdeko Gizarte Segurantzan kotizatzeaz salbuetsita dagoela.

Espainian egoitza baimena duten atzerriko langileen kasuan, E-101 inprimakian baimendu beharreko aldiak ezin du izan inolaz ere egoitza baimena baino handiagoa.

2) Bi Estatu kidetan edo gehiagotan norbere konturako jarduera garatzen duten langileak

Norbere konturako langileek, Espainian egoitza finkoa izanik, normalean jarduera Estatu kide batean baino gehiagotan egiten badute, lekualdaketetan zehar Espainiako bizitokia mantentzeagatik Espainiako legediaren mende badaude, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrean edo haren Administrazioetan eskatuko dute E-101 inprimakia, "Legedi aplikagarriaren ziurtagiria".

Norbere konturako langileak TA.300 ereduaren  bidez egingo du eskaera ("Gizarte Segurantzaren legeria aplikagarriari buruzko informazio eskaera"). (Ale bat)

Dagokion Probintziako Zuzendaritzak edo Administrazioak igorritako formularioak egiaztatzen du langileak Espainiako Gizarte Segurantzaren legediaren mende jarraitzen duela Europar Batasuneko beste Estatu kideetara egindako lekualdaketetan, eta ondorioz, dagokion herrialdeko Gizarte Segurantzan kotizatzeaz salbuetsita dagoela.

1) eta 2) ataletan  sartu beharreko adibideak

Jarduera norberaren kontura edo besteren kontura egiten duten kontuan hartuta, langile talde hauei, hurrenez hurren:

  • Artistei, komunitateko herrialdeetan zehar bira egiten dutenean.
  • Espainian bizitokia duten toreatzaileei, Espainiako enpresariek edo atzerriko enpresariek kontratatuta, zezenketak komunitateko beste herrialde batzuetan egiten dituztenean.
  • Estatu kideetan egiten diren kirol lehiaketetan parte hartzen duten kirolariei.
  • Lana dela eta estatu kideetako beste enpresa batzuetara behin eta berriz bidaiak egin behar dituzten langileei, betiere jarduera horrek herrialde horretako Gizarte Segurantzaren Sisteman barneratzea eragiten badu.
  • Kongresu, Hitzaldi, Erakustazoka eta abarretara joaten diren langileei, betiere jarduera horrek herrialde horretako Gizarte Segurantzaren Sisteman barneratzea eragiten badu.
  • Gida turistikoei.
  • Norbere konturako garraiolariek E-101 inprimakiaren bidez izapidetu beharko dute lekualdaketaren eskaera, EEE  1408/71 Araudiaren 14bis.2 artikulua aplikatuta.

3) Estatu kideetan norbere konturako jarduera eta besteren konturako jarduera aldi beran egiten duten langileak.

  • Espainian besteren konturako jarduera eta beste estatu kide batean norbere konturako jarduera egiten duten langileak.

Ondorengo atalean zehazten diren  salbuespenak izan ezik, Espainian besteren konturako jarduera egiten duten, eta aldi berean, beste Estatu kide batean norbere konturako jarduera egiten duten langileak Espainiako Gizarte Segurantzaren legediaren mende daude. Besteren konturako jarduera bi herrialde edo gehiagotan eginez gero, aurreko atalean ezarritakoaren arabera jardungo litzateke.

Kasu horretan, Diruzaintza Nagusiak (Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako  Zuzendariordetza Nagusiak) langileak hala eskatuta E-101 inprimakia igorriko du ("Legeria aplikagarriaren ziurtagiria"). Inprimakian ohartu beharreko artikulua EEE 1408/71 Araudiko 14. quater da.

Inprimaki horrek egiaztatzen du langilea Espainiako Gizarte Segurantzaren legediaren mende dagoela.

Salbuespenak

Espainian besteren konturako jarduera egiten duten eta aldi berean Belgikan edo Txekiar Errepublikan edo Danimarkan edo Estonian edo Frantzian edo Italian,  Zipren edo Maltan edo Portugalen edo Finlandian edo Eslovakian edo Suedian edo Islandian edo Liechtesteinen edo Norvegian edo Suitzan  norbere konturako jarduera edo Alemanian nekazaritzako norbere konturako jarduera edo Grezian soldatapean izan gabeko jarduera egiten duten langileak Espainiako eta norbere konturako jarduera garatzen duten herrialdeko Gizarte Segurantzaren legediaren mende daude.

  • Espainian besteren konturako jarduera eta beste estatu kide batean norbere konturako jarduera egiten duten langileak.

Langileak Espainian bizi badira bi herrialdeetan  kotizatu behar dute.

4) Misio Diplomatikoen edo Kontsul Bulegoen zerbitzurako langileak eta langile horien zerbitzurako etxeko langile pribatuak.

Erkidegoko herrialdeetako Espainiako kontsul bulegoetan edo misio diplomatikoetan jarduera garatzen duten Espainiako langileentzat edo langile horien zerbitzu pribatuko etxeko langileentzat (horiek ere Espainiakoak), jarduera hasi eta hurrengo hiru hilabeteko epean Espainiako Gizarte Segurantzaren aldeko hautua egiten badute, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak (Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusiak), interesdunak edo kontratatu dituen Erakundeak hala eskatuta, E -103 inprimakia igorriko du, "Aukera eskubidea betetzea", erakunde kontratatzailearen baitan erregimen orokorrean alta emanda dagoela egiaztatutakoan. 1408/71 Araudiko 16.2 artikulua da aplikagarria.

Ale hirukoitzean bete behar den inprimakia denbora mugarik gabe igortzen da.

Espainiako gizarte segurantza Espainiako nazionalek bakarrik hauta dezakete

5) Europako Komunitateetako Agente Laguntzaileak.

Europar Batasuneko Erakundeetan agente laguntzaile gisa kontratatutako eta Espainiako Gizarte Segurantzaren legeriaren aldeko hautua egiten duten langileentzat, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak (Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusiak), kontratatu dituen erakundeak hala eskatuta, E-103 inprimakia igorriko du, "Aukera eskubidea betetzea", erakunde kontratatzailearen baitan erregimen orokorrean alta emanda dagoela egiaztatu ondoren. EEE 1408/71 Araudiko 16.3 artikulua da aplikagarria.

Ale hirukoitzean bete behar den inprimakia kontratuaren irauten duen denborarako igortzen  da.

6) Erregimen Orokorrean sartutako funtzionarioak

Jarduera garatzera Europako erakunde batera lekualdatzen diren funtzionarioentzat, haien egoera administratiboa "zerbitzu aktiboa" izanik, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak (Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusiak), dagokien Administrazioak hala eskatuta, E-101 inprimakia igorriko du, "Legeri aplikagarriaren ziurtagiria". Inprimaki horrekin batera beste herrialdeko Zerbitzuen Komisioaren ziurtagiria aurkeztuko da. Inprimakian idatzi beharreko artikulua 1408/71 EEE Araudiko 13.2.d) da. Eskaera TA.300 eredua erabilita egingo da.

E.101 inprimakia lekualdaketak iraungo duen denborarako igorriko da.

7) Erregimen Berezietako funtzionarioak

Erregimen berezietako funtzionarioen E-101 inprimakia igortzeko eskuduntza dagokien Administrazioari dagokio.

8) Bruselan Komunitate Autonomoetako Ordezkaritzetara lekualdatutako langileak

Bruselan Autonomia Erkidegoetako (Euskadi salbu) bulego eta ordezkaritzetan langile gisa zerbitzua eskaintzen duten langileak, 1408/71 Araudiari dagokionez, funtzionarioekin parekatutako langile gisa hartuko dira, eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiak (Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusiak), dagokien Administrazioak hala eskatuta, E-101  inprimakia igorriko du, lekualdaketak iraungo duen denbora osorako.

Eskaera TA.202. ereduetan egingo da.

9) Cervantes Institutuko langileak

Cervantes Institutuak lekualdatutako langileentzat E-103 inprimakia igortzen da, lekualdaketaren epe osorako.

Oharra:

Lekualdatutako langileek,  legedi aplikagarriaren inprimakiaz gain (E-101  edo E-102, dagokienaren arabera), indarrean dagoen Europako osasun txartela izan beharko dute.

E.103 inprimakia izapidetu baldin bada, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalean (etxetik gertueneko Gizarte Segurantzako Informazio eta Arreta Zentroetan) E.106 inprimakia eskatu beharko da, enplegu herrialdean osasun laguntzaren prestazioa jasotzeko.

Kasu bereziak

Lekualdatzeko Espainian kontratatutako langileak

Espainiako enpresa batek beste Estatu kide batera lekualdatzeko langileak kontratatzen dituenean, baldintza hauek betetzen badira bakarrik igorri ahal izango da E-101 inprimakia:

  • Lekualdatuko den langileak afiliatuta egon behar du eta kotizazioak izan behar ditu Espainiako Gizarte Segurantzaren edozein erregimenetan. Inolako Gizarte Segurantzatan egon ez diren langileak izanez gero, Espainiako Gizarte Segurantzaren legedia aplikatuko zaie, betiere legezko bizitokia Espainian duten langileak baldin badira.  E-101 inprimakian "Legedi aplikagarriaren ziurtagiria" baimendu beharreko epeak ezin du izan laneko kontratua edo egoitza baimena baino handiagoa.
  • Enpresa kontratatzailearen eta langilearen arteko lotura organikoaren iraupena lekualdaketak iraun bitartean.
  • Espainiako enpresak Espainian jarduera egin behar du.

Espainiako enpresa batek beste herrialde batean jarduera egiteko kontratatutako langilea, kontratatutako unean, Espainian bizi ez bazen, ez zaio Espainiako Gizarte Segurantzako legedia aplikatuko, jarduera egingo duen herrialdeko legediaren mende egongo da.

Atzerriko enpresek jarduera Espainian egiteko kontratutako langileak.

Jarduera Espainian garatzeko helburuarekin atzerriko enpresek kontratatutako langileak Espainiako Gizarte Segurantzako legediaren mende geratuko dira kontratatu aurretik Espainian bizi baziren. Langile horiek ez dira lekualdatutako langiletzat hartuko eta jarduera garatzen duten herrialdeko Gizarte Segurantzaren legediaren mende egoteko arau orokorra aplikatuko zaie.

Atzerriko enpresak Diruzaintza Nagusiaren Zuzendaritza Probintzialari edo dagokion Administrazioari eskatuko dio kotizazio kontuaren kodea, enpresa izen-eman eta langileari Espainiako Gizarte Segurantzan alta emateko.

       
Complementary Content
${loading}