Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Lekuz aldatutako langileak

Arau orokortzat, desplazatutako langileak, lan-jarduera egiten duteneko herrialdeko Gizarte Segurantzako legediaren menpean dira. Hori hala izan arren, aldi baterako lekualdeketa bada, ondoren azaltzen diren termino eta baldintzetan Espainiako Gizarte Segurantzaren legeriaren menpe jarraitu ahalko dute.

Espainiako edo Dominikar Errepublikako nazionalitatea duten besteren konturako eta norbere konturako langileei aplikatzen zaie.

Hasierako Lekualdaketa (Hitzarmenaren 9,1 Artikulua, a) eta c) letrak).

Espainiako enpresa batean jarduera egiten duten eta enpresak aldi batez jarduera  Dominikar Errepublikara egitera bidaltzen dituen besteren konturako langileentzat, eta Espainian jarduera garatzen duten eta jarduera garatzera aldi baterako herrialde horretara joaten diren norbere langileentzat  Gizarte Segurantzaren Diru-zaintza Orokorraren Probintziako Zuzendaritzan edo haren Administrazioetan lekualdaketari dagokion ziurtagiria eskatu beharko da.

Bideratu beharreko inprimakia

Norbere konturako langileak edo enpresak eskaera   TA.200 ereduan   egingo du "Gizarte Segurantzako Espainiako legedia mantentzeko eskaera.-Hasierako lekualdaketak" eta  E/REP.DOM.(Cert) ereduaren  bi hiru ale ondo betetako ere aurkeztuko ditu "Lege aplikagarriaren ziurtagiria".

E/REP.DOM. eredua (IZiurt. Probintziako Zuzendaritzak edo dagokion Administrazioak igorritako formularioak herrialde horretarako lekualdaketan Gizarte Segurantzako Espainiako legediaren mende dagoela egiaztatzen du, eta ondorioz, dominikar Gizarte Segurantzan kotizatzeaz salbuetsita dagoela.

 Lekualdaketaren gehieneko iraupena hiru urtekoa da, bai besteren konturako langileentzat, bai norbere konturako langileentzat.

Ohiko luzapena (Hitzarmenaren 9,1 Artikulua, b) eta d) letrak).

Herrialde horretara egindako lekualdaketa aipaturiko hiru urteak baino gehiagoz luzatu behar bada, baimendutako epealdia amaitu baino lehen enpresariak edo norberen  konturako langileak luzapenaren eskaria bideratu beharko du, Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrean, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Nahitako Epealdian.

Bideratu beharreko inprimakia

Luzapenaren eskaera  TA.202 ereduan   egingo da "Iart 17 CEE  1408/71 eta Bi aldeen arteko Hitzarmenen beste luzapenenak".

Baimendu beharreko epea

 Luzapenaren gehieneko iraupena  bi urtekoa da, bai besteren konturako langileentzat, bai norbere konturako langileentzat.

Bestelako Lekualdaketak   Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Zuzendaritza Probintzialak edo Administrazioak.

Lekualdaketak onartzeko organu eskudunak izango dira, honakoei:

    • Jarduera bi herrialdeetan garatzen duten aireko eta lurreko garraio enpresetako langile ibiltariak. (Hitzarmenaren 9,1 Artikulua, e) letra)

Eskaera Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren Zuzendaritza Probintzialean edo honen Administrazioetan egingo da, E/REP.DOM.(Cert). eredua aurkeztuz, hiru aletan beteta.

Enpresak eskaera TA-201 ereduan egingo du, "Gizarte Segurantzaren Espainiako legedia mantentzeko eskatzea jarduera herrialde batean baino gehiagotan egiten denean" eta  E/REP.DOM.(Cert) ereduaren hiru ale erantsiko ditu. .

Afiliazioaren eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorra.

 Honakoen lekualdaketarako:

    • Espainian funtzionario publikoen izaera duten eta  Dominikar Errepublikan  destinatuta dauden langileak  (Hitzarmeneko 9.1 artikulua, h) letra)
    • lankidetza misioetan bidalitako pertsonak  (Hitzarmeneko 9.1 artikulua, i) letra)

Organismo Publikoak nahiz langileak eskatuta, Afiliazio eta Prozedura Berezietako Azpizuzendaritza Orokorrak  E/REP.DOM.(Ziurt.) inprimakia  luzatuko du. "Aplikagarria den legediaren ziurtagiria". Eskaria  TA.202 ereduaren bidez bideratuko da.

Honakoen lekualdaketarako: (Hitzarmeneko 9.1 artikulua, g) letra)

    • Dominikar Errepublikan Kontsul Bulegoetan eta Misio Diplomatikoen zerbitzurako langileen kideak eta administrazio langileak eta teknikariak, espainiarrak direnak,  edo
    •  horietako kideren baten   zerbitzu pribatuko langile espainiarrak, 

Espainiako Gizarte Segurantzaren araudiaren aukeratzen dutenetzat, Afiliazio eta Prozedura Berezietako Zuzendaritzaordeak, enpleguko Erakunde publikoak eskatuta "Araudi aplikagarriaren ziurtagiria-Aukeraketarako eskubidea",  E/REP.DOM.(Ziurt) luzatuko du, desplazamendu osorako eta Erakunde publikoak edo langileak eskatuta.

Bestelako salbuespenak     (Hitzarmenaren 9.2 artikulua).

Bestelako salbuespenetarako eskarien bideraketa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak burutuko du. Enpresak edo berarentzat lan egiten duen langileak eskaera

Afiliazio Diru-zaintzaren IADZ 202 eredua, "Gizarte Segurantzaren Espainiako legeria mantentzeko eskaria, EEE 1408/71 Araudiaren 17. artikulua eta Aldebiko Hitzarmenen beste luzapenak aplikatuz" erabiliko du eskaria egiteko.

Dominikar Errepublikako Gizarte Segurantzak adostasuna emandakoan, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Nagusiak E/REP. DOM. eredua (Ziurt.) igorriko du, baimendutako epean langileak Espainiako Gizarte Segurantzaren mende jarraitzen duela egiaztatuko duena.

     
Complementary Content
${loading}