Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Lekuz aldatutako langileak

Oro har, haien lana burutzen ari diren herrialdeko Gizarte Segurantzaren legeria jarraituko dute lekualdatutako langileek. Dena den, aldi baterako lekualdatzeen kasuan, Gizarte Segurantzaren Espainiako legeriari eutsi ahal izango diote, jarraian zehaztutako baldintzetan:

Norbere eta besteren konturako langileei aplikatzen zaie, edozein dela ere euren nazionalitatea.

Hasierako Lekualdatzea

Batetik, besteren konturako langileentzat, baldin eta Espainiako enpresa batean jarduten badute eta enpresak berak Paraguaira lekualdatzen baditu aldi baterako lan egiteko eta, bestetik, norbere konturako langileentzat, baldin eta Espainian jardun ohi badute eta aldi baterako Paraguaira lekualdatzen badira aldi baterako lan egiteko, lekualdatze-ziurtagiria eskatuko da Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko Zuzendaritza Probintzialean edo Administrazioren batean.

Izapidetu beharreko inprimakia

Enpresak TA.300 ereduaren bidez egingo du eskaera, hots, "Gizarte Segurantzaren legeria aplikagarriari buruzko informazio eskaera" izenekoa betez, eta, horrekin batera, ES/PA1 inprimakia hiru aletan beteta, hots, "Legedi aplikagarriaren ziurtagiria".

Zuzendaritza Probintzialak edo Administrazioak emandako inprimakiak egiaztatzen du Espainiako Gizarte Segurantzako legeriaren baitan jarraitzen duela lekualdatze-garaian ere, eta ondorioz, ez du Paraguaiko Gizarte Segurantzara kotizaziorik egin behar.

Izapidetu beharreko epealdia

Gehienez ere hogeita lau hilabetez lekualdatuko dira, bai besteren konturako langileak, bai norbere konturako langileak.

Ohiko luzapena

Herrialde horretara egindako lekualdaketa bi urte baino gehiagoz luzatu behar bada, baimendutako epealdia amaitu baino lehen enpresariak edo norbere konturako langileak luzatzeko eskaria egin beharko du Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusian.

Izapidetu beharreko inprimakia

Luzatzeko eskaera TA.300 ereduaren bidez egingo da, hots, "Gizarte Segurantzaren legeria aplikagarriari buruzko informazio eskaera” izenekoa betez, eta horrekin batera ES/PA2 inprimakia lau aletan beteko da, hots, “Lekualdatzea luzatzeko eskaera eta beste akordio batzuk”, eta gero Paraguaiko Instituzio eskudunera bidali.

Paraguaiko gizarte segurantzak inprimaki horrekin egiaztatzen du langileak Espainiako Gizarte Segurantzaren baitan jarraitzen duela inprimakian adierazitako epean zehar, eta beraz, ez dela Paraguaiko gizarte segurantzako xedapenen baitan egongo.

Baimendu beharreko epea

Hitzarmenak ez du luzapenaren gehieneko epealdia zehazten. 

Bestelako Lekualdaketak


Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorreko Zuzendaritza Probintzialak edo Administrazioak.

Erakunde eskudunek langile hauek baimenduko dituzte lekualdaketetarako:

    • Bi herrialdeetan beren jarduera burutzen duten aireko garraioko enpresetako langile ibiltariak. (Hitzarmenaren 2. ataleko 7.1 artikulua)
    • Espainian funtzionarioak izanik, Paraguaira bidalitakoak (Hitzarmenaren 6. atalaren 7.1 artikulua)

ES/PA1 eredua, hots, "Aplikagarri den legeriaren ziurtagiria" erabiliz emango da baimena. Enpresak eskaera eredu honen bidez egin beharko du: TA.300.

Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusia.

Honakoen lekualdaketarako:

    • kooperazio-misioetan bidalitakoak (Hitzarmenaren 9. atalaren 7.1 artikulua)

Espainiako Gizarte Segurantzaren araudiaren baitan egongo dira, eta Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusiak "Araudi aplikagarriaren ziurtagiria", hots, ES/PA1 inprimakia bidaliko du enpleguaren erakunde publikoak eskatuta.

Honakoen lekualdaketarako: (Hitzarmenaren 7 eta 8 ataletako 7.1 artikulua)

    • Paraguaiko Misio Diplomatikoetako eta Bulego Kontsularretako administrari, teknikari eta langileak, baldin eta espainiarrak badira eta
    • Erakunde horietako kideren baten zerbitzu pribatura lan egiten dutenak, espainiarrak badira baita ere,

Espainiako Gizarte Segurantzaren legeria hautatzen dutenentzat, Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusiak lekualdatze osorako ES/PA3 eredua, hots, "Hautatzeko eskubidea", bidaliko du enpleguko Erakunde publikoak edo langileak eskatuta.

Beste salbuespen batzuk

Beste salbuespen kasu batzuen eskaerak Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren Afiliazio, Kotizazio eta RED Sistemaren Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusian izapidetuko dira.

Enpresak TA.300 ereduaren bidez egingo du eskaera, hots, "Gizarte Segurantzaren legeria aplikagarriari buruzko informazio eskaera” izenekoa betez, eta horrekin batera ES/PA2 inprimakia lau aletan beteko da, hots, “Lekualdatzea luzatzeko eskaera eta beste akordio batzuk”, eta gero Paraguaiko Instituzio eskudunera bidali.

Paraguaiko gizarte segurantzak inprimaki horrekin egiaztatzen du langileak Espainiako Gizarte Segurantzaren baitan jarraitzen duela inprimakian adierazitako epean zehar, eta beraz, ez dela Paraguaiko gizarte segurantzako xedapenen baitan egongo.

Complementary Content
${loading}