Lekuz aldatutako langileak
Arau orokortzat, desplazatutako langileak, lan-jarduera egiten duteneko herrialdeko Gizarte Segurantzako legediaren menpean dira. Hala ere, aldi baterako lekualdaketa izanez gero, Espainiako Gizarte Segurantzaren legedia manten dezakete jarraian adierazitako baldintzetan:
Edozein nazionalitateko lagileei aplikatzen zaie
Hasierako Lekualdaketa
Espainiako enpresa batetan lan egiten duten besteren konturako langileentzat, enpresak Uruguaira bidaltzen baditu beren jarduera aldi baterako burutzera, orduan Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Zuzendaritza Probintzialari edo honen Administrazioari, dagokion lekualdaketa ziurtagiria eskatuko zaie.
Bideratu beharreko inprimakia
Enpresek eskaria egiteko TA.200 eredua , "Gizarte Segurantzaren Espainiako legeria mantentzeko eskaria.-Hasierako Lekualdaketa" erabiliko dute, eta EU-05, "Aplikagarri den legeriaren ziurtagiria" beteriko inprimakiaren hiru ale aurkeztuko dituzte.
Zuzendaritza Probintzialak edo dagokion Administrazioak luzatutako inprimakiak, langilea herrialde horretan dagoen bitartean Gizarte Segurantzaren Espainiako legeriaren menpe jarraitzen duela egiaztatzen du, eta beraz ez du uruguaitar Gizarte Segurantzari kotizaziorik egiteko beharrik.
Baimendu beharreko epea
Lekualdaketaren gehieneko iraupena hogeita lau hilabetekoa da.
Ohiko luzapena
Herrialde horretara egindako lekualdaketa hasieran aurreikusitako bi urte baino gehiagoz luzatu behar bada, baimendutako epealdia amaitu baino lehen enpresariak Gizarte Segurantzaren Espainiako legeria mantentzeko luzapenaren eskaria bideratu beharko du, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Nahitako Epealdian Inskripzio, Afiliazio eta Diru-Biltzearen Azpizuzendaritza Orokorrean.
Bideratu beharreko inprimakia
Luzapenaren eskaeraTA.202 ereduan egin beharko da "Espainiako Gizarte Segurantzako araudia mantentzeko eskaera, 1408/71 erregelamenduaren 17. |art.EEE eta Aldebiko Hitzarmenen bestelako luzapenen arabera" eta horiekin batera EU-06 inprimakia "Desplazamenduaren luzapena", lau kopiatan, beste herrialdera bidaltzeko.
Herrialdeak aipatutako inprimakiaren IV. puntuan ebazpena egindakoan, horri buruzko erabakia jakinaraziko du.
Epea
Luzapen gehieneko epealdia ez dago zehaztuta
Bestelako lekualdaketak
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Zuzendaritza Probintzialak edo Administrazioak.
Lekualdaketak onartzeko organu eskudunak izango dira, honakoei:
- Espainian egoitza duten aireko konpainien hegaldiko langileak, bi herrialdeetan jarduten badute.
- Espainiako bandera duten ontzien tripulazioa.
Baimena EU-05 ereduaren bidez luzatuko da, "Aplikagarri den legeriaren ziurtagiria". Enpresak, inprimaki honen hiru aleez gain, TA-200 eskaria aurkeztuko du.
Afiliazioaren eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorra.
Honakoen lekualdaketari dagokionez:
-
Uruguaira bidalitako funtzionario espainiarrak, Mandatalgo Diplomatikoetako eta Kontsularretako langileak kanpo, eta
-
Lankidetza misioan bidalitako pertsonak.
Nahitako Epealdian Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak, organismo publikoak edo langileak eskatuta, EU-05 "Aplikagarri den legeriaren ziurtagiria" delako ziurtagiria luzatuko du, lekualdaketak irauten duen denborarako.
Honakoen lekualdaketari dagokionez:
- Uruguaiko Mandatalgo Diplomatikoetan eta bertako Espainiako Bulego Kontsularretan jarduera burutzen duten espainiarrak.
-
Hauetariko kideren baten zerbitzu pribaturako langileak, espainiarrak badira, Espainiako Gizarte Segurantza hautatzen badute.
Diruzaintza Orokorraren Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak, organismo publikoak edo langileak eskatuta, EU-07 "Aplikagarri den legeriaren ziurtagiria.-Hautatzeko eskubidea" ziurtagiria luzatuko du, lekualdaketak irauten duen denborarako, langileak sinatuta.
Bestelako salbuespenak.
Bestelako salbuespenetarako eskarien bideraketa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak burutuko du.
Enpresak TA.202 eredua, "Gizarte Segurantzaren Espainiako legeria mantentzeko eskaria, EEE 1408/71 Araudiaren 17. |art. eta Aldebiko Hitzarmenen beste luzapenak aplikatuz" erabiliko du eskaria egiteko.
Uruguayko Gizarte Segurantzak adostasuna ematen duen unean, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Nahitako Epealdian Inskripzio, Afiliazio eta Diru-Biltzearen Azpizuzendaritza Orokorrak EU-06 "Aplikagarri den legeriaren ziurtagiria.-Luzapena" inprimakia luzatuko du, langilea baimendutako epealdirako Espainiako Gizarte Segurantzaren menpe dagoela egiaztatzen duena.