Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Hitzarmenean dauden prestazioak

Informazio orokorra:

Hitzarmenaren ezarpena:

Espainiari dagokionez:

Gizarte Segurantzaren Laguntza Sistemaren eta Estatuko Klase Pasiboen Erregimenaren prestazio hauetan:

  • Erretiroagatiko prestazioak.
  • Lan istripuaren edo lanbide gaixotasunaren ondoriozkoa ez den ezgaitasun iraunkorragatiko edo ezereztasunagatiko prestazioak.
  • Lan istripuaren edo lanbide gaixotasunaren ondoriozkoa ez den heriotza eta biziraupenagatiko prestazioak.

Japoniari dagokionez:

  • Pentsio nazionala (Pentsio Funts Nazionala izan ezik).
  • Soldatakoen Pentsioen Asegurua (Soldatakoen Pentsio Funtsa izan ezik).
  • Funtzionario Nazionalen Mutualitatearen pentsioa.
  • Tokiko Funtzionarioen eta antzeko estatusa duten Langileen Mutualitatearen pentsioa (tokiko korporazioetatik hautatutako kideentzako pentsio-sistema izan ezik).
  • Elkargo Pribatuetako Langileen Mutualitatearen pentsioa.

Prestazio horiei dagokienez, kontuan hartu behar da honako hau:

Hitzarmenean aurreikusitako ordaindutakoaren araberako prestazioak jasotzeko, Espainian eta Japonian betetako aseguru aldiak batu daitezke, aldi berean egindakoak ez badira behintzat.

Ordaindutakoaren araberako prestazio ekonomikoak jasotzeko, ez da kontuan hartuko interesduna Espainian edo Japonian bizi den edo bertan dagoen. Japoniako legedian salbuespena dago Desgaitasunagatiko Oinarrizko Pentsioa edo Biziraupenagatiko Oinarrizko Pentsio eskuratzeko; izan ere, interesduna 60 urtetik gorakoa eta 65 urtetik beherakoa bada, lehen azterketa medikoa egindako datan edo heriotzaren datan ohiko bizilekua Japonian izatea eskatzen zaio.

Herrialde bakoitzak bere prestazioak onuradunari ordainduko dizkio.

Bi herrialdeetako legeriek ordaindutakoaren araberako pentsioa jasotzeko eskubidea izateko ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek ordaindutakoaren araberako pentsioa jaso ahal izango dute herrialde horietako bakoitzean.

Espainiako Gizarte Segurantzaren Erretiroagatiko, Ezgaitasun Iraunkorragatiko eta Heriotza eta Biziraupenagatiko prestazioak.

Espainiako Erakundeak ondoko eran aztertuko du eskaera:

  • Interesdunak prestaziorako eskubidea duen egiaztatuko du Espainiako aseguru aldiak soilik kontuan hartuta.
  • Halaber, prestazioa kalkulatuko da, bertako aseguru aldiei Japonian egiaztatutakoak batuta, baldin eta aldi berekoak ez badira (pentsio teorikoa). Kasu horretan, prestazioaren zenbatekoa ez da osoa izango, baizik eta Espainian betetako aseguru aldien eta Espainia eta Japoniako aldien baturaren arteko proportzioaren araberakoa (hainbanako pentsioa).
  • Salbuespen bat dago Espainian egiaztatutako aseguru aldien iraupen osoa urtebete baino gutxiagokoa den kasuetarako. Kasu horietan, Espainiako erakunde eskudunak ez du prestaziorik onartuko.
  • Aurreko ataletan adierazitakoaren arabera kalkulatutako prestazioak alderatuko dira, eta Espainiako erakunde eskudunak interesdunarentzat mesedegarriena den prestazioa aitortu eta ordainduko du.

Pentsioa aitortzeko eta kalkulatzeko, honako hau hartuko da kontuan:

  • Espainiako erakundeak, langilea, gertaera eragilearen unean, dagokion legediaren mende dagoela ulertuko du, une horretan Japonian aseguratuta badago edo bere aseguru aldietan oinarritutako Japoniako pentsio bat jasotzen badu. Irizpide bera aplikatuko da biziraupenagatiko pentsioak onartzeko, hildakoaren aseguratu edo pentsiodun baldintzari dagokionez.
  • Prestazioa bat onartzeko aseguru aldi batzuk ekintza eragilea baino lehen beteta izatea eskatzen bada, baldintza hori betetzat joko da interesdunak Japoniako prestazioa onartu aurretik egiaztatzen baditu.
  • Lan jarduera bat burutzen duten pentsiodunen kasurako espainiar legerian aurreikusitako murrizte, baliogabetze edo kentze klausulak aplikagarri izango dira, nahiz eta pentsiodun horiek lan jarduera hori Japonian burutu.
  • Espainiako pentsioa onartzeko Japoniako aseguru aldiak batu behar izan badira, pentsio horren kalkulua Espainiako Gizarte Segurantzaren azken kotizazioaren ordainketaren aurreko urteetan Espainian asegurudunak egiaztatutako benetako kotizazio oinarrien arabera egingo da. Horrela lortutako zenbatekoa gertaera eragilea gertatu arte mota bereko prestazioetarako urtero ezarritako birbalorizazioen arabera gehituko da.
  • Zenbait erregimen bereziren onurak jasotzeko (adibidez, Itsasoko langileak, Ikatz Meatzaritza), Japoniako aseguru aldiak bakarrik kontuan hartuko dira, baldin eta lanbide edo lan berdinean burutu badira.
  • Espainiako Gizarte Segurantzaren erretiroagatiko pentsiorako Japonian egiaztatutako aseguru aldien guztizkoa zenbatu bada, guztizko zenbaketa hori erabiliko da pentsioa zein adinetan jaso ahal izango den kalkulatzeko.

Japoniako Pentsio Sistemaren prestazioak.

  • Espainiako aseguru aldiak zenbatuko dira pertsona batek nahikoa aldirik ez badu Japoniako prestazioak jasotzeko, eta betiere, aldi horiek gainjartzen ez badira.
  • Zenbait okupaziok ez dute pentsio osagarriak zenbatzeko aukerarik izango, mutualitateen pentsio-sistemei jarraituz, ez eta kotizazioen itzultzearen baliokidea den ordainketa oroharreko prezioan egiteko ere.
  • Japoniako legediak ezgaitasunagatiko prestazioak edo biziraupenagatiko prestazioak (kotizazioen itzultzearen baliokideak diren oroharreko prezioan egindako prestazioak izan ezik) jasotzeko eskubidea izateko, lehen azterketa medikoaren edo heriotzaren data aseguru aldi jakin baten barruan gertatzea eskatzen badu, baldintza hori betetzat hartuko da, data hori Espainiako legediak estalitako aseguru aldien barruan gertatzen bada.
  • Hala ere, interesdunak soldatakoen Japoniako sistema bitan edo gehiagotan egiaztatzen baditu aseguru aldiak, baldintza betetzat hartuko da pentsio-sistema horietako batean, Espainiako legediaren arabera.
Complementary Content
${loading}