Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Japoniara lekualdatutako langileak

Arau orokortzat, desplazatutako langileak, lan-jarduera egiten duteneko herrialdeko Gizarte Segurantzako legediaren menpean dira. Hala ere, aldi baterako lekualdaketa izanez gero, Espainiako Gizarte Segurantzaren legedia manten dezakete jarraian adierazitako baldintzetan:

Langile guztiei aplikatuko zaie, edozein dela haien nazionalitatea.

Hasierako Lekualdaketa

Espainiako enpresa batean jarduera egiten duten eta enpresak aldi batez jarduera Japoniara egitera bidaltzen dituen besteren konturako langileentzat, eta jarduera aldi batez Japonian egingo duten bere konturako langileentzat, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiaren Probintziako Zuzendaritzan edo haren Administrazioetan dagokion ES/JP.07 Legedia aplikagarriaren egiaztagiriaren inprimakia eskatuko da.

Bideratu beharreko inprimakia

Enpresak TA.200 eredua ren bidez egingo du eskaera: "Gizarte Segurantzaren Espainiako legedia mantentzeko eskaera.- Zuzendaritza Probintzialak edo dagokion Administrazioak ES/JP.07 inprimakia ematen du, eta horretan, langileak herrialde horretan dagoen bitartean Gizarte Segurantzaren Espainiako legediaren mende jarraitzen duela egiaztatzen da; hortaz, ez du kotizatuko Japoniako Gizarte Segurantzan.

Ez da beharrezkoa enpresak edo bere konturako langileak ES/JP.07 inprimakia betetzea, ziurtagiri hori, dagozkion Bulegoetan egiten baita automatikoki.

Baimendu beharreko epea

Lekualdaketaren gehieneko iraupena bost urtekoa da. Bost urteko aldi hori osatu arte, hasierako lekualdaketatzat hartuko da.

Lekualdaketa berritzat hartzen da bi hilabete baino gehiagoko etena gertatzen bada, eta Japoniako enpresan aldaketaren bat gertatzen bada. Kasu horretan, bost urteko aldi berria hasiko da.

Ohiko luzapena

Inoren konturako langileek hasieran aurreikusitako bost urteko epealdi hori luzatu behar badute, enpresariak edo bere konturako langileak Espainiako Gizarte Segurantzako legedia mantentzea baimendutako epealdia amaitu baino lehen eskatu beharko du Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko Afiliazio eta Prozedura Berezien Zuzendariordetza Nagusian.

Bideratu beharreko inprimakia

Luzapenerako eskaria TA.202 eredua, "Gizarte Segurantzaren Espainiako legeria mantentzeko eskaria, EEE 1408/71 Araudiaren 17. artikulua eta Aldebiko Hitzarmenen beste luzapenak aplikatuz" erabiliz bideratuko da.

Japoniako eskumeneko erakundeek Espainiako Gizarte Segurantza mantentzeko baimena ematen dutenean bidaliko da ES/JP-07 inprimakia, egoera hori egiaztatzeko.

Baimendu beharreko epea

Hitzarmenak ez du bideratu beharreko gehieneko epealdia zehatzen.

Beste lekualdaketa batzuk

Honakoen lekualdaketarako:

  • Itsasontziz edo aireontziz joandako soldatakoak.
  • Funtzionarioak.

Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko Afiliazio eta Prozedura Berezietako Zerga-Bilketako Zuzendariordetza Nagusian bideratzen dira.

Eskaera TA.200 ereduan eta aipatutako Zuzendariordetza Nagusiak ES/JP.07 inprimakia bidaliko du.

Misio diplomatikoetako eta kontsul-bulegoetako kideei 1961eko apirilaren 18ko Harreman Diplomatikoei buruzko Vienako Konbentzioan edo 1963ko apirilaren 24ko Kontsul-harremanei buruzko Vienako Konbentzioan ezarritakoa aplikatuko da.

Bestelako salbuespenak.

Bestelako salbuespenetarako eskarien bideraketa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak burutuko du.

Norbere konturako enpresa edo langileak eskaera TA.202 ereduaren bidez egingo du, "Espainiako Gizarte Segurantzako araudia mantentzeko eskaera, 1408/71 EEE Erregelamenduaren 17. artikuluaren eta Aldebiko Hitzarmenen bestelako luzapenen arabera".

Japoniako erakundeak ados daudenez, ES/JP.07 inprimakia eskatzaileari bidaliko zaio, lekualdaketa egoera egiaztatzeko.

Complementary Content
${loading}