Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Hitzarmenean bildutako prestazioak

Hitzarmenean bildutako prestazioak

Informazio orokorra

Hitzarmena honako prestazio hauei aplikatzen zaie:

Espainiari dagokionez:

Gizarte Segurantzaren Sistemaren honako prestazioei:

  • Lan istripuaren edo lanbide gaixotasunaren ondoriozkoa ez den ezgaitasun iraunkorragatiko prestazioak.
  • Zahartzaroagatiko prestazioak.
  • Lan istripuaren edo lanbide gaixotasunaren ondoriozkoa ez den heriotza eta biziraupenagatiko prestazioak.
  • Familia-prestazioak.
Kanadari dagokionez:

Kanadako Zahartzaroko Aseguru eta Pentsio erregimenean diren prestazioetan aplikatuko da.

Prestazio horiei dagokienez, kontuan hartu behar da honako hau:
  • Hitzarmenean aurreikusitako prestazioak jasotzeko, Espainiako aseguru aldiak eta Kanadan betetako egoitza aldiak batu daitezke.
  • Prestazio ekonomikoak jasotzeko, Espainiako ordaindutakoaren araberakoak ez direnak izan ezik, ez da kontuan hartuko interesduna Espainian edo Kanadan bizi den edo bertan dagoen.
  • Herrialde bakoitzak bere prestazioak ordainduko dizkio zuzenean onuradunari.
  • Bi herrialdeetako legeriek ordaindutakoaren araberako pentsioa jasotzeko eskubidea izateko ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek ordaindutakoaren araberako pentsioa jaso ahal izango dute herrialde horietako bakoitzean.

Espainiako Gizarte Segurantzako prestazioak

Espainiako Erakunde eskudunak prestazioaren eskaera aztertuko du Espainian betetako aseguru aldiak soilik kontuan hartuta, eta Kanadako aseguru edo egoitza aldiak gehitu barik pentsiorako eskubidea lortzen badu, berau emango zaio.

Aurreko atalaren arabera interesdunak eskubidea lortu ezean, Erakunde horrek Kanadan egiaztatutako aseguru edo egoitza aldiak gehituko ditu. Kasu honetan, pentsioaren zenbatekoa ez da osoa izango, baizik eta Espainian betetako aseguru aldien eta Espainia eta bi herrialdeetako aldien baturaren arteko proportzioaren araberakoa (hainbanako pentsioa).

Espainiako Gizarte Segurantzaren erretiroagatiko pentsiorako Kanadan egiaztatutako aseguru aldien guztizkoa zenbatu bada, guztizko zenbaketa hori erabiliko da pentsioa zein adinetan jaso ahal izango den kalkulatzeko.

Kanadako Gizarte Segurantzako prestazioak

Kanadako Erakunde eskudunak prestazioaren eskaera aztertuko du Kanadan betetako aseguru aldiak soilik kontuan hartuta, eta Kanadako aseguru edo egoitza aldiak gehitu barik pentsiorako eskubidea lortzen badu, berau emango zaio.

  • Zahartzaroko Aseguruaren Legea

Aurreko paragrafoaren arabera Kanadako egoitza aldiekin pentsioa lortzen ez badu, Espainiako egoitza aldiak gehituko dira. Era berean, interesdunak Kanadatik kanpo pentsioa jasotzeko eskubidea lortu ezean, Kanadako egoitza aldien arabera, Espainiako egoitza aldiak gehituko dira.

Kasu horietan, pentsioaren zenbatekoa Kanadako egoitza aldien arabera kalkulatuko da.

  • Kanadako Pentsioen Erregimena

Interesdunak Erregimen horretako kotizazi aldiekin pentsioa lortu ezean, Kanadako Erakunde eskudunak Espainian kotizatutako aldiak gehituko ditu. Prestazioaren zenbatekoa honela kalkulatuko da: Kanadako araudiak zehaztutako zenbatekoa bider Kanadako Pentsioen Erregimeneko benetako kotizazioen aldien eta prestaziorako eskubidea izateko gutxieneko aldien araberako frakzioa.

Complementary Content
${loading}