Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Desplazatutako langileak (Quebec-en kasuan izan ezik)

Lekuz aldatutako langileak

Oro har,  haien lana burutzen ari diren herrialdeko Gizarte Segurantzaren  legedia jarraituko dute langileek.  Hori bai,  aldi baterako desplazamendua bada Espainiako Gizarte Segurantzako araudia manten dezakete, ondoren aipatutako termino eta baldintzetan


Edozein nazionalitatetako langileentzat

Hasierako lekualdaketa

Inoren konturako langileentzat, Espainiako enpresa batean jarduten dutenak eta enpresak berak desplazatzen dituenak aldi baterako Kanadan lan egiteko, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko Zuzendaritza Probintzialean edo Administrazioren batean, desplazamenduko ziurtagiria eskatuko da.

Norbere konturako langileek ez dute atal horretan zehaztutakorako eskubiderik izango, Kanadarako desplazamenduetan Espainiako Gizarte Segurantzako legedia mantentzeko. Dena dela, beren eskaria "Bestelako salbuespenak" atalean ezarritakoaren arabera egin dezakete.

Bideratu beharreko inprimakia

Enpresak TA.200 ereduaren  bidez egingo du ekaera "Espainiako Gizarte Segurantzako legedia mantentzeko eskaera.-Hasierako desplazamenduak" eta horrekin batera, E/CDN-3 inprimakia "Legedi aplikagarriari buruzko ziurtagiria", hirukoizki beteta.

Zuzendaritza Probintzialak edo Administrazioak luzatutako inprimakiak, langileak, desplazamendu horretan, Espainiako Gizarte Segurantzako legediaren menpean jarraitzen duela egiaztatzen du, eta ondorioz, Kanadako Gizarte Segurantzara kotizatzetik salbuetsita dago.

Baimendu beharreko epea

Desplazamenduaren gehieneko epea bost urtekoa da (1995eko urriaren 19ko Protokoloaren 3. artikuluan ezarritakoa, 1997ko otsailaren 8ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuta).

Ohiko luzapena

Herrialde horretara egindako lekualdaketa hasieran aurreikusitako bost urte baino gehiagoz luzatu behar bada, baimendutako epealdia amaitu baino lehen enpresariak Gizarte Segurantzaren Espainiako legeria mantentzeko luzapenaren eskaria bideratu beharko du, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Nahitako Epealdian Inskripzio, Afiliazio eta Diru-Biltzearen Azpizuzendaritza Orokorrean.

Bideratu beharreko inprimakia

Luzapenerako eskaria TA.202 eredua,  "Gizarte Segurantzaren Espainiako legeria mantentzeko eskaria, 17. Iart. EEE 1408/71 Araudiarena eta Aldebiko Hitzarmenen beste luzapenak aplikatuz" erabiliz bideratuko da.

Kanadako Gizarte Segurantzak adostasuna ematen duen unean, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak E/CDN.3 inprimakia luzatuko du, langilea baimendutako epealdirako Espainiako Gizarte Segurantzaren menpe dagoela egiaztatzen duena.

Baimendu beharreko epea

Luzapenaren gehieneko epea ez da zehazten

Bestelako lekualdaketak


Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Zuzendaritza Probintzialak edo Administrazioak.

Lekualdaketak onartzeko organu eskudunak izango dira, honakoei:

  • Espiniako bandera duten ontzietako tripulazioa.

Baimena E/CDN-3 eredua inprimakiaren bidez egingo da, "Araudi  aplikagarriari buruzko ziurtagiria". Enpresak, hirukoizki betetako inprimaki horrekin, ITA .200 inprimakia eman beharko du "Espainiako Gizarte Segurantzako legedia mantentzeko eskera.-Hasierako desplazamenduak".

Afiliazioaren eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorra.

Espainiako Gobernuaren zerbitzura Kanadan lan egin eta Espinaiko araudiaren menpean diren espainiarren desplazamenduak baimentzeko erakunde eskuduna.

Desplazamendu horiek baimentzeko E/CDN-3 eredua erabiliko da, "Araudi aplikagarriari buruzko ziurtagiria".

Bestelako salbuespenak

Bestelako salbuespenetarako eskarien bideraketa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak burutuko du.

Norbere konturako enpresa edo langileak eskaera TA.202  inprimakiaren bidez egingo du , "Espainiako Gizarte Segurantzako araudia mantentzeko eskaera, 1408/71 EEE Erregelamenduaren 17. artikuluaren eta Aldebiko Hitzarmenen bestelako luzapenen arabera".

Kanadako Gizarte Segurantzak adostasuna ematen duen unean, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak E/CDN.3  inprimakia luzatuko du, langilea baimendutako epealdirako Espainiako Gizarte Segurantzaren menpe dagoela egiaztatzen duena.

Complementary Content
${loading}