Lekuz aldatutako langileak
Lekuz aldatutako langileak
Oro har, haien lana burutzen ari diren herrialdeko Gizarte Segurantzaren legedia jarraituko dute langileek. Hori bai, aldi baterako desplazamendua bada Espainiako Gizarte Segurantzako araudia manten dezakete, ondoren aipatutako termino eta baldintzetan
Edozein nazionalitatetako langileei aplikagarria:
Hasierako lekualdaketa
Inoren konturako langileentzat, Espainiako enpresa batean jarduten dutenak eta enpresak berak desplazatzen dituenak aldi baterako Txilen lan egiteko eta norbere kontura lan egin eta aldi baterako Txilera joaten diren langileentzat, Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko Zuzendaritza Probintzialean edo Administrazioren batean, desplazamenduko ziurtagiria eskatuko da.
Bideratu beharreko inprimakia
Enpresak edo norbere konturako langileak TA.200 ereduaren bidez egingo du ekaera "Espainiako Gizarte Segurantzako legedia mantentzeko eskaera.-Hasierako desplazamenduak" eta horrekin batera, E-AUS.1(ziurtagiria) "Legedi aplikagarriari buruzko ziurtagiria", hirukoizki beteta.
Zuzendaritza Probintzialak edo Administrazioak luzatutako inprimakiak, langileak, desplazamendu horretan, Espainiako Gizarte Segurantzako legediaren menpean jarraitzen duela egiaztatzen du, eta ondorioz, Kanadako Gizarte Segurantzara kotizatzetik salbuetsita dago.
Baimendu beharreko epea
Lekualdaketaren gehineko iraupena bost urtekoa da.
Ohiko luzapena
Inoren konturako langileek hasieran aurreikusitako bost urteko epealdi hori luzatu behar badute, enpresariak edo langileak Espainiako Gizarte Segurantzako legedia mantentzea baimendutako epealdia amaitu baino lehen eskatu beharko du Gizarte Segurantzako Diruzaintza Nagusiko Afiliazio eta Prozedura Berezien Zuzendariordetza Nagusian.
Bideratu beharreko inprimakia
Luzapena TA.202 eredua -n egin beharko da,"17. Iart. EEE 1408/71 Araudikoa eta Bi aldeen arteko Hitzarmenen beste luzapenena", eta E/AUS.2 (Ziurt.) bidez luzatuko du, dagokionean, TGSS Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak.
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren Afiliazio eta Prozedura Berezien Azpizuzendaritza Orokorrak bere adostasuna adieraziko du formulario horretan.
Baimendu beharreko epea
Luzapenaren gehieneko epealdia ez da hitzarmenean zehazten