Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Herritarrentzako arreta

Nortasun-agiria galdu baduzu eta ziurtagiri elektronikorik edo cl@ve iraunkorrik ez baduzu, honako urrats hauek egin ditzakezu eskaerak aurkezteko:

  • Bilatu erabili nahi duzun zerbitzua edo izapidea hemen: https://prestaciones.seg-social.es/
  • Identifika zaitez selfi batekin, zure nortasun agiria erakutsi ezin baduzu ere.
  • Zure NANaren argazkia bi aldeetatik sartzeko aurreikusitako ataletan, erantsi edozein dokumentu edo argazki, orri zuri bateko argazkia barne.
  • Sinatu eskaera zure telefono mugikorrera bidaliko dugun kodearekin.
  • Zure eskaera jaso ondoren, gu arduratuko gara zure nortasuna egiaztatzeaz.

Zure eskaera izapidetzeko beharrezkoa den dokumentu bat aurkeztu behar baduzu, eta ezin baduzu lortu, erantzukizunpeko adierazpen bat bidal diezagukezu eman beharreko datuekin edo informazioarekin.

Adierazpen hori eskuz idatz dezakezu, argazki bat atera eta guri bidali.

Complementary Content
${loading}