Kategoria:
> Gaia:
Klase Pasiboen Kudeaketarako Zuzendariordetza Nagusiak ez du ematen pentsiodun txartelik edo karnetik.
Adina edo desgaitasun-egoera dela-eta administrazio publikoek eta erakunde publiko edo enpresa pribatu batzuek eman ditzaketen onurak eta laguntzak eskuratzeko, gehienetan, NANa aurkeztu behar da, edo, hala badagokio, autonomia-erkidegoak emandako desgaitasunaren ziurtagiria edo egiaztagiria.
Titular zaren pentsio-mota eta/edo horren zenbatekoa adierazten duen ziurtagiri bat aurkeztu behar baduzu, edozein unetan, eskaera egin ondoren, zure etxera postaz bidaltzeko eska dezakezu edo, bestela, helbide elektroniko bat baduzu zuzenean zure helbide elektronikora.
Ziurtagiri horiek elektronikoki ere deskarga ditzakezu, NAN elektronikoa, ziurtagiri elektronikoa edo Cl@ve iraunkorra baduzu, Klase Pasiboen Egoitza Elektronikoaren bidez, atal honetatik: "Herritarrak".
Zuretzat erosoagoa izan dadin, dokumentu horiek zure mugikorrean sar ditzakezu.
Gaur egun, “Txartel Sozial Digitala” ere badago. Informazio-sistema bat da, eta herritarrek jasotzen dituzten prestazio sozial publikoak jasotzen ditu. Estatuko Administrazio Orokorrak, autonomia-erkidegoek, toki-erakundeek eta beste erakunde publiko batzuek kudeatzen dituzte, eta, hala, Klase Pasiboetako pentsioduna zarela egiazta daiteke.