Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Jardueraren amaiera

Resultados de la búsqueda

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

Sartu nahi duzun orria ez dago zuk aukeratutako hizkuntzan eskuragarri. Barkatu eragozpenak.
Eskuragarri dauden hizkuntzak: Castellano

1. 2010etik indarrean dagoen autonomoen “langabezia-prestazioa” bezalakoa da? Zenbat irauten du?

Ez, beste aparteko prestazio bat da, 8/2020 Errege Lege-dekretuan biltzen dena, ezohiko eta larrialdiko neurriekin COVID-19 gaixotasunaren eragin ekonomiko eta sozialari aurre egiteko (17. ARTIKULUA); izan ere, prestazioaren zenbatekoa, iraupena eta hori lortzeko eskakizunak aldatu dira, onuradun gehiagok lor dezaten.
463/2020 Errege Dekretua indarrean jarri zenetik, hilabete batekoa da indarraldia; ondorioz, alarma-egoera aitortu da COVID-19 gaixotasunak sortutako krisiaren kudeaketarako.
Kasuak kasu, alarma-egoera hilabete bat baino gehiagokoa bada, prestazioa amaituko da alarma-egoera amaitzen den hilabetearen azken egunean.

2. Nork eskura dezake prestazioa?

Beren konturako langileek edo autonomoek, alarma-egoeraren adierazpenaren ondorioz beren jarduera etenda geratu bada (463/2020 EDaren eranskinaren arabera),

Edo, bestela, prestazioa eskatu aurreko hilabeteko fakturazioa gutxienez %75 murriztu denean, aurreko seihilekoko batez besteko fakturazioarekin alderatuta.

3. Beren ardurapean langileak dituzten autonomoek ere eska dezakete?

Bai, beren kargura langileak dituztenek, alarma-egoeraren adierazpenagatik itxi behar izan badute edo fakturazioa gutxienez % 75 murriztu behar izan badute, Aldi Baterako Enplegu Erregulazio Espediente bat aurkez dezakete beren langileentzat, eta, era berean, aparteko prestazio hori eskatu.

4. Zer eskakizun ditu?

  • Gizarte Segurantzan afiliatuta eta altan egotea alarma-egoera aitortu zenean (2020ko martxoaren 14a), izan autonomoen erregimenean, edo, dagokion kasuan, itsas langileen erregimen berezian.

  • Jarduna eten ez bada alarma-egoera dela eta, egiaztatu beharko da eskatzen den hilabetearen aurreko hilabete naturalean izandako murrizketa gutxienez % 75ekoa dela, alarma-egoera aitortu aurreko seihilekoan izandako batezbesteko fakturazioarekin alderatuta.

  • Gizarte Segurantzako kuota guztiak eguneratuta izatea. Hala ere, jarduera eteten den edo fakturazioaren murrizketaren datan eskakizun hau betetzen ez bada, organo kudeatzaileak eskaera bidaliko dio autonomoari 30 eguneko epe luzaezinean zor dituen kuotak ordain ditzan. Behin egiaztatuta, zorpekoaren erregularizazioak erabateko efektua izango du babeserako eskubidea eskuratzerakoan.

  • Jarduera etetearen prestazio arrunta ez bezala, gutxienez 12 hilabeteko kotizazioa eduki behar da prestazio honetarako.

5. Gizarte Segurantzan eta Ogasunean bajan eman behar da?

Aparteko prestazioa jasotzerakoan jardunari uzteagatik, jarduna eteten duen autonomoak ez du bideratu behar Gizarte Segurantzaren baja eta Ogasunean jarduera ekonomikoan altan egoten jarraitu behar du.

Prestaziorako eskubidea izateko arrazoia bada prestazioa eskatu eta aurreko hilabetean fakturazioan % 75eko murrizketa izatea aurreko seihilekoarekin alderatuta, altan egoten jarraitu beharko du dagokion Gizarte Segurantzaren erregimenean, 8/2020 ELDaren aparteko araudia aplika dadin.

6. Zer gertatzen da baja eman eta prestazioa eskatu nahi baduzu?

Jarduera eteteagatik aparteko prestazioa jasotzen den bitartean, jarduera eteten duen langile autonomoak ez du Gizarte Segurantzako baja bideratu behar; beraz, beharrezkoa da autonomoen erregimenean alta egoeran jarraitzea.

7. Jarduera autonomoa eten bada, jasotzen dituzten hobariei uko egin behar al diete, adibidez, tarifa finkoari?

Ez. Prestazioaren iraupena iraganik, hala badagokio, prestazio hau eman aurretik zituen kotizazio-onurak aplikatuko zaizkio.

8. Autonomoak kotizatu egin behar al du prestazioa jasotzen duen bitartean?

Ez. Aldi hori kotizatutzat joko da 8/2020 LEDaren 17. artikuluaren arabera.

9. Prestazioa jasotzeko onartzen den denbora kontsumitutzat joko da etorkizunean beste prestazioak eskatzen direnean?

Ez, prestazioa jasotzeko aldi horrek ez ditu murriztuko onuradunak etorkizunean izan ditzakeen jarduera uzteagatik prestazioetarako eskubideak.

10. Aparteko prestazioa jasotzen den aldiko kuotak dagoeneko ordaindu baditut, kuota horien itzulketa eska dezaket?

Aparteko prestazioa jasotzeko eskubidea dagoen aldiko egunen batekin gainjartzen diren ordaindutako kuotak Diruzaintza Nagusiak itzuli egin ditu.
Itzulketarako eskubidearen onarpenaren ebazpena SEDESSen jakinarazi egin da eta zenbatekoa kargua egin zen banku-kontu  berean ordaindu da.
Itzulketa tramitatu ez bada, dagokion SEDESS zerbitzuaren bidez eska dezakezu.

11. Zer gertatzen da zerbitzua ematen jarraitu behar duten autonomoekin, adibidez taxilariekin?

Esan bezala, langile horiek prestazioa jasotzeko eskubidea izango dute fakturazioan gutxienez % 75eko jaitsiera egiaztatzen badute, eta ez dago arazorik prestazioa eta jarduera bateratzeko.

12. Zenbatekoa dagokio autonomoari?

Oinarri arautzaileari % 70 aplikatuz zehaztuko da, jarduera etetearen ohiko prestazioan bezala kalkulatuta, hau da, elkarren segidako aurreko hamabi hilabeteetan kotizatu den oinarrien batez bestekoa.

Prestazioa jasotzeko 12 hilabeteko kotizazio-aldia eskatzen ez denez, kotizazio-aldi hori egiaztatzen ez bada, Autonomoen Erregimeneko kotizazio-oinarri minimoaren % 70 izango da beti prestazioaren zenbatekoa, eta Itsasoko Langileei ere aplikatuko zaie (944,35 euroren % 70 = 661,04 euro).

13. Zenbat iraungo du prestazioak?

Hilabete bat iraungo duelarik, alarma bukatu eta hilabete horretako azken egunera arte luzatuko da, egoera hori ezarritako hilabetetik aurrera luzatzen den kasuan.

Halaber, jasotzen den denbora kotizatutzat joko da, eta ez du murriztuko jarduera eteteagatik etorkizunean izan dezakeen prestazio-aldirako eskubidea.

14. Noiz sortu zen prestazioa kobratzeko eskubidea?

Baldintzak betetzen dituen langileak 2020ko martxoaren 14tik aurrera izango du prestazioa jasotzeko eskubidea, egun horretan sartu baitzen indarrean 463/2020 Errege Dekretua, alarma-egoera deklaratzen duena.

15. Zein dokumentazio aurkeztu beharko litzateke?

463/2020 Errege Dekretuak eten dituenen artean dauden jarduerak:

  • Prestazioa eskatzea eta zinpeko adierazpena.
  • Eskaera 8/2020 ED-Legea, martxoaren 17koa-COVID-19
  • Erantzukizunpeko adierazpena 8/2020 ED-Legea, martxoaren 17koa-COVID-19
  • Ordaintzailearentzako datuen 145 eredua.
  • NAN/AIZ/pasaportearen fotokopia.
  • Banku-kontuaren zenbakia, IBAN kodea.
  • Kotizazioaren azken bi ordainagiriak.
  • Familia liburua, ardurapeko seme-alaben kasuan


Agiri horiez gain, prestazioaren arrazoia fakturazioa gutxitzea denean, murrizketa hori frogatu beharko da. Webguneko inprimakian kasu bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioa adieraziko da.

18. Bateragarria al da apirilaren 7ko 13/2020 Errege Lege Dekretuan barne hartzen diren nekazaritza-sektoreko lan-prestazioekin?

Ez, Errege Lege Dekretu horrek ezartzen duen bateragarritasun-erregimenak ez du eraginik jarduera eteteagatiko ezohiko prestazio honetan.

16. Bateragarria al da Gizarte Segurantzaren beste prestazio batzuekin?

Prestazio hau bateragarria izanen da onuradunak jasotzen zuen beste edozein gizarte segurantzaren prestaziorekin, baldin eta egiten zuen jarduerarekin bateragarria bada.
 
Itsasoko Langileen Erregimen Berezian sartuta dauden norberaren konturako langileei dagokienez, jarduera uzteagatik prestazioa bateraezina izango da flota geldiarazteko laguntzak jasotzearekin.

17. Non aurkeztu behar dut aparteko prestazioa jasotzeko eskaera?

Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren Testu bateginaren 346 artikuluan xedatzen diren entitateek kudeatuko dituzte prestazio horiek, hau da, Gizarte Segurantzaren Mutualitate Lankideak edo Erakunde kudeatzaileak (Itsasoko Gizarte Institutua edo Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa).

Gizarte Segurantzaren erakunde kudeatzaile batek Lan-istripuengatiko eta laneko gaixotasunengatiko kontingentzietarako ematen badie babesa, jarduera eteteagatiko prestazioaren eskaera eta kudeaketa honako hauek izapidetuko dute:

  1. Itsasoko Langileen Gizarte Segurantzaren Erregimen Bereziaren eremuan, Itsasoko Gizarte Institutuak.
  2. Norbere Konturako Langileen edo Autonomoen Erregimen Bereziaren eremuan, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak.

19. Zein neurri onartu dira langile autonomoak babesteko, enplegua babesteko gizarte-neurriei buruzko irailaren 29ko 30/2020 Errege Lege Dekretuaren bidez?

20. Zein neurri onartu dira langile autonomoak babesteko, enplegua babesteko gizarte-neurriak sendotzeko urtarrilaren 26ko 2/2021 Errege Lege Dekretuaren bidez?

23. Zein dira otsailaren 22ko 2/2022 Errege Lege Dekretuak langile autonomoak babesteko onartutako neurriak?

23. Zer neurri onartu ditu langile autonomoak babesteko, enplegua babesteko egiturazko mekanismoetarantz trantsizioa egiteko eta La Palma uharteko ekonomia eta gizartea berreskuratzeko premiazko neurriak hartzeko, eta egoera sozial eta ekonomikoei aurre egiteko neurri jakin batzuk luzatzeko otsailaren 22ko 2/2022 Errege Lege Dekretuak?


2. art. Langile autonomoentzat jarduera eteteagatik prestazio berezia, COVID-19 birusaren hedapenari eusteko neurri gisa eskuduntza duen agintariaren ebazpenaren ondorioz jarduera osoa aldi baterako eten badute.


EZAUGARRIAK

  • Eskuduntza duen agintaritzak COVID-19 birusa hedatzeari eusteko neurri gisa hartutako ebazpen baten ondorioz beren jarduera guztiak etetera behartuta dauden langile autonomoak, edo arrazoi berberengatik 2022ko martxoaren 1a baino lehen hasitako jardueraren etetea mantendu behar dutenak.
  • 2022Ko martxoaren 1etik aurrera
  • Elkarlaneko kooperatibetako bazkide langileek, dagokien erregimen berezian norbere konturako langile gisa sartzea hautatu badute, aparteko prestazio hori jasotzeko eskubidea izango dute, betiere artikulu honetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

BALDINTZAK

a) RETAn edo, hala badagokio, RETAMARen afiliatuta eta alta egoeran egotea, jarduera etetea erabakitzen duen ebazpenaren data baino 30 egun natural lehenago gutxienez, eta, betiere, hura hasi baino lehen, baldin eta 2022ko martxoaren 1a baino lehen xedatu bada.

b) Gizarte Segurantzako kuoten ordainketan eguneratuta egotea.


ZENBATEKOA

  • Oro har: GUTXIENEKO KOTIZAZIO OINARRIAREN % 70
  •  Prestazio hori jasotzeko eskubidea duten bi kiderekin edo gehiagorekin odol-ahaidetasunezko edo ezkontza-ahaidetasunezko lehen mailarainoko familia-lotura edo antzeko bizikidetza-unitate bidez etxebizitza berean bizi diren pertsonak: GUTXIENEKO KOTIZAZIO OINARRIAREN % 40


KOTIZAZIOA

  • Jarduera etena dagoen bitartean, dagokion erregimen berezian alta egoera mantenduko da, eta langile autonomoak ez du kotizatu beharrik izango. Kuotak ordaintzeko salbuespen-epeak iraungo du jarduera eteteko neurria hartzen den hileko lehen egunetik (edo 2022ko martxoaren 1etik, baldin eta data hori baino lehen hasitako jarduera-etendurari eusten bazaio), neurri hori kendu eta hurrengo hileko azken egunera arte (edo 2022ko ekainaren 30era arte, azken egun hori aurrekoa bada).
  • Ezohiko prestazio hori jasotzen den aldiari aplikagarria izango den kotizazio-oinarria, edonola ere, prestazio horren hasieran ezartzen dena izango da.


ESKATZEKO EPEA ESKUBIDEAREN SORRERA ETA IRAUPENA

Prestazioaren onarpena eska daiteke jarduera eteteko erabakia edo ebazpena indarrean sartu eta hurrengo hogeita bat egun naturalen barruan (edo martxoaren 21a baino lehen, jarduera etetea 22022ko martxoaren 1a baino lehen erabaki bada) eta irailaren 28ko 18/2021 Errege Lege Dekretuaren 9. artikuluan ezarritako aparteko prestazioa jasotzen ez bada.
Eskuduntza duen agintaritzak jarduera eteteko neurria indarrean jartzen den egunetik hasiko da prestazioa jasotzeko eskubidea (edo 2022ko martxoaren 1etik, data hori baino lehen hasitako jardueraren etetea mantentzen bada).
Eskaera ezarritako epetik kanpo aurkeztuz gero, eskaera aurkeztu eta hurrengo hilabeteko lehen egunean hasiko da prestazioa jasotzeko eskubidea. Kasu horietan, langileak ez du kotizatu beharrik izanen prestazioa jasotzeko eskubidea duen egunetik.
Prestazioak gehienez ere lau hilabeteko iraupena izango du; neurriak kentzea erabakitzen den hilabeteko azken egunean bukatuko da prestazioa jasotzeko eskubidea, edo 2022ko ekainaren 30ean, azken egun hori aurrekoa  bada.


BATERAEZINTASUNAK

  • Prestazioa ez da bateragarria izango 2/2022 ELDren 1. artikuluan kotizaziorako aurreikusten den salbuespenarekin.
  • Prestazioa ez da bateragarria izango besteren kontura egindako lanagatik ordainsaria jasotzearekin, besteren konturako lanarengatiko diru-sarrerak LGSren baino 1,25 gutxiago direnean izan ezik.
  • Norbere konturako beste jarduera bat burutzearekin;
  • Bere jarduerari itxierak eragin dion sozietate batetik eratorritako etekinak jasotzearekin;
  • Gizarte Segurantzatik prestazio bat jasotzearekin, salbu eta onuraduna hori jasotzen ari bazen burutzen duen jarduerarekin bateragarria izateagatik.
  • Itsasoko Langileen Erregimen Berezian sartzen diren norbere konturako langileen kasuan, jarduera etetegatiko prestazioa ez da bateragarria izango ontzidia gelditzeagatik jasotzen diren laguntzekin ere. Hala ere, laguntza horiek jasoz gero, eta hori egiaztatu ondoren, langile autonomoak ere salbuetsita geratuko dira kotizatzeko betebeharretik, prestazio honetarako adierazitako baldintzetan.


Solicitud art. 2 R-D Ley 2/2022

Declaración responsable art 2 R-D Ley 2/2022.pdf


22. Zein dira irailaren 28ko 18/2021 Errege Lege-Dekretuak, enplegua babesteko, ekonomia berreskuratzeko eta lan-merkatua hobetzeko premiazko neurriei buruzkoak, langile autonomoak babesteko onartutako neurriak?

Complementary Content
${loading}