Kategoria: Zenbatekoa
> Gaia:
Ezindu handiak edo bere legezko ordezkariek eskatuta, eta komenigarritzat jotzen bada, baimena eman ahal izango da gehikuntza horren ordez Gizarte Segurantzaren sistemako laguntza-erakunde publiko batean, bere aurrekontuen kontura finantzatuta, ostatu eman eta barnetegi-erregimenean zaintzeko ((|GSLOren 139.4 art. )
Baimen hori ezgaitasun iraunkorraren babesaz arduratu den Entitate kudeatzailearen edo Mutualitatearen kontura izango da, hala badagokio. Ezindu handiak edo haren legezko ordezkariek edonoiz egin ahalko dute ordezkapen horren eskaera, eta haiek erabaki ahalko dute, edozein unetan eta izaera loteslearekin ordezkapen hori baimendu duen Entitate kudeatzaile edo Mutualitaterako, ordezkapen hori ondoriorik gabe geratzea.
Barneratzea laguntza-instituzioei dagokienean, eta horien kudeaketa autonomia-erkidego bati transferituta dagoenean, ez da ordezkapenik egingo. 21/2001 Legearen 69. artikuluak idazkera berria ematen dio GSLOren 86. artikuluari, eta autonomia-erkidegoei kudeaketa eskualdatu zaien laguntza-instituzio publikoen finantzazioa bereizten du; beraz, ordezkapen-aukera edukirik gabe uzten du.