Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Nabigatzen jarraituz gero, zure baimena ematen duzu cookieak eta gure cookie-politika onartzen dituzula. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko.


Ebaluatu orrialde hau
Ebaluatu eduki hau

Zenbatekoa

Nola kalkulatzen da oinarri arautzailea lanaldi partzialeko lanak direnean?

Lan egindako orduen araberako egin kotizazioak baino ez dira zenbatuko (ohikoak edo osagarriak), parekotasuna kotizazio egun teorikoetan kalkulatuta. Honetarako benetako lanorduak zati 5 egingo da. 
 
 Kotizazio egun teorikoak = Lanorduak (ohikoak eta osagarriak)/ 5

Kotizazioko 500 egunak egiaztatu behar direneko 5 urteko epea dagokion jarduerako lanaldiarekiko benetako lanaldiaren murrizketaren hein berean goitituko da.

Noiz da oinarri arautzailearen %70eko ehunekorako eskubidea alarguntza-pentsioetan?

Ehuneko honetarako eskubidea izango da, betiere jasotzen den epe osoan , aldiberean ondoko baldintzak betetzen badira: 

  • Pentsiodunak familia kargak izatea. Hau da:
    • 26 urte baino gutxiagoko seme-alabekin, adineko ezinduekin (%33 gorako minusbaliotasun graduarekin) edo atotsitako adingabekoekin elkarbizi denean.
    • Familia-unitatearen diru-sarrerek, pentsiodunarenaz gain, osatzen duten kideen zenbatekoarekin zatituta, ez dutenean gainditzen, urteko zenbatekoan, indarrean den LGS  %75, aparteko pagen zati proportzionala  kontuan izan gabe.
  • Alarguntza-pentsioa diru-sarrera nagusia edo  bakarra denean, baldintza hau betetzen dela kontuan hartuko da pentsioaren zenbatekoa pentsiodunaren diru-sarrera guztien %50 baino handiagoa denean.
  • Pentsiodunaren urteko diru sarrerek ezarri muga gainditzen ez dutenean; hau da, ekitaldi bakoitzean kotizaziopeko pentsioen gutxienekoak aitortzeko aurreikusitako mugari, ekitaldi bakoitzean pentsiodunaren adinaren araberako gutxieneko alarguntza-pentsioaren urteko zenbatekoa gehituta, aipatu muga ganditzen dutenean. 

Alarguntza-pentsioek urteko zenbatekoan, gehi pentsiodunaren urteko diru-sarrerek ezingo dute ezarritako diru-sarreren muga  gainditu. Bestela, alarguntza-pentsioaren zenbatekoa gutxitu egingo da aipatu muga ez gainditzeko.

Baldintzaren bat ez betetzeak %52ko ehunekoaren aplikazioa dakar, baldintza betetzeari utzi zion osteko hilabeteko 1go egunetik aurrera.

Nola kalkulatzen da alarguntza-pentsioa banantze judiziala, dibortzioa edo nulitatea denean?

Onuradun bakarra:

  • Legez bananduta edo dibortziatuta dagoenean: pentsioaren osotasuna jasotzea dagokio.
  • Ezkontza nulua dela onartu diotenean: hil denarekin batera bizi izandako denborarekiko proportzionala den pentsioa jasoko du.

Hainbat Onuradun:

  • Dibortzioa edo nulitatea egon denean, pentsioa jasotzeko eskubidea duten onuradun bat baino gehiago dagoenean, horietako bakoitzarentzat onartuko da kausatzailearekin bizi izandako denboraren proportzioan.
  • Kasu guztietan, bizirik dirauen ezkontideari (nahiz eta bananduta egon) edo, ezkondu gabe, baina kausatzailearekin hil denean bizi zen eta alarguntasun pentsioaren onuraduna izango denari %40 emango zaio. Dibortziatutakoak berme honetatik kanpo daude. 

Nola kalkulatzen da oinarri arautzailea hildakoa erretiro partzialekoa bazen?

Betiere erretiro-partziala txandako-kontratuarekin partekatu denean, lanaldi partzialean egindako lanei dagokien kotizazio-oinarriak hartuko dira kontuan, epe horretan lanaldi osoan lan egiteagatik zegokion zenbatekoaren %100era gehituta.

Ez dira gehituko erretiro-partziala eta txandako-kontratua aldiberetu ez direnean, nahiz eta egoera enpresak txandako-langilea ez mantentzearen ondorio izan.

Eragilea hildakoan ez bada ezkontide bizirik edo berau ondoren hiltzen bada, gehitu egiten al da zurztasun-pentsioa?

Bai, eragilea hildakoan ezkontide bizirik geratzen ez bada zein berau pentsioa jaso bitartean hiltzen bada, alarguntza-pentsioaren %52a pentsiorako eskubidea duten umezurtzen artean hainbanatuko da. Ezkontide bizirik ez izatera parekatuko da.

  • Gurasoen erregistro eza.
  • Epaiketaren bidez aitortu seme-alaba uztea.


Ez da goititzerik, bizi den ezkontideak alarguntza-pentsiorik eragiten ez duenean edo onuraduna berriz ezkontzean prestazioa eteten denean, ez baita erabateko zurztasun egoerarik.

Bada mugarik zurztasun-pentsioaren oinarri arautzaileari aplika dakiokeen ehunekoan, umezurtz batzuk direnean?

Eragile berak eragindako alarguntza eta zurztasun pentsioen zenbatekoen gehiketak ezingo du dagokion oinarri arautzailearen %100 gainditu.

Oinarri arautzailearen mugak zurztasun-pentsioetan izango du eragina, haren gertaera eragilea 2002-1-1etik aurrera gertatu bada.

Oinarri arautzailearen % 100aren eta alarguntzaren ehunekoaren arteko aldea zati berdinetan banatuko da zurztasun-pentsioa jasotzeko eskubidea duten zurtz guztien artean.

Nola kalkulatzen da zurztasun-pentsioa alarguntza eta zurzatasun pentsioetan onuradun batzuk direnean?

  • Alarguntza bakoitzari aplika dakiokeen ehunekoa elkarbizitza epearekin biderkatuko da (%52 edo %70  elkarbizitza epeko).
  • Atera ehunekoak gehituko dira.
  • Atera ehunekoen ezberdintasuna eta %100 umezurtzen artean hainbanatuko da.

Alarguntza-pentsioaren titularra hiltzen denean, gehitzen al da umezurtzen edo beste familiartekoen pentsioa?

Alarguntza-pentsioaren titularra hiltzen denean, berau umezurtzen artean hainbanaturik gehiagotuko da. Umezurtzik ez denean baina bai familia-aldeko hartzaileak, eskubidea hainbanaturik ondoko ordenean gehiagotuko da:

  • Eragilearen ilobak eta neba-arrebak.
  • Erretiro edo ezintasun iraunkorreko pentsiodunaren aurreko ahaide, seme-alaba eta neba-arrebak.

Zein zenbateko dagokio familiartekoen aldeko subsidioari?

Zenbatekoa oinarri arautzaleari %20ko ehunekoa aplikatuta lortuko da (alarguntza kalkulatzeko era berean). 12 hilabetetan eta aparteko bi pagatan ordainduko da.

Eragile berak badu lagun ezberdinetan alarguntza, zurztasun eta familiartekoen aldeko petsioak sortzerik?

Bai, muga batekin: onuradun batzuk direnean, heriotza eta biziraupenagatiko prestazioen zenbatekoen gehiketak ezingo du dagokion oinarri arautzailearen %100 gainditu. Muga hau aipatu zenbatekoen hasierako zehaztapenerako aplikatuko da, baina ez du eraginik izango ondoren izan daitezkeen aldizkako errebalorizazioetan.

Zurztasun-pentsioekbeste familiartekoen aldeko pentsioen aldean lehentasuna dute. Hala ere, muga honek ez du familiartekoen aldeko aldi baterako subsidioaren aitorpena ukatuko, ez baitago muga honen eraginpean.

Complementary Content
${loading}