Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

PFEZaren konturako atxikipenak.

Pentsioek legez ezarritako urteko zenbatekoa gainditzen badute, zergak ordaindu beharko dituzte, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) arauetan ezarritakoaren arabera, eta, hala badagokio, zergaren konturako atxikipenen sistema orokorraren mende egongo dira, honako salbuespen hauekin:

  • Terrorismo-ekintzen ondoriozko pentsioak.
  • Giza immunoeskasiaren birusa dutenek jasotako edozein motatako laguntzak, maiatzaren 28ko 9/1993 Errege Lege Dekretuan arautuak.
  • Gerra zibilaren ondorioz (1936/1939) lesioak edo mutilazioak jasan zituztenen aldeko pentsioak, bai Estatuko Klase Pasiboen Araubidearen bidez, bai horretarako emandako legeria bereziaren bidez.
  • Klase Pasiboen Araubideko baliaezintasunagatiko edo ezgaitasun iraunkorragatiko pentsioak, betiere horiek eragin dituen lesio edo gaixotasunak pentsioaren hartzailea lanbide edo ogibide orotarako erabat desgaitzen badu.
  • Zurztasunagatiko pentsioak.
  • Espetxe-denboragatiko kalte-ordainak, Amnistiari buruzko urriaren 15eko 46/1977 Legean jasotako kasuen ondorioz.

PFEZaren ondorioetarako, ezgaitasunagatik edo zerbitzurako baliaezintasunagatik erretiroagatiko pentsio bat aitortuta duten Klase Pasiboetako pentsiodunek % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutela ulertuko da, eta ez dute aitortutako gradua egiaztatu beharko Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia-erkidegoetako erakunde eskudunak emandako ziurtagiri baten bidez.


Complementary Content
${loading}