Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Beneficiarios y requisitos de nacionalidad

Onuradunaren kontzeptuak biktimatzat hartzen ditu gorputz-lesioak edo osasun-kalteak zuzenean jasaten dituztenak, bai eta hildakoaren mende zeuden pertsonak ere, heriotza gertatuz gero.

Babesa beste herrialde batzuetako biktimei ere ematen zaie, Espainian egindako indarkeriazko eta dolozko delituengatik.

Zuzeneko biktima gisa honako hauek jaso ahal izango dituzte laguntzak:

  • Espainiarrek edo Europar Batasuneko beste estatu kide bateko herritarrek.
  • Aurreko baldintzak bete gabe, Espainian bizi ohi direnak.
  • Beste estatu bateko nazionalitatea izan eta beren lurraldean espainiarrei antzeko laguntzak aitortzen dizkietenak, ohiko bizilekua Espainian ez izan arren.
  • Halaber, Espainian dauden beste edozein estatutako emakume nazionalek ere jaso ahal izango dituzte laguntzak, edozein administrazio-egoera dutela ere, baldin eta eragindako emakumea sexu-indarkeriaren biktima bada, Sexu Askatasunaren Berme Integralari buruzko Lege Organikoaren zentzuan, sexu-askatasunaren aurkako delitu baten ondorengo giza hilketaren biktimak barne, edo genero-indarkeriaren biktima bada, Genero-indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera.

eriotza kasuetan, zeharkako biktimei eskatuko zaizkie nazionalitate-baldintzak, hildakoaren egoera pertsonala edozein dela ere.

35/1995 Legean aurreikusitako laguntzen onuradunak izan daitezke:

  • Zuzeneko biktimak: delituaren zuzeneko ondorioz gorputz-lesio larriak edo osasun fisiko edo mentalean kalte larriak jasaten dituztenak.
  • Zeharkako biktimak: heriotza dakarten dolozko delituetan, heriotzagatiko laguntzak jasotzeko eskubidea dute:
    1. Hildakoaren ezkontidea, legez bananduta ez badago, edo hildakoarekin modu iraunkorrean bizi izan den pertsona, ezkontidearen antzeko afektibitate-harremanarekin, haren sexu-orientazioa edozein dela ere, hil aurreko bi urteetan gutxienez, salbu eta elkarrekin seme-alabak izan badituzte; kasu horretan, nahikoa izango da elkarrekin bizitzea.
    2. Hildakoaren seme-alabak, ekonomikoki haren mende zeudenak, alde batera utzita haren filiazioa edo hilondoko izaera. Ekonomikoki hildakoaren mendekotzat joko dira seme-alaba adingabeak eta adin nagusiko ezinduak.
    3. Ezkontidearen edo hildakoarekin bizi zen pertsonaren seme-alabak, betiere ekonomikoki hildakoaren mende badaude.
    4. Aurreko pertsonarik ezean, hildakoaren gurasoak, ekonomikoki haren mende baleude.

Seme-alaben eta, hala badagokio, gurasoen mendekotasun ekonomikoa aintzat hartuko da onuraduna hildakoarekin bizi denean eta haren kontura, eta erregelamendu bidez ezarritako muga batzuk gainditzen dituen diru-sarrera propiorik ez duenean.

  • Hileta-gastuetarako laguntzaren kasuan, zeharkako biktimen onuradun izango dira delituaren zuzeneko ondorioz hiltzen den adingabe ezgaituaren edo adin nagusiko ezgaituaren gurasoak edo tutoreak.
Complementary Content
${loading}