Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Ayudas provisionales

Legeak behin-behineko laguntzak ematea aurreikusten du, delituaren biktimaren egoera prekarioa kontuan hartuta, alde batera utzita, oro har, laguntza prozesu penalari amaiera ematen dion ebazpen judizial irmoa eman izanaren baldintzapean dagoela.

Behin-behineko laguntzak onartu ahal izango dira — zigor-arloko prozesuari amaiera ematen dion ebazpen judizial irmoa eman aurretik —, betiere biktima edo haren onuradunak egoera ekonomiko larrian daudela egiaztatzen bada. Prekarietate hori dagoela ulertuko da eskaeraren egunean indarrean dagoen OAEAP-IPREMa baino diru-sarrera handiagoak jasotzen ez dituztenean urteko zenbaketan.

Delituaren biktima sexu-indarkeriaren edo genero-indarkeriaren biktima den kasuetan, lege honen 2.1 artikuluan aurreikusitako baldintzetan, behin-behineko laguntzak eman ahal izango dira, biktimaren edo haren onuradunen egoera ekonomikoa edozein dela ere.

Behin-behineko laguntzaren zenbatekoak ezin izango du gainditu dagokion behin betiko laguntzaren gehieneko zenbatekoaren % 80, salbu eta sexu- edo genero-indarkeriek eragindako hileta-gastuetarako eta osasun mentaleko kalteetarako laguntzen kasuan; kasu horretan, ez da muga hori aplikatuko.

Complementary Content
${loading}