Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Botika-kutxen hornidurarako laguntzak. 2019ko deialdia

Itsasoko Gizarte Institutuko Zuzendaritzak diru-laguntzen deialdia egin du, 500.000 eurora arte, norgehiagokako erregimenean, itsasontzietako derrigorrezko botikinak osatzeko. Diru-laguntzak otsailaren 12ko 258/1999 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuan sartzen diren itsasontzien enpresariei eskainiko zaizkie. Errege Dekretu horrek 2023. urterako itsasoko langileen osasunaren babeserako eta osasun-laguntzarako oinarrizko baldintzak ezartzen ditu. Laguntza horiek Itsasoko Gizarte Institutuaren abenduaren 5eko ESS/2542/2014 Aginduan eta 2024ko apirilaren 15eko Ebazpenean oinarrituko dira. Azken horren bitartez diru-laguntzen deialdia egiten da 2023. urtean itsasontzietako botikinek izan beharreko materiala erosteko.

Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioan erreformak egiteko bestelako neurriei buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legearen bitartez azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 20.8 artikuluan egindako aldaketei jarraiki, diru-laguntzaren deialdia Diru-laguntzen Datu-base Nazionalean argitaratuko da osorik.

Laguntza-motak

Laguntzak bi motatakoak izango dira, botikinen hasierako hornidurarako laguntzak eta horiek berritzeko laguntzak, eta bi kasuetan honakoak sartzen dira barne:

  • Osasun Sistema Nazionalak finantzatzen duen hornidura farmakologikoa, otsailaren 12ko 258/1999 Errege Dekretuko II. eranskinean eskatutako aurkezpen-moduan eta kopuruan, gastua egiten den unean indarrean dagoen idazkiaren arabera.
  • Derrigorrezko botikinaren parte izanik, deialdi honen ebazpenaren I. eranskinean zehazten den osasun-materiala.

Diru-laguntza horietatik kanpo geratzen dira itsasontziko botikineko edukia babesten eta biltzen duten armairu eta edukiontziak erosteko eta berritzeko erabilitako zenbatekoak.

Zenbatekoa

Honako hauen arabera ezarriko da laguntzen zenbatekoa:

  1. Itsasontziaren kategoriari dagokion araututako botikina.
  2. Itsasontziko langile kopurua kontuan izanik beharrezkoa den botikin  motak eraman behar duena.

Bi laguntza motetan, hasierako hornidura eta birjartzea, honako honetara iritsiko da diru-laguntza:

  • A botikina: Gizarte Segurantzaren sistemak finantzatutako araututako botikina osatzen duten sendagaien benetako kostuaren eta deialdi-ebazpen honen I. eranskinean sartzen den osasun materialaren benetako kostearen ehuneko 65.
  • B botikina: Gizarte Segurantzaren sistemak finantzatutako araututako botikina osatzen duten sendagaien benetako kostuaren eta deialdi-ebazpen honen I. eranskinean sartzen den osasun materialaren benetako kostearen ehuneko 70.
  • C botikina: Gizarte Segurantzaren sistemak finantzatutako araututako botikina osatzen duten sendagaien benetako kostuaren eta deialdi-ebazpen honen I. eranskinean sartzen den osasun materialaren benetako kostearen ehuneko 90.
  • Salbamendu-ontziko botikina: Botikinaren benetako kostearen ehuneko 90.
  • Gai arriskutsuen garraioko botikina: I. eranskinean sartutako osasun materialaren benetako kostuaren % 65.

Ontzian nahitaez eraman behar diren eta onuradunak eskatzen dituen botikin guztiak hartuko ditu barnean laguntzak.

Onuradunak

Diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte Espainian behar bezala erregistratuta dauden edo banderapean inskribatuta dauden itsasontzietako enpresariek, itsas edo arrantza nabigazioa egiten dutenek, honako hauek izan ezik:

  • Ibaiko nabigazioa.
  • Gerraontziak.
  • Helburu ez-komertzialetarako erabiltzen diren laketontziak, tripulazio profesionalik ez dutenak, eta
  • Portuko eremuan nabigatzen duten atoiontziak.

Enpresaritzat joko da itsasontziaren jabe gisa erregistratu den ontzi-ustiatzailea edo itsas zein arrantza enpresa, itsas kudeaketa zati batean edo osotasunean, jabea ez den pertsona fisiko edo juridikoak pleitatu duenean izan ezik, kudeaketa akordioaren arabera. Kasu horretan, behin behineko enpresari izango da itsas kudeaketaren pleitatzailea edo itsasontziaren kudeaketa burutzen duen pertsona fisiko edo juridikoa.

Eskaerak

Eskaerak eta beste idazki eta jakinarazpenak aurkezteko kontuan hartuko da Administrazio Publikoen Administrazio-prozedura Bateratuari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14 eta 16 artikuluetan xedatutakoa.

Euskarri fisikoan aurkezteko, administrazioarekin elektronikoki harremanetan jartzera behartu gabeko eskatzaileek, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan ezarritakoaren arabera, II. eranskinean ageri den eredua erabiliko da, eta interesdunak edo bere ordezkaritza egiaztatzen duten pertsonek sinatuko dute, edozein bide baliagarriren bidez, Itsasoko Gizarte Institutuko probintzia- edo toki-zuzendaritzetan, laguntza eskatu den ontziak kotizazio-kontuko kodea esleituta duen tokian.

Erregistro elektronikoaren bidezko aurkezpena dagokion zerbitzuaren bidez egingo da Gizarte Segurantzaren Egoitza Elektronikoaren barruan. Zerbitzu honek aukera ematen du eskabidea aurkeztu eta dagokion dokumentazioa erantsita sinatzeko.

Eskaera aurrekoa ez den beste bitarteko elektroniko baten bidez aurkezten bada, II. eranskineko eredua aurkeztu beharko da, behar bezala sinatua.

Diru-laguntzaren eskatzailea ondasun-erkidego bat edo sozietate zibil profesional bat denean, kide guztien datu eta sinadurak agertzen diren eranskina ere gehitu beharko da. Eskaera sozietatearen edo komunitatearen legezko ordezkariak aurkeztu eta sinatuko du.

Eskaerekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:

  • Eskatzailearen edota horren legezko ordezkariaren nortasun-egiaztapena.
    Nortasun-datuak kontsultatzeko Barne Ministerioak Itsasoko Gizarte Institutuari baimena ematen dion kasuan izan ezik, eskatzailea pertsona fisikoa bada, legezko ordezkariak nortasun-agiri nazionala edo atzerritarren nortasun-agiria aurkeztu beharko du.
  • Eskatzailea entitate bat bada, nortasun juridikoa izan edo ez, Itsasoko Gizarte Institutuari Zerga Agentzian nortasun datuak kontsultatzeko baimena eman ezean, onuradunaren identifikazio fiskaleko zenbakia egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du.
  • Ordezko izaera hori legezko edozein baliabide bidez egiaztatuko da, baldin eta modu fidagarrian egiaztatzen bada, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 5.4 artikuluan ezarritakoari jarraiki. Gainera, aukera dago Itsasoko Gizarte Institutuaren Probintzia Zuzendaritzak bidalitako ziurtagiri bidez ere egiaztatu ahal izateko, deialdiaren III. eranskinean agertzen denez.
  • Osasun Sistema Nazionalak ordaindutako medikamentuak, derrigorrezko botikinaren horniduraren parte direnak, erosteko egindako gastua zehazten duen faktura originala, edota botikineko derrigorrezko horniduraren barne dagoen osasun-materiala, eta ebazpenaren I. eranskinean jasotzen dena, erosteko egindako gastuaren faktura, bertan fakturatutako produktuak banan-banan zerrendatuta.

    Gastua egiaztatzeko aukera dago frogagarriak diren faktura eta bestelako dokumentuak aurkezteko, baldin eta merkataritzako trafikoan eta trafiko juridikoan balioa badute edo eraginkortasun administratiboa badute.

    Salbamendu-baltsei dagokien fakturan botikinaren kostu osoa agertu beharko da.

    Faktura berean onuradun berberarenak diren itsasontzi ezberdinetako botikinetarako medikamentuei edo osasun-materialei dagozkien zenbatekoak sartzen direnean, zenbateko bakoitza zein itsasontziri dagokion zehaztu beharko da fakturan. Halako ziurtapenik agertzen ez bada, artikulu guztiak ontzi bakar batean aplikatuko dira, botikinaren araudiak eskatzen duen muga jakin bat ezartze aldera.

Botikin mota desberdinei dagozkien sendagai eta/edo osasun-materialetan egindako gastuengatik laguntza ekonomikoak eskatzen direnean, faktura independentetan aurkeztu beharko dira, botikin mota bakoitzari dagozkion kontzeptuak sartuta. Faktura berean botikin mota ezberdinetako artikuluak agertzen badira, horiek guztiak botikin nagusiari aplikatuko zaizkio, haren arauzko zuzkidurak zehazten duen muga ezartzeko.

Erregistro elektronikoaren bidez aurkezten diren eskaeretan, paperezko fakturak fitxategi bereizietan digitalizatuko ditu eskatzaileak, dokumentuaren irudi leial eta osoa dutenak. Jatorrizkoa interesdunak zaindu beharko du, eta edozein unetan eskatzen ahalko da jatorrizko agiria erakusteko, alderatzeko.

  • Salbamendu-baltsen azterketa-ziurtagiria, Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioko Merkataritzako Ontzidiko Zuzendaritza Nagusiak homologatutako zerbitzu-estazioak egina, 2023. urteari dagokiona, baltsa horien hasierako hornidurarako edota araudiko botikinak berritzeko laguntza eskatzen denean. Ziurtagiri horretan, edo bertako eranskinetan, baltsako botikinaren erabateko berritzea azaldu beharko da zehatz-mehatz.
  • Diru-laguntza ordaintzeko eman den kontuaren titular onuradunaren izena dakarren banku-ziurtagiria, deialdiaren IV. eranskinean  adierazitako ereduari jarraiki.
  • Itsasoko Gizarte Institutuari zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak betetzeari buruzko datuak Zerga Administrazioko Estatu Agentziatik eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusitik lortu ahal izateko baimena ematen zaion kasuan izan ezik, interesdunak ordaindu beharrekoak ordainduta dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

Ondasunen erkidego bat edo sozietate zibil profesional bat denean eskatzailea, kide bakoitzari buruzko aipatu informazioa jasoko da, datuak lortzeko baimena ematen ez zaion kasuan izan ezik; kasu horretan, informazioa egiaztatzen duten kide bakoitzaren ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.

  • 2023. urtean banderapean jarritako ontzietarako, botikineko Ikuskatze Ziurtagiria, 2023. urteari dagokiona, Osasun Ministerioko Kanpo Osasuneko Zuzendariordetza Nagusiak igorritakoa, botikinaren hasierako hornidurarako diru-laguntza eskatzen den kasuetan.

Publizitatea

Diru-laguntza onartu eta hurrengo urtean zehar, finantzaketa horren izaera publikoari dagokion publizitatea egiteko xedearekin, onuradunek pegatina bat jarri beharko dute itsasoko botika-kutxa nagusian, ongi ikusten den toki batean, ebazpen honen VIII. eranskinean ezarritako ereduari jarraikiz.

Helburu horietarako, Itsasoko Gizarte Institutuaren zuzendaritza probintzialek dagozkien pegatinak emango dizkiete diru-laguntzen onuradunei, horien onarpena ebatzi eta hilabeteko epean.

Aurkezteko epea

Aukeraketa eta ebazpen prozedura bakarra biltzen du deialdi honek, eta eskakizunak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da,deialdiaren ebazpena indarrean sartzen den egunetik hasita.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdiaren laburpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskakizunak aurkezteko epea 2024ko apirilaren 22an hasi eta 2024ko maiatzaren 21ean amaituko da, egun horiek barne.

Inprimakiak


En la siguiente tabla podrá descargarse los siguientes Documentos.
Documentos Descarga Fecha
I. Eranskina - Diru-laguntzak estaltzen duen Osasun Materiala Descargar documento I. Eranskina - Diru-laguntzak estaltzen duen Osasun Materiala. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento I. Eranskina - Diru-laguntzak estaltzen duen Osasun Materiala. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,93 KB) 23/07/2020
II a Eranskina - Eskaera Descargar documento II a Eranskina - Eskaera. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento II a Eranskina - Eskaera. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,720 KB) 23/07/2020
II b Eranskina - AHko eta SZPko kideentzako Eskaera Descargar documento II b Eranskina - AHko eta SZPko kideentzako Eskaera. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento II b Eranskina - AHko eta SZPko kideentzako Eskaera. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,587 KB) 23/07/2020
IV eranskina. Banku Ziurtagiria Descargar documento IV eranskina. Banku Ziurtagiria. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. Descargar documento IV eranskina. Banku Ziurtagiria. Dokumentua leiho berri batean irekiko da. (PDF,570 KB) 23/07/2020

Xedea

  • Deialdi honetan deitzen diren laguntza ekonomikoen xedea botikinen hasierako hornidura diruz laguntzea da; hasierako horniduratzat joko da itsasontziko derrigorrezko botikin osatzen duten medikamentuen eta osasun-materialaren hasierako erosketa, 258/1999 Errege Dekretuaren, otsailaren 12koaren, II. eranskinean ezarritakoaren arabera, gastua eiteko garaian indarrean dagoen idazkian, enpresariak Itsasoko Gizarte Institutuari lehen aldiz laguntza eskatzen dionean eta kontzeptu hori dela eta sortutako gastua 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra, biak barne, doan tartean egin denean.

  • Halaber, botikinak berritzeko laguntzen deialdia egiten da; horien xedea da, 258/1999 Errege Dekretuaren, otsailaren 12koaren, II.  eranskinean ezarritakoaren arabera, gastua eiteko garaian indarrean dagoen idazkian, derrigorrezko botikina osatu behar duten medikamentuen eta osasun-materialaren birjarpena diruz laguntzea; birjarpentzat joko da iraungi, hondatu edota kontsumitutako medikamentuen edota osasun-materialaren erosketa, baldin eta kontzeptu hori dela eta sortutako gastua 2023ko urtarrilaren 1etik 2023ko abenduaren 31ra, biak barne, doan tartean egin bada.
Complementary Content
${loading}