Atsedenaldiak Langileen Estatutuarekiko (ET)
2021/01/01etik aurrera, prestazioaren iraupena 16 astekoa izango da bi gurasoentzat, adoptatzaileentzat, zaintzaileentzat edo hartzaileentzat, eta arau hauek hartuko dira kontuan:
Jaiotze kasuan
-
Ama biologikoak:
- Derrigorrezko 6 aste, etenik gabeak eta lanaldi osokoak , erditu eta berehala kontatzen hasita.
-
10 aste , lanaldi osokoak edo partzialekoak:
- Modu jarraituan derrigorrezko aldian.
- Modu etenean. Kasu honetan, asteka izan behar da (metatuak edo independenteak) derrigorrezko 6 asteak amaitu eta seme-alabak 12 hilabete betetzen dituen arte.
- Interesdunak zenbat aste edo metatutako aldi hartu behar dituen jakinarazi beharko dio enpresari etenaldiaz gozatzen hasi baino gutxienez 15 egun lehenago.
- Aldi hau lanaldi osokoa edo partzialekoa izan, enpresak eta langilearen artean erabaki beharko dute.
-
Beste gurasoak (ama biologikoa ez dena):
- 6 aste, etenik gabeak, derrigorrezkoak eta lanaldi osokoak , erditu eta berehala kontatzen hasita.
-
10 aste boluntario, lanaldi osokoak edo partzialekoak:
- Modu jarraituan derrigorrezko aldian.
- Modu etenean eta asteka (metatuak edo independenteak) derrigorrezko 6 asteak amaitu eta seme-alabak 12 hilabete betetzen dituen arte.
- Interesdunak zenbat aste edo metatutako aldi hartu behar dituen jakinarazi beharko dio enpresari etenaldiaz gozatzen hasi baino gutxienez 15 egun lehenago.
- Aldi hau lanaldi osokoa edo partzialekoa izan, enpresak eta langilearen artean erabaki beharko dute.
-
Prestazioaren iraupena luzatzea bi gurasoentzat:
- Aste 1 guraso bakoitzarentzat, seme-alaba bakoitzeko, bigarrenetik aurrera, jaiotze anitza bada.
- Aste 1 guraso bakoitzarentzat seme-alaba desgaitua bada
- Derrigorrezko 6 aste, jarraituak eta lanaldi osokoak adopzioa gauzatzeko ebazpen judizialaren ondoren edo adoptatzeko helburuarekin egiten den zaintzarako edo harrerarako erabaki administratiboaren ostean.
-
10 aste boluntario, lanaldi osokoak edo partzialekoak:
-
Modu jarraituan derrigorrezko aldian.
-
Etenik gabe, derrigorrezko 6 asteak bukatu eta astebeteko aldietan (metatuak edo independenteak), ebazpen judiziala edo erabaki administratiboa eman eta 12 hilabeteko epean.
-
Interesdunak zenbat aste edo metatutako aldi hartu behar dituen jakinarazi beharko dio enpresari etenaldiaz gozatzen hasi baino gutxienez 15 egun lehenago.
- Aldi hau lanaldi osokoa edo partzialekoa izan, enpresak eta langilearen artean erabaki beharko dute.
-
- Aste 1 guraso bakoitzarentzat, seme-alaba bakoitzeko, bigarrenetik aurrera, adopzio anitza bada.
- Aste 1 guraso bakoitzarentzat seme-alaba desgaitua bada.
16 asteko atsedenaldia izango du, honela banatuta:
Ama biologikoak ustezko erditze-data baino 4 aste lehenago prestazioa jasotzen hasteko aukera mantentzen da.
Seme-alaba hilez gero, etenaldia ez da murriztuko, derrigorrezko atsedenaldiaren 6 asteak igaro ostean laneratzea erabakitzen badu ez ezik.
16 asteko atsedenaldia izango du, honela banatuta:
Seme-alaba hilez gero, etenaldia ez da murriztuko, derrigorrezko atsedenaldiaren 6 asteak igaro ostean laneratzea erabakitzen badu ez ezik.
Erditze goiztiarren kasuan eta erditze ostean ospitalean jarraitu behar duten jaioberrien kasuan (zazpi egun baino gehiago), prestazioa areagotu egin ahal izango da jaioberriak ospitalean jarraitzen duen egun-kopuruaren arabera (gehienez hamahiru aste osagarri izango dira). Luzapen hori guraso bakoitzak gozatu ahal izango du, ospitaleko alta jasotzen denetik aurrera. Kasu honetan, ez dira kontuan hartuko derrigorrezko atsedenaldiaren asteak.
Adopzioaren, adoptatzeko helburuarekin egiten den zaintzaren edo familia-harreraren kasuan:
Adoptatzaile, zaintzaile edo hartzaile bakoitzak 16 asteko atsedenaldia izango du, honela banatuta:
Nazioarteko adopzioa denean, beharrezkoa bada gurasoak aurrez adoptatuaren herrialdera joatea, etenaldia adopzioa gauzatzen duen ebazpena baino 4 aste lehenago ere has daiteke.
Prestazioaren iraupena luzatzea
Guraso bakarreko familia izanez gero, erditze, adopzio edo harrera multiplea edo desgaitasuna duen seme-alaba edo adingabea izanez gero, bi asteko aldi gehigarria izateko eskubidea mantenduko zaio dagoen guraso bakarrari.