Ezgaitasun iraunkorreko pentsioak
Aparteko pentsio horien helburua behin betirako ezgaitasuna duten perntsoneei babes berezia ematea da, ezgaitasun hori banda edo elementu terroristek eragindako delituzko jardueren ondorioa denean.
Onuradunak / baldintzak
Gizarte Segurantzako sistemari afiliatuta egonda, bertako Araubideetako batean alta emana edo eman gabe, erantzule ez diren terrorismoko ekintza baten biktimak izan direnak.
Bateraezintasunak
- Ezohiko pentsioek ez dute bat egiten onuradunari egite eragile berberarengatik egoki dakizkiokeen ohiko pentsioekin. Era berean, ez dute bat egingo, oinarrizko gizarte babeseko edozein araubide publikok, kausa berarengatik, aitor ditzakeen ezohiko bestelako pentsioekin.
- Dagoeneko, onuradunak pentsiodun izaera izango balu, aipatutako ohiz kanpoko pentsioak ez luke bat egingo, ezohiko pentsioaren oinarri arautzailea zehazteko erabili zen ohiko pentsioarekin.
Hala ere, ohiz kanpoko pentsioek bat egingo dute, interesatuak, bere jarduera aniztasuna dela eta, Gizarte Segurantzako sistema ez den beste araubidean sor ditzakeen izaera bereko ohiko pentsioekin.
-
Aipatutako bateraezintasun kasu guztietan, bi edo pentsio gehiagorako eskubidea duenak, aukera izango du terrorismo ekintzetako ohiko pentsioetarako eskubidea eragin edo Gizarte Segurantzako sistemari dagozkionetarako eskubidea eragin.
Pentsioak goratzea
-
Goratuko dira pilatu ezin daitezkeen pentsio kontributiboen baldintza berdinetan, eta ez dira Legean ezarritako hasierako aitorpen eta balio goratzeko mugen menpe egongo.
-
Ezin dira zenbatu , Sistemaren ohiko pentsioekin pilatzen direnean, horiei dagokionez, pentsioetako goratze eta gehienezko mugaren arau murriztaileak aplikatzerakoan.
Kudeaketa / Ordainketa
- Kudeaketa:
Eskubidearen kudeaketa eta aitorpena Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari dagokio, Itsasoko Langileen Erregimen Berezian direnen kasuan izan ezik, hauen erakunde kudeatzaile eskuduna Itsasoko Gizarte Institutua izango da.
- Ordainketa:
14 paga dira, bat urteko hilabete bakoitzeko eta ohikoak ez diren bi ekainean eta azaroan ordaintzen direnak.
Eskaerak eta dokumentuak
-
Denentzat eskatu dokumentazioarekin batera, ekintza terrorista egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da.
Dokumentazio hauGizarte Segurantzako Arreta eta Informazio edozein zentrotan aurkeztu ahal da.