Seme-alaba baten jaiotza edo adopzioagatiko prestazio ekonomikoa, familia ugarien, guraso bakarreko familien eta desgaitasuna duten ama edo aiten kasuan
Izapideak eta Kudeaketak atalera jo bertsio erraztua ikusteko.
Familia ugarietan seme-alaben jaiotzarengatik edo adopzioarengatik onartzen den oroharreko ordainketa bakarreko prestazio ekonomikoa, edo arrazoi horregatik, izaera hori hartzen dutenak guraso bakarreko familietan eta amek edo aitek % 65eko eta hori baino handiagoko ezintasuna duten kasuetan; betiere diru-sarreren maila jakin bat gainditzen ez bada.
Ez da onartzen prestazioa familia-harrera kasuetan.
Prestaziorako eskubidea ematen duten seme-alabak
Kausatzaileak jaiotako edota adoptatutako seme-alabak izango dira, familia ugari batean edota, gertakizun horrengatik, kondizio hori lortzen duen familia batean denean, guraso bakarreko familia batean denean edota % 65eko edo gehiagoko desgaitasuna duten amen kasuetan, baldin eta jaiotza Espainiako lurraldean gertatu bada edota adopzioa espainiar agintari eskudun batek eratu zein aitortu badu. Garrantzitsua: Hori guztia, baldin eta prestazioa haurra jaio edo adoptatu eta hurrengo bost urteetan eskatzen bada. Bestela, ukatu egingo da preskribatu delako. Ondorio horietarako:
-
Jaiotzat joko dira Kode Zibilaren 30.artikuluak zehazten dituen baldintzak biltzen dituztenak: "Nortasuna bizirik jaiotzen den unean lortzen da, behin amaren sabeletik guztiz askatuta".
-
Familia ugaritzat jotzeko, familia ugarien babeserako 40/2003 Legeak, azaroaren 18koak, ezarritakoari jarraituko zaio.
-
Guraso bakarreko familiatzat jotzen da “guraso bakar batek” osatutakoa, guraso hori familiaren sostengatzaile bakarra denean eta jaiotako zein adoptatutako seme-alaba berarekin bizi denean.
Onuradunak / baldintzak
Gurasoak edo adoptatzaileak, haurra jaio edo adoptatzeagatik, baldin eta:
- Legez Espainiako lurraldean bizi badira.
- Ez dute jasotzen Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean urtero ezarritako mugak gainditzen dituen urteko diru-sarrerarik. Elkarbizitza-kasuetan, gurasoen edo adoptatzaileen diru-sarreren baturak ezarritako mugak gainditzen baditu, ez zaie onuradun izaera aitortuko bietako inori.
- Gizarte-babeseko beste edozein erregimen publikotan izaera bereko prestazioak jasotzeko eskubiderik ez badute.
Onuraduna zehaztea
- Familia ugarien kasuan, hau izango da onuraduna:
- Batera bizi badira, gurasoetako edo bi adoptatzaileetako edozein. Adostasunik ezean, ama izango da onuraduna.
- Guraso edo adoptatzaileak elkarrekin bizi ez badira, seme-alabaren zaintza edo tutoretza duena izango da onuraduna.
- Batera bizi badira, gurasoetako edo bi adoptatzaileetako edozein. Adostasunik ezean, ama izango da onuraduna.
- Guraso bakarreko familien kasuan: jaiotako edo adoptatutako seme-alabarekin bizi den gurasoa izango da onuraduna, betiere familiako sostengatzaile bakarra bada.
- Ezgaitasuna duten gurasoen kasuan: % 65eko edo gehiagoko ezgaitasuna frogatzen duen ama izanen da onuraduna.
- Seme-alaba umezurtz gelditzen bada edo abandonatuta badago, legez hura zaintzeko ardura duen pertsona fisikoa izango da onuraduna.
Zenbatekoa
- Prestazioa ordainketa bakarrean ordainduko da, 1.000,00 eurokoa, betiere onuradunaren diru-sarrerek ezarritako muga gainditzen ez badute.
- Zenbatekoa desberdintasunaren arabera: Jasotako urteko diru-sarrerek, izaera edozein izanda ere, ezarritako muga gainditzen badute (Gm) baina muga hori eta prestazioaren zenbatekoa batzean lortzen den emaitza baino txikiagoak badira (GM), ordaindu beharreko zenbatekoa hauxe izango da: adierazitako zenbateko bateratuari onuradunak jasotako diru-sarrerak kentzean sortzen den kopurua.
- Ez da prestazioa aitortuko aurreko paragrafoan aipatzen den aldea 10,00 eurotik beherakoa denean.
Diru-sarreren muga hauek kontuan hartuko dira, onuraduna familia ugari bateko kide den ala ez eta bere kargura hiru seme-alaba edo gutxiago dituen arabera.
| FAMILIA UGARIAK, GURASO BAKARREKOAK ETA DESGAITASUNA DUTEN AMA EDO AITAK | |||||
|---|---|---|---|---|---|
| ARDURAPEKO SEME-ALABAK | DIRU-SARREREN GUTXIENEKO MUGA | URTEKO ESLEIPEN OSOA (A)(1) | GEHIENEKO MUGA (GM) Diru-sarrerak (I) > Gm < GM (2) | DESBERDINTASUNENGATIKO URTEKO ESLEIPENA (D) (3) | DIRU-SARREREN GEHIENEKO MAILA (4) |
| 1 | 14.952,00 | 1.000,00 | 15.952,00 | 15.952,00 - I > = 10,00 | 15.952.00 |
| 2 | 17.194,80 | 1.000,00 | 18.194,80 | 18.194,80 - I > = 10,00 | 18.194.80 |
| 3 | 19.437,60 | 1.000,00 | 20.437,60 | 20.437,60 - I > = 10,00 | 20.437.60 |
| 4 | 21.680,40 | 1.000,00 | 22.680,40 | 22.680,40 - I > = 10,00 | 22.680.40 |
| 5 | 23.923,20 | 1.000,00 | 24.923,20 | 24.923,20 - > = 10,00 | 24.923.20 |
| 6 | 26.166,00 | 1.000,00 | 27.166,00 | 27.166,00 - I > = 10,00 | 27.166.00 |
| 7 | 28.408,80 | 1.000,00 | 29.408,80 | 29.408,80 - I > = 10,00 | 29.408.80 |
| 8 | 30.651,60 | 1.000,00 | 31.651,60 | 31.651,60 - I > = 10,00 | 31.651.60 |
| 9 | 32.894,40 | 1.000,00 | 33.894,40 | 33.894,40 - I > = 10,00 | 33.894.40 |
| 10 |
35.137,20 |
1.000,00 | 36.137,20 | 36.137,20 - I > = 10,00 | 36.137.20 |
| n | Gm = 14.952
+2.242,8
(n - 1) |
A = 1.000,00 | GM = Gm + A | D = GM - I baldin eta D > = 10,00 euro | Gehieneko maila = GM - 10,00 |
| FAMILIA UGARIAK, GURASO BAKARREKOAK ETA DESGAITASUNA DUTEN AMA EDO AITAK HIRU SEME-ALABATIK GORA (familia ugariaren titulua dutenak) | |||||
|---|---|---|---|---|---|
| ARDURAPEKO SEME-ALABAK (n) | GUTXIENEKO MUGA (Gm) Diru-sarrerak <Gm> | URTEKO ESLEIPEN OSOA (A)(1) | GEHIENEKO MUGA (GM) Diru-sarrerak > Gm < GM (2) | DESBERDINTASUNENGATIKO URTEKO ESLEIPENA (D) (3) | DIRU-SARREREN GEHIENEKO MAILA (4) |
| 3 | 22.501,00 | 1.000,00 | 23.501,00 | 23.501,00 - I > = 10,00 | 23.501.00 |
| 4 | 26.147,00 | 1.000,00 | 27.147,00 | 27.147,00 - I > = 10,00 | 27.147.00 |
| 5 | 29.793,00 | 1.000,00 | 30.793,00 | 30.793,00 - I > = 10,00 | 30.793.00 |
| 6 | 33.439,00 | 1.000,00 | 34.439,00 | 34.439,00 - I > = 10,00 | 34.439.00 |
| 7 | 37.085,00 | 1.000,00 | 38.085,00 | 38.085,00 - I > = 10,00 | 38.085.00 |
| 8 | 40.731,00 | 1.000,00 | 41.731,00 | 41.731,00 - I > = 10,00 | 41.731.00 |
| 9 | 44.377,00 | 1.000,00 | 45.377,00 | 45.377,00 - I > = 10,00 | 45.377.00 |
| 10 | 48.023,00 | 1.000,00 | 49.023,00 | 49.023,00 - I > = 10,00 | 49.023.00 |
| n | Gm = 22.501 + 3.646 (n-3), n I>= 3 denean | A= 1.000,00 | GM = Gm + A | D = GM - I baldin eta D >= 10,00 euro | Gehieneko maila = GM- 10,00 |
APLIKAZIO-ARAUAK:
- (1) Prestazio osoaren zenbatekoa (A) ordainduko da, urteko diru-sarrerak gutxieneko mugaren (Gm) berdinak edo txikiagoak badira, kausatzaile guztien arabera.
- (2) Gehieneko muga konputagarria (GM), desberdintasunengatiko esleipena (D) badagokion egiaztatzeko. Gehieneko muga (GM) da gutxieneko muga (Gm) gehi 1000 euro, 18 urtetik beherako kausatzaile bakoitzeko.
- (3) Urteko esleipen bat (D) jasoko da, gehieneko mugaren (GM) eta diru-sarreren (I) arteko alde bera, baldin eta diferentzia hori urteko 10 eurotik gorakoa edo berdina bada.
- (4) Urteko diru-sarrerak (I) zenbateko horiek baino handiagoak badira, ez da esleipenik jasoko.
- (5) Diru-sarrera orokorren gutxieneko muga % 15 handituko da ardurapeko seme-alaba edo adingabe bakoitzeko, bigarrenetik aurrera, bigarrena barne. Familia ugarien kasuan, diru-sarreren gutxieneko muga 2025ean 3.646 eurora handituko da ardurapeko seme-alaba edo adingabe bakoitzeko, laugarrenetik aurrera, laugarrena barne.
Bateragarritasunak
Prestazioak honako hauek ditu bateragarri:
- Erditzeagatiko edota adopzio anizkunagatiko prestazioa, pertsona berak eraginda.
- Ardurapeko adingabeagatik edota seme-alabagatik laguntza ekonomikoak.
- Zurztasun-pentsioa eta biloben eta neba-arreben aldekoa, horrela dagokionean.
- Toki Administrazio batek zein Autonomia Administrazio batek emandako beste antzeko laguntza ekonomiko batzuk.
- Erditze anizkunagatiko amatasun-subsidio berezia, pertsona berak eraginda.
Bateraezintasunak
- Guraso edo adoptatzaile biengan familia-laguntza jasotzeko baldintzak ematen direnean, laguntza jasotzeko eskubidea haietako baten alde baino ez da aitortuko.
- Prestazioa bateraezina izango da guraso edo adoptatzaileetako batek gainerako gizarte-babeseko erregimen publikoetan (MUFACE, ISFAS, MUGEJU?) ezarritako antzeko laguntzaren bat jasotzen badu.
- Onuradunek gizarte-babeseko erregimen publiko ezberdinetan eragile beragatik laguntza bera jasotzeko eskubidea dutenean, bietako bat aukeratu beharko dute.
Eskariarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak
HONAKO DOKUMENTU HONEN JATORRIZKOA ETA INDARREAN DAGOENA ERAKUTSI:
- Espainiarrek: Eskatzailearen eta adopzioa egindako beste gurasoaren Nortasun Agiri Nazionala (NAN).
- Atzerritarrek:
- EB/|EEE ko edo Suitzako herritarrek: herritarraren erregistroaren ziurtagiria edo bizileku iraunkorra izateko eskubidearen ziurtagiria, pasaportearekin edo indarrean dagoen nortasun agiriarekin batera (| otsailaren 16ko 240/2007 |ED ren 7.1. eta 10.1. artikuluak).
- Estatu horietako bateko nazionalitatea ez duten EB/EEEko edo Suitzako herritar baten familiako kideek: Batasuneko herritarraren senidearen egoitza-txartela edo txartelaren eskaera aurkeztu izanaren gordekina ( otsailaren 16ko 240/2007 EDren 8. eta 10.3. artikuluak).
- EB, EEE edo Suitzako nazionalak ez direnek, lurralde nazionalean bizi direnean:
- Atzerritarren identitate-txartela (AIT) eskatzaile, beste guraso eta eragileentzat edo aldi baterako edo behin-betiko bizileku-baimena, halakorik behar denean.
- Nortasun-agiri eskaera edo bizileku-baimena, EB, EEE edo Suitzako nazionalak ez direnen Espainian jaiotako seme-alabentzat.
- Atzerritarren identitate-txartela (AIT) eskatzaile, beste guraso eta eragileentzat edo aldi baterako edo behin-betiko bizileku-baimena, halakorik behar denean.
HONAKO DOKUMENTU HAUEN JATORRIZKOA ETA INDARREAN DENA ETA KONPULTSATUTAKO FOTOKOPIAK EDO ONDOREN KONPULTSATZEKO KOPIAK AURKEZTU:
- EB/|EEE ko edo Suitzako herritarrek: herritarraren erregistroaren ziurtagiria edo bizileku iraunkorra izateko eskubidearen ziurtagiria, pasaportearekin edo indarrean dagoen nortasun agiriarekin batera (| otsailaren 16ko 240/2007 |ED ren 7.1. eta 10.1. artikuluak).
- Onuradunen eta eragileen errolda-ziurtagiria (apirilaren 28ko 523/2006 EDn aurreikusitako kasuetan bakarrik).
- Familia liburua edo seme-alaben jaiotza-agirien Ziurtagiri laburtua, dagokion Erregistro Zibilak luzatutakoa.
- Diru-sarreren egiaztagiria. Behar izanez gero, eskarian azaldu errenten maila egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du.
HAUETAKO EGOERAREN BATEAN BAINO EZ BADAGO:
- Banaketa judizialeko edo dibortzioko kasuetan: egoera horiek egiaztatzen duten ebazpen judiziala edo seme-alaben zaintza ebazteko agiria.
- Seme-alaba minusbaliatuen kasuan: IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko eskumeneko erakundeak luzatutako ezgaituaren titulua.
- Familia ugariaren kasuetan, familia ugariaren titulua.
- Ama edo aita minusbaliatuen kasuan: IMSERSO erakundeak edo autonomia-erkidegoko eskumeneko erakundeak luzatutako ezgaituaren titulua.
-
Tutoretzaren kasuan: Tutoretza eratzen duen ebazpen judiziala.
Inicio