Seme-alaba baten jaiotza edo adopzioagatiko prestazio ekonomikoa, familia ugarien, guraso bakarreko familien eta desgaitasuna duten ama edo aiten kasuan
Izapideak eta Kudeaketak atalera jo bertsio erraztua ikusteko.
Familia ugarietan seme-alaben jaiotzarengatik edo adopzioarengatik onartzen den oroharreko ordainketa bakarreko prestazio ekonomikoa, edo arrazoi horregatik, izaera hori hartzen dutenak guraso bakarreko familietan eta amek edo aitek % 65eko eta hori baino handiagoko ezintasuna duten kasuetan; betiere diru-sarreren maila jakin bat gainditzen ez bada.
Ez da onartzen prestazioa familia-harrera kasuetan.
Prestaziorako eskubidea ematen duten seme-alabak
Kausatzaileak jaiotako edota adoptatutako seme-alabak izango dira, familia ugari batean edota, gertakizun horrengatik, kondizio hori lortzen duen familia batean denean, guraso bakarreko familia batean denean edota % 65eko edo gehiagoko desgaitasuna duten amen kasuetan, baldin eta jaiotza Espainiako lurraldean gertatu bada edota adopzioa espainiar agintari eskudun batek eratu zein aitortu badu. Garrantzitsua: Hori guztia, baldin eta prestazioa haurra jaio edo adoptatu eta hurrengo bost urteetan eskatzen bada. Bestela, ukatu egingo da preskribatu delako. Ondorio horietarako:
-
Jaiotzat joko dira Kode Zibilaren 30.artikuluak zehazten dituen baldintzak biltzen dituztenak: "Nortasuna bizirik jaiotzen den unean lortzen da, behin amaren sabeletik guztiz askatuta".
-
Familia ugaritzat jotzeko, familia ugarien babeserako 40/2003 Legeak, azaroaren 18koak, ezarritakoari jarraituko zaio.
-
Guraso bakarreko familiatzat jotzen da “guraso bakar batek” osatutakoa, guraso hori familiaren sostengatzaile bakarra denean eta jaiotako zein adoptatutako seme-alaba berarekin bizi denean.
Onuradunak / baldintzak
Gurasoak edo adoptatzaileak, haurra jaio edo adoptatzeagatik, baldin eta:
- Legez Espainiako lurraldean bizi badira.
- Ez dute jasotzen Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean urtero ezarritako mugak gainditzen dituen urteko diru-sarrerarik. Elkarbizitza-kasuetan, gurasoen edo adoptatzaileen diru-sarreren baturak ezarritako mugak gainditzen baditu, ez zaie onuradun izaera aitortuko bietako inori.
- Gizarte-babeseko beste edozein erregimen publikotan izaera bereko prestazioak jasotzeko eskubiderik ez badute.
Onuraduna zehaztea
- Familia ugarien kasuan, hau izango da onuraduna:
- Batera bizi badira, gurasoetako edo bi adoptatzaileetako edozein. Adostasunik ezean, ama izango da onuraduna.
- Guraso edo adoptatzaileak elkarrekin bizi ez badira, seme-alabaren zaintza edo tutoretza duena izango da onuraduna.
- Batera bizi badira, gurasoetako edo bi adoptatzaileetako edozein. Adostasunik ezean, ama izango da onuraduna.
- Guraso bakarreko familien kasuan: jaiotako edo adoptatutako seme-alabarekin bizi den gurasoa izango da onuraduna, betiere familiako sostengatzaile bakarra bada.
- Ezgaitasuna duten gurasoen kasuan: % 65eko edo gehiagoko ezgaitasuna frogatzen duen ama izanen da onuraduna.
- Seme-alaba umezurtz gelditzen bada edo abandonatuta badago, legez hura zaintzeko ardura duen pertsona fisikoa izango da onuraduna.
Bateragarritasunak
Prestazioak honako hauek ditu bateragarri:
- Erditzeagatiko edota adopzio anizkunagatiko prestazioa, pertsona berak eraginda.
- Ardurapeko adingabeagatik edota seme-alabagatik laguntza ekonomikoak.
- Zurztasun-pentsioa eta biloben eta neba-arreben aldekoa, horrela dagokionean.
- Toki Administrazio batek zein Autonomia Administrazio batek emandako beste antzeko laguntza ekonomiko batzuk.
- Erditze anizkunagatiko amatasun-subsidio berezia, pertsona berak eraginda.
Bateraezintasunak
- Guraso edo adoptatzaile biengan familia-laguntza jasotzeko baldintzak ematen direnean, laguntza jasotzeko eskubidea haietako baten alde baino ez da aitortuko.
- Prestazioa bateraezina izango da guraso edo adoptatzaileetako batek gainerako gizarte-babeseko erregimen publikoetan (MUFACE, ISFAS, MUGEJU?) ezarritako antzeko laguntzaren bat jasotzen badu.
- Onuradunek gizarte-babeseko erregimen publiko ezberdinetan eragile beragatik laguntza bera jasotzeko eskubidea dutenean, bietako bat aukeratu beharko dute.
Eskariarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak
HONAKO DOKUMENTU HONEN JATORRIZKOA ETA INDARREAN DAGOENA ERAKUTSI:
- Espainiarrek: Eskatzailearen eta adopzioa egindako beste gurasoaren Nortasun Agiri Nazionala (NAN).
- Atzerritarrek:
- EB/|EEE ko edo Suitzako herritarrek: herritarraren erregistroaren ziurtagiria edo bizileku iraunkorra izateko eskubidearen ziurtagiria, pasaportearekin edo indarrean dagoen nortasun agiriarekin batera (| otsailaren 16ko 240/2007 |ED ren 7.1. eta 10.1. artikuluak).
- Estatu horietako bateko nazionalitatea ez duten EB/EEEko edo Suitzako herritar baten familiako kideek: Batasuneko herritarraren senidearen egoitza-txartela edo txartelaren eskaera aurkeztu izanaren gordekina ( otsailaren 16ko 240/2007 EDren 8. eta 10.3. artikuluak).
- EB, EEE edo Suitzako nazionalak ez direnek, lurralde nazionalean bizi direnean:
- Atzerritarren identitate-txartela (AIT) eskatzaile, beste guraso eta eragileentzat edo aldi baterako edo behin-betiko bizileku-baimena, halakorik behar denean.
- Nortasun-agiri eskaera edo bizileku-baimena, EB, EEE edo Suitzako nazionalak ez direnen Espainian jaiotako seme-alabentzat.
- Atzerritarren identitate-txartela (AIT) eskatzaile, beste guraso eta eragileentzat edo aldi baterako edo behin-betiko bizileku-baimena, halakorik behar denean.
HONAKO DOKUMENTU HAUEN JATORRIZKOA ETA INDARREAN DENA ETA KONPULTSATUTAKO FOTOKOPIAK EDO ONDOREN KONPULTSATZEKO KOPIAK AURKEZTU:
- EB/|EEE ko edo Suitzako herritarrek: herritarraren erregistroaren ziurtagiria edo bizileku iraunkorra izateko eskubidearen ziurtagiria, pasaportearekin edo indarrean dagoen nortasun agiriarekin batera (| otsailaren 16ko 240/2007 |ED ren 7.1. eta 10.1. artikuluak).
- Onuradunen eta eragileen errolda-ziurtagiria (apirilaren 28ko 523/2006 EDn aurreikusitako kasuetan bakarrik).
- Familia liburua edo seme-alaben jaiotza-agirien Ziurtagiri laburtua, dagokion Erregistro Zibilak luzatutakoa.
- Diru-sarreren egiaztagiria. Behar izanez gero, eskarian azaldu errenten maila egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du.
HAUETAKO EGOERAREN BATEAN BAINO EZ BADAGO:
- Banaketa judizialeko edo dibortzioko kasuetan: egoera horiek egiaztatzen duten ebazpen judiziala edo seme-alaben zaintza ebazteko agiria.
- Seme-alaba minusbaliatuen kasuan: IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko eskumeneko erakundeak luzatutako ezgaituaren titulua.
- Familia ugariaren kasuetan, familia ugariaren titulua.
- Ama edo aita minusbaliatuen kasuan: IMSERSO erakundeak edo autonomia-erkidegoko eskumeneko erakundeak luzatutako ezgaituaren titulua.
-
Tutoretzaren kasuan: Tutoretza eratzen duen ebazpen judiziala.