Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Seme-alaba baten jaiotza edo adopzioarengatiko prestazio ekonomikoa, familia ugarien, guraso bakarreko familien eta desgaitasuna duten ama edo aiten kasuan

Izapideak eta Kudeaketak atalera jo bertsio erraztua ikusteko.

Familia ugarietan seme-alaben jaiotzarengatik edo adopzioarengatik onartzen den oroharreko ordainketa bakarreko prestazio ekonomikoa, edo arrazoi horregatik, izaera hori hartzen dutenak guraso bakarreko familietan eta amek edo aitek % 65eko eta hori baino handiagoko ezintasuna duten kasuetan; betiere diru-sarreren maila jakin bat gainditzen ez bada.

Ez da onartzen prestazioa familia-harrera kasuetan.

Prestaziorako eskubidea ematen duten seme-alabak

Kausatzaileak izango dira 2007-11-16tik aurrera jaiotako edota adoptatutako seme-alabak, familia ugari batean edota, gertakizun horrengatik, kondizio hori lortzen duen familia batean bada, guraso bakarreko familia batean bada edota % 65eko edo gehiagoko desgaitasuna duten amen kasuetan, baldin eta jaiotza Espainiako lurraldean gertatu bada edota adopzioa espainiar agintari eskudun batek eratu zein aitortu badu. Xede horietarako:

  • Jaiotzat joko dira Kode Zibilaren 30.artikuluak zehazten dituen baldintzak biltzen dituztenak: "Nortasuna bizirik jaiotzen den unean lortzen da, behin amaren sabeletik guztiz askatuta".

  • Familia ugaritzat jotzeko, familia ugarien babeserako 40/2003 Legeak, azaroaren 18koak, ezarritakoari jarraituko zaio.

  • Guraso bakarreko familiatzat jotzen da “guraso bakar batek” osatutakoa, guraso hori familiaren sostengatzaile bakarra denean eta jaiotako zein adoptatutako seme-alaba berarekin bizi denean.


Onuradunak / baldintzak

Gurasoak edo adoptatzaileak, haurra jaio edo adoptatzeagatik, baldin eta:

  • Legez Espainiako lurraldean bizi badira.
  • Ez dute jasotzen Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean urtero ezarritako mugak gainditzen dituen urteko diru-sarrerarik. Elkarbizitza-kasuetan, gurasoen edo adoptatzaileen diru-sarreren baturak ezarritako mugak gainditzen baditu, ez zaie onuradun izaera aitortuko bietako inori.
  • Gizarte-babeseko beste edozein erregimen publikotan izaera bereko prestazioak jasotzeko eskubiderik ez badute.

Onuraduna zehaztea

  • Familia ugarien kasuan, hau izango da onuraduna:
    • Batera bizi badira, gurasoetako edo bi adoptatzaileetako edozein. Adostasunik ezean, ama izango da onuraduna.
    • Guraso edo adoptatzaileak elkarrekin bizi ez badira, seme-alabaren zaintza edo tutoretza duena izango da onuraduna.
  • Guraso bakarreko familien kasuan: jaiotako edo adoptatutako seme-alabarekin bizi den gurasoa izango da onuraduna, betiere familiako sostengatzaile bakarra bada.
  • Ezgaitasuna duten gurasoen kasuan: % 65eko edo gehiagoko ezgaitasuna frogatzen duen ama izanen da onuraduna.
  • Seme-alaba umezurtz gelditzen bada edo abandonatuta badago, legez hura zaintzeko ardura duen pertsona fisikoa izango da onuraduna.

Zenbatekoa

  • Ordainketa bakarreko prestazioa da, 1.000,00 eurokoa, baldin eta onuradunaren diru-sarrerek ezarritako muga gainditzen ez badute.
  • Zenbatekoa desberdintasunaren arabera: Jasotako urteko diru-sarrerek, izaera edozein izanda ere, ezarritako muga gainditzen badute (Gm) baina muga hori eta prestazioaren zenbatekoa batzean lortzen den emaitza baino txikiagoak badira (GM), ordaindu beharreko zenbatekoa hauxe izango da: adierazitako zenbateko bateratuari onuradunak jasotako diru-sarrerak kentzean sortzen den kopurua.
  • Ez da prestazioa aitortuko aurreko paragrafoan adierazten den kenketaren emaitza 10,00 euro baino gutxiago denean.

Diru-sarreren muga hauek kontuan hartuko dira, onuraduna familia ugari bateko kide den ala ez eta bere kargura hiru seme-alaba edo gutxiago dituen arabera.


FAMILIA UGARIAK, GURASO BAKARREKOAK ETA AMA EDO AITA EZINDUAK
ARDURAPEKO SEME-ALABAK DIRU-SARREREN GUTXIENEKO MUGA URTEKO LAGUNTZA OSOA (A)(1) GEHIENEKO MUGA (GM) Diru-sarrerak > Gm < GM (2) DESBERDINTASUNENGATIKO URTEKO DIRU-LAGUNTZA (D) (3) DIRU-SARREREN GEHIENEKO MAILA (4)
1 14.011,00 1.000,00 15.011,00 15.011,00 - I > = 10,00 15.001,00
2 16.112,65 1.000,00 17.112,65 17.112,65 - I > = 10,00 17.102,65
3 18.214,30 1.000,00 19.214,30 19.214,30 - I > = 10,00 19.204,30
4 20.315,95 1.000,00 21.315,95 21.315,95 - I > = 10,00 21.305,95
5 22.417,60 1.000,00 23.417,60 23.417,60 - > = 10,00 23.407,60
6 24.519,25 1.000,00 25.519,25 25.519,25 - I > = 10,00 25.509,25
7 26.620,90 1.000,00 27.620,90 27.620,90 - I > = 10,00 27.610,90
8 28.722,55 1.000,00 29.722,55 29.722,55 - I > = 10,00 29.712,55
9 30.824,20 1.000,00 31.824,20 31.824,20 - I > = 10,00 31.814,20
10

32.925,85

1.000,00 33.925,85 33.925,85 - I > = 10,00 33.915,85
n Gm = 14.011,00 +2.101,65
(n - 1)
A  = 1.000,00  GM  = Gm  + A  D  = GM - I  baldin eta D > = 10,00 euro Gehieneko maila =
GM  -  10,00


FAMILIA UGARIAK, GURASO BAKARREKOAK ETA AMA EDO AITA EZINDUAK HIRU SEME-ALABATIK GORA (familia ugariaren titulua dutenak)
ARDURAPEKO SEME-ALABAK (n) GUTXIENEKO MUGA (Gm) Diru-sarrerak <Gm> URTEKO LAGUNTZA OSOA (A)(1) GEHIENEKO MUGA (GM) Diru-sarrerak > Gm < GM (2) DESBERDINTASUNENGATIKO URTEKO DIRU-LAGUNTZA (D) (3) DIRU-SARREREN GEHIENEKO MAILA (4)
3 21.086,00 1.000,00 22.086,00 22.086,00 - I > = 10,00 22.076,00
4 24.502,00 1.000,00 25.502,00 25.502,00 - I > = 10,00 25.492,00
5 27.918,00 1.000,00 28.918,00 28.918,00 - I > = 10,00 28.908,00
6 31.334,00 1.000,00 32.334,00 32.334,00 - I > = 10,00 32.324,00
7 34.750,00 1.000,00 35.750,00 35.750,00 - I > = 10,00 35.740,00
8 38.166,00 1.000,00 39.166,00 39.166,00 - I > = 10,00 39.156,00
9 41.582,00 1.000,00 42.582,00 42.582,00 - I > = 10,00 42.572,00
10 44.998,00 1.000,00 45.998,00 45.998,00 - I > = 10,00 45.988,00
n Gm  = 21.086,00 + 3.416,00 (n-3) baldin eta nI>=  3 A= 1.000,00 GM = Gm + A D  = GM  - I baldin eta D >= 10,00 euro Gehieneko maila =
GM- 10,00
EZARPEN ARAUAK:
  • (1) Prestazio osoaren zenbatekoa ordainduko da (A), urteko diru-sarrerak eragile kopuruaren araberako gutxieneko mugaren (Gm) berdinak edota muga hori baino txikiagoak badira.
  • (2) Gehieneko muga konputagarria (GM) desberdintasunengatiko laguntza bidezkoa den egiaztatzeko (D). Gehieneko muga (GM) hauxe da: gutxieneko muga (Gm) gehi 1000 euro 18 urtetik beherako eragile bakoitzeko. 
  • (3) Gehieneko mugaren (GM) eta diru-sarreren (I) arteko desberdintasunaren berdina den urteko laguntza (D) jasoko da, baldin eta desberdintasun hori urteko 10 eurokoa bada edota zenbateko hori baino handiagoa.
  • (4) Urteko diru-sarrerak (I) zenbateko horiek baino handiagoak badira, ez da laguntzarik jasoko.
  • (5) Diru-sarrera orokorren gutxieneko muga % 15 handituko da ardurapeko seme-alaba edo adingabe bakoitzeko, bigarrenetik aurrera, bigarrena barne. Familia ugarien kasuan, diru-sarreren gutxieneko muga 2023an 3.416 eurora handituko da ardurapeko seme-alaba edo adingabe bakoitzeko, laugarrenetik aurrera, laugarrena barne.

Bateragarritasunak

Prestazioak honako hauek ditu bateragarri:

Bateraezintasunak

  • Guraso edo adoptatzaile biengan familia-laguntza jasotzeko baldintzak ematen direnean, laguntza jasotzeko eskubidea haietako baten alde baino ez da aitortuko.
  • Prestazioa bateraezina izango da guraso edo adoptatzaileetako batek gainerako gizarte-babeseko erregimen publikoetan (MUFACE, ISFAS, MUGEJU?) ezarritako antzeko laguntzaren bat jasotzen badu.
  • Onuradunek gizarte-babeseko erregimen publiko ezberdinetan eragile beragatik laguntza bera jasotzeko eskubidea dutenean, bietako bat aukeratu beharko dute.

Eskariarekin batera aurkeztu beharreko dokumentuak

HONAKO DOKUMENTU HONEN JATORRIZKOA ETA INDARREAN DAGOENA ERAKUTSI:

  1. Espainiarrek: Eskatzailearen eta adopzioa egindako beste gurasoaren Nortasun Agiri Nazionala (NAN).

  2. Atzerritarrek:

    • EB/|EEE  ko edo Suitzako herritarrek: herritarraren erregistroaren ziurtagiria edo bizileku iraunkorra izateko eskubidearen ziurtagiria, pasaportearekin edo indarrean dagoen nortasun agiriarekin batera (|  otsailaren 16ko 240/2007 |ED  ren 7.1. eta 10.1. artikuluak).

    • Estatu horietako bateko nazionalitatea ez duten EB/EEEko edo Suitzako herritar baten familiako kideek: Batasuneko herritarraren senidearen egoitza-txartela edo txartelaren eskaera aurkeztu izanaren gordekina ( otsailaren 16ko 240/2007 EDren 8. eta 10.3. artikuluak).

    • EB, EEE edo Suitzako nazionalak ez direnek, lurralde nazionalean bizi direnean:

      • Atzerritarren identitate-txartela (AIT) eskatzaile, beste guraso eta eragileentzat edo aldi baterako edo behin-betiko bizileku-baimena, halakorik behar denean.

      • Nortasun-agiri eskaera edo bizileku-baimena, EB, EEE edo Suitzako nazionalak ez direnen Espainian jaiotako seme-alabentzat.

      Atzerritarren identifikazio-zenbakia (AIZ) kasu guztietan.

    HONAKO DOKUMENTU HAUEN JATORRIZKOA ETA INDARREAN DENA ETA KONPULTSATUTAKO FOTOKOPIAK EDO ONDOREN KONPULTSATZEKO KOPIAK AURKEZTU:

  3. Onuradunen eta eragileen errolda-ziurtagiria (apirilaren 28ko 523/2006 EDn aurreikusitako kasuetan bakarrik).

  4. Familia liburua edo seme-alaben jaiotza-agirien Ziurtagiri laburtua, dagokion Erregistro Zibilak luzatutakoa.

  5. Diru-sarreren egiaztagiria. Behar izanez gero, eskarian azaldu errenten maila egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du.


    HAUETAKO EGOERAREN BATEAN BAINO EZ BADAGO:

  6. Banaketa judizialeko edo dibortzioko kasuetan: egoera horiek egiaztatzen duten ebazpen judiziala edo seme-alaben zaintza ebazteko agiria.

  7. Seme-alaba minusbaliatuen kasuan: IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko eskumeneko erakundeak luzatutako ezgaituaren titulua.

  8. Familia ugariaren kasuetan, familia ugariaren titulua.

  9. Ama edo aita minusbaliatuen kasuan: IMSERSO erakundeak edo autonomia-erkidegoko eskumeneko erakundeak luzatutako ezgaituaren titulua.
  10. Tutoretzaren kasuan: Tutoretza eratzen duen ebazpen judiziala.


Complementary Content
${loading}