Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Seme-alaba baten jaiotza edo adopzioagatiko prestazio ekonomikoa, familia ugarien, guraso bakarreko familien eta desgaitasuna duten ama edo aiten kasuan

Izapideak eta Kudeaketak atalera jo bertsio erraztua ikusteko.

Familia ugarietan seme-alaben jaiotzarengatik edo adopzioarengatik onartzen den oroharreko ordainketa bakarreko prestazio ekonomikoa, edo arrazoi horregatik, izaera hori hartzen dutenak guraso bakarreko familietan eta amek edo aitek % 65eko eta hori baino handiagoko ezintasuna duten kasuetan; betiere diru-sarreren maila jakin bat gainditzen ez bada.

Ez da onartzen prestazioa familia-harrera kasuetan.

Kausatzaileak jaiotako edota adoptatutako seme-alabak izango dira, familia ugari batean edota, gertakizun horrengatik, kondizio hori lortzen duen familia batean denean, guraso bakarreko familia batean denean edota % 65eko edo gehiagoko desgaitasuna duten amen kasuetan, baldin eta jaiotza Espainiako lurraldean gertatu bada edota adopzioa espainiar agintari eskudun batek eratu zein aitortu badu. Garrantzitsua: Hori guztia, baldin eta prestazioa haurra jaio edo adoptatu eta hurrengo bost urteetan eskatzen bada. Bestela, ukatu egingo da preskribatu delako. Ondorio horietarako:

  • Jaiotzat joko dira Kode Zibilaren 30.artikuluak zehazten dituen baldintzak biltzen dituztenak: "Nortasuna bizirik jaiotzen den unean lortzen da, behin amaren sabeletik guztiz askatuta".

  • Familia ugaritzat jotzeko, familia ugarien babeserako 40/2003 Legeak, azaroaren 18koak, ezarritakoari jarraituko zaio.

  • Guraso bakarreko familiatzat jotzen da “guraso bakar batek” osatutakoa, guraso hori familiaren sostengatzaile bakarra denean eta jaiotako zein adoptatutako seme-alaba berarekin bizi denean.


Gurasoak edo adoptatzaileak, haurra jaio edo adoptatzeagatik, baldin eta:

  • Legez Espainiako lurraldean bizi badira.
  • Ez dute jasotzen Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean urtero ezarritako mugak gainditzen dituen urteko diru-sarrerarik. Elkarbizitza-kasuetan, gurasoen edo adoptatzaileen diru-sarreren baturak ezarritako mugak gainditzen baditu, ez zaie onuradun izaera aitortuko bietako inori.
  • Gizarte-babeseko beste edozein erregimen publikotan izaera bereko prestazioak jasotzeko eskubiderik ez badute.
  • Familia ugarien kasuan, hau izango da onuraduna:
    • Batera bizi badira, gurasoetako edo bi adoptatzaileetako edozein. Adostasunik ezean, ama izango da onuraduna.
    • Guraso edo adoptatzaileak elkarrekin bizi ez badira, seme-alabaren zaintza edo tutoretza duena izango da onuraduna.
  • Guraso bakarreko familien kasuan: jaiotako edo adoptatutako seme-alabarekin bizi den gurasoa izango da onuraduna, betiere familiako sostengatzaile bakarra bada.
  • Ezgaitasuna duten gurasoen kasuan: % 65eko edo gehiagoko ezgaitasuna frogatzen duen ama izanen da onuraduna.
  • Seme-alaba umezurtz gelditzen bada edo abandonatuta badago, legez hura zaintzeko ardura duen pertsona fisikoa izango da onuraduna.
  • Prestazioa ordainketa bakarrean ordainduko da, 1.000,00 eurokoa, betiere onuradunaren diru-sarrerek ezarritako muga gainditzen ez badute.

  • Desberdintasunaren araberako zenbatekoa: jasotako urteko diru-sarrerek, izaera edozein izanda ere, ezarritako muga gainditzen badute (Gm) baina muga hori eta prestazioaren zenbatekoa batzean lortzen den emaitza baino txikiagoak badira (GM), ordaindu beharreko zenbatekoa hauxe izango da: adierazitako zenbateko bateratuari onuradunak jasotako diru-sarrerak kentzean sortzen den kopurua.

  • Ez da prestazioa aitortuko aurreko paragrafoan aipatzen den aldea 10,00 eurotik beherakoa denean.

Diru-sarreren muga hauek kontuan hartuko dira, onuraduna familia ugari bateko kide den ala ez eta bere kargura hiru seme-alaba edo gutxiago dituen arabera.

2026ko jaiotza eta adopzioetarako:

FAMILIA UGARIAK, GURASO BAKARREKOAK ETA DESGAITASUNA DUTEN AMA EDO AITAK
ARDURAPEKO SEME-ALABAK DIRU-SARREREN GUTXIENEKO MUGA PF OSOA (A) GEHIENEKO MUGA (GM) Diru-sarrerak (I) > Gm < GM (2) PF DIFERENTZIEN ARABERA (D) DIRU-SARREREN GEHIENEKO MAILA (4)
1 15.356,00 1.000,00 16.356,00 16.356,00 - I >  10,00 16.346,00
2 17.659,40 1.000,00 18.659,40 18.659,40 - I >  10,00 18.649,40
3 19.962,80 1.000,00 20.962,80 20.962,80 - I > 10,00 20.952,80
4 22.266,20 1.000,00 23.266,20 23.266,20 - I >  10,00 23.256,20
5 24.569,60 1.000,00 25.569,60 25.569,60 - >  10,00 25.559,60
6 26.873,00 1.000,00 27.873,00 27.873,00 - I >  10,00 27.863,00
7 29.176,40 1.000,00 30.176,40 30.176,40 - I >  10,00 30.166,40
8 31.479,80 1.000,00 32.479,80 32.479,80 - I >  10,00 32.469,80
9 33.783,20 1.000,00 34.783,20 34.783,20 - I >  10,00 34.773,20
10

36.086,60

1.000,00 37.086,60 37.086,60 - I >  10,00 37.076,60
n Gm = 15.356 + 2.303,4
(n - 1)
A  = 1.000 n GM  = Gm  + A  D  = GM - I  baldin eta D > 10 €/urte seme-alaba bakoitzeko Gehieneko maila =
GM  -  10


FAMILIA UGARIAK, GURASO BAKARREKOAK ETA DESGAITASUNA DUTEN AMA EDO AITAK HIRU SEME-ALABATIK GORA (familia ugariaren titulua dutenak)
ARDURAPEKO SEME-ALABAK (n) GUTXIENEKO MUGA (Gm) Diru-sarrerak <Gm> PF OSOA (A) GEHIENEKO MUGA (GM) Diru-sarrerak > Gm < GM (2) PF DIFERENTZIEN ARABERA (D) DIRU-SARREREN GEHIENEKO MAILA (4)
3 23.109,00 1.000,00 24.109,00 24.109,00 - I > 10,00 24.099,00
4 26.854,00 1.000,00 27.854,00 27.854,00 - I > 10,00 27.844,00
5 30.599,00 1.000,00 31.599,00 31.599,00 - I > 10,00 31.589,00
6 34.344,00 1.000,00 35.344,00 35.344,00 - I > 10,00 35.334,00
7 38.089,00 1.000,00 39.089,00 39.089,00 - I > 10,00 39.079,00
8 41.834,00 1.000,00 42.834,00 42.834,00 - I > 10,00 42.824,00
9 45.579,00 1.000,00 46.579,00 46.579,00 - I > 10,00 46.569,00
10 49.324,00 1.000,00 50.324,00 50.324,00 - I > 10,00 50.314,00
n Gm  = 23.109 + 3.745 (n-3) A= 1.000 GM = Gm + A GM  - I baldin eta D > 10   €/urte seme-alaba bakoitzeko Gehieneko maila =
GM- 10
APLIKAZIO-ARAUAK:
  • (1) Prestazio osoaren zenbatekoa (A) ordainduko da, urteko diru-sarrerak gutxieneko mugaren (Gm) berdinak edo txikiagoak badira.
  • (2) Gehieneko muga konputagarria (GM), desberdintasunengatiko prestazioa (D) badagokion egiaztatzeko. Gehieneko muga (LM) gutxieneko muga (Lm) gehi 1000 euro da.
  • (3) Urteko desberdintasunagatiko prestazio bat (D) jasoko da, gehieneko mugaren (GM) eta diru-sarreren (I) arteko alde bera, baldin eta diferentzia hori urteko 10 eurotik gorakoa edo berdina bada.
  • (4) Urteko diru-sarrerak (I) zenbateko horiek baino handiagoak badira, ez da prestaziorik jasoko.
  • (5) Diru-sarrera orokorren gutxieneko muga % 15 handituko da ardurapeko seme-alaba edo adingabe bakoitzeko, bigarrenetik aurrera, bigarrena barne. Familia ugarien kasuan, diru-sarreren gutxieneko muga 2026an 3.745 eurora handituko da ardurapeko seme-alaba edo adingabe bakoitzeko, laugarrenetik aurrera, laugarrena barne.

Prestazioak honako hauek ditu bateragarri:

  • Guraso edo adoptatzaile biengan familia-laguntza jasotzeko baldintzak ematen direnean, laguntza jasotzeko eskubidea haietako baten alde baino ez da aitortuko.
  • Prestazioa bateraezina izango da guraso edo adoptatzaileetako batek gainerako gizarte-babeseko erregimen publikoetan (MUFACE, ISFAS, MUGEJU?) ezarritako antzeko laguntzaren bat jasotzen badu.
  • Onuradunek gizarte-babeseko erregimen publiko ezberdinetan eragile beragatik laguntza bera jasotzeko eskubidea dutenean, bietako bat aukeratu beharko dute.

HONAKO DOKUMENTU HONEN JATORRIZKOA ETA INDARREAN DAGOENA ERAKUTSI:

  1. Espainiarrek: Eskatzailearen eta adopzioa egindako beste gurasoaren Nortasun Agiri Nazionala (NAN).

  2. Atzerritarrek:

    • EB/|EEE  ko edo Suitzako herritarrek: herritarraren erregistroaren ziurtagiria edo bizileku iraunkorra izateko eskubidearen ziurtagiria, pasaportearekin edo indarrean dagoen nortasun agiriarekin batera (|  otsailaren 16ko 240/2007 |ED  ren 7.1. eta 10.1. artikuluak).

    • Estatu horietako bateko nazionalitatea ez duten EB/EEEko edo Suitzako herritar baten familiako kideek: Batasuneko herritarraren senidearen egoitza-txartela edo txartelaren eskaera aurkeztu izanaren gordekina ( otsailaren 16ko 240/2007 EDren 8. eta 10.3. artikuluak).

    • EB, EEE edo Suitzako nazionalak ez direnek, lurralde nazionalean bizi direnean:

      • Atzerritarren identitate-txartela (AIT) eskatzaile, beste guraso eta eragileentzat edo aldi baterako edo behin-betiko bizileku-baimena, halakorik behar denean.

      • Nortasun-agiri eskaera edo bizileku-baimena, EB, EEE edo Suitzako nazionalak ez direnen Espainian jaiotako seme-alabentzat.

      Atzerritarren identifikazio-zenbakia (AIZ) kasu guztietan.

    HONAKO DOKUMENTU HAUEN JATORRIZKOA ETA INDARREAN DENA ETA KONPULTSATUTAKO FOTOKOPIAK EDO ONDOREN KONPULTSATZEKO KOPIAK AURKEZTU:

  3. Onuradunen eta eragileen errolda-ziurtagiria (apirilaren 28ko 523/2006 EDn aurreikusitako kasuetan bakarrik).

  4. Familia liburua edo seme-alaben jaiotza-agirien Ziurtagiri laburtua, dagokion Erregistro Zibilak luzatutakoa.

  5. Diru-sarreren egiaztagiria. Behar izanez gero, eskarian azaldu errenten maila egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko du.


    HAUETAKO EGOERAREN BATEAN BAINO EZ BADAGO:

  6. Banaketa judizialeko edo dibortzioko kasuetan: egoera horiek egiaztatzen duten ebazpen judiziala edo seme-alaben zaintza ebazteko agiria.

  7. Seme-alaba minusbaliatuen kasuan: IMSERSOk edo autonomia-erkidegoko eskumeneko erakundeak luzatutako ezgaituaren titulua.

  8. Familia ugariaren kasuetan, familia ugariaren titulua.

  9. Ama edo aita minusbaliatuen kasuan: IMSERSO erakundeak edo autonomia-erkidegoko eskumeneko erakundeak luzatutako ezgaituaren titulua.
  10. Tutoretzaren kasuan: Tutoretza eratzen duen ebazpen judiziala.


Complementary Content
${loading}