-
Bateragarria da pertsona berdinak eragindako alarguntzagatiko eta zurztasunagatiko pentsioekin.
-
Bilobak edota 22 urte baino gutxiagoko neba-arrebak lanak egiteak zurztasun-pentsioan bezalako etete-ondoreak eragiten ditu.
-
Ez da bateragarria onuradunak beste pentsio publiko batzuk jasotzen dituenean, ezta une oro indarrean dagoen lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoa (urtekoa) gainditzen duten edonolako urteko diru-sarrerekin.
-
04-1-1etik aurrera, kausatzailea ez balego altan edo altaren pareko egoeran heriotza datan, ez da bateragarria izango senideen aldeko beste pentsio bat aintzatestearekin, edozein dela ere Gizarte Segurantzako erregimena; erregimen bakoitzean akreditatutako kotizazioak gutxienez 15 urtez gainjartzen badira salbu.