Zenbatekoa / Oradinketa
Pentsioaren zenbatekoa kalkulatzeko, oinarri arautzaileari dagokion ehunekoa aplikatuko zaio.
Oinarri arautzailea
Modu desberdinean kalkulatuko da, kausatzailearen egoeraren arabera (lanean dagoen langilea edo pentsioduna) eta heriotzaren kausaren arabera (kontingentzia arrunta edo profesionala).
Erretiroagatiko pentsiodunen edo ezgaitasun iraunkorreko pentsiodunen heriotza:
Oinarri arautzailea hildakoaren erretiroagatiko pentsioa edo ezgaitasun iraunkorra zehazteko erabili zen berbera izango da, eta dagokion portzentajea aplikatuko zaio. Jatorrizko pentsioa sortu zen egunetik gertatu diren berbalorizazioen zenbatekoarekin areagotuko da emaitza, alarguntzagatiko pentsioen kasuan.
Hildakoa erretiro partzialeko egoeran bazen, kontuan hartuko dira lanaldi partzialeko aldiari dagozkion kotizazio-oinarriak, aldi horretan "lanaldi osoan" lan egin izango balu jasoko zuen zenbatekoaren % 100 arte areagotuak.
Lanean zeuden langileen heriotza:
- Kontingentzia arrunten ondorioz hil bada:
oinarri-arautzailea ondokoa izango da: interesdunaren etengabeko 24 hilabetetako kotizazio-oinarrien gehiketa zati 28 eginda lortutakoa. Aldi hori pentsioa eragin duen gertakizunaren (heriotza) aurreko hilabetea baino 15 urte lehenago aukeratuko dute onuradunek.
-
Langilearen heriotza, alta edo pareko egoeran, lanekoa ez den istripuaren ondorioz:
langileak heriotzaren aurreko 15 urteetan 24 hilabetez, jarraituak, kotizatu ez balu, oinarri arautzailea hurrengo bietatik onena izango da:
-
Aurreko puntuan azaldutakoa.
-
Heriotzaren aurreko 2 hilabeteetako indarrean zegoen kotizatzeko gutxieneko oinarrien batura zati 28 eginez ateratzen dena, hildakoak kontratatutako zenbatekoan hartuta.
-
- Jarduera-aniztasuna:
Kotizazioa erregimen desberdinetan egiaztatzen bada eta pentsiorako eskubiderik eragiten ez denean, azken horretan egiaztatutako kotizazio-oinarriak, jarduera-aniztasunean, pentsioa eragiten duen erregimenean metatu daitezke, bereziki oinarri arautzailea zehazteko. Hala ere, oinarrien gehiketa ezingo da une bakoitzean indarrean den gehieneko kotizazio muga baino handiagoa izan.
- Gizarte Segurantzaren kuotak ez ordaintzeko kasuak (*):
Kontingentzia komunen kotizazioak egin ez diren jarduera aldiei dagokienez, honako arau hauek hartuko dira kontuan:
- Interesdunak kotizatu ohi dituen oinarriak hartuko dira, aurreko urte naturaleko kotizazio oinarrien batez bestekoa areagotuz lortzen dena baino handiagoak direnean ezik, adierazitako azken urteko Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) batez besteko aldaketa-portzentajean, gehi portzentajearen bi puntu.
- Aitorturiko kotizazio-oinarriak aurreko urteko batezbestekoa baino handiagoak balira, 1. arauan xedatutakoaren arabera areagotuta, zenbateko hori hartuko da kotizazio-oinarritzat.
- 1. arauan aipaturiko batezbestekoa kalkulatzeko, kotizaziotik kanpo utzi zaion jarduerari eta hark burutzen duen jardunaldiaren baliokideari dagozkion kotizazio-oinarriak hartuko dira.
- Aurreko urte naturaleko hileko guztietan kotizazio-oinarririk ez balego, dauden kotizazio-oinarrien batezbestekoa erabiliko da, haiei dagokien hilabete-kopuruarekin zatituz.
- Kuoten salbuespenari lotutako jarduerak kotizazio-oinarririk izan ezean, salbuespen hori hasten den aurreko urtean besteren kontura egindako lanengatik interesdunak dituen kotizazio-oinarriak hartuko dira kontuan, kotizazioa salbuesten duen lanaldi berdintsuan.
- Aurreko urtean kotizazio-oinarririk ez balego, haiek dauden lehenengo urteko kotizazio-oinarriak hartuko dira kontuan eta 1. arauan aipaturiko batezbestekoa kalkulatuko da, eta aurreko ataletan aipatu diren arauak aplikatuko dira. Batezbesteko hori kuoten salbuespen aldiari dagokion urtera iritsi arteko aurreko urte naturalaren edo naturalen batez besteko aldakuntza portzentajean areagotuko da.
-
Lan istripu edo lanbide gaixotasunagatiko prestazioak: ondoko batugaiak zati 12 lortutako kozientea izango da:
-
Langilearen eguneko soldata eta antzinakotasuna istripuaren edo gaixotasunagatiko bajaren datan bider 365.
Lanaldi partzialeko eta txandako kontratuetan, langileak egunero lan egiten ez duenean edo, eginda ere, bere lanaldia irregularra edo aldakorra bada, eguneko soldata epealdi bakoitzerako kontratuan zehaztutako lanorduen banaketaren arabera hitzartutako astekoa edo hilabetekoa zati 7 edo 30 lortutakoa izango da.
Aldizkako kontratu finkoak direnean, eguneko soldata gertaera eragilea gertatu arteko kanpainako egun naturalak, epealdi horretan langileak jasotako soldatekin zatituta lortutakoa izango da.
-
Aparteko pagak, onurak edo partaidetza, bider istripua aurreko urteko zenbateko osoa.
-
Istripuaren aurreko urtean jasotako plusak, ordainsari osagarriak eta aparteko orduak zati esandako aldian benetan lan egindako egunen kopurua egitean ateratako zatidura. Emaitza bider 273 egingo da, jarduerako benetako lanegunak gutxiago direnean izan ezik. Kasu horretan, dagokion biderkatzailea aplikatuko da.
Lanaldi partzialeko, txandako eta aldizkako kontratu finkoak direnean, gertara eragilea gertatu aurreko urtean interesdunak jasotako soldata osagarrien zenbatekoa, epealdi horretan lan egindako benetako ordu kopuruarekin zatituko da. Horrela lortutako emaitza eta dagokion jardueraren ohiko lanaldia eta kontratuan jasotzen denaren arteko proportzionaltasun-koefizientea 1826 zenbakiari ezartzean sortutako kopurua biderkatuko dira.
-
Etxeko langileen Sistema berezian sartutako langileen kasuan, OA prestazioa eragin zuen gertaera eragilearen datan etxeko langileak zuen kotizazio-oinarriaren baliokidea izango da.
Ordainketa
-
Pentsioa hilabetero ordainduko zaie onuradunei, aparteko bi pagarekin urtean, ekainean eta azaroan, lan istripu edo lanbide gaixotasunen kasuetan izan ezik, kasu horietan ohiko hamabi hilabeteetan hainbanatuta baitaude.
-
Pentsioa, gutxieneko pentsioaren zenbatekoa barne, urte bakoitzaren hasieran errebalorizatuko da, Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren 58. artikuluan eta pentsioen errebalorizazioari buruzko Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.
-
Hilabeteko gutxieneko zenbatekoak bermatuko dira, onuradunaren adinaren eta familia-zamaren arabera:
-
Familia-zama duen titularra.
-
65 urte edo ezintasunen bat duen titularra |>= %65.
-
60 eta 64 urte bitarteko titularra.
-
60 urtetik beherako titularra.
-
-
Pentsioa zerga-ordainketari lotuta dago, Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zerga (IRPF) arautzen duten arauetan ezarritakoaren arabera, eta hala badagokio, zergaren konturako atxikipenen sistema orokorraren menpe, ondoko salbuespenarekin: salbuetsita egongo da terrorismo-egintzek eragindakoa bada.