Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Eragileak / Onuradunak

Kausatzaileak / baldintzak

  • Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrekoak, afiliatuak eta alta edo altaren pareko egoeran direnak, eskatutako gutxieneko kotizazio-epea betetzen dutenak:
    • Heriotza gaixotasun arrunt baten ondorio bada:

      500 egun, heriotza-dataren edo kotizatu beharra eten zen dataren aurreko 5 urteetako epe jarraituan, kausatzailea alta egoeran edo parekoan badago eta kotizatu beharrik gabe.

      Hala ere, kotizazio-baldintza desagertzen da zurztasunagatiko prestazioetarako, baldin eta kausatzailea hiltzean hura altan badago edo altaren pareko egoeran.

      Lanaldi partzialeko kontratuak dituzten langileen kasuan,eskatutako kotizazio-aldia egiaztatzeko, 2013-08-04tik aurrera, abuztuaren 2ko 11/2013 Errege Lege Dekretuan xedatutakoarauakaplikatuko dira.

      Ondorio horietarako, etxeko langileen sistema berezian barne hartzen diren langileak badira, 2012tik 2018ra, benetan lan egindako ordu-kopurua LGSSaren hamaseigarren xedapen iragankorrean aipatzen diren kotizazio-oinarrien arabera zehaztuko da, zati LPGEak ekitaldi bakoitzerako ezartzen duen erregimen orokorreko gutxieneko ordu-oinarriaren zenbatekoa. 
    • Heriotza istripuren batek eragindakoa bada, berdin dio lan-istripua edo lanez kanpokoa izan den, edo gaixotasun profesionalak eragindakoa, ez da kotizazioaren aurretiazko epealdirik eskatuko.
    • Heriotzagatiko laguntza jasotzeko ere ez da kotizazioaren aurretiko epealdirik eskatuko.
  • Heriotza datan, altan edo altaren pareko egoeran ”ez direnek", pentsiorako eskubidea eragingo dute baldin eta 15 urtez kotizatu badute gutxienez. Inola ere ez dago 99-1-1 aurreko ekitaldiei dagozkien zenbatekoak kobratzerik.
  • Aldi baterako ezgaitasunengatiko, haurdunaldiko eta amatasun, aitatasun edo edoskitze naturaleko arriskuengatiko subsidioak jasotzen dutenak, baldin eta ezarrita dagoen kotizazio-epealdia betetzen badute.

  • Ezintasun iraunkorreko pentsiodunak. Laneko istripu edo gaixotasun profesionalak eragindako hildakotzat joko dira, kontingentzia hauek direla eta ezgaitasun iraunkorra edo baliaezintasun handi izaera dutenak.
  • Kontribuzio mailako erretiroko pentsiorako eskubidea eta lana utzi duten langileak eta hori eskatu gabe hil badira.
  • Laneko zein lanez kanpoko istripuetan desagertutako langileak, hil direla aurreikusten denean, eta istripua izan osteko 90 egunetan haien berririk izan ez den kasuan. Kasu honetan, ez da heriotzagatiko laguntzarik jaso ahal izango.
  • Ezgaitasun iraunkor osoaren pentsiorako eskubidea duten langileak, 60 urte azpikoen alde oroharreko prezioan kalte-ordain berezia aukeratu zutenak.

Onuradunak / baldintzak

Egoera bakoitzean, alarguntzagatiko pentsioa jaso ahal izateko, kausatzaileari betetzea eskatuko zaizkion baldintza orokorrez gain (afiliazioa, alta eta kotizazioa), onuradunek beste hainbat baldintza zehatz ziurtatu beharko dituzte egoera zehatz batzuetan.

  • Bizirik dirauen ezkontideak, hildakoa ezkondu aurretik zuen gaixotasun arrunt baten ondorioz hil denean, ondorengo baldintzetariko bat egiaztatu beharko du:

    • Bien seme-alabak edukitzea.
    • Hil aurretik, gutxienez, urtebete lehenago ezkondu izana. Ezkontza-loturaren iraupen hori ez da eskatuko, ezkontza egin zenean kausatzailearekin izandako elkarbizitzako epea izatezko bikote bezala egiaztatuta, ezkontza epearekin gehituta bi urte baino gehiagokoa denean.

Ezkontideak baldintza horietako bat egiaztatzen ez duenean, aldi baterako alarguntasun-prestazioa eskatu ahal izango du, gainerako baldintzak betetzen baditu.

  • Judizialki banandutakoak edo dibortziatutakoak, betiere azken kasu horretan berriz ezkondu ez balira edo izatezko bikote bat osatu ez balute, Kode Zibileko 97. |art.ak zehazten duen pentsio konpentsatzailea jasotzen badute eta iraungi egiten bada kausatzailearen heriotzagatik. 2010-01-01az geroztik, alarguntzagatiko pentsioaren zenbatekoa konpentsazio-pentsioa baino handiagoa balitz, gutxitu egingo da azken horren zenbatekoraino.

Banantze judizial eta dibortzio kasuetan alarguntzagatiko pentsioa jasotzeko eskubidea izateko baldintza, eta konpentsazio-pentsioaren merezidun izatekoa, betetzen dela egiaztatze aldera, hau baino ez da behar izango:

  1. Alarguntzagatiko pentsioaren eskatzailea (hildakoarengandik banatutakoa edo dibortziatutakoa) konpentsazio-pentsioaren onuradun gisa agertzea dagokion epaian.
  2. Eskubide hori iraungi ez izana, Kode Zibileko 101. artikuluan zehaztutako arrazoi bategatik, edo, antzerako pentsio baten kasuan, eskubideak indarrean jarraitzea gertaera eragilea gertatzen den egunean (hura ziurtatzeko, eskatzaileak aitorpen arduratsua aurkeztu beharko du).
  3. Epaian zehaztutako konpentsazio-pentsioa eta horretan bertan ezarritako arauak kontuan hartuko dira alarguntzagatiko pentsioak duen mugarako (gai honi ere egin dakioke erreferentzia eskatzaileak aitorpen arduratsu bidez, pentsioaren zenbatekoan eta hura eguneratzeko oinarrietan aldaketak egon litezke eta).

Edonola ere, alarguntasun pentsioa jasotzeko eskubidea edukiko dute, pentsio konpentsatorioa jasotzeko eskubidea nahiz eta ez izan, banaketa judiziala edo ebazpen finkoa duen dibortzioa gertatu zen uneangenero indarkeriaren biktimak zirela egiaztatzen duten emakumeek, edo heriotzaren erantzukizun penala agortu dela eta artxibatu denean; ebazpenik ez badago, haren alde ebatzitako babes-aginduaren bitartez, edo genero indarkeriaren frogak daudela dioen Ministerio Fiskalaren txostenaren bitartez, eta baita Zuzenbidean onartzen den beste bide batekin egiazta daitekeenean ere (08-01-01az geroztik gertatu diren heriotzei aplika daiteke).

Banaketa judiziala edo dibortzioa 2008-01-01 aurrekoa bada, pentsioa jasotzeko eskubidea ez da aldatuko dibortziatutako edo banandutako pertsonak pentsio konpentsatorioa jasotzeko eskubidea duen ala ez duen arabera, beti ere honakoa betetzen bada:

  • Dibortzioaren edo banaketa judizialaren eta kausatzailearen heriotzaren egunaren artean 10 urtetik gora ez egotea.
  • Gutxienez 10 urtez ezkonduta egon izana.
  • Gainera, hauetako baldintzaren bat bete beharko da: ezkontideek elkarrekin seme-alabak edukitzea, edo onuradunak 50 urte baino gehiago edukitzea kausatzailea hil den egunean.

Emango duen pentsioaren zenbatekoa 2008-01-01 aurretik indarrean zegoen araudiaren arabera kalkulatuko da (abenduaren 4ko 40/2007 Legea indarrean sartu zenean).

Araudi trantsitorio honetan xedatutakoa    2008-01-01 eta 2009-12-31 bitartean hildakoentzat aplikatuko da, beti ere dibortzioa edo banaketa judiziala 2008-01-01 aurretik gertatu denean. 

Dibortziatutako edo judizialki banatutako pertsonak pentsio konpentsatzailea zor baldin badu, ez du alarguntasun-pentsioa jasotzeko eskubiderik izango.

2013-1-1az gero, pentsioa jasotzeko eskubidea dute 2008-1-1 baino lehenago judizialki dibortziatutako edo banandutako pertsonek, nahiz eta 18. Xedapen iragankorrean ezartzen diren beste baldintzak ez bete (dibortzio- edo banaketa-datatik kausatzailearen heriotza-datara bitartean 10 urte baino gehiago ez igarotzea; ezkontza-harremanak gutxienez 10 urtez irautea, elkarrekin seme-alabak izatea), baldin eta:

  • 65 urte edo gehiago badituzte,
  • Beste pentsio publiko bat jasotzeko eskubiderik ez badute eta
  • Pentsioaren kausatzailearekin ezkontza-harremanak 15 urte baino gutxiago iraun ez badu.
  • Baliogabe gelditzen den ezkontza-harremanean bizirik dagoena. Kode Zibilaren 98. |art. an aurreikusten den kalte-ordain eskubidea aitortuko zaio, betiere berriz ezkondu ez bada edo behar bezala frogatutako izatezko bikotea osatu ez badu.
  • Izatezko bikotean bizirik iraun duena, honela:
  • 2021eko abenduaren 31tik aurrerako heriotzak.

Heriotza-unean kausatzaileari izatezko bikote gisa lotuta dagoenak izango du alarguntza-pentsioa jasotzeko eskubidea, baldin eta frogatzen badu:

  • Izatezko bikotea bizilekuaren autonomia erkidegoetan edo udaletan horretarako dauden erregistro batean izena emanda dagoela edo dokumentu publikoa formalizatu duela, bikotearen izatasuna agerian uzten badu, bi kasuetan kausatzailea hil aurretik, gutxienez, bi urte lehenagoko epean gauzatu badira.
  • Heriotza egunean eta aurreko lerroaldean aipatzen den 2 urteko epean, bikoteko inor ez zegoela ezkontzeko ezindurik, ez zuela ezkontza-loturarik, ez eta izatezko bikoterik ere beste pertsona batekin.
  • Kausatzailea hil aurretiko azken uneetan elkarbizitza egonkorra eta nabarmena, azken 5 urteetan etenik gabekoa. Baldintza hori ez da eskatuko seme-alaba komunak daudenean.

Alarguntza-pentsioa jasotzeko eskubidea izango du, halaber, lehen adierazitako moduan eratutako izatezko bikote bateko kide izan denak, baldin eta, eragilearen heriotza baino lehen, bizikide baten edo bien borondatez iraungi bada, eta honako hau egiaztatzen badu:

  • Izatezko bikote berri bat osatu ez izana, aipatu baldintzetan, ezta ezkondu ere.
  • Konpentsazio-pentsio baten hartzekoduna izatea eta kausatzailearen heriotza dela-eta hura iraungitzea.

Konpentsazio-pentsioa judizialki edo agiri publikoan emandako hitzarmen edo itun arautzaile bidez zehaztu beharko da, eta zenbatekoa finkatzeko, kontuan hartu beharko da hartzaileak Kode Zibilaren 97. artikuluan aurreikusitako inguruabarrak betetzen dituela.

Alarguntzagatiko pentsioaren zenbatekoa konpentsazio-pentsioa baino handiagoa balitz, gutxitu egingo da azken horren zenbatekoraino.

Edonola ere, alarguntzagatiko pentsioa jasotzeko eskubidea edukiko dute, konpentsazio-pentsioa jasotzeko eskubidea nahiz eta ez izan, banaketa judiziala edo ebazpen finkoa duen izatezko bikotearen iraungitzea gertatu zen unean genero indarkeriaren biktimak zirela egiaztatzen duten emakumeek, edo heriotzaren erantzukizun penala agortu dela eta artxibatu denean; ebazpenik ez badago, haren alde ebatzitako babes-aginduaren bitartez, edo genero indarkeriaren frogak daudela dioen Ministerio Fiskalaren txostenaren bitartez, eta baita Zuzenbidean onartzen den beste bide batekin egiazta daitekeenean ere.

  • 2022ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko heriotzak.

Oro har, alarguntzagatiko pentsioaren onuradun izateko, honako hauek eskatuko dira:

  • Heriotza 08-01-01 ondoren gertatu izana.
  • Izatezko bikoteak bizi den lekuaren Autonomia Erkidegoan (AE) edo Udalean horretarako dauden erregistro batean izena eman izana edo dokumentu publikoa formalizatu izana, bikotearen izatasuna agerian uzten duena, bi kasuetan kausatzailea hil aurretik, gutxienez, bi urte lehenagoko epean eginak.
  • Kausatzailea hil aurretiko azken uneetan elkarbizitza egonkorra eta nabarmena, azken 5 urteetan etenik gabekoa.
  • Elkarbizitzan zehar, bikotearen osagai batek ere ez, ez zuela ezkontzeko eragozpenik edo beste norbaitekin ezkonduta ez zegoela.
  • Haren diru-irabaziak:
    • Hil aurretiko azken urte naturalean, eskatzailearen gehi kausatzaileak aldi horretan lortutakoen %50 baino gehiago ez zirela, edo %25  zurztasunagatiko pentsioa jasotzeko eskubidea duten bien seme-alabak daudenean.
    • Edo, bestela, heriotzaren unean indarrean zegoen LGS zenbatekoaren 1,5 aldiz txikiagoak izatea, heriotzaren unean zein hura jasotzen denean bete beharko duena. Adierazitako muga indarrean dagoen LGS-aren zenbatekoaren 0,5 aldi areagotuko da bizirik dirauenarekin bizi diren zurztasunagatiko pentsioa jasotzeko eskubidea duen seme-alaba bakoitzeko.


Lan-etekinak eta diru-etekinak diru-sarreratzat hartuko dira. Baita ondareak ere, pentsioen gutxienekoentzat osagarriak kalkulatzeko.

Hala ere, salbuespen gisa, alarguntzagatiko pentsiorako eskubidea aitortuko zaio kausatzailea hiltzen den egunean izatezko bikote bateko kide denari, eskaera egin eta hurrengo hilabeteko lehen egunetik hasita, inguruabar hauek gertatzen direnean:

  • Kausatzailea hiltzen denean eta alta eta kotizazio baldintzak bete arren, alarguntzagatiko pentsiorik izateko eskubiderik ez denean izan.
  • Kausatzailea hiltzen denean izatezko bikotea badela frogatzea, honela:
    • Izatezko bikotea bizilekuaren autonomia erkidegoetan edo udaletan horretarako dauden erregistro batean izena emanda dagoela edo dokumentu publikoa formalizatu duela, bikotearen izatasuna agerian uzten badu, bi kasuetan kausatzailea hil aurretik, gutxienez, bi urte lehenagoko epean gauzatu badira.
    • Heriotza egunean eta aurreko lerroaldean aipatzen den 2 urteko epean, bikoteko inor ez zegoela ezkontzeko ezindurik, ez zuela ezkontza-loturarik, ez eta izatezko bikoterik ere beste pertsona batekin.
    • Kausatzailea hil aurretiko azken uneetan elkarbizitza egonkorra eta nabarmena, azken 5 urteetan etenik gabekoa. Baldintza hori ez da eskatuko seme-alaba komunak daudenean.
  • Onuradunak Gizarte Segurantzaren kotizaziopeko pentsiorako eskubiderik ez izatea.
  • Eskabidea 2022ko urte naturalean aurkeztea.

Altaren pareko egoerak

Prestazioetarako, altaren pareko egoeratzat joko dira:

  • Langabeziako legezko egoera, erabatekoa eta subsidiatutakoa, eta ez-borondatezko langabeziakoa behin ordaindutakoaren araberako edo asistentzia mailako prestazioa amaituta, beti ere enplegu-bulegoan langabetu bezala izena emanda jarraitzen bada.
  • Lan-kontratua bukatu aurretik gozatu ez diren ordaindutako urteko oporrei dagokien epean langileak duen egoera.
  • Nahitaezko eszedentzia.
  • Langilea seme-alaba, ardurapean hartutako adingabe edo beste senideen zaintzarako eszedentzian dagoen epea, LGSSko 237 artikuluak benetako kotizazio epetzat jotakoa baino luzeagoa denean.
  • Enpresak lurralde nazionaletik kanpora lekualdatzen duen langilea.
  • Sasoiko lanen arteko jardun gabeko epeak.
  • Amnistiaren urriaren 15eko 46/1977 Legeak biltzen dituen espetxe-epealdiak, ekainaren 8ko 18/1984 Legeak arautu eran.
  • Erretiro aurreratuaren laguntza baliokidea eta ohiko erretiroa baino lehenagokoa jasotzeko denbora-tarteak.
  • Behin lan-kontratua iraungi ostean, jarraitzen duen aldi baterako ezgaitasun-egoera.
  • Behin lan-kontratua iraungita edo langabeziagatiko prestazioa jaso bitartean irauten duen amatasun edo aitatasun egoera.
  • Sindrome toxikoak eragindako langileen kasuan, kausa hura zela medio lan jarduera edo jarduera profesionala utzi beharrean izan zirenak eta aipatutako jarduera berriro ere egin ezin izan dutenak Gizarte Segurantzaren sistemako erregimenen batean alta emanda egonik, asimilatutako egoera ulertuko da jarduera utzi zuen garaian langilea zegoen erregimena kontuan hartuta eta gertakari arruntentzako.
  • Lan kontratua eteteko aldia, genero indarkeriaren biktima delako lanpostua uztera behartuta dagoen emakume langilearen erabakiagatik. 
Complementary Content
${loading}