Cookiei buruzko oharra

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, erabiltzaile gisa esperientzia hobea izan dezazun. Cookieak ez dira erabiltzen informazio pertsonala jasotzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie-politika.

Valore esta página
Valore este contenido

Onuradunak / Kontratuak

2013-04-01etik aurrera, erretiro mota hau hartu ahal izateko baldintzak aldatzen dira . Hala ere, aurreko legeria aplikatuko zaie  Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren laugarren xedapen iragankorraren, 5.atalaren eraginpean daudenei.


Onuradunak / baldintzak

Besteren konturako langileek, Gizarte Segurantzaren edozein Erregimenetan barne hartutakoek eta bazkide langileek edo kooperatibetako lan bazkideek LGSSren 215.artikuluan ezarritako baldintzetan, 60 urte beteta baldin badituzte eta Gizarte Segurantzaren ordaindutakoaren araberako erretiroagatiko pentsioa jasotzeko eskubidea izateko ezarritako gainerako baldintzak betetzen badituzte, erretiro partziala hartu ahal izango dute honako baldintza hauetan:

Erretiro partziala errelebo kontraturik gabe:

  • Gutxieneko adina: kasu bakoitzean aplikagarri den erretiroa hartzeko ohiko adina (urte errealak, erretiro adinaren koefiziente murriztaileak aplikatu gabe).
  • Lanaldi osoan edo lanaldi partzialean kontratatuta egon daitezke.
  • Lanaldiaren  murrizketa: gutxienez %25 eta gehienez %50 murriztu ahal izango da. Lanaldia %75eraino murriztu daiteke, langile errelebularia lanaldi osorako kontratatu denean iraupen mugagabeko kontratu baten bidez (2015eko LGSSaren 215.2.c art.).

  • Gutxieneko kotizazio epea: 15 urte, eta horietatik 2 gertaera eragilearen aurreko 15 urteen barruan.
  • Enpresako antzinatasuna: ez da eskatzen.
  • Errelebo kontratua: ez da eskatzen.
     

Erretiro partziala errelebo kontratuarekin:

 Aldi berean Langileen Estatutuaren (LE) 12.7 artikuluan aurreikusitako baldintzetan errelebo kontratu bat egiten bada, lanaldi osoko langileek erretiro partziala hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betez gero:

  • Lanaldi osoan kontratatuta egon beharko dute. Lanaldi partzialean kontratatutakoak asimilatzen dira, batera, egun teorikotan konpara daitekeen lanaldi osoko langile baten lanaldien baliokide diren lanaldiak dituztenak, betiere, enplegu desberdinetan antzinatasun, lanaldi murrizketa eta errelebo-langilearen kontratazio baldintzak betetzen badituzte.
  • Aldi berean errelebo kontratu bat egitea.
  • Gutxieneko adina (erretiro adin murrizketak aplikatu gabe):
     
    • "Mutualistak" izanez gero, 60 urteko adin erreala.
    • Mutualistak ez badira, adinaren baldintza hau mailakatuta aplikatuko da, 2013. urtetik 2027. urtera, kotizatutako aldien arabera:


      Gertaera eragilearen urtea Gertaera eragilearen unean kotizatutako aldien arabera ezarritako adina Ezarritako adina, gertaera eragilearen unean 33 urte kotizatuta izanda
      2013 61 eta 1 hilabete 33 urte eta 3 hilabete edo gehiago 61 eta 2 hilabete
      2014 61 eta 2 hilabete 33 urte eta 6 hilabete edo gehiago 61 eta 4 hilabete
      2015 61 eta 3 hilabete 33 urte eta 9 hilabete edo gehiago 61 eta 6 hilabete
      2016 61 eta 4 hilabete 34 urte edo gehiago 61 eta 8 hilabete
      2017 61 eta 5 hilabete 34 urte eta 3 hilabete edo gehiago 61 eta 10 hilabete
      2018 61 eta 6 hilabete 34 urte eta 6 hilabete edo gehiago 62 urte
      2019 61 eta 8 hilabete 34 urte eta 9 hilabete edo gehiago 62 eta 4 hilabete
      2020 61 eta 10 hilabete 35 urte edo gehiago 62 eta 8 hilabete
      2021 62 urte 35 urte eta 3 hilabete edo gehiago 63 urte
      2022 62 eta 2 hilabete 35 urte eta 6 hilabete edo gehiago 63 eta 4 hilabete
      2023 62 eta 4 hilabete 35 urte eta 9 hilabete edo gehiago 63 eta 8 hilabete
      2024 62 eta 6 hilabete 36 urte edo gehiago 64 urte
      2025 62 eta 8 hilabete 36 urte eta 3 hilabete edo gehiago 64 eta 4 hilabete
      2026 62 eta 10 hilabete 36 urte eta 3 hilabete edo gehiago 64 eta 8 hilabete
      2027 eta ondorengoak 63 urte 36 urte eta 6 hilabete 65 urte

    • Mutualista ez izanez gero eta LGSSren laugarren xedapen iragankorra, 5. atala aplikagarri bazaie, 61 urteko benetako adina.
  • Lanaldi murrizketa:

    • Gutxienez % 25ekoa eta gehienez % 50ekoa izango da, edo gehienez % 75ekoa, errelebo kontratua lanaldi osokoa eta mugagabea bada, eta gainerako baldintzak egiaztatzen badira. Portzentaje horiek konpara daitekeen lanaldi osoko langile baten lanaldiari dagokionez ulertuko dira.
    • Laugarren xedapen iragankorra, 5. atala aplikagarria den kasuetan, lanaldi murrizketa  gutxienez %25ekoa eta gehienez  %75ekoa, edo %85ekoa izango da  errelebo kontratua mugagabea eta lanaldi osokoa bada.
  • Gutxieneko kotizazio epea:
    • 33 urte kotizatuta izatea, aparteko ordainsarien zati proportzionala kontuan hartu ahal izan gabe. Soilik ondorio hauetarako, nahitaezko soldadutza edo ordezko gizarte prestazio aldia bakarrik zenbatuko da, urtebeteko gehienezko mugarekin.
       
    • 30 urte kotizatuta izatea, aparteko ordainsarien zati proportzionala eta nahitaezko soldadutza edo ordezko gizarte prestazio aldia kontuan hartu ahal izan gabe, laugarren xedapen iragankorra, 5. atala, aplikagarri zaienentzat.
    • 25 urte, % 33ko desgaitasun maila edo handiagoa duten pertsonen kasuan, 2013- 01-01etik aurrera.
  • Enpresako antzinatasuna: gutxienez, 6 urte erretiro partzialaren dataren aurreko berehalakoak izango dira. Xede horrekin, LEren 44. artikuluan aurreikusitako baldintzatan enpresaren ondorengotza egon bada, enpresan edo talde bereko kide diren enpresetan izan duen antzinatasuna zenbatuko da.
  • Erretiro partzialeko kotizazioa:

2013-04-01etik aurrera eta soilik laugarren xedapen iragankorra, 5. atala aplikagarri ez den kasuetan, erretiro partzialak dirauen bitartean, enpresak eta langileak, hala badagokio, langileak lanaldi osoan lanean jarraituz gero legokiokeen kotizazio oinarria kotizatuko dute.

Erretiro partzialaren kotizazio oinarria mailaka aplikatuko da lanaldi osoko kotizazio oinarriaren gainean kalkulatutako portzentajeen arabera, honako eskala honi jarraiki:

    • 2013an zehar, kotizazio oinarria lanaldi osoan legokiokeen kotizazio oinarriaren 100eko 50en baliokidea izango da. 
    • 2014. urtetik aurrera igarotako urte bakoitzeko, beste 100eko 5 gehituko zaio, lanaldi osoan legokiokeen kotizazio oinarriaren 100eko 100era iritsi arte.
    • Aurreko eskalan ekitaldi bakoitzerako finkatutako kotizazio oinarriaren portzentajea ezin izango da inola ere egindako lan jarduera portzentajea baino txikiagoa izan.

 

Urtea Kotizazio oinarriaren portzentajea
  2013   50
2014 55
2015 60
2016 65
2017 70
2018 75
2019 80
2020 85
2021 90
2022 95

 

 

Txandako eta lanaldi partzialeko kontratuak

Erretiroa hartuko duen langilearen lanaldi partzialeko kontratuaren berezitasunak:

  • Idatziz eta eredu ofizialean formalizatuko da.
  • Bertan agertu beharko dira lanaldi partzialek kontratuaren berezko elementuak eta langileak lehen egiten zuen lanaldia eta lanaldi murrizketaren ondorioz ateratzen dena.
  • Kontratua egiteak ez dakar langileak bereganatutako eskubideak eta antzinatasuna galtzerik.

Errelebo kontratuaren berezitasunak:

  • Langabezian dagoen edo enpresarekin iraupen mugatuko kontratu bat hitzartuta duen langile batekin egingo da.
  • Idatziz formalizatuko da eredu ofizial batean, eta bertan jaso beharko dira ordeztutako langilearen izena, adina eta inguruabar profesionalak, baita errelebo-langileak beteko duen lanpostuaren ezaugarriak ere.
  • Errelebo-langilearen lanpostua ordeztutako langilearen bera izan daiteke. Nolanahi ere, bat etorri behar dute errelebo-langilearen kotizazio oinarriek eta erretiro partziala hartu duen pertsonaren kotizazio oinarriek; beraz, errelebo-langileari dagokiona ezin izango da erretiro partzialagatiko pentsioaren oinarri arautzailearen aldiko azken 6 hilabeteei dagozkien kotizazio oinarrien batezbestekoaren % 65 baino txikiagoa izan.

    LGSSren laugarren xedapen iragankorra, 5. atala aplikagarri zaienentzat, errelebo-langilearen lanpostua ordeztutako langilearen lanpostu bera edo antzeko bat izan daiteke; talde profesional bereko edo kategoria baliokideko zereginak betetzea, alegia.

    Erretiro partziala hartu duenak eginiko lanaren eskakizun espezifikoak direla eta haren lanpostua errelebo-langileak egingo duen bera edo antzekoa izan ezin bada, bat etorri beharko dute bien kotizazio-oinarriek; errelebo-langilearen kotizazio-oinarria ezin izango da erretiro partziala hartu duen langileak kotizatzen zuen oinarriaren %65 baino txikiagoa izan.
  • Iraupen mugagabea izango du edo, gutxienez, ordeztutako langileari kasu bakoitzean ezarritako ohiko erretiro adina betetzeko falta zaion hainbat denbora iraun beharko du . Adin hori betetzean erretiro partziala hartu duen langileak enpresan jarraituz gero, iraupen jakin baterako egindako errelebo kontratua urtebetez luzatu ahal izango da hurrenez hurren, eta erreleboa egin zaion langileak guztizko erretiroa hartzen duen urteari dagokion aldia amaitutakoan iraungiko da.

    2013-04-01etik aurrera eta soilik LGSSren laugarren xedapen iragankorra, 5. atala aplikagarri ez den kasuetan, lanaldia %75era arte murrizten denean  eta, beraz, errelebo kontratua mugagabea eta lanaldi osokoa denean, ordeztutako langileari ohiko erretiro adina betetzeko falta zaion denborari 2 urte gehitzearen ondoriozko iraupena izan beharko du gutxienez.

    Kasu bakoitzean ezarritako erretiro adina bete ondoren erretiro partziala hartu duen langilearen kasuan, hutsik geratutako lanaldia ordezteko enpresak iraupen mugagabeko edo urtebeteko errelebo kontratua egin ahal izango du. Bigarren kasu horretan,  kontratua automatikoki luzatuko da urtez urte, eta erreleboa egin zaion langileak guztizko erretiroa hartzen duen urteari dagokion aldia amaitutakoan iraungiko da.
  • Lanaldi osoko edo lanaldi partzialeko kontratua egin ahal izango da. Nolanahi ere, lanaldiaren iraupena, gutxienez, ordeztutako langileak adostutako lanaldi murrizketaren berdina izango da. Errelebo-langilearen lan ordutegiak ordeztutako langilearen ordutegia osa dezake, edo aldi berekoa ere izan daiteke.
Complementary Content
${loading}